"Kartzela barruan hil egiten haute"


2021eko uztailaren 23an
Xanti Val, Euskal Presoari elkarrizketa

Xanti Val, 6 urtez Espainiar Estatuko kartzeletan preso
"Kartzela barruan hil egiten haute"
Amnistiaren Aldeko Batzordeek, «Denok batera presoak kalera» lemapean, kartzeletara martxak antolatu dituzte ekainak 11rako, espainiar Estatuan barreiaturik dauden euskal presoen egoera salatu asmoz. Egoera honen berri eman diezagun, sei urtez Carabanchel, Soria, Alcala eta Herrarakoak bere larrutan bizitako Xanti Val-ekin mintzatu da ARGIA oraingoan.
"82ko otsailean harrapatu gintuztean, ohi den bezala, gauez. Ohizkoa den tratua jaso genian, Gobernu Zibilera ailegatu aurretik ederki berotu gintuztelarik. Otsailaren 13an Audientziatik pasa, eta handik Carabanchela zuzen zuzenean. Egun luzeak eta oso gogorrak izan hituen haiek. Hain gogorrak ze Carabanchela ailegatzerakoan nolabaiteko zerna eta paradisua bait zirudien harek", bota du Xantik elkarrizketari hasiera emanez.
ARGIA.–Nola gogoratzen dituk barruan pasatako lehen egunak?
Xand Val–la ez duk denborarik hasierako egun haietan zertan aritu haizen jabetzeko, egunak pasa egiten dituk, konturatzen haiz barruan hagoela, herriko jendea, eskualdeko jendea ikusten duk aspaldiko partez...
A.–Carabanchel ondoren zer?
X.V.–Gerora Soria ezagutu nian, Alcala eta Herrera. Herrerara 83ko azaroan ailegatu gintuan. Han araudia oso estua huen: funtzionarioak txalo bat egin eta denak zeldetatik kanpora, beste txalo bat eta denak martxan. Bazkaltzerakoan txalo bat eta eseri, beste bat eta altxa. Bertako abagunea oso fuertea zela eta, borroka bat planteatu genian hamar hilabetez orduan. Eskatzen genian baldintza minimoei eustea, gure eskubide pertsonalak onartzea alegia. Edozein momentutan funtzionarioak biluzten gintuztean, egunean bitan errekuentoa jasaten genian, militarki, firmes jarrita. Ezin huen erre formazioan, ezin genian jangelako mahai gainean eseri, ezin bermatu...
Alcalan aldiz, ezberdina huen, beste planteamendu baten barruan zegoan antolatuta. Nahiz eta funtzionarioak edo txakurrak hirekin sartu ez nabarmentzen genian kartzelak berak jaten gintuela. Soriakoa ere errepresio fisikokoa huen, txakurrak sartu eta atera egiten hituen...
A.–Eta nola egiten zenuten sistemaren kontra?
X.V.–Gose greba bat, planteak, zain mozketak ere egin izan dizkiagu... Herreran kasu, planteatutako aukeren arabera ikusi genIan gose greba batekin ez geniala ezer hautsiko ze ez bait ziaten amore emateko asmorik. Borroka luzea izango zela ikusirik planteatu genian gure araudia sortzea. Parteak eta parteak gero... Bien bitartean, gure buruak izorratzen ari ginela eta, gogortu beharra ikusi genian. Ate joka hasi gintuan..
A.–Txapeo latzak ere jasan beharrean izango zineten, ezta?
X.V.–Egoera oso fuertea izan huen. Pentsatzen duk hasieran kartzelara joanez gero hil egingo haizela baina gero normalean ez da inor hitzen, han barruan hil egiten haute. 24 ordu zoko hartan sartuta, 6 metro karratutan... gorputza egin behar duk, pareta frentean eta bestaldean laguna, ezin elkar ikusterik, zeldako barroteak eta paretak aurrean... Ni gogoratzen nauk 10 hilabetetako kanpaina amaitu ostean Alcalara eraman gintuztela eta hangoek esaten zutenez Herreratik etorritako jendea bere rolloekin zebilen, bakarti oso. Guk hamar hilabete pasa genizkian Herreran, baina hori, egongo duk jendea urteak daramazkiena.
