Jose Allende: "Ingurugiroa Ahazteak Bortxa Gehiago Dakar"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ingurugiroa eta energi nuklearrari buruz, Jose Allenderi elkarrizketa
Jose Allende: "Ingurugiroa Ahazteak Bortxa Gehiago Dakar"
Lore bakar batetan posatzen ez den erlea dugu Jose Allende. 'Zentral nuklearren kokatze politika' barazko tesia egitenz gain, lurralde antalokuntza, ingurugiro eta energiarekin erlazionaturik doazen gaietan oso aditua. 1974. urtean burruka antinuklearrean burubelarri murgildurik, egun Bibon, Sarrikoko fakultatean ekonomiako klaseak ematen ditu. Algortako bere teilatondo xarmangarrian, energia nuklearretaz inon aurki ez daitezken liburu mordo baten artean topatu dugu. Egunen batean euskara ikastea itxaroten du. Egun, zabor edo hondakinen inguruan eramaten ari den politika aztertzen dihardu. Ekonomian espezializaturiko doktorea izateaz gain, inguragiro eta energi nuklearraren arloetan gauza asko argitaratu ditu.
GALDERA: Noiz sortuko dira Eukal Herrian lehenbiziko aldiz ingurugiroaren aldeko mugimendu eta erakundeak?.
ERANTZUNA: Beharbeda eta erakunde bateratu zein antolatu bezala 'Orma' erakundea izango zen lehebizikoa (estatu mailan 1975. urtean sortutako ingurugiroaren aldeko erakundea). Hemen, Alfonso Perez Agote, ni eta hil zen beste lagun bat geunden; Almerian egin zen mugimendu ekologistaren bilerara joanez, gisa honetako mobilizapenak bultzatu genituen. 'Orma' honen inguruan sortuko dira lehenbiziko mugimendu ekologistek. Euskadin geroago sortuko dira.
GALDERA: 1974. urtearen gerizpean Euskal Herrian lehenbiziko mugimendu antinuklearrak sortzen dira. Hor ditugu Ispaster, Deba eta abar guneen inguruan sorturikoak. Zeintzu izan ziren mugimendu hanen katalizatzaileak?
ERANTZUNA: Bai, bai, hemen mota guzieteko mugimendu ekologista sortzeaz gain, ingurugiro arduraren alde jaioko direnak, mugimendu antinuklearraren baitan dute sorburu eta harrobia. Egoera honetaz baliaturik sortuko da gero 'Euskal Herriko Itsasalde Ez Nuklearraren Babespenerako Batzordea'. Nahiz eta haseran jende kopuru urriaz eratua egon, hauek Bilbo aldean zeuden eragin handiko familietariko partaideak ziren (Rekalde, Lemoiz, Getxo, Barakaldo, Mungia).
Denboraren poderioz, jende hau ingurugiroaren egoera tamalgarriaz jabetuko da eta aurrerago, jadanik eragipen handiko senitarte horiek desagertzerakoan, Batzorde horren partaideak horren alde hasiko dira burrukatzen. Kontzientziazio kolektibo hau gero eta gehiago barneratuko da beste pertsonen baitan eta honela partaideen kopurua ugarituko da, ehun mila pertsoneteko manifestaldiak egitea posible izan arte hain zuzen ere.
GALDERA: Euskal mugimendu ekologisten kronologia labur bat egin dezakezu?. Nola sortu ziren? Zeren inguruan?
E.A: Beno, kronologia honetaz globalki hitzegingo dizut datoen zehaztasunetan akatsik eduki ez ditzadan.
Lehen esan dudan legez, 'Euskal Herriko Itsasalde Ez Nuklearraren Babespenerako Batzorde'-tik beste mugimendu eta batzorde antinuklear autoktono batzu jaioko dira; hauek, Euskal erriko zenbait herri eta eskualdeetan sustraituko dira ifar baten atzetik abiatuz: Euskadiren aldeko nukIearizario eza alegia.
Sorreraren garai haietan gu ez ginen ekologista bezala definitzen, zeren eta kontutan eduki behar da, orduan zegoen 'ekologista'-ren arketipoa edo eredua hippyen gisakoa zela (eta itxura honen plazaratzean hedabide desberdinek partehartze handia izan zuten). Ni, kritika honen-aurka borrokatu nuen, are eta gehiago oraindik, nuklearizazio arazoaren nazioartekotasunaren aurka ere borrokatuz.
