Mikel Mendizabal:"Gauza seriotzat hartzen da gaur egun bertsolaritza"


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Mikel Mendizabal bertsolariari elkarrizketa

BERTSOLARITZA MOGIMENDUA DATUTAN: 30 BERTSO ESKOLA ETA 200 IKASTETXEETAN INDARTSU AURKITZEN DA GIPUZKOAN
Mikel Mendizabal:"Gauza seriotzat hartzen da gaur egun bertsolaritza"
Mikel Mendizabal Bertsolari Eskolekin, bereziki Gipuzkoakoekin, erlazionatzen den figura dugu. Ikastetxeetako bertsolaritzaz arduratua GIEren partetik, Bertsolari Elkartearekin badu zerekusirik era berean. Serio aritu gara gaurko eta 'betiko'etaz Itsasondoko goi-herrian eraiki berri duen etxean.
Bertso munduan beste asko moduan bertso zaharren irakurketetatik-eta zaletua, lehenik plaza gizona izan da Mendizabal, eta eusten dio oraindik, punta-puntako bertsolaria ez bada ere. Horren bidez eta ondorioz da Bertsolari Eskolen eta Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen arteko koordinatzaile –hauetariko lehena hain zuzen–, Aldundiaren babesean. Bertsolaritza ikastetxeetan txertatu behar zela eta horretarako koordinatzaile liberatu bat beharko zela deliberatu zen duela sei bat urte eta beste izen batzu barajatu ziren arren bere txanda ailegatu.
Biharko bertsolaritza heldua, eskoletan gaur
"Garbi ikusi huen bertsolaritzaren geroa ziurtatu behar huala", esanez hasten zaigu."Bertsolariak baserri girotik-eta sortu ba hituan, orain berriz kale giroa duk nagusi, eta bertsoa kaleratu behar zela. Bestalde, bertsolaritza tresna ona dela baita irakaskuntza munduan sartzeko. Baduela erabilpenik, zer esanik eta zer emanik eskoletan hainbat gai jorratzeko. Esate baterako, euskara arloa, sormena, musika sena e.a. lantzeko ere baliotsua izan zitekek. Alegia, tresna ezin hobeagoa dela ikasleak euskal giroko gai horietan trebetzeko. Bertsogintzako tradizio bera indartu nahi izan duk".
Xede hauek erdiesteko, batetik umeentzako materiale egokiak behar ziren eta bestetik irakasle asko jarri gaia menderatuz. Ez da lan txikiagoa izan eskoletako umeentzako giro atsegina piztea, asignatura pisua ez baino jolasa sortu eta erretxazoen kezka aienatzea. Beren lan garrantzitsuena, eskola bakoitzean irakasleren bat edo bi prestatzea eta horiei mailaz mailako materialeak proportzioan jartzea. Beste partikularren lanez gain, GIE, bere aldetik urtez-urte aritu da kasete eta testuak kaleratzen eta azkenik, Mikelek aurreratzen digunez, lau mailatako ikasleentzat egokitutako beste horrenbeste liburu argitaratzekotan dira datorren ikasturtean zehar.
Mendizabal eta bere kintakoentzat garai batean Bertsolari Gazteen Txapelketak tranpolin tankerakoak izan ziren modu beretsuan, Eskolarteko Bertsolari Gaztetxoen Txapelketak antolatzen hasi ziren umeak motibatu nahian. Aurtengoa da zortzigarrena. Ikasturte bakoitzak bere emaitza, izenak aipatzekotan, Sarasua, Eguzkitze, A. Loidi, e.a. Hortik sortu dira, gogo edo gaitasun gehiago duten umeentzako klaseetatik aparteko ordutako Bertso Eskolak.
Birkapitulatuz, Gipuzkoako ikastola gehienetan itsatsi dute bertso giroa; asignaturak euskaraz inpartitzen diren ahalik eta ikastetxe gehienetara hedatzea da helburua; Gipuzkoan, mogimendu hau 200 bat ikastetxeetan aurkitu daiteke; iragan ikasturtean 30 bat Bertso Eskola zenbatzen ahal ziren. Esan daiteke bailara bakoitzean badela Bertso Eskolaren bat.
Bertsoa kaletartu, bertsolaria eskolatu
Balantze ezin esperantzagarriagoa.
"Ikusi diagu umeak nahiko gogo onez hartu dutela, beharbada elkarlanean asmatu delako atsegina egiten ikasgaia. Irakasleak ere mentalizaturik zeudek bertsolaritzak, bertso kantatzetik aparte beste fazeta batzuk badituela. Beldur hituan maisuak: "Gu ez gaituk bertsolariak". Beldurra jaitsi duk, bazeuzkatek heien liburuskak, nondik hasi eta jarraitu. Ikasgaiak bere leku eta orduak ba dizkik eskoletan. Noski, badizkik bereak. Batzuk ziotek aspergarri bilaka doitekeela; sekretua hori duk: nola ematen den. Esan beharra zegok, egokitu egin gaituk eskoletara".
Askorentzat gai arraroa zen, kostata finkatu da. Azkenean baikor agertzen da arduraduna.
Betiko leloa. Eskoletako bertsolaritza oso artifiziala dela.