A.– Funtzionarioek nola jokatzen ziaten?
X.V.–Funtzionarien papera ezberdina duk segun eta ze lekutan. Herrerakoak nahiko jipoitzaileak hituen, eskola zaharrekoak. Guk frente egin genuen arte. Piskanaka-piskanaka aldatzen joan dituk hala ere, Alcalakoen antzekora izatera iritsiz. Beharbada papel politikoagoa jokatzeko, reinserzioa bilatzeko. Heuren leloa hauxe zen, "hemen dik atera nahi baJuk neri esatea besterik ez daukak, lagundulo diat.....
A.–Gaiaz aldatuz, beti aipatu izan duk zeldetako gordinkeria...
X.V.–Zeldak berez ez dik ezertarako kondiziorik. Oso hotza duk, argia kaskarra, ohe bat, apal batzuk hire arropa eta gauzak atontzeko eta besterik ez. Argi kaskarra zegok irakurri nahi baduk, edo estudiatu bestela. Gaua ailegatuta bi aukera geratzen zaizkik: orrialdearen aurrean begiak kiskaltzen jarri edota bestela hurrengo egunerako utzi. Neguan berriz, kalelaziorik ez. Alcalan ailegatu bezain pronto ez genian ezer eta bertara joan bezain pronto eskatu genian kalifazioa eta txakurra sartu huen momentuan berotzeko.
A.–Estudiatzeko argia aipatu duk. Dinamika horretan ze garrantzi hartzen dik estudiatzeak eta?
X.V.–Han barruan egonik nolabaiteko defentsak sortu behar dituk eta nolabaiteko eskudoa jaso egoerari aurre egin eta hire burua lantzeko. Piskat handik ihes egiteko, funtzionarioen aurpegia ahazteko, betiko harresietatik kanpo egiteko piskat. Nere kasuan, lehendabizi, euskara ikasten aritu ninduan. Nola edo hala ikasi nian eta lehendabiziko pauso hori gainditu ondoren, filologiarekin hasi; oraindik amaitu gabea zeukeat eta beno, hori kaleko eragina duk...
A.–Burua bezala zaintzen al duk gorputza?
X.V.–Jarrera hedatuena hori duk, bizitzeko grina hori. Jendea ikusten duk kriston kondenarekin eta korrika ibiltzen duk, lau urte pasa, bost, sei eta lehenengo egunean bezala. Bazkaltzeko letxua puskat eta aurrera, eta beti pentsatuz kalea bertan dagoela, hori bai, oso realista izanik.
Zaintzea besterik ez zaik geratzen han. Han dena porlana duk eta kirol piskat egiten baduk hezurretako gaitzak segituan. Gero ez ditek kasurik egiten, pastilak eman edota pomada eta kitto! jendea oso gaizki zegok hezurretatik eta, eta han bertan dagoen jendilajearekin ez zegok ezer egiterik.
A.–Hik oso gertutik ezagutu huen Mikel Lopetegi tolosarra, ezta?
X.V.–Ni piloa harritu ninduan Mikelen gertakariarekin, ze bizitzeko izugarri jarrera baikorra zian, beti kirola egiten, barazkiak eta jaten, ez zian erretzen... Guztiei egin zaiguk arraroa bere buruarekin beste egin zialako hura. Baina beno, halakorik gertatu behar zian, ze barruko egoerak hortara bultzatzen dik. Arraroa duk hori bakarrik gertatzea. Hortaz ari dituk bideratzen gaur eguneko politika, damutzen ez dena damuerazi, eta damuerazten ez dena han geldieraziz baina betirako.
A.–Nola sufritzen dik sakabanaketa presoak?
X.V.–Beraiek bazekitek ez gaituztela inoiz reinserzioaren bidetik sartuko; garaia duk jakiteko gu ez garela hemen sartu gure irtenbide pertsonaia konponduta ateratzeko. Guk irtenbide kolektiboa nahi diagu Euskal Herriarentzat. Orain beste bide bat zeukatek: gu pertsona bezala desegitea (Mikel Lopetegi kasu) edo beste neurrien bidez, damututa aterako ez garenez, erabat tontotzea. Eta horretan ari dituk.
