Willy kuijpers: "Terrorismoa amaitzeko eman herri bakoitzari zor zaiona".


2021eko uztailaren 23an
Willy Kuijpers-ekin elkarrizketan.
Ez da harritzekoa "aktibismo" hitza Willy Kuijpersen ahotan hainheste aldiz entzutea. Bere alderkideek aipatzen dutenean, beti azpimarratzen dute Willy "aktibista", mundu guztiko herrien kausarekin elkartasunezko ekintzetan ari den gizona. Egon ere herriek barruian ari diren toki guztietan egon da eta dago. Gaza eta Zisjordanian egon da; egunotan Ghanara jontekotan dago, Kurdistanera ere bai. Ertamerikan ere askotan egon da.
Bizibidez irakaslea bada ere Louvenen (Lourain-an), bere bizitza guztia politikari konsakratu dio. Volksunie alderdi nazionalista flamandarreko ordezkari bezala Estrasbargoko Europako Parlamen tuan, euskaldunan autodeterminazioan alde aritu zen ETAk Zaragozan guardia zibilen aurka egin erasoa gitzetsi ondoren.
Willy kuijpers: "Terrorismoa amaitzeko eman herri bakoitzari zor zaiona".
GALDERA: Euskal Herriak aspaldiko adiskidea du zuregan, ezta?
ERANTZUNA: Bai, horrela da. 1966. urtean hasi ziren nire kontaktoak Euskal Herriko erresistentziarekin. Valen Depaun izeneko intelektual flamandar bat etorri zitzaidan esanez Euskaditik etorri berria zela eta oso grabea zela inperialismo frankistak Euskal Herriari egiten zion erasoa. Zerbait egin behar genuela, hori zen bere asmoa. Eta, zer egin genezakeen? Intelektualen artean hasi ginen lehenengo, Euskadiko errefuxiatu politikoei languntza eskainiz. Hala izan zen hemen errefuxiatuak onartzen hastea. Julen Madariaga, ETAko fundatzaileetarikoa, izan zen lehena, eta bere atzetik beste asko etorri ziren. Ikasketak hemen egin ahal izateko languntza eman genien, diru aldetik, paperak prestatze aldetik.
Gero, 1968, Leuvenen (Lovainan) unibertsitari errebolta nagusiekin koinzidituz, euskal mugimenduaren aldeko ekintza eta panfleto pila zabaldu genituen. Hortik aurrera, Flandrian panfleto asko egin izan dira gero klandestinoki Frantzian sartu eta Pirineotatik zehar Hego Euskadira pasatzeko.
Era honetan anaitasun maila handia lortu genuen Flandria eta Euskadiren artean, flamandar éta euskaldunen artean. Gainera, ez dugu ahaztu behar euskararen sorteak eta flamanderarenak antzerakotasun asko dituztela: Kastillarrek euskara zapaldu badute eta zapaltzen badute, gu ere, flamandarrak, bi mendez egon gara Kastillaren okupazioa jasaten. Ordutik datorren Arrazola abizen bat badago gaur flamandarren artean. Oñatikoak ziren.
GALDERA: Euskaldunak Flandrian egotetik aparte, zu zeu ere hainbat alditan egongo zinen Euskadin?
ERANTZUNA: Noski. Franco hil aurretiko urtean, kasu batez, Gernikan egon nintzen, Aberri Egunean, nire aberkide eta alderdikide Walter Lluitenekin, senataria bera Belgikan eta ni parlamentari. Ordutik ezagutzen dut baitere goardia zibilek Bilbon daukaten kuartela...
GALDERA: La Salven atxilotuta egondakoa zara?
ERANTZUNA: Atxilotuta edo, baina bai. Gernikan meza nagusia entzun ondoren panfletoak zabaldu genituen eta eleiz inguruko estatua baten oinetan Euskadiko, Flandriako eta Europako bandera haizeratu. Mundu guztiak ihes egin zuen, eleiz bazter guztiak goardia zibilez beterik bait zeuden, eta gu biok bakar bakarrik gelditu ginen. Guardia zibilek atxilotu egin gintuzten eta furgoi batzutan Bilbora eraman, han sotano batzutan sartuta egon ginen luzaroan.
