argia.eus
INPRIMATU
"Dirua banderak irabaztea da"
2021eko uztailaren 23a
Zierbana trainerako entrenatzailea den Jose Luis Kortari elkarrizketa.

Jose Luis Korta, zierbanatarren entrenatzaile
"Dirua banderak irabaztea da"
Jose Luis Korta, Orioko, Mitxelineko eta Kaikuko traineruetan ibili ondoren, Zierbanako traineruan dugu aurten, dirudienez Zierbanakoa izango delarik aurten gipuzkoarrei aurka egiteko prest dagoen traineru bakarra.
ARGIA.–Badirudi bizkaitarren artean zuek izango zaretela indartsuenak aurten, nola ikusten duzu zuk hau?
KORTA.–Bai egia da. Batelen eta trainerillen denboraldiari bagagozkio, gu gara bizkaitarren artean indartsuenak. Gure atzetik, nere iritsiz, Bermeo, Kaiku eta Santurtzi ibili daitezke, baino ez dakit nola ibiliko diren.
ARGIA.–Bada aspaldi honetan elkarte batetik bestera ibiltzeko joera, nola ikusten duzu zuk joera hau?
KORTA.–Azkenengo urte hauetan, jendea elkarte batetik bestera dabil, baina nik ez dut uste diruagatik denik. Jendeak elkarte batetan hiru edo lau urte entrenatu ondoren, ez baldin badu inolako banderarik irabazi, beste elkarte batetik deitzen diotenean onartu egiten du, arraunlarien arazoa ez bait da dirua, dirua banderak irabaztea da. Lehen traineruak herriko jendez zeuden osatuak, baina gaur egun jendea banderak irabazteagatik mugitzen da elkarte batetik bestera.
ARGIA.– Beraz ohitura galdu dela nabaria da. Nola jasaten du hau herriak?
KORTA.–Herriko trainerura kaleko bat ekartzen denean, ahalik eta onena izan dadin atsegin zaie, beste txalupen aurrean ibiltzeko. Banderak irabazten dituen txalupa on bat baldin badago, jende frango ibiliko da atzetik, ez zaie ajola jendea kanpokoa ala herrikoa izan, etxeko trainerua ondo ibiltzea ajola zaie.
ARGIA.–Bukatzeko, nola ikusten du oriotar batek aurten Orion gertatutakoa?
KORTA.–Orion gertatutakoa penagarria da, azken hamar edo hamabi urtetan Oriotik atera dira arraunlaririk onenak, baina ez dute asmatu jende hau behar bezala erabiltzen. Oriotarren akatsik nagusiena, behar duten tamainako tekniko bat ez izatea izan da, azken urtetan Patxi Sarasua dabil hor baina ez dut uste asmatu duenik.
ZALDIKO
26


GaiezKirolaArraunaArraunlaria
PertsonaiazKORTA2