A.–Ze nolako informazioa iristen duk kanpotik?
X.V.–Ailegatzen den informazioa normalean egunkariak izaten dituk eta gero bertako erakundeak, lagunak edo taldeak bidaltzen dutena. Informazio dezente iristen duk eta presoa informatua zegok. Beharbada gauza haundietan sartzerik ez dik izango eta txikienetan ere ez, baina orokorrean jakinaren gainean zegok eta bazekik presoak bere herrian zer gertatu den. Informazio iturri nahiko emankorra duk, eta orduan hein batean aztertzerik eta komentatzerik bazegok. Desinformazioa ere bazegok, ze hik ez duk ikusten nola garatzen den guzti hori, ez duk ikusten pertsonen mogimendua. Ateratzekoan txokea hori izaten duk.
A.–Duela urtebete edo irten hintzen kalera. Nola ikusi hituen gauzak herrian?
X.V.–Latza duk onartzea begibistan dauzkaan gauzak. Alde batetik ikusten duk pertsonak asko aldatu direla. Ikusten duk jende baten arazo nagusia orain kotxea pagatzea dela, eta hori zail egiten zaik ulertzea. Han barruan komuna batean bizirik, guztia denona eta inork baldin badauka guztiok daukagula, hura ezagutuz kalera atera eta pertsona hain materialistak, edo bakartiak ikustea arraroa egiten zaik eta hori duk ulertzen zailena. Bestela, herriko bizitzara egiten haiz baina latzena ikusteko hori da, nola aldatu den gizartea hain denbora gutxian eta hainbeste.
Nere kasuari dagokionez, beharbada sekulan pentsatuko ez nian bidea hartu diat, euskara ez jakitetik euskal irakaslea bait nauk. Barrnan sortutako kontzientziazioaren ondorioa duk guztia, eta hori sentitzen diat faltan hemen. Euskararen erabilpena oso murriztua ikusten diat gazteetan, ikastolatIk datozenek oso ondo jakingo ditek baina beren artean erdera besterik ez ditek erabiltzen eta oso mingarria suertatzen duk hori, han barruan jendea ikusita a tope!
A.–Nola bizi dizkik martxak eta, presoak?
X.V.–Askotan 'elika' falta nabarmena egiten duk presoarengan. Martxak eta egiten direnean, 100 eta piko autobus ikusita la ostia duk! Bestetan berriz, somatzen duk bakar batzuk besterik ez dutela idazten, edo bisitatu. Agian, jendeak gure beharra ez dialako ikusten. Han denbora mordoa diagu pentsatzeko eta etortzen zaik burura... faltan somatzen duk jende bat eta beno, hau luzerako diagu, ez duk bihar goizean konponduko den gauza eta guztion artean eutsi behar zioagu dudarik gabe.
A.–Eta negoziazioa?
X.V.–Negoziazioa beti ikusi duk ailegatu beharreko gauza bezala. Sekula ez helburu bezala. Negoziazioa duk gure ihardueran beste pauso bat eta ailegatu behar duk, etzekiagu gaur edo bihar baina ailegatu behar duk... Horregatik eutsi ziotek hain gogorki han barruan daudenek, pentsatuz reinserzioa ez dela benetazko bidea, bestea ailegatuko duk eta zihurtasun hori bazegok. Kalean gehiago entzun diat reinserzioaz hitzegiten barruan baino, han ez duk hitzegiten, eta negoziazIoa ez hemen ematen zaion zentzuaz baina hitzegiten duk, pauso bat bezala... Helburua lortu bitarte planteatua dagoen borroka bat duk hori.
A.–Nola zeudek presoak egun?
X.V.–Esaterik ez zegok nekatuta daudela. Bakar batzuk ja hamar urte zeramatek eta horrek nolabaiteko eraginik bazeukak. Bide batez ere garbi ditek bidea; Nekadura badago eta hainbat alditan egoneza sortzen baduk ere ikusten duk bloke bezala funtzionatu behar dela. Gauza duk helburuak lortzea, handik denok batera ateratzea.
INAKI ZUBIONDO

