"ETAk protagonismo politikoa hartuz Herriari lapurreta egingo lioke‘’


2021eko uztailaren 23an
Luis Mari Bandresi elkarrizketa.

Luis Mari Bandres, EAJko Euzkadi Buru Batzarrekoa
"ETAk protagonismo politikoa hartuz Herriari lapurreta egingo lioke''
Aspaldidanik kultura arloan ederki mugitzen dakien pertsona dela frogatu digu Luis Mari Bandresek. Bere idazkiak 'Zeruko Argia'n eta Elhuyar en argitaratzen zituenetik eta UEUn esku hartzen zuenetik askotxo pasa da. Egun EAJ alderdiaren EBBko partaide eta Eusko Jaurlaritzan parlamentari dugu.
ARGIA.–Orain gutxi amaitu den "Bateginik" kanpaina gertutik jarraitu duzu. Zein nolako balantzea egiten duzue?
Luis Mari Bandres.–Balantzea oro har positiboa izan da. "Bateginik"en barnean zegoen helburutako bat gure gizartea kontzientziatzea edo kontzientziazio horri bultzada bat ematea zen. Beste helburu materialago batzu bazeuden eta horiek ezin izan dira osotasunean bete; dirutaz ari naiz batez ere. Espero ziren onura guztiak atera ez badira ere, ezin dezakegu hitzegin porrot egin duenik.
Hala ere, nik uste dut denok berplanteiatu behar dugula, "Bateginik"eko arduradunek ere bai, honelako ekintza sinbolikoen aurrean gure gizartea aldatzen ari ez ote den. Dirutan Komunitatean bakarrik, tamalez oraindik, 200 milioi pezeta baino askoz diru gehiago gastatzen da euskara kontuetan.
A.– AEKrekin sinaturiko akordioa materializatuko al da?
L.M.B.– Materializatzeko posibilitatea ez dago alderdi baten eskuetan, administralgo desberdinetan baizik, bai Eusko Jaurlaritzaren eskuetan bai Diputazioetan. Horretarako batzorde misto bat martxan ipini dugu eta sinatutako hainbat eta hainbat puntu beteko direlakoan nago.
Euskal Herriak euskararen inguruko gauzak desdramatizatzen apustu latza dauka.
A.–Zer egin PSOEkoa edo abertzale ez den jende hori euskalduntzeko?
L.M.B.–Lehen esan bezala, euskararen geroa eta sena desmitifikatzen badugu hori errazago lortuko da. Zenbait lekutan, Nafarroan eta Iparraldean bereziki, lehen beren haurrak ikastoletara zeramatzaten senar-emazteek orain ez dituzte eramaten. Horrek ikastola ghetto batetan bihurtzeko arriskua dauka, abertzale eta ultra-abertzale diren seme alaben ghettoa.
A.–Orain arte EAJ eta EAren arteko konbergentziaz ezertxo ere ez bazen hitzegiten, prentsa mailan bederen, orain berriz, pil-pileko gaia bihurtu da.
L.M.B.–Nik uste dut prentsan beti egon dela gai hau. Lehen kolektibo bakarra zegoen baina momentu honetan bi gara. Kolektibo bi hauetako jende bat oso hurbil dago elkarren artean, beste bat aldiz oso urrun. Nork hitzegiten duen arabera, oso mezu desberdina igorriko da. Baina egun batetik bestera jendeak ez du aldatzen txuritik beltzera eta zenbait gauzen aurrean baten jarrera eta bestearena bera da, enbor bereko bi adar bait dira. Nire ustez oso zaila izango da elkarketa hori ematea.
Bizkaian eta Gipuzkoan jarrera pertsonalak oso gogorrak izan dira eta nahiz EAko buruzagiak desberdintasunak markatzen saiatu, baseetan ez da horrela gertatzen. Guk urrats bat ematen dugun neurrian EAko buruzagiek beste aldera ematen dute, horregatik zaila ikusten dut elkarketa. Dena dela, Euzko Alderdi Jeltzaleari historian zehar zer gertatu zaion ikusten badugu, Primo de Rivera-ren diktadurapean haustura bat ere izan zen, 10-11 urte iraun zuena. Azkenik elkartu zen. Ez naiz profeta baina... Hala ere, EAko burukideak diferentziak handitzen eta areagotzen saiatzen badira, azkenik bi kolektibo erabat desberdinen aurrean aurkituko gara. Honela mesederik egingo al genioke Euskal Herriari? Nik ezetz uste dut.
A.–Eman den aldentze prozeso honetan, PSOErekiko jarrerak zerikusirik izan al du?
