"HASIko Biltzarren gogor eta jator eztabaidatu dugu denok".


2021eko uztailaren 28an
Josu Iraeta, HBko mahai nazionalekoa
"HASIko Biltzarren gogor eta jator eztabaidatu dugu denok".
LABeko militante-eta HBko mahai nazionaleko partaide bezala ezagutzen zen Josu Irasta. Gasteizko hitzarmen berrirako lehen urratsak ematen zirenean ikusi genuen Ajuria Enean sartzen Tasio Erkiziarekin. Eta HASlko kongresoaren ondoren behin eta berriro aipatu du bere izena prentsak Donostian jaio eta hizkeraz ere nafartuta dagoen gizon gazte hau. Une honetan norbaiti galdetzekotan, honi galdetu behar geniola erabaki genuen.
ARGIA.–HASIren azken kongresuaz sekulakoak argitaratu dira prentsan. Zer gertatu da zuen alderdian?
Josu Iraeta.–Lehendabizi, galdera hau egiteaz pozten naizela esango dut. Hasteko, Kongresuaren edukinari lotu aurretik, esan behar da gure alderdiaren kongresua ez dela beste alderdiak egiten dituzten berbena horiek bezalakoa. Gurea alderdi ilegala da eta kongresuak klandestinitatean egin behar izaten ditugu.
Orain gutxi eginiko kongresu luze honek bi zati izan zituen: lau urtetako balorazioaz arduratu zena eta bestea, ponentziena. Ponentzietan eztabaidatu zen lehena nazioartekoa izan zen; honetan, orain dela lau urte egindako balorazioaren jarraipen bat egin zen, ene ustez, sakonagoa, irekiagoa eta garrantzitsuagoa, baina aldaketa handirik gabekoa.
Gero, linea politikoari heldu genion. Ez zen eztabaida ikaragarririk izan, normala, KASeko erakunde baten izaten den eztabaida: zintzoa, jatorra eta gogorra. Txosten honen mamia kojuntura azterketa eta KAS bloke zuzendariaren garapena izan zen. Egoera politikoa aldatu arren, ez da aldatu guk erabilitako tresna horiek baliogarriak izateko moduan, eta horregatik hauek sakondu eta indartu ditugu norabiderik aldatu gabe.
Hirugarren ponentzia, aldaketa eta eztabaida gehiena sortu duena, estatutoena, izan da. Gure alderdia azken urte hauetan luzatu, gizendu eta gizondu egin da baina oraindik hasierako estatutoekin genbiltzan eta egoera politikoak agintzen zigun tresnak sendotu eta hobeagotu egin behar genituela.
A.– Prentsan argitaratu denez, kristoren eztabaidak izan omen dituzue.
J.l.–Ezin daiteke uka, egia delako, eztabaida gogorrik izan zela. Baina KASeko blokeán, Herri Batasunan, hartutako erabaki politiko horiek euskal mugimenduaren oinarriak eta tresnak direnez, eta gure eta nazio askapenerako euskal mugimenduaren helburua herri honen askatasuna dela kontutan izanik, orduan ikusi behar da nolako seriotasunarekin eztabaidatzen diren gauzak, jakinik zer nolako ondorioak ekar ditzaketen. Horragatik gure kongresua ez da berbena bat izan.
Ondorio gisa, prentsak atera duen konklusioa aldaketa batzu izan direla eta korapiloa askatu nahian, idazkari nagusiaren afera atera dute. Gure alderdian figura horrek Euskadin eta kanpoan alderdiaren izenean agertzea zuen eginkizuna. Gaur egun, alderdiak erabaki du eginkizun hori ejekutibak hartuko duela, eta hau da prentsak, filtrazioen bidez, gehien erabili duena. Hala ere, kongresua ona eta gogorra, behar bezalako, izan da.
A.–Prentsan irakurria dugu Josu Iraeta eta Joselu Cereceda buru zituen sektore batek estatu kolpea jo duela eta aurreko zuzendaritza pikutara bidali duela.
J.l.–Hori prentsa batetan agertu da baina ez da egia. Nik hementxe esaten dizut kongresu horretan bota nituen hitz bakarrak azken ekitaldian bota nituela ota zaila da zuk esan duzun bezalako estatu kolpe bat jotzea hitzik esan gabe. Hori gezurra da. Erakunde bezala gauza batzu ongi aztertu ondoren, erabakiak hartu eta aurrera eramaten ari dira. Eta, nola ez, egituraketa bat dator gauzak argitu eta indartzeko. Linea politikoaren norabide aldaketa eman denik etabar, gezurra da.
Gauza garrantzitsu bati begiratu behar zaio: baieztapen horiek nondik datozen eta prentsa horrek non dituen bere iturriak informazio hori kaleratzeko. Gogoratu erazi behar da ZEN planaren ondorioz medio horiek eta beste tresna anitz pozoinketara behartuak direla.
