Joxan Goikoetxea: "Trikitixa, jazz, rock... akordeoiaren posibilitateak landu nahi ditut"


2021eko uztailaren 23an
Joxan Goikoetxea musikariari elkarrizketa
"LEHENENGO GELTOKIAN" PLAZARATU DUEN HERNANIAR GAZTEA
Joxan Goikoetxea: "Trikitixa, jazz, rock... akordeoiaren posibilitateak landu nahi ditut"
Joxan Goikoetxea hernaniarrak, beste musikagile eta taldeak laguntzen ibili ondoren–Ganbara, Kepa eta Motriku...–bere diskoa kaleratu berria du, beti ere akordeoi musikan oinarrituta: "Lehenengo geltokian", Elkar diskaetxearen eskutik.
Hogeitabat urteko gaztea da Joxan Goikoetxea eta hamaika urtetatik bizi da akordeoiari lotuta, Bikondoarekin hasita karrera Donostiako kontserbatorioan burutuz. Estatu Frantseseko Avignon-en ere ibilia da ikastaroak eginez. Donostiako Akordeoi Talde edo "Septeto"ko partaidea da, eta azken aldi honetan Anje Duhalderen taldean dabil. Bere lehen diskoan, Elkar disketxearen eskutik datorkiguna, Ganbarako Anjel Unzuren piezak, akordeoilari atzerritarrenak eta bereak sartu ditu.
Jazza eta frantsesen kutsua
"Akordeoia musika klasikotik erabat apartatua egon da: folkloreari lotuta zegoen, instrumentu berria ere da... Errepertorio prolemak badira, alde horretatik, eta gainera urteroko lehiaketez nekatua nengoen. Ganbarakoekin-eta folklorea landu nuen piskat, baita trikitixa ere, karrera bukatu ondoren: Hernaniko kontserbatorioan ematen ditut klaseak eta hemen ezagutu nuen Tapia. Gero Anje Duhalderekin rock musika... Akordeoiaren posibilitateak lantzen beti".
Euskal Herrian akordeoiaganako zaletasuna ukatu gabe –Enrike Zelaiaren eta besteren arrakasta ez da kasuala– hemen tresna horrek daraman atzerapena azpimarratu digu Joxanek. Metodoak ez dira aurreratu, eta hemen akordeoia maila altu batera ez dela igo, alegia. Kezka horiekin zebilela Elkarrekoek diska bat egitea proposatu ziotenean,
"nik esan nien herri musikan nahiko jende ari dela, Esnaola-eta ere hor ari dira, gazteak, eta beste zerbait egitea proposatu nien. Hor duzu diska, eta ohartuko zinen nahasketa bat bilatzen dela: musika klasikoa, jazz musika piska bat ere badago, estilo frantseseko eragin bat ere bada hor".
Diskan soinu frantses hori nabarmena da.
Kutsu hori eta ikastaroak egitera Avignon-era joatea ere ez dira kasualitateak.
"Akordeoi munduan Frantzia da puntal bat. Gehiago kezkatu dira pedagogiaz, beste lekuetako aurrerapenez. Sobiet Batasuna da akordeoi mailan aurreratuen dagoena, han daude konpositore gehienak, eta Frantziak eredu hori jarraitzen du".
Trikitixaren berrikuntza
Baina trikitixa ere baztertzeko ez dauka Goikoetxeak: aurtengo trikitilari txapelketan Pasaiko Mariñelarena panderojolearekin presentatu zen.
"Lehenengo bueltatik ez ginen pasa. Gero finalean gertatu direnak ikusita, ez dakit nere ez pasatzeak horrekin loturarik ba ote duen. Hala ere jende baten oso kritika ona jaso genuen".
ARGIAko orriotan gertutik segitu den txapelketa horretaz Goikoetxeak badu eritzi bat.
"Estilo berri bat jaio da trikitixan, jende berriarekin. Hogei urteko gazte batek normala da entzuten duen musikeren influentziarekin trikitixan ere beste gauzak egitea".
Kepa Junkerak ere behinola aipatu zigun Astor Piazzola dakarkigu platerera Goikotxeak.
"Asko estudiatu dut musikalari argentinar hori eta horrek tango munduan berdintsu egin du. Orain hogei urte Argentinan gaizki ikusia zegoen, eta gaur tango mundua aipatzean Carlos Gardel eta Astor Pinzzola ateratzen dira segituan. Tangoa aldatu egin du, beste erritmo batzuk sartuz, beste instrumentazioa... modernizatu egin du".
Diskoaren mamia zuzenean entzuteko aukera gutti izanen dugu: jaialdi gutxi dela eta gainera beste lasaitasun bateko musika dela kontutan hartuta, Goikoetxeak eta bere lagunek beste leku batzuetara hurbildu nahiko lukete, Donostian "Be-Bop" edo "Altxerri" izan daitezkeen bezalako piano-barretan.
"Gero eta gehiago funtzionatzen dute holako lokalek",
esan digu, eta kazetariari hori azken hamar urteotan etengabe entzun duen errealitatea baino lilura ote den zalantza geratu zaio.
AGINA
Joxan Goikoetxea, informatika soinuari aplikatuz.
50


GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakGOIKOETXEA4
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazGOIKOETXEA4
EgileezAGIÑA1Kultura

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude