Jean Haritschelhar: "Euskaltzaindiak sekula ez du orain bertze lanik egin"


2007ko otsailaren 21ean

Jean Haritschelhar Duhalde, orain dela 65 urte Baigorrin jaiotaio euskaltzain buru berria. Bere sorterriko alkatea izana. 1962an euskaltzain oso izendatzen dute, Bordeleko unibertsitatean sartzen da espainerazko irakasle gisa eta Baionako Euskal Erakustokiaren zuzendaritza erdiesten du. 69an euskerazko katedra lortzen du Bordelen, Etxauni barazko tesia molde letraz plazaratuz. Grabagailua hartuta, oraindik euskaltzain buruordea zelarik, iñuxente egunean Baionako bidea hartu genuen, Angeluko Elorrieta enean berarekin solasaldi bat lotzeko asmoz. Hona hemen horren testigantza txiki bat.

GALDERA: Gertutik jarraitu duzu Iparraldeko euskal erakustoki eta kultur etxeen bilakaera eta egoera. Orain dela 5en bat urte hazitako itxaropenak ez ote du porrot egin?

ERANTZUNA: Bai nik uste dut baietz, badakizu Pizkundearen zuzendaritzan naizela, lehendakaria hain zuzen, beraz, Baionako kultur zentroaren conseil d'administration delako horretan sartu naiz, eta hor ikusi duguna nola desbideratu duten zentru hori, eta orduan boikot bat egin genuen guk. Nik uste dut azken mementuak etorriak direla kultur zentro horretarako, bururatzen da aurten, abenduaren 31n; orduan ez dakit, hor, bai Estadua alde batetik, bai Conseil Régional delakoak eta Departamenduak eta Baionako hiriak zer eginen duten. Guk dakiguna da Kultur Ministraritzatik jin zen hona gizon bat orain dela 10 bat egun, 20 bat egun, eta guk erran diogu zer pentsatzen genuen: horrela ez daitekela segi, guk nahi duguna da euskal zentro bat Baionan euskarari buruz eta euskal kulturari buruz bakerrik. Nahi genuke kultur zentro bat hemen Baionan eta harremanetan sartzea beste barnekaldeko kultur zentroekin.

GALDERA: Unibertsital mundua ere bai barne barnetik ezagutu duzu. Nola ikusten duzu Euskal Unibertsitatearen auzia eta zer eredu proposatuko zenuke?

ERANTZUNA: Horretan behar da errealitatea ikusi eta zer den errealitate hori, eta denek badakigu Euskalerri osoan %25a, %30a gehienik, euskaldunak direlaðbesteak baskoak dira edo euskotarrak...-. Orduan, nik uste Euskal Herriko unibertsitatea izan behar duela eta ez euskal unibertsitatea, zeren eta errealitate hori hor baita. Orain, horretan behar dela sarrarazi euskara, behar dela ahal bezain bat euskaraz mintzatu eta klaseak eman, dudarik gabe. Hori izan da guretzat gure politika. Esaterako zer gertatu da Bordelen 1969an, hor euskera katedradun gisa sartu nintzelarik, orduan erabaki dut euskaraz eginen nituela nere klaseak eta geroztik euskaraz egin ditut klase horiek. Ez dakit ordurarte zein unibertsitateetan ematen ziren euskaraz klaseak. Erran nahi dut urte hartan bai Seaskak hasten zituen euskaraz beren klaseak, bai unibertsitatean ere nik hasten nituen. Zer nahi gizaz nik ikusten dudana da, irakasleak behar ditnela bere tituluak ukan, erran nahi baita, nik bietan hautatuko dudala tituluduna nahiz euskaraz ez dakien, eta ez euskaldun bat titulurik gabe. Hori gertatu da, erranú nahi baita, hemen Baionan hasi ginelarik Historia eta Geografia gaietan euskaldunik ez baitzen; baina Manex Goienetxek tesia lortu eta berehala esan diot zuk emanen duzu historia hemen euskaraz, eta gauza beste gaietan. Alegia emeki-emeki gauza aurrera dihoa. Ni ez naiz utopian dabilen gizona, ikusi behar da Euskalerriaren errealitatea.

GALDERA: Baigorriko auzapeza izana zara, zer derizkiozu bertan garatu den abertzal guneari? Nola uler daiteke IK-k daukan berma zenbaitzuren ustez borroka armatuak abertzaletasuna kaltetzen duenez gero?