L.M.B.–Ez. Alderantziz ikusten dugu. Itsu handiena ikusi nahi ez duena da. EAko buruzagi batzuk justifikatu egin behar dute beren irteera eta posizio bila horretan nonbait kokatu behar dute beren burua. Horretarako gu abertzale txepelak edo epelak garela diote eta PSOErekin lotzen gaituzte; baina hori gezur borobila da. Zergatik gauden PSOErekin? Euzko Alderdi Jeltzaleak EAri Jaurlaritza batera egitea eskeini zion eta haiek muzin egin ziguten, era berean, Euskadiko Ezkerrakoek heredentzia bat kobratzera gurekin ez liratekeela etorriko esan ziguten. Egungo sozioekin joan gara besterik ez zegoelako, beste irteerarik ez zegoelako. Gero EAkoak saiatu ziren tripartitoa famoso hura osatzen, eta PSOEren atzetik aritu zirela badakigu, baina hauek minduta eta asperturik ezezkoa eman zieten.
A.–Berriz ere EA–EE–EAJ tripartitoa bultzatu nahi dutela dirudi.
L.M.B.–Bai. Gaurko notizia da hori. Baina berehala atera da Euskadiko Ezkerrakoa den Martin Auzmendi hasieratik PSOE baztertzea ez dela positiboa esaten. Eta hori logikoa iruditzen zait. Zergatik, aldez aurretik, talde bat uxatu?
A.–Ez al da kasualitatea EAJ Madrilen PSOErekin mintzatzera doan une berean honelako deklarapen eta komentarioak haizatzea?
L.M.B.–Ez. Politikan oso kasualitate gutxi dago.
A.–PSOE presionatzeko al dira orduan?
L.M.B.–EAren aldetik ez. Niretzat EAkoek arazo batzu dauzkate. Herri, nazio edo talde batek arazoak dauzkanean etsai edo arerio amankomun baten kontra aritzea da hoberena. Argentinak Malvinas-ekin egin zuen bezala, diktaduraren kontra zegoen jendea, diktadurarekin batera, kanpoko etsai baten kontra borrokatzera bultzatu zuen. Nik kontestu honetan sartzen dut guzti hau.
A.– Dena dela, badirudi gaur egun talde batekin edo beste batekin gobernuan izatea oso posible dela, eragozpenik ez dagoela.
L.M.B.– Hau makropolitikoa da. Mendebaldean, eta bai Ekialdean ere bai, talde batek agintea hartzen duenean oso baldintzatua dago estrukturagatik. Momentu honetan Jaurlaritzan PSOE eta Euzko Alderdi Jeltzalea daude, baina han dagoen gorputz handiena, funtzionario, tekniko etab.-ak bere jarrera eta ideologia dauka eta honek duen inertzia oso handia da. Beraz, hauek epe motzera ezer gutxi egin dezakete. Adibidez, Iparrameriketan demokratak edo errepubiklanoak gobernuan egon, berdintsu. Espainian UCD edo PSOE egon, diferentzia oso txikiak daude. Honekin esan nahi dut gizarte batek abiadura bat hartzen duenean oso zaila dela epe motzera politikoki aldatzea.
Luze begiratu behar dugu eta piskanaka-piskanaka norantz horretara abiatu. Gaur hauek daudelako eta bihar beste horiek daudelako aldaketa handiak egitea, hori bakarrik diktadura bat jarriz lor daiteke, bai alde batetakoa nahiz bestelakoa. Pentsa dezagun abertzalea ez den talde batek hartzen duela agintaritza osoa, nola demontre desmontatuko luke ikastolen mugimendu guztia.
A.– Gobernukide duzue PSOE. Orain aste gutxi bere V. Koogresua burutu du eta bi jarrera kontrajarri eta biak indartsu azaldu dira bukaeran. Nola dakusazu PSOE?
L.M.B.–Gauza logiko bat gertatzen ari da PSOEn. Belaunaldi berriak sartzen diren neurrian, abertzaletasunarekiko jarrera sutsu horiek desagertuz doaz, baina 'euskal' etiketa daraman guztiari biszeraltasunez erantzuten dion beste jarrera ere badago.
A.–Bi tendentzia horien arteko borrokak EAJ-PSOEren arteko paktuan eraginik izan al dezake?
L.M.B.–Jarrera sutsua dutenak zuzendaritzatik kanpo geratu dira eta guretzat hauekin baino, oraingo zuzendaritzarekin zenbait gauza tratatzerakoan errazagoa zaigu ulertzea.
A.– Galderari buelta emanez, EAJn ba al dago sentsibilitate desberdinik PSOErekiko?
L.M.B.–Bai, dudarik gabe. Gure artean 'horiekin' nola goazen galdetzen dutenak badaude baina guk horren bigarren azterketa egiten dugu. Gustatu ala ez gustatu, hauteskundeetako erresultaduak hortxe daude. Nik baino botere handiago dutenek ere, hau ezkontza bat, 'komenentziazko ezkontza' dela esan dute, eta ez gara engainatzen, ez gu eta ez PSOEkoak. Elkarrekiko gustagarriak ez gara baina beste biderik ez zegoen.
