"Ez dut Autodeterminaziorik nahi, oso ongi nago Hexagonoan"


2021eko uztailaren 27an
Raphaël Lassallette, Hendaiako alkateari elkarrizketa

Raphaël Lassallette, Hendaiako auzapeza
"Ez dut Autodeterminaziorik nahi, oso ongi nago Hexagonoan"
Hendaian 1936an sortua, Donibane Lohizunen irakasle, Hendaiako alkatea dugu Lassallette 1981etik, bere aurreko jaun merak osasun arrazoinengatik dimisionatuta. Sozialistak, komunistak eta abertzaleak hartzen zituen lista batean izan da berriro hautatua 1983an. Duela gutxi, errefuxiatu presoekiko elkartasunez Herriko Etxean zerratu zituenak ateratzera polizia bidaliz biztu zuen polemika. Hurrengo hauteskundeetan Hendaian zer gertatuko denari asko begiratzen zaio.
ARGIA.–Badu interesa zure kasoak: PSF partiduko kide zara, eta aldi berean abertzaleak ere barnean dituen zerrendatik atera zara. Bitxia.
Raphaël Lassallette.– Ez da bitxia. Zer defenditzen dute nerekin diren hiru abertzaleek? Euskal kultura, euskara, Euskal Herria. Nik defenditzen dudan gauza bera defenditzen dute, hemen sortua izanik nik ere sentsibilitatea bai bait dut gauza horiekiko. Ba al da inkonpatibilitaterik horren eta ene sozialista sentimenduaren artean? Ez dut bakar bat ere ikusten. Ez naiz filosofia parisien baten bozeramale, inondik ere. Betiko ene desioa izan da ahalik eta jende gehien biltzea bere herria, justizia eta solidaritatea maite duena. Hori bait da ene sozialismoa, beste gauzei ez diet erreparatzen.
A.– Hurrengo hauteskundeetan segiko al du elkarlan politika horrek? Zure eta abertzaleen artean harremanak aldatu ote diren entzun dugu...
R.L.–Ez dut ikusten zertan aldatuko ziren. Gure zerrendan diren abertzaleekiko harremanak lehengoak berak dira, ez dago diberjentzia bakar bat ere. Orain, bada mundu abertzale bat, kanpoan, gure udal kontseiluak garatzen dituen ideiak automatikoki onartzen ez dituena, ni baino aurrerago doazenak errefuxiatu politikoei dagokienez, Euskal Herriaren autonomiaz edo independentziaz dituzten ideietan. Hauekin ere hitzegiten dut noizbenka, baina ez dakit zertan aldatuko ziren gure artekoak: lehen bezala konberjentzi puntuak baditugu, baina diberjentzi puntuak ere geratzen dira.
A.–Aurrekoan bezala, hiru izango al dira oraingoan ere zure listako abertzaleak?
R.L.–Ez dakit, gaur bertan ez dakit, erabakitzeke dago. Ostegunean izanen dugu hauteskunde aurreko lehen bilkura.
A.– Azken urteotako udal bizitzan, zer egin du Hendaiako herriko etxeak euskal kulturaren mailan?
R.L.–Udal mailan mila arazori egin behar diogu aurre, baina euskal kulturari dagokionez esango dizut duela bost urtetatik honuntza gure presupostuaren %la eskaintzen diogula. 1989ko aurrekontuarentzako, horrek 450.000 libera esan nahi du. Hurrengo hauteskundeetan horrek segiko du, dudarik gabe, hain bait da naturala gure herriaren aberastasuna zaintzea.
Orain, neuk hendaiarra izanik oso gutxi ulertzen dut euskaraz. Badaukat beraz zertan aurreratu. Baina ez naiz kaso bakarra, Hendaia oso deseuskaldunduta dago. Esfortzu bat egiten ari gara, dena dela, baina luze joko du.
A.– Mugaren gainetik, Irungo udalarekin zer nolako harremanak dituzue hemengoek?
