Joseba Campo-rekin elkarrizketan.
Joseba Campo AEKko buru idealogikoetarik bat dugu. Urte luzez barne bertan izanik, xuxen xuxena ezagatzen ditu AEKk istituzioekiko sinatu nahi izan duen akordioaren gora-beberak. AEKk eta PNVk ahordioa sinatu dutenean, baldintzak, irakaslego historikoáren eskubideak, superbibentzia, erreintserzica, AEKren irakaskuntza alternatiba eta besterik aipatzen dira kanpo nahiz barne. Beste aldetik, nafar istituzioakin sinatu nahi litzatekeen akordioa dago, eta horretaz ere iritzia eman digu. Eztabaida diakronian txertaturik eta geroari begira gertatu bide da AEKn sinatzea erabakitzeko.
Joseba Campo "Irakaskuntza proiektu bat dugulako sinatu dugu akordioa PNVrekin"
GALDERA: Prozesutik hasi beharrean, motibotik hasiko gara; zerengatik sinatzen du AEK-k PNVrekiko ituna?
ERANTZUNA: Badira gure artean ekonomia arazoak, bestetik, eta hau garrantzizkoa da, sinesten dugulako gure irakaskuntza alternatiban, sinesten dugulako onespen soziala daukagula, euskararen alde dagoen herriak onartzen duela AEKren papera eta lana, alternatiba bat badaukagula eta medioak behar ditugula ta horrexegatik firmatzen dugu, hau ez da nahi dugun paktua, eta hau ez da guk behar dugun paktua, hau da momentu konkretu bateko paktua. Esango nuke gainera PNVri ere interesatzen zaiola.
GALDERA: Has gaitezen beraz prozesuarekin.
ERANTZUNA: Duela bi bat urte maiatzean negoziatzeko epea amaitzen zela ta, AEKko batzarre nazionalera jo genuen, han planteatu ziren alternatiba bi: bata indar bidezko jarrera hartzea, bestea, aurrenekoa baztertu gabe jorratzea negoziaketaren bidea. Ez zen orduan ere kristoren akordiorik ikusten baina beharrezkoa ikusten zen batez ere esku artean itzelezko irakaskuntza alternatiba izanez, behar genituen medioak hori garatzeko.
Prozesua oso luzea izan da, baina tonika nagusia izan da AEKren negoziatzeko borondatea. Maturanarekin, Garaikoetxearekin, Labaienekin, Etxenikerekin, Arregirekin, Bandresekin...Inoiz ailegatu ginen 9 puntutako akordio batetara PNVko Olarterekin, baina orduan gertatu zen beti gertatu izan den bezala, eta ematen du maldizioa dugula, aldaketa gertatu zela parlamenturako hauteskundeak eta gero. Gero Gobernua eratuta ahalegin mordoa egin genuen, lehendabizikoa Garaikoetxearekin egoteko, ez genuen lortu, lortu genuen Labaienekin egotea, aparteko dossierra egin eta, Labaienek ez zigun erantzunik eman, beraren erantzuna izan zen HABE istitutua sorzea. Iskanbilak izan ziren, Gipuzkoako Diputazioan hertsialdiak e.a. Presioari esker benetako negoziazioa lortu genuen, eta firmatu zen akordio bat, 83az ari naizela uste dut. Labaienen adarjotze batzuren ondoren, atzenean sinatu zen, baina atzera ere udal hauteskundeengatik, Labaienek kargua utzi zuen, eta Etxenike sartu. Honekin ez genuen deus lortu, eta beti berdin. Arregi eta Bandresekin ber gauza.
GALDERA: Zein bide baliatu zenuten?
ERANTZUNA: Zeharkako harremanak, Iñigo Urkullu zen kontaktua, baina ikusten zen izugarrizko deskonfiantza alde bietatik, PNVk zerabilena zera zen: AEKren jarrera istituzioen kontrakoa zela, AEKk ez zuela euskara ongi erakusten, AEKn egondako jendeak botatako gezurrak, AEKk ez zuela kontrola onartzen e.a. Hori intoxikazio kanpaina konkretu batean hasi zen Amatiño director de la promocion del euskara zegoenean, zeren AEKk beti esan du onartzen dituela kontrolak. Inbertsio horren fruitua, emaitza ere kontrolatu egin behar da, baina guk ez dugu ikusten kontrola zenbakizkoaren moduan, guk ikusten dugu emaitza kontrolatzeko, ez bakarrik zein den emaitza, baizik eta baita zein diren premiak helduen euskalduntze alfabetatzean, irakaslegoa prestatazerakoan, azpiegitura, ikerlana, euskal' txokoak, barnetegiak, lanik gabeentzako programa bereziak, edo eskualde ahuletan programa bereziak. Amatiñok igorri zien kultur zinegotzi guziei eskutitz bat esanez AEK «movimiento oscuro» zela eta horrelakoak.
