"Gurekin bat jende asko dago alderdiaren barruan kritiko"


2021eko uztailaren 23an
Eduardo Laborderi elkarrizketa
Eduardo Laborde, EE utzitako Billabonako alkatea:
"Gurekin bat jende asko dago alderdiaren barruan kritiko"
E.LABORDE.–Autobia asunto horretaz gure problema zen Konferentzia probintzialean hartutako erabakiak ez zirela errespetatu eta BTn hartutako erabakiak hartzeko orduan paper handia jokatu zutela baietzaren alde Gipuzkoako ordezkariek Konferentzian isilik egon zirenean. Autobia apoiatuz hartu zuten jarrera izan ez balute ez zen aterako Biltzar Ttipian atera zen baiezkoa. Guk, gipuzkoarrak bezala ikusten dugu ez gaudela ados eraman duten jokaera horrekin.
ARGIA.–Nola da posible Gipuzkoako Konferentzian %80a autoblaren aurka agertzea eta gero Biltzar Ttipian jarrera hori hartzea?
E.L.–Beraiek ikusiko ditek. Guretzako postura txarra izan duk eta hori salatzen diagu gehien bat. Gurekin jende asko zegok ados partiduaren barruan, baina beraiek hartzen ditek beste postura kritiko bat, partiduaren barruan jarraitzea eta barrutik egiturak aldatzea, nolabait baseek errepresentatibidade gehiago izan dezaten.
A.–Dena dela bazirudik Billabonan akordio modu batera iritsi zaretela EErekin. Partidua utzi bainan Udalean jarraitzen duzue...
E.L.–Ez. Guk akordioa ez dugu egin partiduarekin, guk egin dugu desafiliatu eta gure karguak partiduaren esku utzi. Partiduak bazekik gure ordez inor jartzeko posibilitate gutxi dituela; posibilitate gutxi eta erabaki hori hartuz gero Billabonako afiliazio gehiena pikutara joango litzatekeela, ze geratu direnak ere geratu dituk kezkatuta eta nahiko kritika egiten partidu barruan. Gu Udaletik kentzea partiduaren kontra aterako huke. Horrelako erabakia hartuz gero dena galduko lukete herri honetan.
A.–Entzuten denez nahiko haserre zaudete Gipuzkoako diputazioan dauzkazuen ordezkariekin, Zubimendi, Txato Agirre eta Garaialderekin.
E.L.–Bueno, horiek... eta gehiago ere badaude. Instituzioetan dauden ordezkariak beraiek ezagutzen dira. Kulpa ez daukate beraiek bakarrik. Hor daude Kepa... Hor daude gehiago. Baten buru gainean botatzea nahiko injustoa litzateke.
A.– Egiturak aipatu dira behin eta berriz. Agintzen dutenak alde batetik dabiltzala eta baseak bestetik.
E.L.–Bi kasu hauetan hori ikusi diagu. Bai Konstituzinarekin, bai honekin. Guk postura gogor hau hartu diagu eta espero diagu kontutan hartuko dutela.
A.–Gertatutakoak gertatuta ez zirudik tendentziarik sortzeko ideiarik dagoenik...
E.L.–Ez. Gure asmoa ez duk hori. Tendentziak badaude. Tendentziak badaude eta azkenengo kongresuan EEk erabaki zuen tendentzia horiei bide bat jartzea, "normas de juego" esaten dena. Guk inolako kontakturik ez dugu izan tendentzia horiekin. Tendentzia bat bazegok Bizkaian baina gu, inongo tendentzia... ez gaituk sartu horretan.
A.–Zer egingo duzue orain Autobiaren aurrean?
E.L.–Udal bezala gauza handirik ez zegok egiterik. Eskatuko ditek obra egiteko lizentzia eta guk luparekin begiratuko diagu. Lizentzia nahi badute lortu pauso legal guztiak bete beharko dituzte. Bestela ez ditek hartuko.
A.–Bai, baina Udalaren erabakiaren gainetik erabaki duk Autobia egitea...
E.L.–Bai, hemen zegok egitea pittin bat atzeratzea. Hor dekretuak eta bazeudek Udaletxearen gainetik pasatzen direnak. Pentsatzen duguna da diputaziokoak ere kosziente direla mendian ze kalte egiten duten eta uste dugu gure obligazio eta diputazioaren obligazioa dela kalte hori pagatzea. Ikusiko dugu; Plan Especial de Forestación edo horrelako batean konpentsatzio modu bat eman beharko dute.
A.–Zuen apostua independiente bezala zein da, datorren Udal-aldia bitartean jarraitu eta gero...
E.L.– Oraingoz behintzat bai. Bi urte t'erdi gelditzen dituk oraindik eta ikusiko diagu. Partidutik esan zigutek itxoiteko, Konferentzia bat egin behar dutela arazo hauek zuzentzeko, baseei partizipazioa emateko... Ikusiko dugu. Guk inolako eragozpenik ez daukagu berriro ere inguratzeko. Ez diat esaten afiliatu, baina bai EEren entornoan ibiltzeko.
I.Z.
19


GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
GaiezEkonomiaerbitzuakAzpiegituraAutobideakLeizaran
PertsonaiazLABORDE1

Azkenak
2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Jone Gartzia
Hankamotz jaiotako Osasun Mahaia herrenka iritsi da azkeneko fasera

Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Iruzurgile ala matxino?

Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]


DeepSeek, geopolitikaren lubaki berria

Silicon Valleyko enpresa teknologiko handienei zaplazteko ederra eman die DeepSeek-ek. Adimen Artifizialeko chatbot txinatar merke eta berriak zalantzan jarri du AEBen nagusitasuna arlo horretan, eta erakutsi du ez dela milaka milioi diru behar modelo aurreratu eta efizienteak... [+]


Eguneraketa berriak daude