J.L. Lekuona, ‘Lexoti’: "Nuen abilidadea baino gehiago egiten nuen kanpeonatuetan"


2021eko uztailaren 16an
J.L. Lekuona, 'Lexoti' bertsolariari elkarrizketa
J.L. Lekuona, 'Lexoti': "Nuen abilidadea baino gehiago egiten nuen kanpeonatuetan"
Joxe Luix Lekuona, 'Lexoti ', 1925. urtean jaio zen Oiartzunen. 17 urtetatik pioi, baso lanetan, kirolari, apostalari, kalegarbitzaile... eta bertsolari ororen gain. Txirritaren eskola berean ikasia, sagardotegian alegia, pertsona zirikatzaile, malizioso eta xelebrea dugu 'Lexoti', txispa eta ironiaz jantzia, bapatekotasun apartekoa, tabernako bertsolaria. Kasta zaharrekoa. Bertsolarien Elkarteak eskaini dion omenaldiarekin batera argitaratu duen liburuan dioen legez "bere bizitza osoa eta bere inguru guztia dema iraunkor batetan bihurtzen du". Egun, Ereñozun bizi da, erretiroan, garai batekoak utzita, bestela.
GALDERA: Bertsolaritza mundua piska bat aztertzen hasteko zure bertsolaritzaren hasera ikusi beharko genuke. Nola sartu zinen bertso mundu horretan?
ERANTZUNA: Gaztetik hasia nintzen sagardotegietara joaten; Oiartzunen baziren piska bat aritzen ziren baserritarrak eta gustatu egin zitzaidan eta haiekin batera hasi nintzen. Baziren 10 bat edo bertsotan aritzen zirenak, zein baino zein txarragoak. Gero onak ere baziren, Mitxelenaren osaba bat, bestea 'Xenpelar' esaten ziotena, gaizki esaka aritzeko aparta, eta harek ere kontrarioa nik harrapatzen ninduen gogor. Gero, barrioan bazeuden bi, ordurako onak, Joxe Mari Iriarte, 'Frantsesa' esaten geniona, eta Joxe Mari Mitxelena, eta haiekin...
GALDERA: Noiz eta nola hasi zinen etxetik kanpo bertsotan kantari?
ERANTZUNA: Ni, barrioan, 18 urterekin hasi nintzen kantatzen, eta ez nintzen barriotik atera 47ra arte. Lehendabiziko kanpeonatoa Donostian egin nuen arte hain zuzen, Perlan, 22 urte nituela. Inazio Berasategi 'Elio'ri irabazi nion orduan, eta handik aurrera hasi nintzen bueltaka. Lehendabizikoz Donostiara etorri eta nik ez nuen pentsatzen aurrena ateratzea, ezta gutxiago ere.
GALDERA: Donostia non zen arrastorik gabe joan eta txapelarekin bueltatu etxera.
ERANTZUNA: Bai. Han zen Jose Mari Iriarte izeneko bat, denak nere aldean bertsolari ona juzgatu zuten eta hala izango zen, baina kanpeonatu hartan atzean geratu zen. Han zen Arozarena ere, 8 baino gehiago izango ziren denetara, eta nik 'Eliot'ekin enpate egon nintzen eta juraduak 'cara o cruz' bota zuen eta neri tokatu. Irabazi ez nion egin, 'cara o cruz' irabazi nion, hala esan zidaten behintzat.
Donostian izaten zen horrezaz gain 'Semana Vasca' zelakoan egiten zen kanpeonato bat ere eta hura ere beti nik irabazi nuen seiren bat urtean. Gero, beste txapelketa bat jarri zuten, Agirreri irabazi niona, orduan ere jende guztiak Agirreren alde egiten zuen baina neri tokatu zitzaidan hura irabaztea ere. Ondo ibiltzen nintzen, abilidadea nuena baino gehiago egiten nuen kanpeonatuan, estuasunean oraindik eta gehiago ateratzen zitzaidan, ez nintzen ikaratzen.
Gogoan dut nola Ordiziara ere joan nintzen 1960. urtean, han ere nituen kontrario gogorrenak Lazkao Txiki, Imanol Lazkano eta Lizartzako Itsua. Goizetik lauak klasifikatu ginen, baina Lazkao Txiki bentaja haundiarekin bera aurre na, eta gero, ez dakit, basoerdi batekin edo besterekin deskuidatu zela edo, arratsaldean harek deus ez zuen egin eta nik goizean baino hobeto berriz, eta neri eman zidaten.
