argia.eus
INPRIMATU
Kabalkadaren Eguna ela toberak Eiheralarren martxoaren 20an
2021eko uztailaren 23a
Asunak-ekin elkarrizketan.
"ASUNAK" BATASUNA: EUSKARAZ BIZI NAHI DUEN IBAR BATEN OIHUA
Kabalkadaren Eguna ela toberak Eiheralarren martxoaren 20an
Azken urteatan, Baxe Nafarroan gero eta nabariagoa da Euskal kulturaren aldeko militantzia urrituz doala. Kultur elkarteek, diru laguntza barek eta gisa batez autonomia finantzierora iristera behartuak, ahal duten lez bizirik diraute inguruak dirutan blai daudenean.
Halaz eta guztiz ere, espazio politiko estu honetan, euskaltzale porrokatu zenbait saiatzen dira erdarazko egunero aspergarriari buru egitea. Hauetan, kultur etorkizunerako bide berriak zabaldu nahiean, orain duela gutxi sortudako "Asunak" batasunakoak. Abenduan eman zuten ezagutzera aurten asmaturiko Toberak gertakizunaren proiektua. Ordu hartan inork ez zuen esan bide leuna edukiko zutenik. Hau dela eta, martxoaren 20-eko iragarri berri dute "Deabruaren boketak" toberen antolakuntza.
ARGIA.–Gure hizketaren mamira iritsi aurre, agian egoki litzateke kultur eremuan burutu ditu. zuen lehen urratsen ezagutzera.
ASUNAK.–Baxe Nafarroko Ezterenzubi eta Eiheralarre herrixka bietako gaztez osatuta elkarte berri bat gara, orain duela ia urte bat sortua. Konturatuta gure ibarburuaren kultur dinamika gero eta murritzagoa azaltzen zela bai eta ere soilik herriarengan sinesten dugulakoan bi herriak gara elgartu zerbait berri jartzeko xedetan. Orainarte buruturik dauzkagun ekintzetan, nabargarrienak dira bi kantaldi: Imanol eta Anje Duhalde, rock gau pasa bat, Euskal Herriko kantu lehiaketakari Eiheralarreko finalaren antolaketak, guk aurkezturikako, "Etxahun" antzerkia, iragan eguberriz "Toritoineko hiru semeak" ume-antzerkia, gau beila bat Koldo Amestoi kondalaria lagun eta azkenik datorren martxoaren 6eko Eiheralarren agituko den Nafarroako bertsolari xapelketaren kondu kanporaketen antolakuntza.
A.–Zuen elkarte izena eta osatzearen inguruan agian zenbait argipen. Gaur eguneko kultur egueran beti neke ote dea mili. tante berririk aurkitzea?
ASUNAK.–Dakizuen bezala, asunek lur emankorrenak sarritan dituztela jite-gunetzat aukeratzen... bueno! Hauxe bakarrik hemen gaindi daukagun herrizalekeriaren berri izan dezazuen. "Asanak"? Beraz gure kultur ihardueren xixtez lozorroan murgilduz doan ibar honen animak esnatzeko helburuan... Bai halatsu azal daiteke gure elkarte deituraren nongotasuna.
Bestalde, hogei bat gazte gara gutxi gora behera ia astero biltzen garenok. Ez dugu uste baitaezpada erraza denik militante berrien topatzea. Askotxotan entzuna da kulturzaletasunak denbora eta eskukotasun ugari eskatzen dituela... eta ez da horixe zinez gezur borobila. Gu sortu gara ere herritar gaztetxoen aukera kulturala sustatzeko asmotan. Gero garaiak egiten du ondarra... Hauxe dela eta, hurrengo belaunaldiarengan nahiko usteon daukagu denek hemen. Gainera, elkarte hau osatuz geroztik, gure herri bietako gazterien lokarriak sendoagotu baino ez dira egin.
A.–Zertan dautza Ipar aldeko beste kultur elkarte edo zentroekin dauzkazuen harremanak?
ASUNAK.–Egi guztia sala, nola orainokoan talde oso berritzat garen hartuak, lotura urri daukagula Ipar alde honetako beste kultur aktorekin. Lehenengo kontaktu bat jaso berri dugu Baigorriko "Basaizea" batasunarekin. Hunek antolatzen duen Nafarroaren eguna dela ta, proposatu diegu gure toberen saioa igande hartan ematera... arratsaldearekin, apirilaren 17-an naski. Etorkizunari begira, nahi genuke orain epe labur batetan mugaz haranzko kultur elkarte batekin hartuemanetan jarri eta ondorioz, ahaleginean balego behintzat, aktibitate batu batzu aurreratu. Egun batez gertatuko balitz, hauxe izango litzateke gure talde gazteari ekarriko liokeen arnasarik biziena uste dugu...