Estatu espainolera ailegatu zen lehen 'eguzkia', lehenbizi Euskal Herrira heldu zen, baina berehala muzin egin genion gorri eta hori kolorez bait zetorren... ezinezkoa zen kolore hauek onartzea. Bai Dinamarkatik e ta Alemaniatik arazoa internazionalizatzeko proposamenak izan genituen baina ez genuen joko horretan murgildu izan nahi. Gure asmoa, burruka propio hura nortasun berezi batez ornitzearena zen, honela herri baten ohitura eta nortasuna aldarrikatuz. Hura oso garrantzitsua zen guretzat. Gure helburua objetibo berexi batzuen aurka joatea zen, arazoa internazionalizatuz ez gindoazen inora. Honen adibide dugu, Lemoizko zentral nuklearraren aurka mobilizatu ziren ehun mila pertsona. Niré ustez nuklearizazioaren arazoa zentzu zabalean hartu izan balitz, jendearen erantzuna ez zen hain ona izango.
Honekin ez dut esan nahi internazionalismoaren aurka noanik, ez eta gutxiago ere, baina bai faseak errespetatu eta gauzak piskanaka eta bakoitza bere garaian egin behar direla. Honelako borrukan ezin daiteke garbia, zintzoa eta gardena izan... batez ere arerioa oso boteretsua eta hedabide guziak bere eskuetan dituen artean.
Mugimendu antinuklear hauen zabalkundeari jarraiki, esan beharra dago perretxikoen gisara gero eta gehiago jaioko direla Itsasaldeko Babaspen Batzorde horrek guzi hauen zuzendari gisa agertuz. Mugimenduak herri mailan hedatzen diren einean, biztanlegoaren kontzientziazioa lortuko da. Inoiz ez da gatazkarik izan mugimendu hauen eta Batzordearen artean, koordinaketa eder batetan lan egin izan dugu beti.
1978-79. urteotan talde ekologista berriak jaioko dira, baina hauek ezin daitezke parekatu gaur egun duten antolakuntza mailarekin. Gernikakoa eta beste lau gunetan ditugun ekologista taldeak oso ongi daude baina hauek ekologismo 'deskafeinatu' eta bigun baten zuzpertzaile dira. Euskadik ordea, egun eskatzen duen ekologismoa maila gorengo batetan eta gogorrago jorratzearen alde apostu egiten du (ibaien kutsadura, ohianen ebaketa masiboa...). Gainera kontutan hartu behar da, hemen, ingurugiro kultura eta nekazal kulturaren arteko harreman sendoa oso sustraiturik dagoela. Euskadik beti izan du nekazal nortasun tinko bat eta egun, arlo guzietan egin den hondamen eta suntsipenaren aurrean hartu beharreko erantzun egokia ekologismo tinko eta gogor baten muinetan barneratzea izango litzateke. Oso ongi iruditzen zait ehizaren aurka eramaten ari diren mobilizapenak, baina hau ez da nahikoa, ez eta gutxiago ere.
GALDERA: Orain dela hilabete gutxi, Erandion gertatu zireneko hemezortzigarren urteurrena izan dugu. Erandioko istiluen ondorioak izan al ziren–jendearen baitan– ingurugiroaren aurrean kontzientzia tinko bat sustraitzeko arrazoia?.
ERANTZUNA: Bai, bai, Erandiok ingurugiroaren babespenerako erro nagusia suposatu izan du beti. Erandiok betidanik eduki ditu ingurugiro kutsadura indize garaiak. Garai haietan, egoera pil-pilean jarri bazen ere, jendearen ingurugiroaren aldeko kontzientziazioak urte batzuetan beherakada bat ezagutuko du. Azken urteotan ordea, Erandioko jendearen erantzuna ezker abertzaleko jende batzuk bultzatua izan da. Esate baterako, HBko zinegotzi den Josu Cerratok arazo honen inguruan lanean dihardu.
Erandioko kutsaduraren arazoa orain dela hiru urte hasi da piska bat plazaratzen. Eusko Jaurlaritza bi legealdiotan ez da batere arduratu ingurugiroaren arazoaz. Gogora dezagun, gai hau Euskadik duen arduretatik nagusienetako bat dela. Gobernuaren bi legealdietako plangintzetan ingurugiroarena ez da inon ageri. Jaurlaritzaren plangintza ezaren ondorioz, ezin diezaiokegu gerora erantzukizunik leporatu, ez bait dira inon idatzirik ageri. Benetan, ingurugiroaren alorrean eramaten ari den politika lotsagarria da. Euskal Herrian ez dago gai honi buruzko kontzientzia politikorik. Politikoak beste ardura nagusiago batzuetan murgiltzen dira, naiz eta jakin Euskal Herria Europako gune guzietatik kutsadura gehien duenetariko bat dela.
GALDERA: Nolabait sasi-kontzientziazio bat lortzen denean, Erandioko arazoak konpontze asmoz kutsaduraren neurgailu batzu ipiniko dira. Zertarako balio izan dute hauek?.
ERANTZUNA: Honez gero badaramatzagu hogei urte ingurugiro kutsduraren neurketak egiten. Neurgailu hauek finkatzearen politika gezur haundi bat besterik ez da, fartsa bat azken finean. Arazoaren gainditzea ez datza hogei urtetan zehar neurketak egitean. Behin neurtuaz aski da, gero horren arabera ekintza aktiboak jarri beharko dira martxan kutsadura jeitsi dadin. Nahiz eta Europako neurgailu hoberenak eduki, ez digute ezertarako balio gero politika aktibo eta kontzientziazio sendo bat mamitzen ez bada.
Politika urri honi jarraiki, Eusko Jaurlaritzak azkenengo zazpi urte hauetan eraman duen bidea ikusi besterik ez dago. Beraien erantzukizunak diru laguntzak eskeintzera eta 'zuhaitz egunak' antolatzera bakarrik mugatu da. Ez du ezer ere egin.
Herri honetan aintzinarekiko analisia egitea beharrezkoa dugu. Betidanik eta herri honentzako prezeski, oroimen historikoak izugarrizko garrantzia izan du. Egun, ez da arazoaren inongo azterketarik egiten. Gai honetaz alderdi politiko guziek ez dute ezer ere egin, beste ardura 'nagusiago' batzuetan daude erroturik, eta jarrera hau ulerkorra beda ere, honek ez du esan nahi ingurugiroaren arazoa baztertu behar denik.
GALDERA: Ba al dago egun ingurugiroaren arazoa konpontzeko irtenbide edo plangintza altematiborik?.
ERANTZUNA: Egongo ez da ba?... Noski badagoela; Beste edozein lurraldetan egon bada zergatik ez ba hemen? Hortxe ditugu Pitsbourg, Berlin, London eta abarretan eramandako plangintzak.
Ingurugiroaren aldeko salaketak hain ugariak diren arren, politikoek oso ongi dakite bi aste barru ahantziak egongo direla. Konponbidea, politikoek ingurugiro babespenerako kontzientzia aktibo batez jabetzean datza. Kotzientziazio hau jadanik estatuko beste eskualdeetan sustraiturik dago, Katalunian esaterako arlo honetan eta lurrralde antolakuntzan gu baino aurreratuago doaz. Politikoek ingurugiroaren babespenerako salaketa ugariak ahaztearen jarreraz, inplizituki biolentzia eta indarkeria gehiago sortzearen efektua dakarte. Biolentziaren aurka lanean badihardute ere, honelako ardurak ahaztean jendeak harmenik eta erantzunik ez topatzean, marginaltasunean eroriaz biolentzia gehiago sortaraztearen errudunak dira. Gainera, Euskal Herrian ez dago arazo nagusiak estabaidetzeko edo konfrontatzeko ardura haundirik. Egun, eztabaiden urritasuna nagusitzen da.
'Zuzenbidezko Estatua' deritzon honetan estatua berak ez du ardurarik zenbait gai bide legal eta zuzenetik bideratzeko. Garai hauetan, giza-eskubideak amets iheskor bat besterik ez dira. Adibidez, hor dugu Rainbow Warrior itsasontziaren kasua. Atentatu hartan pertsona bat hilik suertatu zen. Geroago argitu zenez, tartean frantsez ministrari bat zegoen, baina estatuak ez dio honi garrantzirik emango eta handik laburrera arazoa ia ahantzirik zegoen. Honelako jarrera lainotzen duen estatu batek ez du inongo eskubiderik inori ezer esateko bera bait da errudun nagusia. Jarrera hau niretzat, jasanezina egiten zait.
GALDERA: Bilbo aldeko gune industrializatuteko biztanlegoa sarritan kexatzen da arnasa hartzeko garaian. Zein da egun duten osasun egoera?.
ERANTZUNA: Gai hau ere eskandalu izugarri bat dugu. Osasun mailaren ikerketek orain dela urte asko egon beharko zuketen gorpuzturik. 'Osakidetza' boterera iristen denetik gaur arte eraman dituen ikerketak hotsak eta oso urriak izan dira. Industrialgune honetan dagoen kutsadurarengatik, hemen, hilero jende mordo bat hilik suertatzen da, bai minbizi, asma eta edonolako gaisotasunen eraginez. Gune kutsatu hauetan ingurugiroaren aurkako sarraskiak egunero egiten dira. Gero ordea, sarraski hauek helburu konkretu bategatik ez dira plazaratuak izaten, alarmismoa hedatu ez dadin, alegia.
GALDERA: Burruka ekologistaren adar nagusienetako bat burruka antinuklearra dugu, hain zuzen ere Lemoizko zentralaren aurka eramandakoa. Geldialdia 88ko udaberrian amaitzen da. Zeintzu dira ordurako dauden perspektibak eta egoera legala?.
ERANTZUNA: Nire ustez, Lemoizko arazoaren garaian zeuden zenbait politikarik beraien aurpegiak lotsaz izkutatu egin beharko lituzkete orain dela sei-zazpi urte egin zituzten deklarazioak berplazaratuko bagenitu. Beraiek ziotenez Euskadik ez zuen autoenergi etorkizunik zentral nuklearrak eraikitzen ez bazirén. Lemoizko garaietan herri mugimendu antinuklearrek mobilizapenik egin ez balute, egun Euskal Herrian sei mila megabatio egongo ziren martxan. Gaur, mundu guzian energia nuklearraren halako geldiune bat dago, honek azken finean suposatzen duen arazo ekonomiko zein politikoagatik alegia. Harrisbourg eta Chernobyl-eko istripuen ondorioz mundu guzian zentral nuklearren aldeko ekintza guziak letargian ditugu: EEBBetan 108 zentral itxi, Austrian ere plangintza geldirik, Italian erreferendum baten ondorioz zituen lau erreaktore nuklear txikiak ere trabatzea lortu da, Holandan eta Alemanian ere berdin.
Lemoizko zentral nuklearra berriz ere martxan jarriko delaren burutazioa pentsaezinezko gauza bat iruditzen zait. Lemoiz martxan jarriko balitz, herri mugimenduek izugarrizko erantzun gogorra emango lukete. Lemoiz gaur egun, Euskal Herriak duen beste iturrin bat bihurtu da. Ez dut uste politikarien nahia herriaren erantzun gogor hori ezagutzea izango litzatekeenik Pentsa dezagun, une batez, martxan jartzen dela... Euskal Herriko herri guzietan aste bat barru orma guztiak pintadez azalduko lirateke.
Nire ustez, arazoaren konponbidea hautabide erantzunak ematean datza. Egunen batean, zenbait politikariei Lemoizen hil zirenaren erantzukizunak eskatu beharko zaizkie. Kondaira berak frogatu ditu herri mugimenduaren mobolizapenen egokitasuna.
GALDERA: Beste arlo batetara igaroz, zer da Bilboko erakustazokan antolatu den ingurugiroaren babespenerako PROMA deritzon erakustaldia. Zeintzu dira PROMA-ren helburuak?.
ERANTZUNA: Erakustaldi hau benetako egoeraren estalki edo maskara bat besterik ez da. Horrelako ekintzak burutzearen alde nago baina gero, Euskadiko kontzientzia politikoan arazo horien sustraiketa lortu behar dugu. Erakustaldiaren helburu nagusia politikariei inposatu beharreko kontzientziazioa lortzea izango litzateke.
Hor dugu ere edozein gai patazkatsu eztabaidatzerakoan, unibertsitateak duen partehartze urriaren arazoa. Unibertsitatea gai desberdinak eztabaidatzeko 'foro' bihurtu behar dugu beste nazioetan egiten den bezalexe. Hónela, eritzi eta ikuspuntu desberdinak sortaraziz, arazoak konpontzeko ahalbidea izango genuke.
JEXUX ARTETXE. LAURA MINTEGI
35-39

GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaEnergia nukBesteak
PertsonaiazALLENDE1
EgileezARTETXE2Gizartea
EgileezMINTEGI1Gizartea

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lemoizko zentral nuklearra
2023-06-02 | Hala Bedi
Waldo, Eguzki
“Gladys bezalakoei esker, gaur egun ez dugu nuklearrekin arazo larri bat Euskal Herrian”

"Larunbatean Gladys gogoratu eta borrokan jarraitzeko gogoak ditugula ospatzeko bilduko gara", adierazi dute antolatzaileek.

 


2022-10-24 | ARGIA
Lemoizko zentralean sartu eta “trantsizio ekologiko justua” aldarrikatu du Sortuk

Militante batzuk zentral nuklearrera sartu dira, eta bi pankarta zintzilikatu dituzte: greenwashig-aren aurkakoa eta energiaren “trantsizio ekologiko justua”ren aldekoa. Sortuk neoliberalismoari egotzi dizkio egungo krisiak, eta premiazkotzat jo du “180 graduko... [+]


Lemoiz eta Superphénix gelditu!

Bilbo, 1977ko uztailaren 14a. 200.000 pertsona bildu ziren Lemoizeko zentral nuklearraren proiektua geldiarazi zezaten eskatzeko. Bi aste geroago Europa osotik joandako 60.000 lagun bildu ziren Frantziako Estatuko Creys-Malvillen abian jarritako Superphénix erreaktorearen... [+]


Gladysen memoria, bizi-bizirik 43 urte geroago

Aurten ere Gladys del Estal omendu dute Donostian, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak antolatutako ekitaldian. 43 urte pasatu dira guardia zibil batek Tuteran tiro bat buruan jota hil zuenetik, energia nuklearraren eta Bardeako tiro poligonoaren kontrako mobilizazio baten... [+]


2021-07-23 | Joxe Mollarri
Jaume Morron "Lemoiz Geldituta Dago, Ez Apurtuta"
Jaume Morron, Kataluniako Antinuklear Batzordeetako partaideari elkarrizketa
PSOEren Plan Energetiko Nacionala UCDrena Bezain Atzerakoia Da
Jaume Morron "Lemoiz Geldituta Dago, Ez Apurtuta"
Hori da Lemoizen aldeko eta kontrako guziok PEN berria irakurrita esandakoa... [+]



Net Hurbil: Piztu dezagun Lemoizko zentrala ekologiagatik
Mendebalde osoan zentral nuklearrak dauzkaten enpresak diru asko ari dira xahutzen herritarrek energia atomikoaz duten iritzia aldarazteko. Oraingoan, ekologisten argudioak nahi dituzte berenganatu, nuklearrak justifikatzeko. Ale batzuk konbentzitu eta beste zenbait erostea... [+]

2020-11-12 | Juan Mari Arregi
Lemoiz gelditu!