A.–Beraz, KASen baitan egoera ez da kanblatu, blokearen konfigurazioak berdin jarraitzen du?
J.l.–Berdin, berdin. Azken finean, etsairen helburua ez da HASI erasotzea, Herri Batasuna baizik. HASlk HB barnean zer paper duen argi dute, badakite ere HBn, koalizioa denez, bi alderdi daudela HASI eta ANV.
Poliziek nik eskuratu baino lehen eskuratuak izango dituzte txostenak eta eta orain poliziak beste tresna batzuren bitartez kaleratzea gure artean iskanbilak daudela, erdibitze politika bati erantzuten dio. ETAn bi zati daudela, HASIn bi zati direla, HBn beste bi... baina hori esaten dutenak gure etsaiak eta etsai horien sozio eta lagunak dira! Bada zenbait pertsona, ustez abertzale direnak, eta sekulan izan ez direnak, euskaldunen aurkako jokaera dutenak. Hauek beren jokaera politikoari komeni zaizkion zatiketak ikusten dituzte, hauek dira gure etsaiaren sozioak.
A.–Etengabe ateratzen ari den beste gai bat da, ETAk sortu dituela aldaketak HASIn, berak kontrolatzen duela KAS blokea...
J.l.– Nik berriz ere esango dizut: gauza bat dela blokea eta beste gauza bat dela Herri Batasuna. Eta, berriz ere, aipatu duzun hori nork esaten duen ikusi beharko dugu. Nork dio hori? Horretara behartuak direnek. Gure aurka ez dute asmatzen, geroz eta tresna ilegalagoak, demokrazia batetan onartu ezin daitezkeenak, erabiltzen dituzte, eta halere, ezin digute frenurik ipini. Gure helburuak betetzera heltzen ari garela ikusten dutenez, hormaren kontra dauden katuak bezalakoak dira, tresna guztiak baliogarritzat hartzen dituzte, eta hauxe da ZEN planean intoxikaziori dagokiona.
A.–Aipatu duzu «gure helburua. tara iristen ari garela». Biltzarrean KAS alternatibaren lorpena hurbil dagoen edo aztertu, somatu duzue?
J.l.–Ez diot galderari ihesik egin nahi, baina nik esango nuke hurbilago gaudela. Orain 9-10 urte Geroikako edo Moncloako estatutoa jaio zen eta orduan tresna hori erabiliz ETA desagertuko zela pentsatzen zen, ez zegoela haren beharrik, estatuto honen bitartez lortuko zirela Herriaren nahiak. Urte asko pasa da eta ETAk jarraitu du, Herriaren nahiak ezin direlako bete. Eta gainera, Estatu Espainoleko jendea mahai batetan esertzera behartu du negoziatzera.
Orain 9 urte HBren finikitoa espero zen baina, Herriarentzako zorionez, gero eta indartsuagoa, sendoagoa da. Udaletan lan gehiago eginez alkate kopurua gehitu du. Eta inork orain aipatzen ez duena: Europako parlamenturako boto gehien atera duen alderdi abertzalea HB izan da, desagertu baino sendoagotzen ari dela ziurta daiteke eta agindutako hitza bete ezin dutenak etsaiaren alde jokatzen ari dira.
A.– Behar bada oraingo pakto berriarekin ETAri finikitoa errezago eman ahal izango zaio...
J.l.–Pakto hau ez da berria. Gauza positibo bat dauka: Herriak nor den nor ikus dezake. Gasteizko parlamentu horrek ez du jaiotzez gaitasun politikorik, han egindakoek ez dute herriarengan oihartzunik eta paktoa herriaren begirada eskuratzeko egina da.
Inaxio Oliberik Euskadi Irratian esandakoak entzun nituen. Berak zioenez, hainbeste ordu etxe hartan (Ajuria-enean) pasa ondoren, nabarmen ikusi zuen zein lan gutxi egiten den Euskal Herriaren alde. Bestalde, Nafarroari buruzko atalean edozein navarrista eskuindarrek onar zezakeela eta ez zegoela Idazkari Nagusi bezala soilik, ordezkari bezala ere zegoela eta berak erabakitakoa onartuko zela zion. Handik piska batetara aurretik esandakoak pikutara bidali eta orain Herria eta abertzaletasuna defendatuz gero, ea abertzale den zein alderdi ados ez dagoen hor onartu diren atalen edukinekin...
Begira, Jose Antonio Ardantzak galdetu zidan zer pentsatzen nuen gure ingurura hurbiltzen ari ziren "beste nazionalista horietaz". Eta nik esan nion: -Zein galdera polita egin didazun Jose Antonio–bera farrez ari zen–. Mendian trumoiak jotzen duenean ardi batzu alde batera besteak bestera doaz, sakabanatu egiten dira, baina denak ardiak dira. Eta ez dira sakabanatzen gainera, ardi gaiztoak direlako, artzaina eskasa delako buizik. Hemen denok dakigu nor den artzaina-. Berehala jarri zen serio.