GALDERA: Bazkalondoan hobeto ibiltzen zinen beraz goizetik baino?
ERANTZUNA: Beti. Arratsaldez hobeto. Kobarde samarra izango nintzen eta, bazkal ostean bi edo hiru kopa edaten nituen eta haiek luzatzen zidaten mingaina, neri bai behintzat. Halere orduan ez nintzen mozkortzen, gero bai bainan gaztetan ez nintzen mozkortzen.
GALDERA: Eta zu bertsotan aritzen zinenean 'Elio' al zenuen laguna edo Mitxelena eta horiek zenituen bertsolari lagunak?
ERANTZUNA: Nik 'Elio'rekin gutxi kantatu nuen, gehiena Mitxelenarekin. Halere ez naiz ni asko ibili, Nafarroan ibili izan naiz asko, 4 egunetarako joanda Andres Narbarte Goizuetakoa zenarekin, Mitxelenarekin... Harekin Ezkurrara joan 2 egunetarako eta 4 ere pasa izan nituen, pagatzen ziguten eta! Mitxelenarekin berriz, Berastegira 2 egunetarako joan eta amerikano batek beste biko pagatu eta hantxe pasa genituen. Guk poz hanndia hartzen genuen holakoetan. Irunen ere asko ibilia naiz, dozena erdi bat urte edo zortzitan.
GALDERA: Hainbestetan ibilita ere elkarrekin, Mitxelena eta zu zeharo diferente izango zineten ba?
ERANTZUNA: Gorputzez bai! Bertsotan ondo etortzen ginen elkarrekin; esan bai elkarri, asmatzen ziren haundienak, nik behintzat, eta hura defendatzen zen. Mitxelenak ere esaten zizkidan ederrak! Behin, Berastegin ginela, Mitxelenak burla egin zidan mutil zaharra nintzelako eta nik harei andrea bai baina familiarik ez zuelako: Emaztegaian bila 'Lexoti'/ sarritan iten da saia/ hontaz aurrera topatzen honek/ izango du oso zaila/ andregai eske pasatu ditu/ Errenteri eta Pasaia/ bebin hontaz gero hartuko'iote/ akerzarraren usaia.
Eta nik berari: Behin behar eta disparateak/ gaur kantatzen Mitxelena/ gaizki esanda trankiltzen baita/zenbait gizonen barrena/balio ez duna gauza izatia/ nik hortan hartzen det pena/ honek etsian alperrik dauka/ nik txertatuko nukena.
GALDERA: Taberna giroan berotuta kantatutako gehiago ere izango duzu buruan.
ERANTZUNA: Beste bi baditut gogoan Jose Mari Iriarterekin kantatutakoak. 25 urte edo izango nituen nik, eta pleuresiarekin egon ostean, sendatutakoan, tabernara joan nintzen eta Jose Mari Iriarte hori gaizto-gaizto eginda hor zegoen eta ederra kantatu zidan: 'Lexoti' honek pasa omen du/ oso min klase luzia/ eoteko martxaz apenas dago/ oaindikan ere hasia/ gandul guztien txapeldun dago/ alper ta erdi pasia/ ta sendetutzen ez da erreza/honek daukan min klasia.
Eta nik hari: 'Lexoti'kuai alperra esanda/ ustez egin du grazia/beare opiziale on ez dela/ dago ondo ikusia/ alperrak mina berekin dula/ hi'aiz kontatutzen hasia/ hik ordun minez pasatu beharkok/hire denbora guzia.
GALDERA:Zu ere zer zinen Mitxelenaren estilokoa, denbora luzez aritzekoa?
ERANTZUNA:3 edo 4 bertsotan baino 40tan hobeto! Guk baditugu, Mitxelenak eta biak, pena da haiek galduak direla, baina bi ordutako saioak askotan egiten genituen. Gu ari ginela taberna bete-betea eta isil-isilik gainera jendea. Han orduan ere afizioa zen. Hori bai, izan nuen bertsoa oso aisa asmatzen nuen sasoia.
GALDERA: Uztapiderekin ere komeriak egina omen zara.
