Mari Lourdes Iriondo erriz-erri


2021eko uztailaren 26an
Mari Lourdes Iriondo gitarra joleari elkarrizketa
Mari Lourdes Iriondo erriz-erri
Dei Guztiei Ezin Baietza Emanik
Azken aldi onetan, egunero giroari jarraituaz euskerazko edo euskeratutako abestiak, maiz entzuten dira. Batzuek San Remo, Benidorn edo orrelako sariketetan leendabizi izendatuak, eta besteak au dala edo ori dala, ao guzietan dabiltzanak. Ia danak erria gana oso ondo irizten dira abots batekoak izatean denak abes ditzaketeelako.
Gaur dakarkigun neskatxa au ere gitarratxoa lapun dualarik, erri bat eta besteko dei guzieri ezin baietza emanik arkitzen da ainbeoste dei baiditu.
Bere eginkizunen artean, tartetxo bat lortu genduen. Berarekin aurrez,aurrez, gure naia betetzea ganz erreza izan zan, abeslari on hezin atsegina izaki noski
–Zure izena?
–Mari Lourdes Iriondo.
–Emen jaioa al zera?
–Bai Urnieta'ko erria dut sorterri.
Gure asmoak ikusiko balitu bezela au esan ondoren, irripar egiñaz begiratu zigun. Ezetz' esan genion Ez geniola zenbat urte zituan galdetuko. Gazte ta polila dala. ez degu isilduko ordea.
–Urte asko daramazkizu gai aueri lotua?
Zazpi urte dira M.á Paz Urbieta irakasle nuelarik musika ikasten asi nintzala. Gaxorik egona naiz luzaroan ta bitartean ikasketak utzi bearrean arkitu nintzan. Urtebete da gitarrakin ekin niola, Cecilio Espada irakaslearekin.
-Nolatan sortu zitzaizun gitarraganako joera?
-Beti maite izan dut; lokarri auek zerbait esaten bai-dute Orain dala urte bete arteraño ez nuen ordea eskuetan eukitzeko zoririk izan Bildur ematen zidan etxean eskatzea, zari geiegi zan ain errex niganatzeko. Aitaixok au jakitean. joandan urtean erosi zidan, eta orain lotara ere berarekin joaten naizela esan daiteke.
–Nor dezu lagunizaile': Alegia, musika la letrak nork prestatzen dizkizu?
–Euskeratuak ez diranean bai letra ta bai musika neronek sortuak izaten dira. Letra ordea, gero nere lengusu Jose Ma Iriondo'k euskeratu. Isa dut Urnietan ere lan au egiten didan ernakume bat, Ernaniko lagun batek ere bai
–Ordu asko eramaten al dizkizute eginkizun auek?
–Ez, ez askorik. Asarre nagoanean gitarra ta manetafoia artu, ta abestuaz abestuaz sortzen ditut.
–Asarre zaudenean beraz, bejondeizula! Abesten entzun ondoren ez dirudi ba orrelakorik izan ditekenik. Nola nai triste edo barrenkolak atsegin dituzula oartu gera.
–Bai, txa, txa, txa ta zarata giroko abestiak ez ditut maite. Bear bada iñoiz abesten asitzen ba naiz nork daki zer gerta diteken.
–Erri bat eta bestera zabilizan onetin, zer derizkizu erriak atsegin duala abes era berri au, ala ez?
–Ondorenari begiratuaz baietz aitortu bear. Abesten dan erri bakoitzetik eskutitzak beriala iristen dira, zorionak emanaz eta erabat letrak eskatuaz. Erria, abesti berri auen egarri da, ta tamalgarria izango litzake guk ez emateagaitik irrati edo telebisio bidez ikasitakoak bakarrik abestuko ba litu.
–Beraz euskeraren alderako ere zerbait egin ditekela uste al duzu?
–Asko, ta asko. Asiera bezela mu gaz arontzako sariketetan irabazle ateratzen diran abestiak euskeratuaz. Abesti oiek egun gutxi barru, guk ala nai edo ez, gazte guziak abestuak izango dira; eman dezaiogun euskal letra ta berak oartu gabe, musika entzule bakoitzean euskeraz abostuaz dituzu.
–Z. ARGIA'ren bidez Otano'ren omenaldian, Zizurkilen nolatan izan ziñan jakin gendun. Orain norako asmetan zera?
–Andoain, Billahona, Tolosa, oiseiñak ditut ia iñor asarretu ez otseiñaz ditut; ia iñor asarretu ezripriin
–Diska kontuan zerbait egin al dezu?
–Ez, oraindik ez. Belter etxeak; prueba batzuek eskatu dizkit, berdin Baionako Goiztirrk, bañan ez dakit zertan geldituko geran.
–Bukatu baño leen. Ye ye, Beattles eta era onetako talde oiek atsegin al zaizkizu?
–Ez, ez da batere. Oiek egiten dituzten ganzak ez ditut ontzat ematen. Baño Beattles'ak gitarra ondo jot­zen dute, neri beintzat ori atsegin zait.
–Orraxtu ez gañera, bada orduan zerbalt onde egiten dutela.
Jarraiko Agirre
4

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakIRIONDO1
PertsonaiazIRIONDO1
EgileezAGIRRE1Kultura

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude