J.A. Arana Martija: "Euskara batua ez da planteiatu besterik egin"


2021eko uztailaren 23an
Jose Antonio Arana Martijari elkarrizketa.

URRIAREN 28-AN EUSKALKTZAIN OSO HAUTATUA, AZKUE LIBURUTEGIAN JARRAITUKO DU LANEAN
J.A. Arana Martija: "Euskara batua ez da planteiatu besterik egin"
Juan Gorostiaga abadearen ordez euskaltzain oso izendatu berri dute Arana Martija. Orain arte aritu den bezalaxe, Euskaltzaindiako lan batzordeetariko bat den Azkue Bibliotekan jarraituko omen du lanean, Euskaltzaindiaren lana eta eraginkortasuna bultzatu asmoz.
Gernikarra jaiotzez, legegizon izana, Jose Antonio Arana Martija 1973. urtean hasi zen Euskaltzaindiako Azkue Liburutegiko arduradun-orde gisan lanean. Bitarte horretan musika eta historia izan ditu batik bat aztergai, bere lanik esanguratsuenetarikoa betiere ondare idatziaren bilketa eta sailkapena izan baldin bada ere (Azkue, Bonaparte, Zaitegi eta beste kasu).
Iragandako urriaren 28n Euskaltzaindiak Donostian burututako Biltzar Nagusian Juan Gorostiaga zenaren ordezkoa hautatu zuten, Xabier Kintana eta Arana Martija zirela hautagaiak. Bozketan parte hartu zuten 22 euskaltzain osoren artetik 9 suertatu ziren Kintanaren aldeko bozak eta 13 Arana Martijaren aldekoak.
ARGIA.–Euskaltzain berria zaitugu eta Euskaltzaindian lanerako batzorde desberdinak egonik, zein batzordeetan sartu zara zu?
ARANA MARTIJA.–Ni lehendik nago biblioteka batzordean, ni naiz idazkari eta arduraduna. Gero biblioteka hori aurrera eramateko batzorde bat dago eta hor ni naiz idazkaria. Eta ondorioz nik uste hor jarraitu beharko dudala. Hemen erosketak, fitxak, artxiboak... zuzentzen.
A.–Euskaltzainen jubilazioaz mintzatu izan zara. Zer esan nahi zenuen horrekin?
A.M.–Nik gauza bi esan ditut jublilazio horri buruz. Bata ni neu hemen Euskaltzaindian hasi nintzenean, jubilatu egin nintzela, zeren eta gogozko lan bat hartu nuen eta ni goizero etortzen naiz bibliotekara eta pozik egiten dut lan. Beraz hori jubilazio antzeko bat da; lan egin baino, lan egin gogoz. Nik aipatu nuena bestea da, badirela euskaltzainak, hogeitalauko kopuru horretan badirela hamar edo hamabi, inoiz agertzen ez direnak. Euskaltzaindiak lan asko lan franko duela eta beharko litzatekela denak edo gehienak agertzea, bileretara etortzea eta denak lan egitea. Beraz adinagatik edo misioetan dagoelako edo beste arrazoiak direla norbait agertzen ez denean, ohorezko mailara pasatu eta bere ordez beste euskaltzain berri bat sartu. Hau planteatu zen orain urte pare bat edo, eta ez zen onartu. Baina badago horren antezedente bat, Azkuek esatebaterako, Euskaltzaindia sortu zenean 1919an, handik urtebetera edo ikusi zuen Agerre nafarra ez zela bileretara etortzen, kanpoan lanean zebilelako; eta aldebat utzi zen.
Gerra denboran, eta nik bai ez dudala hori onartzen, exilioan egon zirenen ordez beste batzu hautatu ziren; esatebaterako Oloabide kanpoan zen eta haren ordez beste bat aukeratu zen. Eta gero hortik etorri zen istilua,. ze bueltatzean bere aulkia okupaturik aurkitu zuen, bera erdigalduta geratu zela. Beraz orduan ez zen ondo egin. Baina momentu honetan, Agerreren kasuan bezala, nik proposatuko nukeena da nahiz eta onartu ez, era berean jokatzea.
A.–Hil arteko izendapena egin ohi da Euskaltzaindian.
A.M.–Hemen arazo bat sortzen da, ze akademia frantseseko itxura edo eredua onartua bait dago. Hau da, akademikoak hil arte duela tituloa. Baina jakina, guri momentu honetan Euskal Herrian ez zaigu hori komeni, ze Euskaltzaindia hizkuntzaren akademia, ez da Frantziako edo Espainiako akademia bat bezelakoa. Beste arazo batzu ditu eta oso premiazkoak gainera eta ez dut uste gure akademia antola daitekenik beste ingurukoak antolatzen diren bezela. Ditugun arazoak ez dira soilik hizkuntzarenak, arazo askoz ere sakonagoak ditugu.
A.–Euskaltzaindiaren momentu honetako lanik garrantzitsuenak hiztegigintza, atlas linguistikoa eta baturanzko arauak ditugu.