GALDERA: Ez zenuten torturarik jasan?
ERANTZUNA: Ez bereziki. Interrogatorioen bitartez jakin zuten ni parlamentaria nintzela eta Walter senataria. Muga espainarra nondik gainditu genuen galdetzen zidaten, eta nik ez nuela Espainiako mugarik gainditu. Harriturik galdetzen zigutenean, nik ihardetsi, geunden toki hura ez zela Espainia, Euskadi baizik.
Direla hilabete batzuk egon nintzen Bilbon eta ikusi nuen berriro hainbeste gogoramen zekarzkidan koartela.
GALDERA: Inoiz entzun dut Iparraldean ere izan zinela atxilotuta?
ERANTZUNA: Bai, bi aldetako «txakurrak» probatu ditut zuenean. Baionan izan zen. Euskal militante preso eta errefuziatu politikoen alde Baionako katedralean egiten ari zen gose greba batetan. Halako batetan mitin bat egin zen frontoian eta ni hitzarekin nengoela poliziak ageri ziren. «Lagunak, horra hor non dugun bisita, horra hor txakurrak» esan nuen eta atxilotu egin ninduten gure himnoa kantatzen hasi nintzenean.
Baionatik Pabera eraman gintuzten furgoietan eta handik Parisera, Frantziatik bota aurretik. Aktibismo maila ona, kooperazio on bat egon da euskaldunak eta flamandarren arteon.
GALDERA: Baina zer gertatu zen Europako Parlamentuko bilera nagusi hartan, Estrasburgon, zure aurkako iskanbila hura sortzeko?
ERANTZUNA: Ni terrorismoaren aurka nago. Pakezalea naiz. Euskadin eta Espainian ETAk egiten dituen sarraskiak gaitzetsi egiten ditut, berdin Irlandan eta beste toki askotan ere. Baina era berean, gaitzesten ditut Estatuak egindako ekintza terroristak ere, Espainiako Estatuarenak alegia.
Orduan. Minutu batzuk nituen hitzegiteko eta konparaketa bat egin nuen Etiopiako Estatuaren terrorismoa eta Espainiakoaren artean, ETAk Zaragozan egin ekintzaren aurka agertu nintzen bezala.
Sukursalista espainiarrek heuren prentsa medio guztiak ekarriak zituzten Estrasburgora egun hartan, Zaragozako ekintzaren gaitzespena jasotzeko, eta ezustean, parlamentari estranjero bat Euskal Herriaren alde agertzeak amorruz bete zituen. Ez zuten espero parlamentari atzerritar batek Espainiako Estatuaren terrorismoa horrela salatu zezakeenik.
GALDERA: Baina ez ziren Espainaiarrak bakarrik haserretu orduko hartan?
ERANTZUNA: Ez. Gauza bitxi baina polita, kontserbadore britainiarren buruak, Michael Welsh-ek ia astindu ninduen hemiziklotik ateratzerakoan. Estatu sakratua jo omen nuen, eta hori barkaezina zen. Horra hor bitxitasuna, sozialista espainiar eta kontserbadore britainiarrek bat egin zuten nire aurka eta eskatu nire hitzak ekitaldi hartako aktetatik kentzea. Ez zuten lortu.
Bide batez aprobetxatu nuen Welsh jaunari esateko ea zergaitik ez ziren erretiratzen Irlandatik, baitare askatasuna ematen Eskozia eta Gales-i. Aprobetxatu nuen nirekin Euskadira etorri eta han preso eta atxilotuen testimoniak entzutera gonbidatzeko.
GALDERA: Agian ETAren ekintza gaitzestearekin konformatu behar omen zenuen?
ERANTZUNA: Hori nahi zuten, dudarik gabe, baina zerbait gehiago esatera behartuta nengoen, nire printzipioen arabera. Eta ez nuen beste munduko gauzarik esan. Eman herri bakoitzari bere legezko eskubiea eta ekintza terrorista pila bat erresolbituko dira. Zeren, zein da terrorismoaren arrazoia? Zein da bonba jartzen duen jendearen arrazoia? Ez dute bonbarik jartzen anarkistak direlako, negatibistak direlako. Aztertu egin behar dira biolentziaren arrazoiak.
