Teresa Toda : "GAL taldeak PSOEren errepresio politikaren beste atal bat"


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Teresa Toda kazetariari elkarrizketa.

Teresa Toda : "GAL taldeak PSOEren errepresio politikaren beste atal bat"
Puerto Alegren jaiotak 38 urtetako emakume brasildar honek kazetaritza ikasketak egiten ari zela ABC egunkarian erdietsi zuen bere lehen lanpostua. 75.ean kazetaritza karrera amaitu zuenez geroztik, zalantzarik ez dago, asko ikusi, ezagutu eta idatzi duela.
Bispabiru urtez CCOOko prentsa burua Barcelonan, egun - Egin egunkariko Madrileko korrespontsala eta Catalunyako Cánigo aldizkarian, MCEko egunkarian, Punto y Hora... eta hainbat aldizkariren kolaboratzaile. Egun, José Luis Moralesekin batera, 'La trama de los GAL' liburua argitaratu berri du, eta Joxi Zabala eta Joxean Lasa desagerketaren 5. urteurrena dela eta Tolosara hurbildu zaigu GALen inguruko hari ilunak argitu asmoz.
GALDERA: Madrilen eguneroko lanean aritu zaren heinean, GAL gai honekin topatu ohi zara.
ERANTZUNA: Liburu hau Madrilgo eta hemengo jendearen artean eginikoa da, eta burutu bada, jende anonimo askoren lanarengatik izan da; bankari edo beste edozein lanbide izanik, eme egon eta lortu dituzten datuetatik tiraka, eta bestalde, argitaratu diren informazioez liburu hau gorpuztu ahal izan dugu. Batez ere, hain ezagun ez ziren zenbait gauzaz eta orain arte hemen, Euskadin, GALekin zerikusi handien izan duten bi pertsonai nagusiez aritu gara.
GALDERA: Zein da liburuaren zio eta eginkizuna?
ERANTZUNA: GALi buruzko behin behineko liburua egiteko asmorik izan gabe, urte asko pasa beharko bait da horretarako eta, gure asmoa agertu diren infommazio guztiak jendeak espazioan eta denboran ongi koka ditzan da, eta bestalde politikoki ere koka ditzan; orain dagoen arriskuetariko bat hainbeste infommazio, datu, esames eta abarrez jendeak GAL noiz, zergatik eta zertarako sortu zenaren ikuspegia galtzea da. Liburuaren irakurketak horixe lortu nahi du: GAL lanean ari zen une berean, Euskal Herrian hainbat borroka eta istilu suertatzen ari zela ez ahaztea, bestela ezinezkoa da historia hau ulertzea.
GALDERA: Liburuan agertzen den guztia argitaratutako informazioak al dira?
ERANTZUNA: Zenbait datu argitaratu gabekoak dira baina, hala ere, liburu osoaren ardatz nagusia bai, argitaratutakoa da, baina datu horiek aztertu eta nahasturik egon zitezkeenak orden ulerkor batetan ipintzea izan da gure lana.
GALDERA: Zuek eginiko azterketaren arabera, GAL bat edo gehiago dago?
ERANTZUNA: GALen trama bat baino gehiago dago. Ni ziur naiz GALen zati bat poz pozik dagoela, bera ez delako oraindik ezagun egin. Mintzatzen ari garen kazetaritza ikerketa hauetan guardia zibil zenbaitek istorio batzu kondatu dituzte eta, nire eritziz, horixe da ezagun egin ez den trama. Gainera, zati horrek egin ditu lan gehienak eta ia beti bote betean asmatzeaz gain, ez zaie inolako akusaziorik egin. Velázquez Soriano guardi zibilak kondatu zuen istoria hortxe dago eta Barne Ministeritzak eta guardia zibila berak, geroago Egin eta El País-en ateratako informaizoak zirela baieztatu zuten arren, asmatutekoak ez zirela eta argitaratutako guztia baino gehiago zekiela igerri zitekeen. Zergatik atzera egin zuen? Ez dut uste zaila denik asmatzea: 48 orduz atxiloturik izan zen eta egun askatasun osoz Madrilen dabil; inork ez daki zertan dabilen baina bizitzea ez da debaldekoa Madrilen.
GALDERA: Eta aipatu dituzun bi trama horietatik zein da profesionalena edota nork harrapatu ditu errefuxiatu gehien, orain akusaturik dagoena ala ezkutuan geratu dena?
ERANTZUNA: Orain Audientzia Nacionalean erakusten ari diren sumarioaren arabera, ezkutuan dagoena. Amedoren tramari huts egindako sei erahilketa leporatzen zaizkio eta gertaturiko erahilketak asko izan dira. Kazetaritza ikerketa batzuen ondorioz, erahilketa baten errudun ere izan daiteke. Hala ere, mertzenario gartzeleratuen adierazpenak kontu handiz aztertu behar dira kontraesan eta aldrebeskeria asko bait dago baina adierazpen horiek iturburutzat harturik asko tira daiteke hortik.