A.–Dagoeneko burutu dituzuen kultur arloko ekintzen artean, benetan nabargarri daude aurten antalatudako "Deabruaren boketak" tobera mustrak.
ASUNAK.–Bai zinez deabruaren apostua izan dela guretzat azken urteotan galduz zihoazen tobera ohien horrela lau plazetara berbultzatzea. Irudiz eta mementoan hasteko, gauzak bide onean daudela, gehienik Gillaume Irigoien antzerki idazle lumaren zorrotzari esker. Gero Garazi aldeko "Garaztarrak" dantza multzoaren kontribuzio garrantzitsua guztiz azpimarragarri dela ere. Azken honek berriki sortu duen gaztetxoen taldea agertu beharko litzaiguke tobera denboren Uztaritzeko txaranga eta Arrozagarai lekuko pertsularia famatua alaitzalle izango ditugularik.
A.–Laburzki aipatzen al digukezue "Deabruaren boletak" ikusgarri honen mamia?
ASUNAK.–Ezer azaldu baino lehen esan dezagun gaurreguneko ipar aldearen egoerari dagokionez, gai guztiz erreten bat aukeratu dugula.
Eiheralarre. Igandea. Aratsalde apala. Baserri hara honaten eguneroa. Itsumustuan, polizia karro bat plazara ailegatzen da kriston zaratan. Herritarrak oro sor eta lor... Unean, plaza inguruko etxe miaketak dira hasten. Polizia gizonek finean bost presuna dituzte atxilotzen eta segidan auzitara eramaten. Baina bi hitzez, justiziaren nahikeriazko edo nahigabeko epaitzak orokorki dituela salatzen aurtengo toberen lemak.
A.–Preseski zuek zer inpresio dankazue Ipar aldearen kultur situazioaz?
ASUNAK.–Urteak paseaz doaz eta beti gaude hemen instituzio publikoen ohizko indiferentziaren aurrez. Ezkortasun hutsean amildu gabe, irtenezin antza daukala hemengo kultur egoerak. Geroz eta langigarriagoa azalduz doakigun situazioa larria pairatzea behartuak gara. Azken aldiotan, barneko hiru kultur zentroek, nahiz eta krisiari eginahala adore erantzun, ia nora barik doazela dirudite, gogo erne batzuen inguruan baizik aurrera jotzen dutelarik. Funtsera gu ere, Asunekoak, kulturgintzan borrokatzen dugulakoan, hemen askok marjinazioaren eremuan gaituzte kokatzen. Aita borroka gabe inoiz ez gara arlo horretan ere gailen geratuko... Eta gaude inoiz ez ote garen gure kantonamenduko jaun haundi maundien begiko izango...
Hau dela eta, are kezkagarriagoa dena, oraitik hara ahalmen gutxiagorekin beharko dugula jokatu hemendik aurrera bizitzeko. Hala ere oro har, kultur normaltasun gabeko ur lauso hauetan, ezin daiteke esan euskara bera atzerantz doala baizik eta kultur talde txikien iraupena galtzorian dagoela.
A.–Bukatzeko azken itauna. Aurtengo toberak, ongi jakinean burututato aukera ala sollik tradiziozko axola.
ASUNAK.–Ah...! Oso pozik gaude ez bait diguzu eskatu ea ez ote genituenetz aurtengo toberok kasualitate hutsez antolatu...
Ez, zure lehen hipotesira joko genuke. Tobera mustrek antzerki mundura nahitaez artez daramatzagu. Eta nola guk sakon uste dugun antzerkigintza Ipar alde honen kulturaren habe sutsuenetarik bat dagoela, finean oso ulergarri da gure hautua azaltzen. Horiek guztiak esanik, gu eztitan gaude gure asmoa gauzatuz doalako; ez bait zen guretzat sarrera makala horrelako gertakizunaren antolamendua.
Besterik gabe Garazi txoko honetorik oroeri gorointzirik beroenok eta agian datorren martxoaren 20era.
JAKES AHAMENDABURU

Forma parateatralek aspaldiko tradizioa dute Iparraldean; aurten toberak berpiztuko dituzte Ehieralarren.
Hauxe da martxoan 20-ko ihardunaldia iragartzen duen afixa; ez utsa egin zitari.
50-51

GaiezHizkuntzaEuskaraEkitaldiakKabalkadare
GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakAsuna Batas
EgileezAHAMENDABU1Hizkuntza