GALDERA: Zure alderdiak, Volksunie-k, hamasei deputatu ditu Belgikako Parlamentu zentralean, hamalau ordezkari Senatuan, hirurogeita bost deputatu Erregio Kontseiluan eta mila alkate inguru, gure informazioek gaizki ez badiote. Hitzegin dezagun zure alderdiaz, noiz sortu zen, inspirazio ideologikoa, helburuak...?
ERANTZUNA: Bai, ondo diote informazio horiek. Bestalde, gure inspirazioa nazionalismo flamandarraren historian kokatzen da.
Nazionalismo flamandarra Belgikako Estatuaren sorrerarekin berarekin ailegatu zen. 1830. urtean sortu zen Belgikako Estatua, kapitalismo britainiarra eta inperialismo frankofonoaren eskutik. Britainia Nagusiak eman zigun lehen erregea , Leopold Von Saksen- Cobourg . Errege honek berrogei urte zituela hamazortzi urtetako printzesa batekin ezkondu behar izan zuen. Baina, noski, printzesa hori, Marie Louise, Frantziako printzesa hereditarioa zen. Ezkontza artifiziala Estatu artifizialarentzat.
Eta Estatu inposatuan, hizkuntza inposatua. Zein?, eta frantsesa, hizkuntza bateratzaile bezala. Erlijioa ere bateratzailea: Erromako Eliza Katolikoarena, ipar Europako protestantismoaren aurka, frantsesak nederlandarren aurka.
Apurka apurka, mugimendu flamandarra altxatzen joan zen, idazle flamandarren esku batez ere. Nederlanderaz –hori da flamandarrek darabilten hizkuntza literarioa–idatzi nahi zutelako.
Lehenago kultur kutsu batez hasi zen, beraz, mugimendua, baina laister hartua zuen gite politikoa. Halere, lehen errebindikazioa Flandrian elebitasuna ezartzea zen. Konturatu «Flandrian» diodala eta ez Belgita osoan. Horrela 1884. urtean atera zen Belgikako lehen lege linguistikoa. Baina hori lortzeko, hau da administrazioa, irakaskuntza, justizia nederlanderatzea, kartzela eta jipoi handiak jasan behar izan zituzten apaiz, maixu etabarrek.
Historia guzti horren ondotik sortu zen Volksunie, 1954.ean...
GALDERA: Ideologikoki, non situatzen duzue zuen funtsa?
ERANTZUNA: Gu nazionalista federalistak gara. Flandriako autonomia nahi dugu. Merkatu libreko ekonomiaren alde gaude, baina Estatuaren kontrolpean. Europari dagokionez" herri eta erregioen aldeko Europa nahi dugu. Zentralismoaren aurka gande, ez gaude waloniarren aurka
Eta guzti horretan ari gara Europako Parlamentuan ere, Maurits Coppieters doktorea lehenengo, 1979.ean, eta Jaak Vandemeulebroecke eta neu orain.
GALDERA: Zergaitik leporatzen zaizue ultraeskuindar kutsua?
ERANTZUNA: Eta euskaldunetaz zer esaten du propagandak kanpoan. Denak terroristak zaretala. Ni Espainiako enbaxadara joan naizenean, Bruselasen esan didate kontuz ibiltzeko denak ezkertiarrak direla eta. Ordez, zer esaten du propagandak mugimendu nazionalista flamandarrari buruz? Eskuindarrak garela.
Nazien okupazio garaian eta kolaboratzaileak egon direla flamandarren artean? Bai, noski. Baina nork kolaboratu du gurean, Philips entrepresak, esate baterako, gerra aurretik, gerra garaian eta gerra ondoren berdin jarraitu du. Gurean, Bretañan, edo Euskadin bertan edo beste toki askotan kolaboratu den bezala egin da, ez besterik.
Gero, propagandak nahi izan duena esan du, propaganda belgikarrak esan nahi dut. Flandriera eta alemaniera hizkuntza anaiak direla, beraz bisk direla errefusagarriak, konkomitantziak etabar...