Beste kontu esanguratsu bat Amedo GAL taldean noiz hasten den lanean eta zeintzu diren bere ardurak argitzea da. Egungo sumarioaren arabera, 86.eko urtarrileko eta otsaileko atentatuak leporatzen zaizkio, GALen azken atentatuak alegia. Lehendik zein nolako lanak egin zituen? Ez dakit, baina 83.etik Bilboko komisaldegian GALeko ustezko antolatzaileetako bat den Francisco Alvarez-ekin batera egon zela ziurra da.
GALDERA: Amedoren deskribapena egin izan denean, heroia izateko egurrik ez duen horietakotzat jo izan da. Bere burua oso larri dakusanean hitzegingo lukeela pentsa daiteke. Uste berekoa al zara?
ERANTZUNA: Interes eta promesa handiak egon behar dute Amedok eta, batez ere Domínguez-ek ez hitzegiteko. Amedoren zama familiarrak txikiagoak dira eta ezkongabea da. Domínguez-ek berriz, ezkondua eta bi seme ditu. Bi hauen artean Domínguez-ek dirudi ahulen. Noiz arte eutsiko dioten? Estatuak ematen dien kobertura zuzen eta zeharkakoaren arabera ikusi beharko da. Zuzena diodanean, 'jaunak zuenak egin du, itzalan urte batzu besterik ez dira izango, Visa txartela zuek erabili zenuten... baina irteten zaretenean sakela bero eta Brasil aldera' agindu dieziekete. Eta zeharkako kobertura diodanean, Estatuak hasi duen kobertura informatibo-deformatiboaz ari naiz, eta honek Euskadin ez du zereginik baina kanpoan bai; honela, 'hauek gaiztoak izan dira, baina azken finean etarrak hiltzen ari ziren' mezu hau zabaltzen ari dira, hau da, guzti honen atzean oker jokatu duen polizia patriota baten izpirituaren zabaltzea ematen saiatzen ari dira.
Horregatik Amedok bere martir papera sinesten badu, Estatuaren koberturaz estalia sentitzen bada alegia, eutsi diezaioke.
GALDERA: Behar bada, Euskal Herrian mesfidakaitz bihurtu garelako edo, ezin al dezakegu pentsa Amedoren sumarioak, huts eginiko sei erahilketaz osatua, prozesu luze eta nahasi batez, jendearen atentzioa desbideratzeko egitasmo bati erantzuten diezaiokeela?
ERANTZUNA: Faktore anitzek jokatzen dute eta 88. urtean ejekutitoa eta aginte judizialaren arteko borroka gogorra gertatzen dela kontutan hartu behar da. Amedo prozesatzen denean ez da aipaturiko huts eginiko sei erahilketa horiengatik soilik, talde terrorista baten pertenentziaz baizik. Dagoeneko burutu diren bi prozesuetan, batean talde terroristatzat jotzen da GAL eta bestean, aldiz ez. Hala ere, 'Audiencia Nacional'ak terroristatzat jotzen duenez eta honen arabera, jerarkia, ardurak eta abar duen talde bat denez, aginte judizialak guzti horretaz ikertu eta arduradun nagusiei prozesoa ireki beharko lieke, diruz nondik hornitzen zen, zergatik eta zertarako funtzionatzen zuen, noren agindu pean... guzti horrezaz lan egin daiteke. Kontraesan bat da Audiencia Nacional-a bezalako tribunale berezi batetaz ongi mintzatzea baina beraiei egokitu zaie kasu hau eta Garzón epailariaren eskuetan dago.
Honen atzean, lehen esan bezala, ejekutibo eta aginte judizialaren arteko borroka kokatu behar dugu, zeren ejekutiboak aginte judizialaren portaera bereganatu nahi duenean, honek horren aurkako jarrera agertzen bait du, fiskalaren agintea handitzeko kasuan adibidez, non fiskalen bitartez ejekutiboaren eragina indartu nahi den. Hau ulerturik, Amedoren kasua koka daiteke agian.
GALDERA: Hala ere, zer moetatako sumarioa egin da?
ERANTZUNA: Hasiera batetan, Amedo inplikaturik agertzen zen sumario guztiekin sumario zabal bat osatzea pentsatu zen baina azkenean, esku artean dugun sumarioan zentratzea eta honen ondorioz besteak ikutuko zirela erabaki zen. 'Harrapa ditzagun honetan, zeren gero ez bait dute ihesbiderik izango' litzateke asmoa. Hau gobernuari ez zaio batere gustatzen eta honen erreakzioa nolako izan daitekeen ikusteko dago; fuerte sentitzen da, komunikabide guztiak, edota gehienak bere alde ditu, edo gainontzerakoei isiltasun estalki bat botatzeko gai da. Honela, eritzi publikoan nolabaiteko baretasuna lor dezake, zeren arestian aipatu bezala, 'hauek gaiztoak izan daitezke baina ETAko gaizkileak akabatzen zituzten'.
GALDERA: Jar dezagun mahai gainean hipotesi bat: kasu hau ikertzen ari diren kazetariak iturri batzuetatik edaten ari dira, iturri hauek informazio bat eskaintzen dute ala beraiek zuzendu nahi duten bidetik jarraitzeko aukerak ematen dituen informazioa soilik eskaintzen dute.