ERANTZUNA: Askotan harekin ere. Oso ona zen. Nik nere denboran aditutako haundienak harek esanda aditu ditut. Gogoan dut nola behin joan nintzaion 'bertsotan egingo al dugu saio bat' esanez; eta berak 'ez, ez, hirekin nere kategoria galtzen diat eta...' erantzun, bazekien zein nintzen eta. Orduan andregaiarekin zegoen eta halaxe kantatu nion: 22 urtekua/ dauka andregaia/ beronek 44/badaduzka ia/behin ere bilatzezkero/ bazenun garaia/ demonio itsusi/belarri haundia. Aditu nituen handik aurrerakoak! Nere sudurrarekin elizarako kandelak itzaltzeko gantxoa egingo zuela lehendabizikoa, eta handik aurrera...
Entzun beste hau: Uztapide etorri zen behin Oiartzungo Zuberoa tabernara Mitxelenaren bila, elurra ari zuen eta Mitxelena etorri zai han zegoen, eta ni ere sartu nintzen, alkatea ere han zen, hura zen tabernako nagusia; hor hasi ginen txitxarroa jokatzen musean. Batean Uztapidek: 'Parisen teila adina enbido haundira'. Alkateak berriz: 'gure etxeko platanoak adina tanto enbido txikira', tira, eta tira... Uztapidek berriro: 'Parisen teila adina enbido paretara'; jokorik ez, ez, eta ez, eta nik esan behar zerbait eta 'gure etxean mila duro adina enbido'; eta Uztapidek: 'bale, bale, paso esan nahizian honek!'.
Behin, Xanixtebanak zirela, hemen geunden bazkalduta trankil moduan eta han sartu zen medikua. Goizean bertsotan aritua nintzen haren alabak nituela andregaiak esanez eta halaxe esan ziridan: 'hau dek suia edena!': eta nik: 'lehenago nintzen, utzi nuen zure alaba hon'; eta Uztapide zaharrak bazterretik: 'izorratu dek ederki'. Medikuak: 'zer ba?'; eta Uztapidek berriz: 'honek nahi ez duena zeinek hartuko dizu!'.
GALDERA: Zuretzako ezagutu duzun bertsolari onena zein zen?
ERANTZUNA: Uztapide, konparazio gaberik gainera. Mitxelenak irabazi zion urte batean Uztapideri baina neretzako berezko gauza bat zuen Uztapidek. Denak zituen harek Mitxelenak baino hobeak neretzako, eta gu denak baino ere bai.
GALDERA: Zuk Txirrita ezagutu al zenuen?
ERANTZUNA:Ez. Sailburu bai, eta aritu ere berarekin bertsotan, gutxi baina aritu bai. 'Txapela'rekin ere aritu naiz, harek errespeto haundiko gizona zela ematen zuen.
GALDERA: Zure eskola sagardotegia izan da, asko entzun eta ikasitakoa zara bertan. Bertso zaharrak asko ikasi al dituzu zure bizitzan?
ERANTZUNA:Ez, asko asko ez. Aitak zekizkien. Harek memoria oso ona zuen, letzen oso gutxi zetien baina aditzen zuena dena gogoan gelditzen bait zuen, baina harek ez zuen sekula afiziorik izan honela bertsotako. Aitona ere bertsolaria genuen, hura gehiago esaten zuten, eta osaba ere bai, osaba Manuel, baina nik ezagutu nitueneko gutxi egiten zuten. Gure etxean gutxi egiten zen, igual nahiago zuten ni ez ibiltzea baina nik afizioa banuen eta...
GALDERA: Orduan bazegoen halako afizio berezi bat Oiartzunen, ezta?
ERANTZUNA: Herri bertsolari bat izan da beti Oiartzun. Orain ez da aditzen badenik baina orduan bai, ni eskolatakoengana eta urtero joaten naiz kopa ematera eta han ez dago muestra duenik bi edo hiru urteotan. Neska koskor bat uste nuen dezentea, Lasarteren iloba batena, baina beste horietan, gaia emanda, jesus gizarajoak! asko sufritzen dute bertsoa botatzen. Nik lehenago hasten nuen garai batean! Mitxelenak ere bai! Oiartzunen gure artean egon den onena Mitxelena zen.
GALDERA: Orain zure burua bertsotan erabiltzen al duzu ala utzia daukazu?