GALDERA: Zer pentsatzen du Volksunie-k OTAN-i buruz?
ERANTZUNA:Gu OTANen alde gaude, baina esaten dugu OTANeko arazo politikoak parlamentuan diskutitu behar direla, zeren OTANek fakultate politikoak ditu. Otanismoaren alde, bai bereiztasun horrekin gaude.
GALDERA: Eta Euskadin alderdi anaia Karlos Garaikoetxearen Eusko Akartasuna duzue, naiz eta «Volksunie» hitzaren itzulpen literarioa, euskaraz, «Herri Batasuna» izan?
ERANTZUNA: Bai, horrela da. Europako Parlamentua martxan hasi zenean, 1979.ean, zuenean autonomia iritsi zen. PNV ofizialki onartua Franco hil ondoren, heurekin elkarrizketa kordialak hasi genituen.
Gero, 1984.ean, Vandemeulebroecke eta ni hemen, Estrasburgon, eta PNVko ordezkariak ere ailegatu ziren. Gure asmoa elkarlanean aritzea zen. Jon Gangoiti eta Andoni Monforte europarlamentariak hona iritsi aurretik ere, akordio bat egina genuen PNVrekin eta alderdi honek pertsona bat bidali zuen Bruselasera, prestatzen joan zedin eta gure ordainpean.
Mutil hori probisionalki egon zen hemen, esperientzia hartuz, guk "Europese Urijie Alliantie" (Alianza Libre Europa) izeneko koalizio bat bait genuen, Europa guztiko hamazazpi alderdi desberdinez osatua.
PNVkoak iristean, halere, gure esperantzak erori egin ziren, kristaudemokratekin joatea nahiago izan bait zuten. Nire ustez, PNVkoak erratu egin ziren. Berrogei milioi pertsona inguru daude Europako komunitateko bederatzi hizkuntza ofizialetan hitzegiten ez dutenak. Denok batera jarri beharra dago. Hau da gure esperantza nagusia. Hau da erregionalismoa Europan.
Guztiau horrela, berriro hauteskundeak zuenean eta Carlos Garaikoetxea atera zen parlamentari. Orduan, Eusko Alkartasunarekin bat egin genuen eta geroztik gure harremanak oso onak dira.
Bestalde, nik Eusko Alkartasunan ditut jarrita begiak. Nik uste dut bere bide praktikoa, ez estremista, oso karta ona dela.
Nire ustez Herri Batasuna oso politika fortzatuan ari da, inola ere ez errealista. Beste aldetik, PNV duzu, politika sukurtsalista joketzen ari delarik.
GALDERA: Baina, aipatu duzun aliantza hori Europako Parlamentu mailan bakarrik aritzeko da, ala helburu anbiziosoagoak daude horren atzetik?
ERANTZUNA: Ez, Europako Parlamenturako soilik. Hortik aparte alderdi bakoitza librea da bere politika egiteko. Ez da aliantza parlamentario hutsa baino.
GALDERA: Eta, Herrien Europa egiteko tresna egokia al dira egungo instituzio eurokomunitarioak?
ERANTZUNA: Bai, baina egungo Europako Parlamentu hau ez da besterik Europako instituzio zaindaria baino. Bere eritzia baino ezin du besterik eman. Ez da oraindik parlamentua. Podium bat besterik ez da.
GALDERA: Euskadira berriro, zer uste duzu ETA eta Espainiako Estatuko botereen arteto negoziaketa politikoari buruz?
ERANTZUNA: Uste dut oso gauza ona dela. Elkarrizketek beti ematen dute fruitu ona. Euskadiko intermediarioek, erakunde kulturalek etabar, esijentziarako aukera ezinobea daukate orain. Autoderminazioa zein mailatan diskutitu behar den, Nafarroako arazoa, atzerriratuen egoera, preso politikoen egoera, tortura, etabar. Zerrenda luzea egin beharko da.
X. ARONDO
35-39

GaiezPolitikaEuskal HerrGatazka
GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaFLANDRIA
PertsonaiazKUIJPERS1
EgileezARONDO1Politika


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Eguneraketa berriak daude