Edorta Gonzalez: "Errejistro zientifikoa eta literarioa arras desberdinak dira"


2021eko uztailaren 23an
Edorta Gonzalez idazleari elkarrizketa

EUSKARAZKO LEHEN ZIENTZIA FIKZIOZKO NOBELA KALERATU
Edorta Gonzalez: "Errejistro zientifikoa eta literarioa arras desberdinak dira"
Biologo, irakasle, Elhayorren kolaboratzaile eta literaturzale dugu Edorta Gonzalez. Zuzenki joan da bere leben nobela argitaratzera, eta zientzia fikziozko lehena. Mayi Pelot eta bestek egin du lehendanik ere zenbait ipuin, baina ez hain saio luzea.
Literatura bere hobbya eta zientzia fikzioa bere droga dela dio. Ondorioz, "ikasirik euskaraz ez zela zientzia fikzioari buruzko ezer idatzi horretara ausartu naiz. Egia esan ez dabit ausardia edo suizida izatea den. Zientzia fikzioak beti du gaur egungo mundua oinarritzat; beti hartzen dira gaur egungo kontradizioak eta hauek izan dezaketeen bilakaera asmatu edo suposatu. Ehun urte barru gauzak izugarri aldaturik izango dira".
"aldaketa prozesu hau gero eta azkarrago doa eta hemendik ehun urtetara hemen bagaude ziur gizartea zeharo aldatuta egongo dela Edortaren ustetan.
2080 gizartea: Azken belaunaldia
Liburuaren haria:
"zientzilari bat protagonista; honek aurkikuntza handi bat egiten du: beste pertsonen burmuinetan biotxipak sar ditzazkeela. Eta honekin pertsona hauek izugarrizko inteligentzia lortzen dute. Eta gainera biotxip hauek ugalduz doazelarik espezie berri bat sortzen da. Hau izango da belaunaldi berria eta bestea tituluak dioen bezala azken belaunaldia.
Liburuan kontradizio eta arazo ugari azaltzen da:
"batetik kontrol sozial izugarria gobernu teknologizatu eta tiranoa arazo etikoak askatasunaren arazoa progresuaren kontrako jarrerak gizabanakoaren alienazioa... egoera nahiko gogorra. Beharbada hortara goaz".
Etika arazoak maila desberdinetan agertzen dira.
Zientzilariak dituen arazo pertsonalak bere lana aurrera eramateko bai gizartearekiko eta bai boterearekiko. Gero boterearen etika zeinak nahi duen bakarra botere eta kontrol gehiago izatea da eta bestetik herriaren etika nik uste gaur eguagocren nahiko antzekoa dena: superbizitzea .
Gai, kontzeptu eta errejistro berriak
Inoiz ez denez euskaraz zientzia fikziorik egin, errejistro berriak hala nola kontzeptu berriak sortu behar dira. Edortak dioskunez,
"errejistro zientifikoa eta literarioa arras desberdinak dira. Nire liburua bien arteko zerbait da ze oinarri zientifiko minimoa beharrezkoa bait da. Hizkuntzaren aldetik arazoak egon dira. Kontzeptu berriak sortu ditut ondorioz hiztegi berria sortu behar. Adibidez hologramagailua: hau da hiru dimentsiotan ikas dezakezan bideo-konferentzia bat. Bestetan asmaturiko objetu bat gure gizartean antzeko esanahia duen hitzaren izena jarri diot, hala hola Berlingo harresiko pasabidearen izena CPC astroportuko kontrol sistimaren izena da".
Nobelaren tratamenduan espazioa eta denboraren erabilera lineala da.
"zientzia fikzioa behintzat jendearentzat ulergarriagoa bait da".
Liburuan plasmatu nahi izan dituen berrikuntzatariko bat Onomatopeien erabilera da:
"uste dut euskal literaturan ez direla gehiegi erabiltzen eta honekin euskarak galtzen duela honela halako dokumentazio lan bat egin dut".
Liburua idazterakoan estiloa dela eta,
"modu nahiko zinematografikoan entseiatu naiz. Hots lehenik irudi bat eraibitzen dut eta gero hori isladatu. Errazagoa zait irudia sortzea hitzak baino".
Edortak helburu desberdinak ditu liburuarekiko. Batetik, zientzia fikzioaren zale den euskal irakurleari aukera bat ematea. Bestetik, idazle kontsagratuei desafioa egitea ea bide honi jarraitzen eta hobeagotzen ausartzen diren.
"ldazle hauen handicap–a zientzia izango da eta nirea agian euskara. Gutxienez halako eztabaida bat sortzen bada ez dago gaizki .
LOREA AGIRRE
67


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakGONZALEZ4
PertsonaiazGONZALEZ4
EgileezAGIRRE9Kultura

Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude