Autodeterminazioa, ‘Euskaria’ren premiazko mandamendua"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
"Euskaria"ko Jose Manu de Agirreri elkarrizketa.

Jose Manu De Agirre, Euskariaren fundatzaileetariko bat
Autodeterminazioa, 'Euskaria'ren premiazko mandamendua"
'Euskaria', Euskal Herriko Autodeterminazioaren aldeko Elkarte legezko elkartea dugu, nazionalki estrukturatua eta, heurek diotenez, inongo erakunde edo alderdiren menpean ez dagoena. Hilearen 17an Bilbon emandako prentsaurrean, beraien asmo zein helburuen berri azaldu zuten. Guzti honetaz fundatzaileetariko batekin mintzatu gara.
A.–Noiz sortu da 'Euskaria'?
Jose Manu de Agirre. Proiektu hau ez da gauza berria. Badira bi urte edo bi urte t'erdi asmo honekin daramagula baina oztopoak ere maiz izan ditugu. Euskal Herriko alderdi politiko handienekin elkartu gara eta autodeterminazioaren aldarrikapenerako momentu aproposena orain dela adierazi nahi izan diegu. Hau dela eta gaude hemen. Joan den astelehenean –hilak 17– prentsaurreko bat eskaini genuen non gure asmo eta helburuen berri eman genuen. 'Euskaria'ren jaiotza ez da orain dela bi hilabete sortutako ideia batzuen loratzea, aspaldidanik buruan genituen asmoen kaleratzea izan da.
Prentsaurrekoan azaldu genuen bezalaxe, gure ideien atzetik inor eta ezer ez dagoela baieztatzen dugu, helburu guztiz garbia da eta honen azpian inongo alderdi politikorik babesten ez dela aitortzen dugu.
A.–Nola gonbentzitu dituzue alderdi politikoak beraien onespena izan dezazuen?
J.M.A.–Alderdi guzietara jo dugu, denekin hitzegin dugu. Gehienek proiektu hau gauza garbia delako eritzia izan dute.
A.–Iniziatiba norengandik sortu da?
J.M.A.–Gure artean maila guzietako abertzaleen partizipazioa dago. Esate baterako... Txema Montero, Kepa Bordegarai, Iñaxio Oliveri, Karlos Garaikoetxea, Xabier Arzalluz, Jesus Insausti eta abar luzea. Halere, eta Euskadiko Ezkerrakoekin kontaktatzen saiatu bagara ere, ez dugu oraindaino berauekin hartuemanik izan.
A.– Dena dela, aipatu dituzun pertsona horien partehartzea eta adostasuna azken momentuko gauza izan da, baina iniziatiba beste batzuena izan da ez?
J.M.A.–Iniziatiba ETAn ibili gineneko zaharrenetatik etorri da, Gotzon Elorza, Juan Luis Irusta, Txolo Landaluze, Iñaki Bilbao, Beatriz Ibarra, Txomin Saratxaga, Iñaki Olarra, Salva Ugarte, Jon Gómez eta beste zenbait. Orotara, hamar-hamabi bat izan gara.
ETAn egon nintzeneko garai haietatik ba... bai, euri asko egin du harez geroztik. Nik lau urte igaro nituen Mexikon eta ia hamasei urte Flandrian (Belgika); gero ere, nire borondatez Iparraldean urte bat igaro nuen.
A.- 'Euskaria' jaio aurretik, eta beste izen batzurekin agertu izan badira ere, helburu berbereko saiakerak egon izan dira ezta?
J.M.A.- 'Euskaria' izenez atera baino lehenago 'Euskal Garra' zegoen eta beno... oinarriz edo ideologiaz gauza berbera dira biak. Nik neuk pertsonalki, hilero kaleratzen nuen 'Amagoia" izeneko panfletotxoa.
A.- 'Conseo'n ere egon al zineten EAAE-rekin (Euskal Herriko Autodeterminazioaren Aldeko Elkartea)?
J.M.A.–Bai, bai horixe. Beno, baina hori eta hau gauza berbera da. Hor gipuzkoar batzu zeuden sarturik, Antton Ibarguren eta abar baina beno, gaur egun ere 'Euskaria'ren barne dihardu.
A.–Lehen alderdi politikoak aitatu dituzu eta 'Euskaria'n alderdi politiko zenbaitzuen jendea badagoela ikusi dugu, baina irakurri izan dugunez orain arte Euskadiko Ezkerraren partaidetza ez dago ziurtaturik.