R.L.–Irungoekin gero eta jarraipen handiagoko harremanak ditugu. Duela hamar egun bildu ginen azken aldiz, eta arazo oso bariatuak aztertu genituen: garraioari eta pasabideari lotutako gorabeherak, kulturazkoak, kirolari edo eskolari buruzkoak... Hil honen :13rako gelditu ginen, eta aurrerago joan nahi dugu. Halako jumelage batera iritsi nahi dugu, baina ez esanahi folkloriko batean: egun-pasa polit bat egin eta gero dena bertan behera uzteko, ez zaigu interesatzen. Bidasoaren bi aldeen artean harreman jarrai bat nahi dugu ezarri, eta gero eta gehiago Irundar edo Hendaiar izateko partez Bidasoako hiritar bezala bizitzea.
A.–Zertan bukatu da autoportuaren istilua? Irun aldetik sekulako lanak egin zituzten, gero berriz Mugerren egin behar omen dutela Baionako Grenet eta eskuindarren gerizpean...
R.L.–Aduanaren arazoa ez dago bukatua. eta Hendaian bezala Irunen horren itxaropena daukagu. Hendaian baditugu 500-600 pertsona garraioari eta pasabideari lotuak, eta Irunen horren bost halako. Hori bukatuko balitz, katastrofe bat litzateke guztiontzako.
A.–Ez al duzue hori bukatzeko posibilitatea gertu ikusten?
R.L.–Dudarik gabe: egun batean bukatu egingo da, noizbait ez bait da gehiago aduanarik izanen. Noiz, ordea, 1993an? Ez, beranduago. Baina egunen batean ez da gebiago aduanarik izango, eta beraz ezta horri lotuta ari den langilerik ere. Zer egin beharko du hainbeste jendek? Beren birmoldaketa prestatu behar dugu urteotan.
A.–Horrek zerikusirik ba al du Hendaian turismoaren inguruan aipatzen den projektu handi batekin? Zeren eta kirol-portu bat egin behar omen duzue hemen, beste bat aldiz Hondarribiako aldetik...
R.L.–Ongi entzun duzu. Dena dena, Hendaian turismoa potentziatzeak ez du konponduko garraioak eta trantsitoa hondoratzearen ondorio guztia, erantzun txarra litzateke. Aduanei beste irtenbide bat bilatu zaie, baina pareleloki turismoa ere sendotu nahi dugu, nabiz eta badakigun aktibitate hori urtean hilabete batzuetakoa bakarrik dela. Baina ahuidade batzuk moldatzen lagun lezake.
A.– Politikara itzulita, ARGIAn aipatu den hipotesi bat jakineraziko dizut: Destradek PSFn markatzen zuen ildoak etorkizun kaxkarra erakusten du eta behar bada Lassallettek erakusten duen ibilkera hobeki apreziatuko da...
R. L.–Ni ez naiz jainko bat . Lassalletteren ekipoak egiten duena da inguruko errealitatea aztertu eta hor ikusten diren arazoei konponbideak aurkitzen saiatzea. Hemendik lau edo bost urtetara zer izango den nik ez dakit.
A.–Lassallette estradizioen aurka mintzatu da, Lassallettek politika jakin bat darama abertzaleekin bere herrian... eta sozialistak agintera igota, Lassalletteren herritik kanporatzen dute lehenbiziko errefuxiatua estradiziorik gabe. Kalkulu gehiegi?
R.L.–Kalkulu txarrak. Ez dut erlaziorik ikusten.
A.–Errefuxiatuen kasoan gertatu eta gertatzen direnak ikusita, baina ez horretan bakarrik, politika ekonomikoan eta beste 1981etik gaurdaino gertatu direnak ikusita, gustora sentitzen al zara PSF barruan?