Horiek denak berdinak dira, ez dute etsaiari aurka egiteko gaitasunik eta ez diote aurka egin nahi gainera. Eta bitarteko horretan dabiltza. Garai batetan Eusko Alkartasuna horietatik bereiztuko zela zirudien baina garbi adierazi du orain, lehen zena orain ere dela; denak berdintsuak direla alegia.
PSOE batek aurpegia garbitzekotan EAJ baten beharra dauka. EAko norbaitek hankako mina baldin badu, agian Gipuzkoako Diputazioan aurki dezake gaitza. Euskadiko Ezkerraren jokabide politikoa eta EAk Diputazio hori izatearen zergatia garbi dago. Herriaren etsaiaren sozio egin dira.
A.–Une batean posible ikusi al zenuen EAk hitzarmen hori ez sinatzea?
J.l.–Bai. Zergatik ez. Baina Gonzalezen "El pacto de la Bodeguiya" hura sinatu ez zutenean, politikariek eta politikarientzat lan egiten duten kazetariek aurrera pausu bat edota EA HBren tesien- ingururako hurbiltasun batera zihola ziotenean, nik hori zalantzan jartzen nuen, jokaera posibilistatzat hartzen nuen eta Garikoetxeak eta bere kideek erantzuna Gasteizen eman dute.
A.–Eta politika fikzio apar bat eginez: EAk firmatu ez balu?
J.l.–Firmatu ez balu EAJren kolpe gogor bat jasango zuen. Bestalde PSOEk KAS alternatibaren hurbiltasunaren inguruan, ez zuen oraingo aurpegiarekin Parisa joterik izango, ez bait ginen HBkoek soilik izango Herria defendatzen genuenok. Ez dut esan nahi EAk ez firmatzeak HBri lagunduko zionik, baina bai PSOEren kaltetarako izango zela. Azkenean hauen morroin gisa jokatu dute, ez abertzale gisa. Eta hori ez da politika fikzioa.
A.–Aurrera begira, zure ustez, Gasteizko hitzarmen honek nolako ondorioak ekarriko ditu.
J.l.–Alde batetik, atalez atal irakurrita, demokraziarekin zerikusirik ez duten tresnak erabiliz aski ez badute izan, oraindik nabarmenagoa egingo da alderdi guzti horiek, tresneria hori hobeto jorratu nahi dutela, errepresio neurriak jorratzea alegia. Eta bestetik, politikoki hankasartze bat egin dute, zeren zerga politiko bat ordaindu beharko dute. Hauteskundeak hurbilago izan balira, ez zuketen horrelakorik egingo.
Herriari -eskaintzen diotenaren eta ematen diotenaren artean zulo handia dago. Herria nahasteko ahaleginetan dabiltza baina epe laburrera, lehen esan bezala, zerga politikoa ordaindu beharko dute.
A.–Zuek, Herri Batasunan, paktuaren aurreko jarrera garbi zeneukaten hasieratik. Eta hala eta guztiz ere joan egin zineten Gasteiza. Nolatan hori?
J.l.–Joan ala ez joan eztabaidatu egin zen, Mahai Nazionalean ez ezik, baseetan ere eztabaidatu zen. Joatea erabaki zen, deitu ziguten eta entzutera joan ginen. Entzun ondoren, gure ustez egoeraren azterketa azaldu genuen eta hau aldatzekotan zein tresna eta irtenbide zegoen, guztia idatzita. Prentsari ez emateko eta erantzuna jasoko genuela esan zitzaigun.
Bigarren deialdian deitu ziguten, berriro ere joatea erabaki zen baina jakin badakigu marko juridiko hau aldatzen ez den bitartean, etxe eder horretan (Ajuria-enean) ez dela mami politikorik jokatuko, ez dela herriaren onerako erabaki sendorik hartuko.
A.– Edozein modutara ere, hitzarmenaren inguruko operazioarekin Ardantza erreforizatua atera da.
J.l.–Ardantzak Herriari ezer onik ezin dio eskaini, egia hori da. Ardantza Madrileko bozeramale bat da, Moncloako bozeramalea. Beraz, indartua ezin daiteke atera, nahiz hilabete batzuetan protagonismo pixka bat hartu.
INAKI ZUBIONDO

"Azken finean, etsaiaren helburua ez da HASI erasotzea, Herri Batasuna erasotzea baino", dio Iraetak.
Josu Iraetak diokunez, HASIren 3. Biltzarreko eztabaidarik garrantzizkoenak estatutoen ponentziaren inguruan izan ziren.
Josu Iraetaren eritziz, Gasteizko akordioa sinatu dutenek zerga politiko astuna pasa beharko dute.
14-16, 17

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHASI
PertsonaiazIRAETA1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


Eguneraketa berriak daude