A.–Gaian salto bat emanez, darabilzuen informazioaren arabera nola doa negoziaketa eta nola dakusazue?
L.M.B.– Informazioa lortzeko ez daude bide normalak eta ez da oso fidagarria izaten. Gure eritziz, Revilla jaunaren bahiketa dela eta, horri ebatsi bezain laister, bai bata eta bai bestea prest egongo lirateke harremanetarako. Oso premiazkoa da baina armen bidea baino hitzarena defendatzen dugu. Hala ere, eseri daitezela eta akordio batetara iritsi.
Revillarena tartean dagoen bitartean Madrilek ezin du urrats ofizialik eman, baina nik uste dut mahai azpitik, zein neurritan jakin ez arren, arituko direla eta gainera normala iruditzen zait. Horregatik Revillaren askapena eskatzen dugu, merezi duelako eta politikoki komenigarria delako.
A.– Beraz, protagonismo osoa ETA eta Gobernuak hartuko lukete?
L.M.B.–Beren arazoetan noski. Gerra bat, nik ez dut uste dagoenik baina ETAkoek baietz diote, bukatu behar bada tartean daudenek esan beharko dute, hirugarren batek ezin dezake ezer esan. Nik deklarapen ederrak egin ditzaket baina azkenik pistola daramanak uzterik ez badu nahi, alfer alferrik da.
Azken erabakiak, nahi ta nahi ez, ETAk hartu beharko ditu eta ETAk har ditzan Estatuak bereak hartu beharko ditu.
Horrek ez du esanahi, inolaz ere, guk ETAri beste puntu politikoak erabakitzeko inongo eskubiderik aitortzen diogunik. Berari dagokiona bere esparruaren barnean dauzkan problematikatik irteteko paktutara ailegatzea da, hori bai, oso ondo. Urnen bitartez neurtzen den Herri horri, eta ez besteari, bere buruaren jabe izateko protagonismoa kentzea ez.
A.–Orduan ETA eta Estatuaren arteko negoziaketa ez litzateke politikoa izango?
L.M.B.–Ni ez naiz inor hori esateko. Herriak esan behar du politikoki zer nahi duen, nola nahi duen eta abar. Beste bide bat asmatzen ez den bitartean hori bozketen bitartez egiten da. Beste bide bat asmatuko balitz, ongi etorri, baina oraingoz ez da asmatu behintzat.
Orduan edozein erakundek Herri guztiaren protagonismoa hartzen duenean, Franco-k eta naziek beren garaian egiten zutena da, eta kitto. Haiek Herri guztiaren errepresentazioa hartzen zuten, partido bakarra izan behar zuen, Hitler-en garaian beste hainbeste, Herri guztiaren nahi guztiak interpretatzen zituzten. Hori faszismo, diktadura edo nahi duzuena da. Eta ez jaunak. Franco hil egin zen, gero Herri hau demokraziarako bide batetik abiatu zen eta gustatu ala ez gustatu, hara joaten naiz, botoa eman eta kitto. Horregatik diot ETAk dagokion protagonismoa hartu behar duela dagokion esparruan, bere barneko arazoak argitzeko eta lehen bait lehen.
ETAk protagonismo politikoa hartzea, gure eritziz, Herriari egingo liokeen lapurreta izango litzateke.
A.–Negoziaketa moeta horretatik biolentzia bukatuko al litzateke zure ustez?
L.M.B.– Oso zaila da. Ehuneko ehun? Nire eritziz ez. Historiak honela erakusten digu. 1808. etik hona hartzen badugu, frantsesada bukatu eta pertsona batzu mendian tiroka gelditzen dira, hasieran idealismo politiko batengatik baina gero besterik ez zekitenez, hemengo mendietan jarraitu zuten. I. Karlistada amaitzen da eta partida batzu gelditzen dira tiroka; II. Karlistada bukatzen da eta beste horrenbeste. Espainiako azken gerra amaitzen da eta maki batzu eta nolabaiteko, eta behar bada ez hain nolabaiteko, orain daukagun egoera haren ondorioa da. Horregatik, nahiz akordio batetara iritsi, beti gertatu ohi den bezala, pertsona batzu oso kontestu desberdinean tiroen alde geldituko lirateke.
IÑAKI ZUBIONDO
"Gerra bat, nik ez dut uste dagoenik baina ETAkoek baietz diote, bukatu behar bada tartean daudenek esan beharko dute, hirugarren batek ezin dezake ezer esan".
"EAko buruzagi batzuk justifkatu egin behar dute beren irteera eta posizio bila horretan nonbait kokatu behar dute beren burua".
Luis Mari bandresen esanetan Revillaren askapena eskatzen dute, merezi duelako eta politikoki komenigarria delako.
13-15