R.L.–Gustora eta oso ondo sentitzen naiz. bai. Partidu batean ezin da ehunetik ehun ados egon, hori garbi dago. Defentsa nazionala aipatzen delarik. batzuetaan pentsatzen dut ez ote naizen serioa izango, borrokatzeko jaina ez naizelako, eta Armada bat egotea oso ondo konprenitzen ez dudalako. Sozialistak independentzia nazionalaren aldekoak dira, eta Armada sendo baten aldekoak beraz, arma sofistikatu batzuekin eta disuasio ahalmen handi batekin, nuklearra barne. Asko kezkatzen nau horrek, ez dakit zertarako baiio duen gaur Armadak zenbait milaka gazte langabeziatik kentzeaz aparte.
Baina ez naiz borrokatzeko sortu. Ene soldadugoa egin dut besteek bezala, gerra garaian egin nuen gainera, Aljerian, paratxutisten errejimentu batean. Gerra klase hori zer den ere badakit, beraz. Horrek ez nau tesi oso gerrazale eta militaristetara eraman. Eta hala eta guztiz ere, ez naiz sekula inkomodo sentitu PSF barruan, beste beste herrietako jendeekin harremanetan sartzerakoan eta ezta arazo zehatzei buruz ene eritzia ematerakoan ere. Ongi naiz Hendaiako auzapez bezala eta sozialista bezala.
A.–Jarrera horretatik, konpon biderik ikusten al dinzu euskal arazoa deitzen denari?
R.L.– Arazoak beti elkarrizketaren bidez konpontzen saiatzen naiz, ez mitraileten edo bonben bidez. Alde guztiek elkarrizketa nahi izatekotan, konponbidea posible da. Orain, ez naiz sartuko horretarako borondaterik baden ala ez, edo nork ez duen, eztabaidatzera.
A.– Hegoaldeko errefuxiatuekiko agintari frantsesek daramaten politika, PSFko gobernuarena, nola ikusten duzu?
R.L. - "Statu quo", egoera bat dela iruditzen zait, azken asteotan errefuxiatu politikoen egoeraren inguruan ez da halako hots berezirik izan alde honetan. Errefuxiatu horiek honuntza datozen unetik, eta beren paperak xuxen dituztela bizi diren heinean, ez dut ikusten zergatik hartu eta beste aldean jarri behar diren, gaiztakeria zehatzen errudun direla erakusteko inor gai ez den artean behintzat. Inolako delitu biolentorik egin ez duen edozein gizonek behar du hemen bizitzeko eskubidea.
A.– Badira Iparraldeko herritarrak errefuxiatuei laguntzeagatik espetxean.
R.L.–Bigarren graduko ekintzak dira. Ene ideiak baditut horretaz, baina bada justizia bat eta berak erabaki behar du. Zein momentutan inplikatzen da norbait atera batean edo noiz egiten dio alde? Ez dakit muga non dagoen.
A.– Terrorista hitza asko aipatzen da, baina ezkutuan edo ihesi dabilena, edo preso dagoena, ez da gustoz ari. Hor dago autodeterminazio eskubidearen falta, Herriari nortasuna ukatzea... Estatu Espainolean ez dago eskubide hori onartua, bere Konstituzioan ere ez zen sartu.
R.L.–Begira, ni ez noa beste herrietan sartzera. Baina gauza bat dago garbi: Madrilen dago Espainia guztian agintzen duen Gobernua. Euskal espezifizitate badaguela mugaz bestalde, hemen baino askoz senduagoa. Ados. Baina euskaldunek badute botoa, badute Euskal Gobernua, ala ez dute Autodeterminazioari dagokionez hemen ere ez dugu, e? Eta ez dut nahi ere, oso ondo nago Hexagonoaren barruan. Ez diet madrildarrei aurpegiratuko euskaldunei autodeterminazio eskubidea ez emana, neronek ere ez bait dut Iparraldeko euskaldunontzako eskatzen Parisen.
IÑAKI ZUBIONDO
9-11


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakPSF
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
PertsonaiazLASSALLETT1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Migratzaileen aurkako ehiza abiatuko duela hitzeman du Trumpek, larrialdi egoera ezarrita Mexikorekin mugan

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela hitzeman du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Eguneraketa berriak daude