GALDERA: Txomin Aurrekoetxearekin aurreratzen ote da ezer?
ERANTZUNA: Bai, bera izan da giltza, honekin komunikazioa lortu da. 87ko abenduan bada txosten bat erdi kontsentsuatua, Sarrikokoa, eta badirudi txosten horrek baduela bedeinkazio guztia. Irailean, uztailean eta ekainean Joseba Arregirekin egon ginen, baina izan ziren kontraesanak, partiduak planteatzen zituen gauzak eta beste aldetik administrazioak planetatzen zituenak, mapa konkretu bat, ez dakit zenbat biztanletik gorako herrietan halako baldintzak e.a. Arregik oso planteamendu eskematikoa ematen digu bat ere malgutasunik gabea, irailean kurtso hasieran nahiko gogor saiatu genuen planteamendu hori, eta Arregirekiko harremanak hoztu egiten dira irailean. Gure planteamendua zen partiduarekin, EAJrekin jarraitzea, han posibilitateak ikusten zirelako, abendurako kontsentsuatua zegoen, baina, historia errepikatu eta EBBrako hauteskundeak daudela eta izendatzen dute pertsona berri bat Aurrekoetxearen partez, Luis Mari Bandres da, eta berak egiten du txostenaren berridazketa bat, eta horrek luzatu egiten du dena eta apirila arte ez da izan posible akordioa. Hori da orohar.
GALDERA: Zer joera ikusi da AEK barnean?
ERANTZUNA: AEK barnean pertsona bakoitzak egiten du bere analisi politikoa, eta batzuk ez dute sinisten negoziazio prozesu honetan, hori normala da, PNVren jarreraz fida zaitezke edo ez, eta planteatzen zituzten epe batzu, epe horien barne sinatzen ez bazen, akordioa hankaz gora bidali behar zela eta abar. Negoziatzaileok ere ikusten genuen epeen afera, baina oso konplikatua zen. Giroaz, Txomin Aurrekoetxearen jarreraz eta Arzalluzen hitzetan fidaturik uste genuen akordioa burutu zitekeela. Gero Bandresek jarrera bi izan ditu, baina azken momentuan azkartu da eta hiru egunetan egin ziren idazketa berri guztisk, dena den epeen afera ez zegoen gure esku.
GALDERA: Non gelditzen da guzti honen erdian AEKren irakaskuntza alternatiba?
ERANTZUNA: Inguramena, giroa, errealitatea, ez da hemen euskalduna. Gauza bi daude, galtzear dagoen hizkuntza bezala, euskararen irakaskuntzak aportatu ahal diola berreuskalduntze prozesuari, programazioaren ardaztzat ekintza bera hartzen da, baina ekintza irradiatze prozesu batetarako, euskara lau hormen artetik atera dadin, kalera begira egon dadin, gizartean eragina izateko. Bestalde, funtzional komunikatiboak klase barnean fikzioa eta dramatizazioa zerabilen, eta hizkuntzak errealitatean erabiltzeko dira kalean bizitzeko, euskal errealitatearekin jokatu beharko da. Hortik sortzen da ekintza bidezko irakaskuntza, eta horretaz asko hitz egin da. Hori da ematen den pausoa.
GALDERA: Hori ez da aministrazioak bultzatzen duena:
ERANTZUNA: Garbi desberdintzen dira Euskal Herrian berreuskalduntze prozesurako dauzkagun joerak. Bat irakaskuntza arautua, betidanikoa, lau hormen artean, egoerarekin oso ongi moldatzen ez dena, HABEk funtzional komunikatiboa hartzen du irakaskuntzarako ona delako, transmisiorako ona delako, eta guk ez dugu esaten irakaskuntza arautuak fruiturik ematen ez duenik, ze gizartea oso kouplexua da, baina guk diogu, euskara dagoen moduan eta hizkuntza nazionala izaki, errekuperatzeko, bide guztiak erabili behar direla eta ez bakarrik irakaskuntzarena.
GALDERA: AEK-k firma honetan bidean asko uzten duela aipatzen da, erreintsertzio hitza ere erabili da AEK barnean.
ERANTZUNA: Guk PNVri esan genion, firmatuko genuela baina zein markoren barnean firmatzen genuen ere kaleratuko genuela, eta marko hori gure altematiba da, momentuz gure alternatibarekin jarraitzeko akordioa firmatu behar dugu, medioak behar ditugu, eta ez AEK moduan subsistitzeko, euskarak aurrera jotzeko baizik. Reintsertzioa inondik inora, ze puntu guztiak ikusirik, azken batez firmatzen dugunean puntu konfliktibo bat besterik ez dago, ta izanen da homologazioarena, horrek zer esan nahi du? Hori argituko da bigarren fase batean administrazioarekin hori garatzen denean, araututako bidetik izanen da orain arte indarrean dagoen bidetik HABE legeak planteatzen duena. Galtzekorik ez daukagu ezer, nik dakidala euskaltegi batzu homologaturik daude AEKn, galtzekorik ezer ez, hori gainera legea da. Araututako bidetik, horrek posibilitatzen du gero eztabaidatzea administrazioarekin zein den modurik onena behar dugun irakaslegoa formatzeko, eta gu gure planteamenduarekin goaz, irakasle eskolarekin.
Bigarrena, guk proposatu genien azken puntu moduan, ikastolekin bezala egiteko, hau da, AEK berez publikoa ez izan arren, beraren joera publikoa zela onartzea, eta hala gertatu da.
GALDERA: Nola ikusten duzu AEK hemendik 3 urtera orduko marko politikoan?
ERANTZUNA: Hiru urte barru zer gertatuko den, hori lotzen da egoera politikoarekin ta bakoitzak egin ditzala beraren kabalak. Baina uste dut euskara eta kulturari zuzenki heldurik, Amatiño, Bandres Txabarri eta Arregik egin dituzten planteamendu teknokratei bestelakoak gaindituko zaizkiela, beren alternatiba demokrazia burges kontsolidatuan beharbada bai, baina gaurko Euskal Herria dagoen moduan ez da posible altematiba teknokrategaz ibiltzea, ze hemen primatzen dira sentimenduak planteaendu teknokraten gainetik, eta ez bakarrik ezker abertzalean, baita PNV barnean ere, ta ezin dute eredu hori ezarri herri hau ez dagoelako normalizaturik.
Irakaskuntza politika aldatuko dela uste dugu, eta planteamendu rigidoak, eskematikoak, irakaskuntra arautuaren aldekoak, bakarrik hori kontenplatzen dutenak, horiek gaindituko direla, ze Euskal Herria irakaskuntzan tertzermundista da. Guk egindako planteamendu soziolinguistikoak ez dira gureak bakarrik, hainbat jendek egin ditu, Txepetxek adibidez, eta ez da planteamendu politikoa, irakaskuntza planteamendua baizik.
GALDERA: Nafarroan dekretuaren oihartzunak dabiltza, ez ote da makurtuko egiten hasitako lan bikaina?
ERANTZUNA: Gure asmoa zen kanpainan esatea oso zabal gaudela Nafarroako Gobernuarekin hitz egiteko ta danon artean benetako erantzun bat topatzeko Nafarroako helduen euskalduntzearen egoerari. Hori zen ardatza kanpainan. Felonesekin egon eta ez zen deus konpondu. AEKk bilatu beharko ditu bere finantziabideak, baina AEKk ireungo du Nafarroan, hori ziur: indarra? nik uste azken bi urteetan eratze prozesu sendoa gertatu den, didaktika mailan aurrerapen handiak izan dira, irakaslegoaren prestaketan eta Nafarroako AEK indartzen doa eta bizitza itzelezkoa dauka eta gu ez gara ezkorrak, hori bai, Gobernuak ateratzen badu dekretu bat AEK marginatzeko, somatzen dugun bezala, AEK irtengo da kalera argi eta garbi.
INAKI CAMINO
36-39
GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKDirulaguntz
GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAlfabetatze
GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKIrakasleak
PertsonaiazCAMPO1
EgileezCAMINO1Hizkuntza