argia.eus
INPRIMATU
Ahaideak: "Preso komunak baino okerrago dauzkate"
2021eko uztailaren 23a
Teresa Mitxelena-rekin elkarrizketan.
Ahaideak: "Preso komunak baino okerrago dauzkate"
Iparraldeko preseen familiak eta lagunak biltzen dituen elkartea da "Ahaideak", eta orain artean Iparretarrak eratun dearen inguruan eroritako presoen senideak koordinatzen ditu. Teresa Mitxelenarekin aritu gara talde horren lanaz.
Teresa Mitxelena.-84eko urtarrilean sortu zen «Ahaideak», IKren prentsaurreko batera kazetariak eramaten zituztelarik lau militante arrestatu zituzten ondotik. Garai hartan, Jean Paul Hiribarren preso zegoen jadanik, eta pentsatu genuen egokiago zela familia guztiak biltzea presoei laguntza ekonomiko eta humanitarioa ekartzeko.
ARGIA.–Gaur egun, zein da zuen lan nagusia.
T.M.–Lehenik, familien arteko loturak indartzea eta gero presoei buruzko informazioak biltzea, gelditzeak nola iragan diren, presondegietan zein kondizionetan bizi diren presoak. Presoen urruntzeagatik familiek dituzten gastuak gure gain hartzen saiatzen gara eta preso bakoitzari hilabetero 900 1ibera bidaltzen diogu, janaria eta behar dituen gauzak eros ditzan. Hortik aparte, sostengua antolatzen dugu protesta ekintzak eginez, apezpikuari delak bidaliz, telegramak igorriz barne eta justiziako ministraritzei detentzio kondizioak hobetzeko eta azkenik adibidez Aguerre zauritua zen militantea hospitalera bidali dezaten ahaleginak egin ditugu eta lortu dugu. Erregularki Euskal Herritik presoak bisitatzera joaten den abokatu baten bidaiak gure gain hartzen ditugu ere.
A.–Nortzuk dira defenditzen ditu. zuen presoak?
T.M.–Ahaideak elkartearen helburua da Iparraldeko presoak laguntzea eta horien familiak biltzea, jakinez jadanik errefuxiatuak laguntzeko komite bat bazegoela. Erran behar da Iparraldeko presoen familia guztiak etor daitezkeela gurekin lan egitera, eta denak onartuak dira. Gaur egun hunkitzen ditugun presoak dira ustezko IKko militanteak direnak eta Iparraldean ekintzak egiteagatik erori direnak. Presoak ez ditugu hautatu eta momentoan 21 dira gure laguntza onartzen dutenak.
A.– Zein kondiziotan bizi dira presoak?
T.M.–Erran dezakegu lehenik preso komunek dituzten baino kondizio okerragoetan bizi direla batzuk. Ez dira preso politikotzat ezagutuak, ez dute estatuto berezirik eta ez dituzte denek kondizio berdinak. Ez dago erreglarik. Adibidez, Gabi Mouesca gelditu ondotik zigor zelda batean sartu zuten 45 egunez eta gero isolamenduan utzi dute. Isolamenduan direlarik, ez dute inor ikusten, zaindariek ez diete hitzik esaten eta Gabik kondatzen du egun osoan ez duela sei hitz baino gehiago erraten: «milesker» janaria ekartzen diotelarik eta «gehiagou janari gehiago nahi duelarik. Paseoetan ere bakarrik ibiltzen da beste zelda batean zaindariz inguraturik bere mugimendu guztiak kontrolatzen. Idatzi dizkigun azken gutunetan zerbait egitea horren kontra eskatzen digu, bere burua «yaourt» edo «yogur» bat bezalakoa bilaka ez dadin. Jadanik, kontzentratzeko arazoak baditu, zazpi hilabete pasa bait darama kondizione horietan.
Babi Bidart ere isolamendu zeldan dago, eta pentsatzen dugu Filipek egoera berdina ezagutuko duela. Beste presoek ez dute elkar ikusten eta arazoak badira bisiten baimenak lortzeko, epaileek nahi duten bezala egiten bait dute. Bisitak uzten dituzte nahi dutelarik, eta nahi dutenari.
A.–Azken hilabete horietan presoen aldeko komite asko sortu dira, nola esplikatzen duzu fenomeno hori?
T.M.–Komite berriak antolatzen direla presoen inguruan gauza normala da. Jadanik 83an J.P. Hiribarren detenitu zutelarik, eta baita ere Gabi Mouesca 84ean, komite bereziak agertu ziren horien lagunak bilduz. Gazte horiek gehienetan presoa hurbiletik ezagutu dute, eta bere askatasuna lortzeko mugitu nahi dute sostengu pertsonalizatu bat ekarriz. Komite horiekin gertatzen da denborarekin dinamika galtzen dutela bereziki presoak kondena luze bat duelarik eta errepresioaren aurka lanean ari diren beste taldeekin loturarik ez badute. Baina eraman nahi duten sostengua ez da sartzen jadanik eraikiak diren komiteetan. Gero beste arazo bat planteatu da abertzaleak ez diren jende batzuk geldituak izan direlarik, horiek beste defenisa mota hartzen dutelako.
13


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakAhaideak
GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakEspetxeak
PertsonaiazMITXELENA4