"Nik esango nikek ez goazela bertsolariak zuzenean ateratzera, baizik eta hori lan honek ekarriko duen fruitua izango dela. Bertsolariak ostatu eta sagardotegietatik ateratzen hituan. Horiek ez ditek indarrik gaur, gazte mailan behintzat. Orduan errekurtso bakarra duk bertsolaritza kaletartzea. Bihar-etziko bertsolariak kaletik aterako dituk eta eskolatuak izango dituk. Aurrera goazen ala atzera ez zekiat baina, argi eta garbi dagoena, gizarte mota hura aldatu dela. Lehenagoko moldean ezin dik iraun, gaurko errealitatera moldatu behar gaituk".
Bertsolari Elkarteaz hitz pare bat edo bi
Bertsolari Elkartearen historia joan deneko urteetakoa da, nahiz eta orain bi urte eskas gorpuztu den. Bere hitzetan,
"Bertsolaritzak bere burujabetza nahi zian. Txapelketa Euskaltzaindiarekin kontatu gabe eratu ondoren, garbi geratu huen bertsolariok zeregin haundia geniala. Hau ondo betetzeko ikasi huen Euskal Herriko mailako elkarte baten itxuratu beharra, gaurko prolemak soluzionatu ez ezik bertsolaritzaren inguruko bideak ireki, eta tajutzearren. Egoitza, estatutu eta guzi hasi gintuan, subentzioak eta beste ere badituk...".
Zazpi eskualdeetara zabaltzen den Elkartea egituratzeko lan handiak hartu dituzte agi denez. Batzorde Orokor bat bada Elkartean, eta eskualde bakoitzaren oinordekotzari bere autonomia eman zaio euren arazo eta berezitasunak aztertu ditzaten, beti ere Elkartea ardatz dutela.
Bertsolari Elkartean puntu gehiago ere badira. Esaterako, bertsolaritza munduko artxiboa jasotzen dihardute, Mendizabal eta beste Bertso Eskoletako arduradunak elkar koordinaturik eta Elkartearen asmoekin bat dabiltza. Lotura horren ondorio bi mogimenduen lan amankomunak eta harreman estuak; aipatutako liburuez gain, bertso askoren doinuekiko kasete andana bat argitara emango dute laister. Guzti hauek ditugu Bertsolari Elkartearen dinamismoaren froga.
Bertsolaritzarako politika bat badela gaineratzen du Mikelek. Elkarteak berrehun bat bazkide ditu, bertsolariak ez ezik, bertsozaleek eta gainantzekoak ere zer esan handia dutela. Diru iturriak, finaletatik, lurralde bakoitzetako udaletxeetatik eta instituzioetatik datozkie, bazkideek ere inplikatzen direlarik.
Txapelketa hemen eta txapelketa han: lehia
Txapelketetan xehetasun asko hartu dira kontutan.
"Txapelketak ia beti arrakasta haundia izandu dik, jendeak norgehiagoba hori maite duelako. Txapelketak antolatzerakoan eritzi kontrojarrien eta eztabaida askoren ostera, Elkarteak bere gurdia hartu dik, Nagusia lau urtetik behin eta tartean lurralde bakoitzekoak izango direla erabakiz. Bertsolaritzari orokorki begiratu zaiok: txapelketak onak direla giroa suspertzeko baina ez diagu bertsolaritza guztia horretara mugatu behar, txapelketa-hemen eta txapelketa-han. Bertso saioek behar ditek zor zaiena".
Aintzakotzat hartu beharrekoak diren hainbat faktoreekin beste hainbeste. Epaimahaikoei buruzko erizpideak finkaturik daude dagoeneko. Puntua jarrita, txapelketa eta bertso saioen arteko bereizketak egin eta bionganako bertsolarien jarrera ezberdinak aipatu dizkigu.
Gogoetak dakartza azkenik. Ehundik gora saio egiten bide dituzte bertsolari batzuk.
"Pentsa, Txirritak urte batean 13 saio egin zituela eta markatik fuerakoa egin balu bezala. Esango nikek gaur haina bertsolari, beharbada, historian ez dela sekula egon. Uste diat gaur egun bertsolaritza gauza seriotzat hartzen ari dela, bertsolariok errespontsableki hartzen dugula gure eginkizuna; nahiz eta hortik ez bizi, bere orduak eskaintzen dizkiogula. Konpetizio asko zegok, bertsolari asko giaudek eta goian egon nahi denok. Jaialdiak izen sonatuko hamobost bertsolarien inguruan antolatzen dituk. Bertsoa landu behar duk beraz, eta zer esanik ez, sabrifizioak egin beharra, zegok".
Eguneroko lana izan bapatekoaren oinarri.
JON ARANO
Osasuntsu dakusa Mikel Mendizabalek bertsolaritzaren mogimendua. "Eskolekin bertsogintzako tradizio bera indartu nahi izan duk".
"Konpetizio asko zegok, bertsolari asko giaudek. Jaialdiak izen sonatuko hamabost bertsolarien inguruan antolatzen dituk".
48-49


GaiezKulturaBertsolaritBertso esko
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaMENDIZABAL1
PertsonaiazMENDIZABAL1
EgileezARANO1Kultura

Azkenak
Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


Eguneraketa berriak daude