ERANTZUNA: Pentsatzen dut mugimendu abertzale hori hasia dela eta segituko dela. Aski da ikustea zein izan diren azken hauteskundeak eta ikusten da beti aurreratzen dela pixka bat abertzale kopuru hori. Pentsatzen nuen bezala botu abertzalea izan da giltza. Hiru kantonamenduetan badira eskuina eta sozialistek bata bestearen kontra, azkenean sozialista pasatu. Erran nahi baita %7, 8 izanez kopuru tipia dela iduri du, baina ikusi behar non kokatzen den kopuru hori. Nik gero eta gehiago ikusten dut abertzaletasuna ari dela hedatzen hemen, Euskalerrian, gazteak heldu baitira nagusiak.

Hala diote, nik ez dakit, baina hor gertatzen dena da presondegian direnen artean bedirela baigorriar batzu, dudarik gabe. Hor sortu dela, bai bai daiteke, lehendabizikoak hor emanak izan baitira. Orain, nik borroka armatuaren adina pasatua dut aspaldi, eta beno azkenean ez dakit zer balioa duen borroka armatuak, ez dakit, eta azkenean nehork ez daki. Zerbait gehiago emanen digu borroka armatuak frantsez estaduan ikusiz zenbait diren euskaldun, eta horren barnean euskaldun abertzale, ikusiz ere hor aspaldidanik horrelako demokrazia ohidura daukagula Frantzian? nik nahiago dut hauteskundeen bidez eta kulturaren bidez ideiak barreiatu eta hor eguneroko lana egin asto edo mando batzu bezala lanean, hor segituz. Bai borroka armatua izan daitekeela neo erromantizismo baten sinboloa, baina nik nahiago bertzea, kulturaren aldetik jendea kontzientzia har dezan, zinez xumeagoa den borroka bat, emeki-emeki. Zein da hemengo zapalkundea? ez da hain ageri, burnizko esku bat belurzezko (terziopelozko) eskularru batean bait da Frantzia. Dirudienez Joxek hasiko du Euskalerrian mintzatza bat, negoziazio bat. Norat eramanen gaituen solastatze horrek? ez datit.

GALDERA: Non kokatuko zenuke zure burua politika mailan: EMArekin, EBrekin, EArekin, "Ager" ingurutoekin? Hegoaldeko bat edo batekin? Batzuen ustez frankofiloa...

ERANTZUNA: Ez batekin ez bertzekin, ni beti independiente izana naiz, nire libertatea nahi dut atxiki bai baitakit alderdi batean sartzen zarelarik galtzen duzula zure libertatea.

Igual zait zer pentsatzen duten bertzeek, nik nere bidea eta nere lana jarritzen dut; eta pentsatzen dut lan horretan zerbait egin dudala. Uste dut ere bai, hor badagoela zuek bereziki hor horrelako eten bat: edo abertzale edo espainolista, hori egia ote da beti? nabardura pixka bat behar da. Hori da alderdikari izaitea, eta neri alderdikari izaitea ez zait gustatzen.

GALDERA: Euskaltzaindiarekin lotuaz nolabait, Frantziako estaduko biztanle bat euskaltzain buru izateak ekar ote ditzake, batetik, Frantzialdetik erlazio onuragarriago bat, eta bestetik mugaz bestaldeko erakundeen loturen eta diru iturrien etetze bat?

ERANTZUNA: Lehenbizikorik beharko da ikusi datorren ostiralean ea ni izanen naizen euskaltzain buru ala ez. Hor istituzio batek bere askatasuna dauka erabakiak hartzeko, hauteskundeetan bereziki. Orain zer gerta daitekeen diruaren aldetik? nire ustez gauza guti. Ez dakit frantses izanez hobeki ikusiko nauten hemen eta dirua emanen duten, ez naiz hain zihur. Baina ez da ahantzi behar gauza bat: 22 urtez euskaltzain buruorde izana naiz eta ezagutzen ditut eta ezagutu Gasteizko agintariak, Iruñekoak, Diputatu nagusiak, ez dut uste batere beraz heien aldetik oztoporik izango ditugunik. Berrikitan, Director General del Libro delakoarekin izan naiz. Bestalde ez dut uste diru aldaketarik egongo denik. Ni izendatzen baldin banaute, argi eta garbi erraiten dut, Euskaltzaindiak erakusten duela kulturaren aldetik eta hizkuntzaren aldetik ez dagoela mugarik, hegoaldeko lau diputazioakðReal izenarekin, Espainiko erregeak onartua berazð Euskaltzaindia sortu zutenean Iparraldekoak ere bai sartuaz. Halaber ez da hain gaizki Eskualdeko Europa erakusteko.