J.M.A.– Euskadiko Ezkerrakoekin kontaktuak egon dira. Ez dakit hau esatea komeni den baina Euskariako guztiak ez daude prest Euskadiko Ezkerrakoekin hitzegiteko. Ni neu pertsonalki ez nago batere alde, zeren eta "Euskadi ya se ha autodeterminado", esaten dutenean gure helburuen aurka argi eta garbi azaltzen dira. Orduan, zergatik joango gara ba beraien onespena eskatzera? Halere, Euskariako gehienek beraiekin harremanak izateko intentzioa azaldu dute. Beraz, harremanak egon dira eta ezin daiteke esan Euskadiko Ezkerrakoei partehartzea luzatu ez zaieniK.
A.– Autodeterminazioaren gaia oso gai serioa izanik zama iraultzaile handia du bere baitan. Ez al zarete beldur, kanpotik, HB-rekin erlazionatu edo parekatuko zaituztenik?
J.M.A.–Alde batetik esan beharra dago Autodeterminazioaren gaia bai dela serioa. Premiazkoena da, la problemática vasca deiturikoaren erdigunean dago. Beraz, hau da guretzat garrantzitsuena eta beste gauzak baino lehenago lortu beharreko gauza dela deritzogu.
Bestalde, ez dugu uste HBrekin erlazionatuko gaituztenik. Esate baterako, HBko pertsona zenbaitzukin betidanik lagun onak izan gara –kupulan daudenekin– eta justu alderdi honek gure prentsaurrekora jende gutxi bidali zuen, beste alderdiek baino jende urriago alegia. Beharbada pentsatu izan dute gure helburuekin heuren lekua edo esparrua betetzen ari garela eta zentzu honetan, alderdi guzietatik hauek dira 'erreserba' gehien azaltzen dutenak. Horregatik alderdi batekin erlazionatze hori ezinezkoa bada, are eta ezinezkoagoa suertatzen da HBkoekin erlazionatzea. Halere, gehienek Euskaria PNVko gauza dela diote. Egia da elkarte honek duen errepresentazio mamitsuena PNVkoa dela baina honek ez du esan nahi alderdi honekin soilik erlazionatzen garenik, ezta gutxiagorik ere. Kaleratu genuen panfletoan alderdi guziekin jarrera berbera eramaten dugula ikus daiteke: "No sujeta a disciplina ni partido ni organismo ninguno". Eta bertan ere esaten genuen edozein alderdik, bai PNV, EA, HBk edo beste edonork autodeterminazioaren aurka zeredozer esaten badu, berehala joango garela beraren aurka. Alderdien hauteskunde programetan autodeterminazioarekiko mentziorik aipatzen ez badute, jendeari beraiei ez botatzeko eskatuko diogu. Hau gertatu ez gero, berdin zaigu zein alderdi den, beraren aurka azalduko gara.
A.–Autodeterminazina modu pazifikoz lortzerik ba al dago, edo ez al da, halabeharrez, biolentoki lortu behar?
J.M.A.–Eztabaida honekiko, Euskarian gaudenetatik bakoitzak bere eritzi berezia du, bakoitzak du bere pentsakera. Bertako denok biolentziaren kontra azaltzen gara, baita ere biolentzia egiten dutenak, baina beste biderik ez badago... guk zera esaten dugu: ONUk berak lehenengo artikuluan bigarren parrafoan beste biderik ez badago biolentziaren bitartez autodeterminazioa lortzea zilegi dela aipatzen du. Beraz, guri gisa honetako galdera bat egiten digutenean, guk honelaxe erantzuten diegu: biolentziaren aurka denok gaude, baina begira ONUk eta Nazioarteko Tratatuek zer dioten. Biolentziarik ez!, baina 'in extremis'...
A.– Euskariaren helburuekiko adostasuna adierazten duten zenbait alderdik sinatu berria dute ETAren kontrako ituna. Beraz, ez dago hor kontradiziorik?
J.M.A.–Ez, ez dut uste kontradiziorik dagoenik. Heurak orain ETAren aurka azaltzen badira ere –eta honetaz gauza asko esan daiteke–, fenomenu sozial baten ispilu bezala hor dago ETA, errealitate bat da alegia. Ni ETAn egon nintzenez, ez naiz sekula ETAren aurka egongo, azken finean gure seme bat bezala kontsidera daiteke. Honetaz gainera, gu ez gaude ez ETAren alde, ez aurka, beraren konstantzia dugula baizik.
A.–Nola gorpuztuko duzue zuen proiektu hau, herrietan talde txikiak eratuz, edo alderdien azpiegituraz baliatuz?