ERANTZUNA: Ez, utzia, utzia... Bertso zahar batzuk etortzen zaizkit burura eta haiek kantatzen ditut baina lehenago nuen afizioa ez. Lehen saltzeko izan nuen baina orain ez. Akordatzen naiz nik nere denboran egin dudan saiorik onena bertsotan dudala egina San Agustin egun batean Errenderiko goiko kalean, 'Elio'rekin. Hura akordatzen naiz.
GALDERA: Gaiaz piskat aldatuz, entzuna daukagu Urtain preparatzen aritu zinela. Zertan da kontu hori?
ERANTZUNA: Urtain Oiartzunen egoten zen, Lizarrazuk hartu bait zuen eta hura oiartzuarra da, eta berarekin bertsotan eta aritzen nintzen ni, eta han izaten zen Urtain. Neronek ez nion Urtaineri lagundu, ez nuen laguntzeko, bera zen hura bizkor ostia eta! Ni orduan barrendero ibiltzen nintzen. Egundoko sasoia zuen orduan, ezin zuen zutik ibili garai hartan! Neretzako halere txikitxoa zen bozeadore haundi horien kontra joateko. 92 kilo eta besteak ordea 100dik gora, eta akaso gor-gorra ez zen Uzkudun bezala. Harek nik bezelaxe hutsa zuen farranda gustatu egiten eta deportista ona izateko...
Nik ere afizioa banuen harriarekin baina indar gutxi. Behin atera nintzen herriko kanpeonatoan, eta 3 minututan 17 aldiz edo altxa nuen 100 kilokoa. Gaur Ostolazak minutu batean gehiago altxako luke nik orduan 3 minututan baino. Errenederiko goiko kalean ere nafar bati jokatu nion aizkoran, Erasunen osabari, eta galdu aisa, baina 100 duro emango zizkidaten, eta haiek onak bait ziren neretzako! Polipaso ere aizkoran neregatik hasi zen.
GALDERA: Korredore bezala ere ibilia zara, ezta?
ERANTZUNA: Laguntzen bi urtetan edo, finkak eta terrenoak harrapatzen. Gogoan dut nola behin 'hara hemen korredor sin dinero' burla egin zidan Julian izeneko batek. Handik bi hilabetera etorri zen inuzente eguna eta gure nagusiari esan nion: 'gaur Juliani inuxente egin behar diot'. Joan nintzen bere etxera eta han hasi nintzen terrenoak neurtzen zintarekin, eskribitzen eta, eta hara non azaldu zen Esteban: 'zertan ari zara 'Lexoti'?'; eta nik: 'hementxe, etxe honen jabeak hau saldu egin behar duela esan dit eta neurtzen ari naiz eskeintza egiteko'; 'lehendabizi ni naiz' esan zidan orduan berak; 'orain ikusiko dugu zeinek daukan dirua' nik berriz. Nik aldegin nuenean hantxe abiatu zen nagusiarengana kaka eginda eta nagusiak ezer jakin ez.
GALDERA: Omenaldi honek zer nolako poza eman dizu?
ERANTZUNA: Poza, poza haundia, ze badira bertsolariak ni baino hobeak izandakoak eta omenaldia egin ez zaienak, Zepairi ez zioten egin, eta Sailbururi ere ez dut uste, 'Txapela'ri ere ez...
GALDERA: Eta gure gaurko saioa bukatzeko kantatuko al zenituzke gaurko honetan bertso batzuk?
ERANTZUNA: Bai, bai: Omenaldia laster dalata/ bertso bat dizutet kantako/ gauz batzuek eukiko ditut/hemen garbi esateko/ lehen baino gehigo gizon jatorrak/ nik zaituztet zuek maiteko/ mila zorion guzioi orain/ oroitu zaretelako.
Pozaren pozez nago zuekin/ hemen bertsotan jarduna/ bikote bat aurrian daukat/ oso jende euskalduna/ istimatzeko beti izaten da/ guk honelako laguna/ guziok ondo pasa dezagun/ omenaldiko eguna.
LAXARO AZKUNE PELLO ZUBIRIA
38-41


GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaLEKUONA7
PertsonaiazLEKUONA7
EgileezAZKUNE3Kultura
EgileezUBIRIA2Kultura


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


Eguneraketa berriak daude