A.M.–Baturako ez dago batzode berezirik, baina batzorde askok dute zerikusia batuarekin. Euskaltzaindiak lortu behar duena da lehengo urratsetan behintzat hizkuntza literario bateratu bat. Hizkuntza guztiek dute hizkuntza batua, hau da idazkera berdin bat duen hizkuntza bateratu bat lortzea. Esan behar, luzarorako doala arazoa eta ezin izango dela inposatu. Euskera batura heltzeko Euskaltzaindiak eman beharko ditu arau batzu, baina herriak onartu, idazleek, kazetariek... onartu beharko dute, edo hobeto esanda ulertu. Ze euskara batuak izan behar bait du euskaldun guztiok, ifarretik hegora eta mendebaldetik ekialdera, denok ulertzeko modukoa, nahiz eta gero bakoitzak bere euskalkia erabili.
Prozesu honi epe bat jartzea zailagoa da. Analisi kultural bat eskatzen du horrek, eta tartean arazo asko dago. Lehenengo herria alfabetatu behar da eta honetarako denbora asko falta da. Gero, hizkuntza guztietan bezala, euskara maila kultua sortu behar da, euskara maila guztietara iritsi dadin. Horretarako Unibertsitatea esaterako euskaldundu behar da. Eta urrats guzti hauek denak parean eman behar dira.
Prozesu honetan ere sartzen dira koordenada politikoak. Badirudi urte batzuetan euskeraren arazoak aurrera egiten duela eta gero berriz gelditu edo atzera jotzen duela.
A.–Batuaren indartzea bultzatzen den heinean literaturgile batzu batuaren hoztasuna eta euskalkien beharra aipatzen dute.
A.M.–Jendea alfabetatzerakoan nik uste dut bere euskalkian egin behar duela, nahiz eta euskalki eta subeuskalkien aniztasun arazoa sortu. Egoera horretan, nik uste, klasikoetara jo behar dugula eta esaterako bizkaiera batu bat lortu beharko da, piskanaka-piskanaka piramide hori lortzeko.
Gipuzkeraren predominioa dagoela ezagun da. Nire iduriz Azkuek gerra aurrean euskara batuaren oinarritzat berak gipuzkera batua deitzen ziona proposatu zuelako datorrela. Honela gipuzkera ardatz dela beste euskalkiekin euskara batua osatuz joateko.
Bizkaitarrok piskabat akonplejatuta geratu gara gipuzkoarren aurrean, beharbada klasikoek gehiago idatzi dutelako lapurtarrez edo gipuzkeraz. Ondorioz bizkaitarrak gipuzkerara makurtu beharrean aurkitu gara; eta ez dinot hori aldatu edo iraultza bat egin behar denik, baizik eta kontu gehiago izan beharko genukeela beste euskalkiekin, bai egiturari dagokionez bai lexikoari. Beraz, esan genezake, euskera batua ez dela planteiatu besterik egin.
A.–Garai batetan erakunde publikoek bereganatu zituzten betebeharrak zuk uste Euskaltzaindiak berreskuratu beharko lituzkela? Esaterako liburu argitalpena, EGA azterketak...
A.M.–Ez, nik uste dut hori Gobernuaren eginkizuna dela. Euskaltzaindiak egin ditu hainbat gauza inork egiten ez zituenak bere momentuan. Euskaltzaindiari dagokio hizkuntza akademia bateri dagokiona, gramatika, lexikoa, sintaxia, fonetika... Baina ez inposaketarik. 'Inposatzearen' kontua Gobernuarena da.
Pentsatzen dut normalizazio horretan idazleek badutela zeresanik, Unibertsitateak baduela zer egiten hasteko garaia, normalizazio honen barnean ezer gutxi egin bait du. Arau batzu jarriko dira, baina Unibertsitatean euskararik ez dagoen artean ez dago zeregin gehiegirik eta honela leku guztietan.
Astiro goaz; agian ez hain astiro. Astiro doala iruditzen zaigu ezinbesteko premia batzu ditugulako, baina ez dago munduan hizkuntzarik hamar edo hamabost urtetan normalizatu denik. Azken finean normalizazioa da, Gatikako baserritar batek, Elizondoko batek eta katedratiko batek euskera 'antzeko' edo 'berdina' egitea. Eta hori ez da erreza.
LOREA AGIRRE
Kintanak ez zuen donostiako Biltzar Nagusira joaterik izan, baina izkiriatu eta igorri omen zuen oharra esanaz, Joxe Antonio aterako balitz zorionak emateko.
50-51


GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
PertsonaiazARANA1
EgileezAGIRRE9Hizkuntza

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude