Urrezko garaiko bertsolaritzaren antologia moldatu berri du Juanito Dorronsorok


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Juanito Dorronsorori elkarrizketa.

"BERTSOTAN II 1936-1980" LIBURUA JADANIK KALEAN, BOSTEHUN ORRIALDETAN GERRAONDOKOAK BILTZEN DITUELA
Urrezko garaiko bertsolaritzaren antologia moldatu berri du Juanito Dorronsorok
Gipuzkoako ikastolaren elkarteak argitaratu du "Bertsotan II 1936-1980" liburukotea, bostehun orrialde ditu gerrondoko bertsolaritzaren muestra zabala emaneten duena. Juanito Dorronsororen eskutik moldatua izaki, bertan jasotzen urrezko garaiko bertso onentsuenak.
Bertsozale gehienek ezagutzen dute larogeigarren urte iguruan argitaratu zen "Bertsotan" izeneko liburua. Oraingo hau, "Bertsotan II 1936-1980", haren jarraipena da. Han biltzen ziren hasieratik 1936. urtera arteko bertsoak, eta honetan berriz, 1980 artekoak, hogeitahamaseitik larogei bitarteko bertso antologia bat izan nahi duela, bertso onentsuenen bilduma.
ARGIA.–Garai konkretu baten antologia izan nahi dik liburu honek. Zein zen garai honeteko ikuspegia?
JUANITO DORRONSORO.–Bertsolaritzaren historian esan liteke aro interesgarri bat izan dela 36tik 80ra bitarteko hau, urrezko aroa deitu izan zaio eta uste diat halaxe dela. Gaurko egunekoa ezin izango diagu epaitu, gertuegi daukagulako, baina atzokoari begira, eta Euskal Herri osoari begira, bertsolarien maila ikusita eta bertsogintzarena nik uste diat arorik interesgarrienetakoa eta goi-goieneko mailako bertsolariak sortu dituela Euskal Herriak.
Batez ere txapelketek markatzen dute aro hau. 35-36. urteetan gerra sortzeko zegoela EAJ alderdiaren inguruan Euskal Herriari emateko mezu bat zegoen, eta hor Basarrik pertsonalizatzen zuen gazte talde bat zetorren. Eta Aitzol, Hernandorena, Zubimendi, Monzon, Leizaola eta Manuel Lekuona eta abarrekin bide berri bat eskeini zitzaion bertsolaritzari eta geroztik bide hortatik jo du. Horrek eragin haundia izan du bertsogintzan, eta aldi berean izan duk bertsolaritza nola dagoen ikusteko muestra on bat.
A.–Liburu honen lehen kapituloa hain zuzen bertso txapelketa horiei buruz ari da.
J.D.–Garaia txapelketek girotzen dutelako. Gero, gerrarekin dena txikituta gelditu huen eta 45-46. urtetik burua jasotzen hasi. Ihesi joan ziren bertsolariak etxeratzen eta inguratzen joan hituen eta 60an izan huen burujasotze eta berpiztea. Ikastolak, gerran ondorengo lehen nobelak, Aresti eta Txilladegirenak. Elizan ere berpizte izugarri bat izan huen, Kontzilioa eta abar; eta giro horretantxe sortu huen 60. urteko bertsolari txapelketa. Berriro Basarrik irabazten dik, eta 60tik 10era beste lau bertso txapelketa. Hori izan huen hamarkada oso aberatsa bertsolaritzarentzat.
Gero eten bat zetorrek eta 70etik 80a bitarte, ia Franco hil arte eta Amurizaren aro berri hori hasi bitarte, hor Azpillaga eta Lopategik personifikatzen duten bertsolaritza soziala, edo karga soziala eta politikoa duen bertsolaritza desarroilatzen da. Garai hau lurraldekako txapelketek markatzen diate: Ifarraldean Xalbador eta Mattin agertzen dituk, Hemen Basarri eta Uztapide, Bizkai aldetik Azpillaga, Lopategi, eta Mugartegi, Enbeita lehendik han zegoen, Nafarroatik Arozamena, Narbarte, Lasarte... Gipuzkoan beste hainbat eta hainbat ere bai: Lazkao-Txiki, Mitxelena, Joxe Lizaso, Joxe Agirre, Lazkano, Gorrotxategi, Garmendia, Xanpun, Paulo Txikia, Loidisaletxe eta abar.
A.–Baina liburuaren edukia antologiarena duk...
J. D.–Bai, bertso onentsuenen bilduma bat izan nahi du eta batez ere bertso dik bere mamia. Bertsoa eta noiz, nola kantatu zuen bertsoa argitasunak emanez. Hiru atal nagusitan ematen diat. Lehengoan zegok bapateko bertsogintza, eta bakarka kantatutako bertsoak. Hau duk niretzat fruturik inportanteena, bapateko bertsoa, bertsolaria batez ere bapatean egiten duena duk. Nahiz eta hori askotan liburu hotzean ez duela horrenbesteko kalidadea iruditu, bertsolaritza bereizten duena eta bertsolariari meritoa ematen diona bapateko bertsoa duk. Liburu honetan inportanteena hori jasotzea duk. Bapateko bertsogintza bi ataletan banatu diat: Bakarka botatakoak eta asko dituk era horretan eta bertsorik ezagunenak eta kategori haundienetakoak ere bakarka bota hituen. Beste atal bat ere bazegok ahaztu ezinekoa of izioka elkarrekin teman egiten zituzten saioak, binaka, hirunaka edo launaka inoiz, gaia emanda edo gai librean, baina ofiziokako bertsoak.
A.–Baztertu ezinezkoa duk bertso idatziena. Hor ere bertso asko jaso dituk.
J.D.–Hor esan beharra zegok bertsoa zentzu zabalean jasotzen dudala. Bertsolari bertsolari izan ez direnenek ere eman diate fruturik bertsoaren neurrira. Batez ere gero kantatu direnean; askotan doinu propio baten jabe direnak. Hor agertzen dituk, alde batetik bertsolari klasikoak, bertsolari onak izan direnak: Basarri bat, Xalbador, Manuel Matxain, Inozenzio Olea, eta abar luze bat. Eta baita ere horien ondoan Lauaxeta, Lizardi, Xabier Lete, Juan Mari Lekuona, Artzabal, Nemesio Etxaniz eta asko. Hauek ere zaku horretan sartu dizkiat, lehenago egin nian bezala.
A.–Liburu hau egitean zer lan izan duk?
J.D.–Bost-sei urtetako lana. Lehen lana bertsoak bildu eta horretarako baliatu nauk zenbait liburuz: Auspoa hor zegok, txapelketatako liburuak, gero kasetak han hemen, Loiola Irratian, Bilboko irratian, zenbait bertsozalek jasota zeuzkaten bertsoak utzi zizkidatek, bertsolari beraiek ezagutzen dituzten bertso onenak. Pazientzia haundiko lana. Batengana joan, bestearekin egon eta askotan batek nahi duen tokiraino heldu ez, galdu direlako...
Aukera egitea duk beste lana. Zein aukeratu? Zein baztertu? Eta horretan ni gehien apoiatu naizena bertsolari eta bertsozaleen eritzia izan duk. Askotan gusto kontua izaten duk!
Gero nire lana izan duk sistematizatzea. Aurkibide bat ipini. Zein bertso dauden, zeinenak diren, ze klasetakoak eta baita ere bertsolari bakoitzak ze bertso dituen eta zein orrialdetan dauden.
A.–Beste kontu bat duk idazkerarena.
J.D.–Honetan erdibide bat aukeratu diat. Oso kontutan eduki diat bertsozaleak bertsoa jasotzen duenean errez kanta dezala eta bertsoaren neurrian dudarik ez diezaiela sortu eta erreztera joan nauk, eta bestalde ahal dela euskara batuak erabakita dauzkan arauak zaituz. Adibidez behar hitza bertsolariek erabiltzen dute silaba bakar bat bezala, orduan 'h' gabe jarri diat. Horretarako tradizioa ere bazegok.
A.–Eta doinurik ere bada.
J.D.–Lehengoan bezala ehun eta hogei doinu sartu dizkiagu, garai honi dagozkionak. Iruditzen zait bere garrantzia baduela. Laguntza bat duk eta jakin dezagula behintzat zer doinutan kantatu zuen bertsolariak. Ehun eta hogei doinu neurriaren arabera sailkatuak. Batzuek ineditoak gainera, inon idatzi gabeak solfeoan.
A.–Bertsoak biltzean anekdotaren batekin topatuko hintzen, ezta?
J.D.–Badira, bai galanki. Bat aipatuko diat: Gerra garaian elkarren kontra tiroka zebiltzan bi euskaldun, bi etsai esango genuke, elkarren kontra burrukan zebiltzanak. Jakiten dute bertsozaleak direla bat eta bestea eta biek egiten dute zita, hortxe Bergara, Plentzia, Soraluze inguruko mendi gain batean eta gau ilunean joaten dira bakoitza bere aldetik bi-hiru lagun hartuta. Ilunpean garo artean etzan, elkar ikusi gabe, ezkutuan, elkarrekin bertso deman, zeinek zein menderatuko. Batek ezagutzen du bestea. Amezketako artzai bat izan behar zuen alde batetik, eta bestetik Iñaki Alkain Urnietakoa. Amezketarrak ordea, ez dio esaten zein den, badaezpada ere. Ez da fio. Badaki Iñaki Alkainen berri Amezketan bertsotan izan delako. Bi-hiru saio egiten dituzte bertsotan.
Baina nola jaso ditugu bertso hauek? Ba, Alkain honek Tolosako bi lagun eramaten ditu. Bat botillero coñac boteila hartuta, eta bestea takigrafoa, gerran parteak hartzen zituen horietakoa, bertsoak jasoko zituena. Bi hiru saio egiten dituzte, baina ezin izan zuten aurrera jarraitu kapitainak jakitean. Bizkaiko frentean bi Tolosarrok hil egin ziren baina bertsoak idatzirik geratu ziren.
Hortik atera kontuak euskaldunok zenbateraino sartuta daukagun barruan bertsozaletasuna.
ZALDUBI
Bost-sei urtetako lanaren fruitu da Juanito Dorronsorok moldatutako "Bertsotan II 1936-1980" antologia.
Ezaguna da Txirritaren omenaldiko argazki historiko hau (1936). Dorronsorok kontatu digu Alkain gazteak (eserita, eskubitik bigarrena) sarrera ordaindu behar izan zuela. Argazkian erakutsi nahi izan zuen ordaindutako txartela.
50-51

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
GaiezKulturaBertsolaritBesteak
PertsonaiazDORRONSORO3
EgileezALDUBI1Kultura

Azkenak
Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-24 | Irati Diez Virto
Lamia oinak bueltan dira

Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Eguneraketa berriak daude