GALDERA: Zer deritzozu Villasanteren mandataritzari?

ERANTZUNA: Jokamolde ona izan da hor. Autonomia sartu delarik eta dirua laguntzak lortu dugularik, orduan sartu da Euskaltzaindia sekulako lanetan, eta lan ederrak egiten ari dira. Esaterako, Orotariko Euskal Hiztegia: ez bagenu dugun laguntza hori ez zen eginen, gramatikaz egindako lana, Hizkuntz Atlasa, onomastikaz. Lan hauek aurrera eramateko jotamoldea batzordeak osatzea eta taldeka aritzea izan da, eta nik uste dut horrela behar duela segitu lan ikeragarria egin baita. Edozein izan dadin euskaltzain buru bide hori egina da.

GALDERA: Nola ikusten duzu Batua eta euskaltien arteko tenka hori?

ERANTZUNA: Nik ez dut uste horrelako borrokarik dagoenik, batzuk sortzen dutela uste dut. Nik ez nezake enplea euskera batua, nik enplea nezake euskara baturantz euskera batua ez baita oraindik egina proposamen batzu dira. Sekulan Euskaltzaindiak ez ditu arbuiatu euskalkiak, hortaz oinarritzen da, eta batzuk erraiten baldin badute, eta erran dute, Euskaltzaindiak euskalkien kontra zela: nik diot gezurra diotela. Hor ikusi behar da norentzat idazten dugun: nahi baldin badugu osoki irakurtuak izan, orduan baturantz, beti emeki-emeti. Zeren eta, orostean esaten nuena da hizkuntza batekin ez dela jostatzen eta bakoitzak badu bere egite hori bere euskalkian, euskaldunduaz eta irakurriz. Hor ikusi behar dena da harremanetan sartu behar dela beti, elkar ulertzeko biziki untsa. Frankofonia onartzen baldin bada, zergatik ez dugu euskorotonia onartzen?. Euskara hizkuntza bat da, baina euskalki horiek badakigu ez direla hizkuntzak.

GALDERA: Euskaltzaindia kale mailatik urrundu xamarra dagoela ez al duzu uste?

ERANTZUNA: Ez, ez dut uste. Hor gertatu dena da garai batean Euskaltzaindiak hartu dituela bere bizkarrean berak egin behar ez zituenak: alfabetatzea, EGA eta. Zertako hartu ditu orduan? bakarra baitzen eratunde gisa hori onartzeto, eta jendeak behar den bezala onartu du eta ikusi du Euskaltzaindia aurrera zihoala. Zer gertatu da geroztik? hori ez dela Euskaltzaindiaren eginkizuna, hor badirela orain unibertsitateak, eskolak, autonomiak zerbait ematen du. Euskaltzaindia ikusi du hori ez dela bere lana horiena baizik, eta orduan hor Euskaltzaindia presente zela osoki eta, erran dezaket, kultur eta hizkuntz borroka horretan zinez erraiten dut Euskaltzaindiak bete duela eginbide hori osoki garai batean. Egun ere segitzen du baina beste maila batean, beste egiteko batzu ditu.

GALDERA: Ikusten al duzu zerbait aldatu beharrekoak Euskaltzaindian? Bozketa sitemari buraz zer derizkiozu

ERANTZUNA: Ez du sekulan Euskaltzaindiak hainhertze lan egin nola orain. Lehen bazegoen Azkue edo Altube bat, baino indibidualki egiten zuten lan. Orain taldeka ari dira, euskaltzain osoak lanean ari dira, euskaltzain laguntzaileak ere, eta batzu, laguntzaileak ez direnak ere ari dira talde horietan eta horiek Euskaltzaindiak biltzen ditu. Nire ustez bide onetik doa. Batzuk diote behar direla 75 urtetan baztertu. Neri ez zait hori batere egokia iruditzen. Nik uste gaztetu behar dela, baina, utz diezaiogun denborari denbora. Bestalde arautegi berria egiterakoan, ni izan nintzen gehiengoaren sistemaren alde agertu zena, ez bozketara azaltzen zen jendearen gehiengoa, baizik eta 24en gehiengoa

GALDERA: Elebitasuna, elebakartasuna?