Jose Luis Zumetak, Vicente Ameztoyk eta Carlos Zabalak duela berrogei urte nuklearren aurkako jardunaldi batzuetarako margotu zuten Lemoiz Gelditu horma-irudia erakutsiko da Bilboko Arte Ederren Museoan. Autokritikarik egin gabe, EAJko sailburu batek aurkeztu du.


'Lemoiz gelditu' murala
Herri mugimenduarentzat sortutakoa, herritarren esku

Euskal Herrian eraiki nahi zituzten lau zentral nuklearren aurkako borroka babesteko, Jose Luis Zumetak, Karlos Zabala Arrastalu-k eta Bixente Ameztoik Lemoiz gelditu horma-irudia sortu zuten 1980an. Duela gutxi, Bilboko Arte Ederren Museoari eman diotela argitaratu zuen... [+]


Lemoizko nuklearraren inguruko isiltasun lotsagarri hori

La Parisienne Liberée kazetari, artista eta ekintzaileak irailean plazaratu duen Le nucleaire, c’est fini liburuak (“Nuklearra, izorratuta dago” itzul genezake libreki edo “Akabo nuklearra”) honela dio atzeko azalean: “Industria... [+]


'Ez, eskerrik asko' dokumentalaren estreinaldia
Oroimenerako eta transmisiorako ariketa

Ostegunean estreinatu dute Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala Donostian. 1970eko eta 80ko hamarkadetako energia nuklearraren aurkako borroka du hizpide. Tartean, Gladys del Estalen bizitza: poliziak tiroz hil zuen 23 urteko gazte donostiarra. Hil zutenetik 40 urte... [+]


2019-12-07
Antinuklearrekin Elkarrizketa
Hilketa Baten Inguruan

Egun hauetan gertatukoarekin artikulu bat idazteko baino, enziklopedi oso bat idazteko gaia badago. LEMOIZko zentrala dela eta ETAk Joese Mª Ryan injiniadorea bahitu zuen.
Berehala egin zuten eskabidea: injiniadorearen truke Lemoizko zentrala desegitea eskatzen zuten... [+]


“Historiarekin bat datorren erabilera” eskatu du Eguzki talde ekologistak Lemoizko zentralerako

Daborduko Eusko Jaurlaritzaren esku dago Lemoizko zentral nuklearra izango zenaren lur-eremua, eta haren geroaz zalantzak agertu ditu Eguzkik. Ematen zaion erabilera publikoa izan dadila eta betiere lehengoratzeagaz bat egin dezala eskatu du talde ekologistak. Sarritan aipatzen... [+]


2019-10-09 | ARGIA
Alfonso Etxegarairen itzulerari buruzko dokumentala egiteko herritarren laguntza ekonomikoa eskatu dute

Alfonso Etxegarai ETAko kide ohiak 33 urte eman ditu Afrikan deportatuta eta irailaren amaieran jakin zenez, Euskal Herrira itzuli berria da. Itzulera hori kontatu nahi du Caminho longe dokumentalak eta horretarako herritarren diru-ekarpenak jasotzen ari da.


“Lotsagarria da Lemoizko zentrala Jaurlaritzaren esku geratzea Iberdrola ardura ekonomiko guztietatik libratuta”

Estatuak Lemoizko zentral nuklearra Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko prozesua bukatzear da, eta, tamalez, Iberdrola guztiz libre geratuko da inguru hura lehengoratzeko izan zitzakeen erantzukizun ekonomiko guztietatik. Eguzkiren iritziz, lotsagarria da eta honelaxe adierazi dio... [+]


Eguneraketa berriak daude