J.M.A.–Euskaria bost batzordez osaturik dago. Egitura, Harremanak, Dibulgazioa, (ikastoletan hitzaldiak ematekoa), Erreibindikazioa eta Baliabide Ekonomikoen Batzordea dira gure zutabeak. Orainarteko gastuei aurre egiteko 'mecenas' batzu izan ditugu, baina aurrerantzean Gasteizko Gobernuari ere dirulaguntzaren arazoa planteiatzea pentsatu dugu. Gero, bestalde, bakoitzak hilero diru kopuru bat eskaintzen dio elkarteari.
A.–Zeuen programan Euskal Herriko sei probintzien autodeterminazioa duzue helburu, baina Nafarroan ba al dago Euskariarik?
J.M.A.–Bai, bai badugu han lanean diharduen ordezkaritza bat eta piskanaka zabaltzen joango dena. Iparraldearekin ere berdin, lanean dihardugu.
A.–Hainbat nafarrek ez dute bere burua euskalduntzat jotzen, beraz, etsaia barnean eta kanpoan dago ezta?
J.M.A.–Bai, bai noski. Nola ez bada? Baina badakizu espainolek zer egin duten ezta? Ehun eta berrogeita hamar urte egon gara beraiek zapaldurik eta beno... Nafarroa Euskadi ez dela esan dute... beno, ba orain eduki ditzagun beste ehun eta berrogeita hamar urte eta orduan geuk jango diegu 'kokoa' nafarrei. Ea urte hauen ondorioz zer esaten duten euskaldunek.
A.- Zeintzu dira egun dituzuen premiazko helburuak?
J.M.A.– Funtsean bi maila ditugu. Esate baterako, alde batetik eguneroko lana edo lan arrunta egongo litzateke. Honen barnean artikuluak kaleratzea, ikastoletan konferentziak eman eta beharbada liburutxo baten kaleratzea. Esan bezala, hauek 'beheko" gauzak bezala kontsideratuak izan beharko lirateke. Gero, bestalde, 'artilleria pesada' deritzoguna lau zutabetan oinarritzen da. Lehena, udaletxe abertzale guziei agiri 'solemne' bat egingo dutelako eskakizuna luzatzea, non autodeterminazioa aldarrikatuko duten. Bigarrena, autodeterminazioaren eskubideari buruz Gasteizko Parlamentuan ez-lege proposamena eskatzea. Hirugarrena, 500.000 sinadura biltzea eta laugarrena autodeterminazioaren aldeko 'Paktu Nazionala'ren lorpena.
IÑAKI ZUBIONDO
"Alderdi politiko handienekin elkartu gara eta autodeterminazioaren aldarrikapenerako momentu aproposena orain dela adierazi nahi izan diegu".
Jose Manu de Agirreren ustetan, 'Euskaria 'aren ideia aspaldikoa bada, egun ere arazo frango pairatzen ditu.
"Gure artean maila guzietako abertzaleen partizipazioa dago. Txema Montero, Kepa Bordegarai, Iñaxio Oliveri, Karlos Garaikoetxea, Xabier Arzalluz, Jesus Insausti eta abar luzea".
13-15


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakEuskaria
PertsonaiazDE AGIRRE1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


2024-11-28 | Julene Flamarique
Bi presa kendu dituztenetik, izokina Bidasoatik Baztanera heltzen hasi da

Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life Kanturibai proiektuaren baitakoa.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


94 urteko emakume bat hil dute Gasteizko IMQ Igurko zahar-etxean, eta gizon bat atxilotu

Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildako emakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen emakumea. Bertako egoiliarra den 68 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista leporaturik.


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-28 | Julene Flamarique
‘Feminizketak’ seriea eta ‘Ikusgela’ proiektua: aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza sarien irabazleak

Asteazkenean banatu dituzte Rikardo Arregi sariak, Andoainen. Kazetaritza Saria Berria-n argitaratutako Feminizketak elkarrizketa sortak jaso du, eta Komunikazio Saria Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen Ikusgela proiektuak. Ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestarani eman dio... [+]


Munstro aplikazioak izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Eguneraketa berriak daude