" Kartzelan, euskal presoak bizitzeko kristoren grina zeukak. Jendea egundoko kondenaz igual eta lehenengo egunean bezala zebilek".
Kartzelan sortutako kontzentziazioaz euskara ikasi ondoren euskarazko klaseak ematen ari da egun Xanti Oreretako Xempelar euskaltegian.
13-15

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakEspetxeak
PertsonaiazVAL1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
2024-10-09 | Leire Ibar
Erretiro adina aurreratzeko lanuzteak deitu dituzte garraio sektorean

Sektoreko gidarien "egoera prekarioa" salatu eta lan baldintzak hobetzeko premia azpimarratzeko egin dituzte deialdiak CCOO eta UGT sindikatuek. Hiru sindikatuak eskaerak "oso motz" geratu direla kritikatu du. Hego Euskal Herrian 50.000 langile inguru daude... [+]


Leihotikan, Goazen! eta Ibil Bedik piztuko dute Zangozako Nafarroa Oinez

Bi eguneko egitarau oparoa osatu du Zangozako ikastolak urriaren 19rako eta 20rako: 3,5 kilometroko ibilbidea, hiru gune eta hamaika ekitaldi Nafarroako ikastolen festa handirako.


Mugikorrak ez, baina Chromebookak bai?

“Pantaila aurrean denbora gutxiago igarotzeko esaten diegu gazteei, eta aldi berean ikastetxean derrigortzen ditugu gailu digitaletara konektatzera”. Eskoletako digitalizazio prozesuei frenoa jartzeko eta teknologiak (ez bakarrik hezkuntzan) gure gain duen kontrolaz... [+]


2024-10-09 | Sustatu
Nola erabili Telegramen euskararako itzulpen automatikoa

Duela aste batzuetatik aktibatuta dago Telegramen euskararako itzulpen automatikoa (bertsio mugikorrean, bederen). Hau da, ingelesezko edo beste edozein erdaratan jasotako mezu batean, klik batekin, euskarazko itzulpena irakur dezakezu.


2024-10-08 | Julene Flamarique
Euskararen “larrialdi egoerari” aurre egiteko mobilizazioa deitu du EHEk Durangon

Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du abenduaren 7an. "Hizkuntza larrialdiaren aurrean Euskararen Errepublika eraikitzea beharrezkoa" dela aldarrikatu du mugimendu euskaltzaleak. Mundu mailako eskuin muturraren hazkundeari “euskaratik eta... [+]


‘Irati’ pelikula EiTBren Primeran plataformara heldu da

Euskarazko film batek inoiz zineman izan duen ikusle kopururik handiena du Irati filmak: 160.000 pertsona.


2024-10-08 | ARGIA
Trenbidea blokatu zuten bakegile auziperatuek akordioa erdietsi dute

2022ko uztailean egin zuten blokeo eguna, euskal presoen egoerari "aterabidea ematea" eskatzeko. Bederatzi pertsona auzipetu zituzten.


2024-10-08 | Leire Ibar
Urriaren 21ean mobilizatzera deitu du Gernika-Palestina plataformak

Euskal Herriko herri guztietan elkartasun ekitaldiak antolatzeko eskatu du mugimenduak. Goizean, sindikatuen eta hezkuntza komunitatearen manifestazioak izango dira, eta arratsaldean herri guztietako udaletxeen aurrean elkarretaratzeak egitera deitu dute. 

 


Dislexia, sarritan antzematen ez den zailtasuna eta eskola-porrota eragin dezakeena

Irakurtzen eta idazten ikasteko prozesuan traba handia da dislexia, eta hainbat ikerketaren arabera hamar haurretik batek sufritzen du, baina maiz ez da detektatzen, eta ondorioak ditu frustrazioan, autoestimuan eta ikas-ibilbidean. “Tuntuna eta despistatua nintzela uste... [+]


Airbnb eta Bookingek ostatua eskaintzen dute palestinarrei kendutako lurretan
Ehunka etxe, hotel edo apartamentu dituzte Israelek Palestinan okupatutako lurretan. Nazio Batuen Erakundeari entzungor egiten diote.

2024-10-08 | ARGIA
‘Nafarroako Intxaurra’ kalitate-marka sortu dute

'Nafarroako Intxaurra' marka kolektibo berriak Lizarraldeako, Erdialdeko eta Goi Erriberako zortzi ekoizle biltzen ditu. Kanpaina honetan 200 bat tona intxaur merkaturatuko dituzte, Nafarroan ekoizten den intxaur kopuruaren %46 inguru.


2024-10-08 | Mikel Aramendi
Norenak ote dira munduaren akabuko uharteak?

Gurutzegramen zaletuek –eta beste inork gutxik– ezagutu ohi dute Txagos uhartediaren izena. Irla haietan handiena, Diego Garcia, aipatzen bada, gehixeago izango ginateke aditzera dugunak: ospea –ez batere gozoa– lortu du bertan dagoen base militar... [+]


2024-10-08 | Leire Ibar
Hil egin da Funesko lan-istripuan larriki zauritutako gaztea

Lan-istripu larria izan zen igandean Funesen (Nafarroa),  Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro elikagai-enpresan. 29 urteko gizona gauean bertan erietxean hil zela jakinarazi zuen Foruzaingoak.

 


2024-10-08 | ARGIA
Hego Euskal Herriko bizilagunek etxe turistikoak debekatzeko aukera izango dute, 3/5eko gehiengoz

Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, bizilagunen komunitateek eraikin edo urbanizazio batean etxe turistiko gehiago jartzea debekatzeko ahalmena izango dute, betiere bostetik hiruko gehiengoa lortuz gero. Modu horretan, atzera bota ditu Espainiako Estatuan etxe turistikoen... [+]


Eguneraketa berriak daude