Jarrai taldekuok, Lekeition "Ertzaiña etxean" antzezten ari giñala, antzerkiaren atseden batean Gabika txirrindulari trebea ikusi nuan ta ezin noski izketaldi bat egiteko okasioa galdu ta ume kendo papera alboratuaz periodista papera egiñaz ekin nion.
- Z. ARGIA asterokoako, galdera batzueri erantzungo al zenioke?
- Bai noski. Nola ez.
- Noiz eta nun jaio ziñan?
- Ispasterren, 1937'gn. gabonillaren 31'an.
- Noiz ikasi zenduan bizikletan ibiltzen ?
- Zortzi urteekin.
- Zure lehendabiziko laisterketa nun korritu zenuen?
- Berriatuan.
- Gogoan dituzun egun atsegiñenak ?
- Joandan urteko Daupine Libere laisterketako "etapa reina", Euskal mendietako txapelketa. Etorkizuneko Tour de France. Espaini Bueltan ordularien aurkako etapak eta abar.
- Txirrindularitzaz gañera ze kirol duzu gogoko?
- Eizea.
- Txirrindulari izan baño len ze lanbide zenduan?
- Nekazari nintzan.
- Txirrindulari izan ez ba ziñan ze kirol aukeratuko zendun?
- Futbola.
- Munduko txirrindularik onena?
- Anquetil.
- Euskaldunen artean ?
- Uriona
- Txirrrindulari euskaldunena?
- Uriona baita ere.
- Txirrindulari izaki ta leku asko ezagutuko dituzu (Isparter ezagutzen dut, gañera lagun oso onak ditut erri orretakoak, oientzat noski munduko erri politena da ta nik ezin ukatuko dizut). Isparter ondoren zein da zuretzat erririk politena?
- Donostia.
- Txirrindularien artean ze malletan jartzen dute Gabika?
- Amar onenen artean.
- Eta Gabikak ze mallan jartzen du?
- Ogei onenen artean.
- Zer da beharrezkoena txirrindulari izateko?
- Amor propiua eukitzea.
- Gauz pozgarriren bat?
- Bai, Gipuzkoako txirtindulari onenakin probintzi orretako laisterketetan nabillelarik orko jendeak eskeintzen dizkidan txalo ta maitasun agiriak.
- Badakit txirrindularitza maite dezula ta onena izateko gogor saiatzen zerala; bainan txirrindularitza al da mundu hontan geien maite duzan gauza?
- Ez ta pentsatu ere. Txirrindulari baino lehen euskaldun naiz, ta gelen maite dutana Euskal Herria da, ta amaren sabeletik ikasitako izkuntza: Euskera.
- Ze laisterketarako ari zera prestatzen ?
- Tour de France'rako.
- Or ere ba duzu aukera ederra Herriaren alde zerbait egiteko. Mundu guziko isparringietan ager dedilla euskaldun baten izena, Gabikagogeaskoat'ar Patxi'ren izena. Ori da guk nai gendukeana. Agur ba Patxi, eskerrikasko ta zorion.
Jarraiko SAIZARBITORIA