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazBANDRES2
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Donostiako kaleratzeak Stop plataformak iruzurrezko alokairuen aurkako kanpaina bat abiatu du

Plataformak gida bat aurkeztu du maizterrek iruzurrezko kontratuak dituzten ala ez egiaztatu dezaten.


2024-10-21 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko lehen final-laurdena
Lehen final-laurdena izan da larunbatekoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Igandean izango da hurrengo saioa, Errenterian.

2024-10-21 | Behe Banda
Barra warroak |
Eutsi, banarama eta

Ez galdetu zergatik, baina sarritan pentsatu izan dut kalte egiten diguna onartzeko erraztasun handia dugula. Erraztasuna, edo agian, beharra. Azken batean, dikotomia nabarmena planteatzen duen auzia da beharrarena: bere kausaren aurka egin dezakezu, ala hezur eta guzti irentsi... [+]


Txaro Marquínez, Zaintza Araba-ko kidea
“Alarma soziala sortzea leporatu digute; ez, alarma egon badago, ez dugu guk sortu”

Arabako zahar egoitzen egoera lehen planora pasa da berriz ere azken asteetan. Zaintza Araba elkarteak Gasteizko Arabarren eta Laudioko San Roque erresidentzietako egoiliarrei ematen zaien tratua salatu dute, hainbat senideren testigantzak jaso ondoren. Langileen lan-baldintza... [+]


Euskal Herriko tomate agroekologikoek %38,6 CO2 gutxiago isurtzen dute Almeriako tomateek baino

EHNE Bizkaiak bultzatutako azterketaren emaitzek baieztatu dute eredu agroekologikoan ekoiztuak diren tomateek berotegi efektuko gasen isurketan, eta batez ere energia kontsumoan, inpaktu txikiagoa dutela eredu agroindustrialean ekoiztuak diren tomateekin alderatuta. Honetan,... [+]


Une baten eternitatea

Atal honetan behin baino gehiagotan aipatu izan dugu izaki txikien munduan (gurean bezalaxe) itxurak okerrera eramaten gaituela, sarritan. Eta gaur dakarkigun laguna horren adibide garbia da, animalia gutxi izango baita Lurrean itxura ahulagoa edo kalteberagoa duenik. Horrez... [+]


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Eguneraketa berriak daude