ERANTZUNA: Behin elebitasunari burazko mintzaldi batetan hauze bota nuen: Oraiko egunean oso pobre eta erromes da hizkuntra bat bakarrilr menderatzen duen g~ona edo emaztea. Elebitasuna beharrezkoa da. Nik Euskalerrian pentsatzen dut 3 hizkuntzen jabe izan behar dugula, eta horretan lehena euskara, gero bigarrena, adosean usten ditut, espainola edo frantsesa. Neronek ezagutzen ditut hirurak, eta maite dut espainola (Cervantes, Lope, ...), eta maite dut bantsesa (Moliére, Comeille, ...). Euskaldundu behar dira Euskalerrian bizi diren guztiak. Utopia? beharbada, baino emeki-emeki... Proposatzen dut elebitasuna, ez diglosia. Euskarari norberak eman behar dio bultzada bat, beharrezkoa baita, legea ez da asti, erran nahi baita, lege hori behar dela bete. Nola bete? ba euskaldunek lehendabizi beteaz. Denda batekoa ez baldin badaki euskaraz? beno, baina adminiztrazioaren aurrean: "es que no sé" bat jaso, orduan "ekarri dakien bat" eskatu. Hori egun guzietako lana.


Azkenak
2024-10-17 | ARGIA
Istiluak Bilbon eta Iruñean, hainbat pertsona Espainiako Gobernuaren egoitzan kateatu ondoren Israelekin “harreman oro etetea” eskatzeko

Istiluak izan dira Ertzaintzarekin eta Espainiako Poliziarekin Bilbon eta Iruñean. Sare sozialetan jakinarazi dutenez, gutxienez bina pertsona atxilotu dituzte batean zein bestean, eta aske daude dagoeneko.


Greba orokor batean piketeak egiteagatik salatu zituzten hiru gazte absolbitu ditu epaileak

2020ko urtarrilaren 30eko greban izan ziren gertakariak Donibane auzoan. Apustu-etxe batek itxi zezan indarkeria eta mehatxuak erabiltzea leporatzen zieten. Fiskalak bi urteko kartzela zigorra eta 200 metroko urruntze-agindua eskatu zuen, baina epaileak auzipetuen jarrera... [+]


Guggenheim Urdaibairi loturiko bide baten obrak geldituta daude, helegite baten ondorioz

Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat izan liteke bide hori eta biosferaren erreserba barruan legoke. 


Iruña-Veleiaren 4. Biltzarra: argitu, ez suntsitu

“18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok... [+]


2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


Giza eskubide gehiago eta eskuin-mutur gutxiago

Bizi garen mundu frenetiko zein zorabiagarri honetan, pixkanaka gertatzen diren gizarte-aldaketak batzuetan antzemanezinak, garrantzirik gabekoak edo hutsalak direla iruditzen zaigu. Hala ere, ez da horrela, eta jakitun izan behar dugu tentuz jokatzeko. Horren adibide, azken... [+]


2024-10-17 | Hiruka .eus
Lan-esplotazioa eta sexu-erasoak egotzita atxilotutako pertsonen taberna margotu dute, Getxon

Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".


2024-10-17 | Cira Crespo
Herriaren ahotsa onartuko duzu

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]


Lanaldi murrizketaren aurka agertu da Carrefour, Ikea eta Eroski parte dituen banaketa-enpresen elkartea

Espainiako Lan ministro Yolanda Diazen proiektuaren aurka agertu da Banaketa Enpresa Handien Elkartea (Anged): "Joko-arauen aldaketa" ez du onartzen.


Adur Larrea eta Gorka Bereziartua
“Haurrek errazago barneratzen dute magia eta ezustekoa”

"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]


2024-10-16 | Leire Ibar
TikTokek bazekien neska nerabeak gizonezkoen aurrean diru truke biluzten zirela

TikTok enpresaren barne-dokumentuen filtrazio batek adierazi duenez, enpresa jakitun zen 15 urteko hainbat neska zuzenekoetan biluzten zirela gizonezko helduek bidalitako txanpon birtualen truke. Sare sozialeko hainbat dokumentutarako sarbidea ahalbidetu zuen akats bati esker... [+]


2024-10-16 | Julene Flamarique
Italiak lehen migratzaileak deportatu ditu Albaniara eta Von der Leyenek ekimena Europa osora zabaltzea proposatu du

Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]


Tlatelolcoko sarraskiaren aitortza

Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]


Eguneraketa berriak daude