ERANTZUNA: Diario-16koak burutzen ari diren ikerketari 84ko urtarrilaren hasieratik ekin zioten, ia GAL martxan ipintzen den une beretik, eta ikerketa talde bat osatzeko aukera duten kazetariek ez dute beren lana Seguritate Zerbitzuen informazioetaz bakarrik oinarritzen, baina sumarioak irakurditzaketen pertsonek hortik ere pistak atera ditzakete, GALak ekin duen inguruneak ezagutzen badituzu zerbait garbi atera dezakezu eta Seguritate Zerbitzuen hurbiletik datorren informazioa, baldin eta kazetari ona bazara, nolabaiteko errezeloz hartzen duzu hori, baina askotan pistak lortzeko iturri on bilakatu izan dira.
GALDERA: Guk liburua irakurtzerakoan, PSOEk gobernua hartzen duen bezain laister GALek, berehala, ekintzari lotzeko agindua jasotzen duela iruditu zaigu. Zuzen al gabiltza?
ERANTZUNA: PSOE gobernura 82. urtean iristen da. Orduan Barne Ministeritzan jende bat ipintzen du eta tentsio gogorrak suertatzen dira, batez ere, PSOEtik hurbil sentitzen diren polizien –Medina, San Juan (polizia izan gabe idazkari-ordea dena)- eta linea gogorrekoen artean; orduan dokumentu askoren desagerketa jazotzen da eta, bidenabar gobernuak Euskal Herriko arazoa konpontzeko, buruhauste handia bat da, ZEN plana lantzen hasten da.
Gosea jateko gogoarekin elkartzen da, hots, Zerbitzuek GAL bat muntatzeko asmoa erakusten duten unean, gobernuan babesteko borondatea agertzen bada, ongi egituratutako taldea sortzen da. ATE eta 'Batallón Vasco-Español'ek, nahiz baldar batzu izan, bete zuten beren eginkizuna, baina GAL taldea ez da batere baldarra, bukaeran soilik, zeren hasieran beren helburuak ederki asko burutzen bait dituzte.
Barne Ministeritzan, 83aren bukaeran eta 84.aren hastapenetan ematen diren tentsioen erruz kargu askok ospa egiten dutenean, GALen sorrera tartean dagoenik ez dut zalantzarik, bertako zenbait jendek ez bait du GAL bezalako talde baten metodoak onartzen. Baina Lasa eta Zabala desagertzen diren aste berean polizia frantsesak lau aldiz polizia espainiarrak Iparraldean atxilotzen baditu, bakoitzak bere kontuak atera ditzala. Garai hartan ez zen negoziaketaz mintzatzen, helburua ETA suntzitzea eta biztanlegoa izutzea zen, beraz, gobernuaren politika errepresiboaren beste atal baten moduan, GALek honen babes osoa duela uste dut nik.
GALDERA: Asteak pasa, egunak etorri eta beti GALen inguruan informazio eta datu gehiago agertzen dira. Noiz arte gertatuko da hau? Ez al dago inor basta esan eta iturri guztiak mozteko gaitasuna duenik?
ERANTZUNA: Saiatu izan dira. Komunikabideen gainean presioak noski daudela eta, isiltasun kontuak ere, El País egunkariak GALen afera ez du ia ikutu egin ere eta oso esanguratsua da, ikertzeko baliapide nahiko bait ditu eta sarritan Barne Ministeritzari komeni zitzaizkion informazioak argitaratu ditu. Baina presioak egon badaude: Interviú-k Velázquez Soriano guardia zibilarena atera zutenean 5 ataletako istorioa batean gelditu zen. Gobernuak zuzendaritzari eginiko presioak bere fruituak eman zituen. Beste presio moetak papera, subentzioak, telebista pribatu kate batetan dituzun interesak arriskuan jartzea... Eskuarki, kasu hau aurrera badoa kazetarien borondate pertsonalari esker da.
GALDERA: Hainbeste datu, hainbeste informazio... irakurlegoa saturatzeko arriskurik ez al dago?
ERANTZUNA: Arriskua bai baina, oro har, Estatu espainiarrean komunikabideen hedapena oso eskasa da, D-16 ez da egunkari hedatuena, honetaz ari diren irratiek eragin txikiago dute eta telebistak, nik dakidala, ez du saio gehigirik egin. Nazkatzen hasi dira eta lehengoan Rosa Conde-k antiterrorista borrokaz ez zutela ezer esango zioen eta gai honetaz ere ezer ez esateko erabakia har dezakete edozein egunetan. Eritzi publikoaren gehiengoa GAL bezalako zerbaiten aurka dago eta hau derrigorrez ikertuko denez, zaila dakusat isilaraztea.
PELLO ZUBIRIA XABIER LEKUONA
36-39


GaiezKomunikabidKazetariak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakParapolizialakGAL
PertsonaiazTODA1
EgileezUBIRIA2Politika
EgileezLEKUONA6Politika

Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude