Jokin Mujika: "Sufritzen Ikasteko Ez Zegok Eskolarik"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jokin Mujika txirrindulariari elkarrizketa
Jokin Mujika: "Sufritzen Ikasteko Ez Zegok Eskolarik"
Aurreagatik ere bagenekien Jokinen giza mailaz–karrerista onarena publikoa da–, baina oraingo honetan benetan horren lekukoak izan garela. Itsasondon jaio, bizi eta zaildua dugu, berarengandik dena espero dezakegun "Orbea'' taldeko gizan hau. Oraindik begibistan daukagu, mutikotan karrerara joan aurretik, deus ez bezala, baserriko lanari nola gogoz ekiten zion. Hartu marmittak manilarren gainean eta hor zihoak aldapan gora! Ezkon-berria da eta denboraldia elegante antzean amaitu du. Bidaia baten ondoren harrapatu dugu bere gerlari gotor lekuan. Hemen dihoazkizue egin dugun karrera luzearen tarteune interesgarrienak.
GALDERA: Ziklismo munduan sartu hintzenekoa aski ezaguna izango duk Jokin, izan ere hautsiz iritsi hintzan. Hamar bat urteko aldearekin kontatuko al diguk nola ikusten dituan garai haiek?
ERANTZUNA: Nere anaiaren bidez hasi ninduan ziklismoan. Batez ere anaiak korritzen zuelako. Gaur egun bazegok joera bat ziklismorako baina ez garai hartan, bakan batzu ibiltzen ziren. 15-16 urte nituela anaiak prestatu zidan bizikleta bat eta horrela hasi, zortea izan nian. Gainera irabazten hasi ninduan eta horrek gehiago animatzen hau.
GALDERA: Eta, zer nolako giroarekin aurkitu hintzean?
ERANTZUNA: Esaten diat, ez huen horrenbesterainokoa. Akzio haundia zegoen, baino ez huen izango hainbeste baliabiderik. Bizikletetan ere ez huen hainbeste eskaintzarik, dirua ere gutxixeago bizikletak erosteko, orain errazago zegok.
GALDERA: Afizionatu izatetik bizibide hori hautatzera den jauzi horrek zer suposatu zian. Aldea egongo duk batetik bestera?
ERANTZUNA: Afizionatuetan 3 urte egin nizkian, aurrenekoan oso ondo ibili gintuan eta beste bietan ez hainbeste, 6-7 bat irabaziz urtean. Profesional mailan ibiltzerakoan banekian gutxi gora behera nola ibiliko ninduan. Nik uste jendeak gehiago espero zuela nigandik, afzionatu mailan irabaztean hainbeste, bada profesionaletan derrigorrez figura modutxo bat. Baina ez duk berdin, bazegok jendea lehenagotik ere, beste erritmo bat duk, eta beste batzuk hobeto moldatzen eta igotzen dituk. Lehenengo urtean ondo ibili omen ninduan, Galizia eta Asturiasko itzulietan postu onak. Ondo hasi nintzela eta urtero urtero maila berdintsuan ibili naizela.
GALDERA: Pelotoietan batzuk besteari laguntzearena ikutu diagu pasadan. Emango al diguk hire eritzia lan izkutu horretaz?
ERANTZUNA: Hori zer den? Korredore asko ikusten dituk atzean gelditzen direla helmugara iristerakoan, aurrenekotik 15-20 minututara. Inor ez duk geratzen oso txarra delako,baizik eta beti zegok motiboren bat, hau edo hora dela edo ez delako. Eta gero beda hor dagoen beste gauza zera duk: lan egin duelako. Adibidez, bueltaren bat edo beti irabazten duen lider horietako bat zeukak eta orduan horrek lan hori egin behar dik. Lider hori ez neketzearren hi irten behar haiz haiek harrapatzera, neutralizatzera.
Horrek asko nekatzen hau. Ihes egiten dutenak harrapatzearren hi aurrean hoa pelotoietik tiratuz, eta azken kilometro edo igoera arte hire liderra ahalik eta gutxien netaturik "eraman" behar duk.
Esango nuke, bati lan itsusia egitea tokatuko zaiola besteak irabaztearren. Horrek ere badik bere garrantzia, besteari balioa ematen bazaio ere.
GALDERA: Hik nola hartu huen hori, kerrera mordoa irabaziz heltzen haiz, irabazle moralarekin, eta azpi-lan hori egin behar duk.
ERANTZUNA: Irabazteko gogoarekin etorritakoen artean izaten dituk prolemak, nirekin ez bazizkiaten gehiegi eduki ere. Inor ez gaituk tontoak, eta "zerbait egin behar diat oraingo honetan" esaten duk. Baina egiazko orduan hau edo bestea dela eta atzean gelditzen haiz. Konturatzen joaten haiz, igoal aurreko puntan ibiltzeko ez duk behar hainbeste balio, edota hobeagoak ba zeudek. Konturatzen haiz baita ere hire lagunak ere lanean ari badituk hik ere zerbait egin behar duala. Izan ere ez ba duk lagundu eta karrera erabakitzerakoan atzean gelditzen bahaiz ez duk zereginik. Izan zitekeek zuzendaria erratzea ere baina normalean harek bazekik bere ekipoan duen onena zein den. Hark esaten dik onenak irabazi dezakeela eta lagundu behar duala.
GALDERA: Marino eta Gorosperen kasuan, ziklista euskaldunen artean beti baduk zerbait, morala dela, ez dela, ez al zegok irabazteko beldurra?
ERANTZUNA Keba, ez zeidak iruditzen. Gorospek bazian irabazteko harrotasun bat eta hala behar dik. Irabazteak ematen dik moral hori. Hor ikusi dizkiagu aldaketa franko eman direla korredore askotan figuren itxurak hartu dizkiate. Joan hadi orain Marinorengana. Ea ez daukan moralik horrelako kanpaina egin ondoren, ez duk triste egongo ez! Beste batzuk izaten dituk ezer asko egin gabe goran jarri nahi direnak. Hori ere ona izan zitekek, baina ez gaituk gu horrelakoak.
GALDERA: Horrek ez du esan nahiko gutxiesten zaretenik.
ERANTZNA- Ez, ez izan ere batzuk izaten dituk... Marinok ezagutzen dudanez gero, bere burua ondotxo ezagu tzen dik. Jendeak uste arren atakatzeko aukera alferrik galdu duala, bakoitzak zekik bere buruaren berri.
GALDERA: Hiri gertatu zaik, une apropos horretan egotea eta beldurragatik edo..?
ERANTZUNA: Oso gutxi. Pelotoian agian, baina ez eskapadetan. Askotan ez baita jakiten, dezisioa ere izaten duk. Atakatuz gero aldegingo duala jakinez gero noski atakatzen duala. Batzuk hori izango diagu, gehitxo pentsatzen dugula. Atakatuko al diat...? Indezisio hori.
GALDERA: Bizikletatik erortzeak eta beldurrik sortzen al dik. Erori haiz eta bi klabikulak pitzatu; jendeak zioen "Jokin-ek ez zekik ibiltzen". Bada beldur hori?
ERANTZUNA: Atakatzeko ez zeukak zer ikusirik. Pelotoian joateko baliteke, etapa batzutan nahiko estu joaten gaituk eta han konfiantza piska baten falta izatea piloan joateko, zitekeena duk. Jeisten hoala eroriz gero beldur bat sartzen zaik jeneralean, baina nik ez diat ikara hori. Erorketa horiek laister ahazten zeizkidak. Kontuzago ibiltzen gaituk jeitsieratan profesional mailan, ez duk afizionatu garaietan bezala, kontrolatu behar duk, ezin da ibili ero moduan.
GALDERA: Azken Tourrean jende piloa ibili duk pelotoian, zaila izaten duk hor ibiltzea, erorketa masiboei beldurrik ez?
ERANTZUNA: Batez ere hasieran duk nahiko zaila eta arriskutsua. Ze denok hasieran joaten gaituk indarrean eta ilusioarekin. Eta gu baino gehiago errodatzaile holandarrak. Aurreneko egunetan zelaia duk bidea, luzeak baina errazak etapak, urduri zebilek jendea aurreko muturrean jarraitzeko, pentsa, hasieran berrehundik gora izaten gaituk, bide komarkaletatik ibili behar duk eta frenazo mordoak eta erorketa masiboak ohizkoak dituk. Mendira iristean lasaitasun bat sortzen duk alde horretatik, nekea etorriko bada ere.
GALDERA: Tourra bukatzea/ez bukatzea, badirudi profesionalarentzat "suzko froga" gisakoa dela.
ERANTZUNA: Tourra bukatzea ez duk hain erraza. Batez ere ez bahago ondo, osasuna, indarra. Aurten ere Gaston eta beste korredore onak erretiratu behar izan ditek, ezin ziaten. Nekaturik ailegatu ziren, egunero 200 kilometro dituk, eta egun batetik bestera ez duk errekuperatzen. Ni joan naizenetan ondo, bukatzeko prolemik inoiz ez diat izan. Batzuk meritu handiz irabazten dizkitek etapa batzuk, beste batzuk ez hainbeste. Ez zegok berdin neurtzerik etapa guztiak. Batzuen garaipenak balio gehiago ditek besteenak baino. Hori kontratuak egiterakoan garbi ikusten duk.
GALDERA: 'Giro' ona egin duzue bai Marinok bai hik ere. Zer desberdintasun zegok 'Giro', Tourra eta Vueltaren artean?
ERANTZUNA: 'Giro' ona egin dugu; Marinok 4., 5., eta 6. postuak egin dizkik lehen ere. 'Giroa', Vuelta eta Tourraren aldean piska bat errazagoa duk. Italian dagoen korritzeko era errazagoa duk. Eraman erraxago eramaten duk, aurrenengo kilometroak nahiko erritmo onean egiten dituk, atake haundiegirik gabe. Azkenaldean hasten duk zailtasuna. Bueltan, askotan afizionatu moduan korritzen duk, jo-ta-fuego, benga atake eta benga harrapaketak, horrek asko nekatzen hau. Frantsesak etortzen direnean eroturik gaudela esaten zigutek. Tourrean, Italiako estiloan izaten duk, gogorragoa bada ere, atakeak noiz nahi eta.
GALDERA: Karrera hauetan izaten dituk luzarako eskapadetarako karrerista apartak. Horretarako ere balio egin behar, ezta?
ERANTZUNA: Kilometro pilo batetan bakar-bakarrik ibiltze hori ez duk makala. Geure artean "trotatzaileak" deitzen ziegu. Baita ere komentatzen duk arestian aipatu duguna «asto batetik ezin dela karreratako zaldirik atera», delako hori. Bueltan atakatu eta atakatu aritzen gaituk, baina Frantziara joandakoan, hasi, hasten gaituk baina kristoren abiaduran hasten direnean nahiko lan izaten dugu haiei jarraitzeko. Han abiadura haundiagoan ibili behar duk.
GALDERA: "Asto" izaten, korredore izaten non ikasten da: gaztetxoen eskoletan ala profesionaletara iritsi eta pelotoia osatuz?
ERANTZUNA: Korredoreari antzematen zaiok gaztetatik. Ondo igo, zelaian eta jeisterakoan ondo bazebilek, klase haundiko korredorea somatzen duk orduan. Ikasi? Berezkoa izateaz gain, korredoreak gaztetatik zaildu behar dik bere gorputza. Sprinterra izateko indar asko behar duk, Tourreko fondoko karreretarako sufritua izan behar dik korredoreak. Egunero egunero asko sufritu behar dik, ezaugarri batzu eduki behar dizkik, sikologikoki ere, luzaroz-sufritzeko, baita bost edo zortzi ordutan agoantatu behar badu ere. Osagarri asko behar dituk eliteko ziklismoan egoteko. Berez behar dik, zer eskoletan erakutsi behar ditek sufritzen? Txikitan nola hezi haizen ere bai...
GALDERA: Mendia ondo jasaten duk, igoeretan abila haiz. Hire kasuan baserrian ordez kalean hezi ba hintzean...
ERANTZUNA: Bai, bada igoal ez ninduan ziklista izango. Atletak eta gu bezalako jendea ez duk ateratzen normalki etxe aberatsetatik. Nere kasuan baserriko lanak zerikusia izan dik, eta igoeratan hobeto aurkitzen diat neure burua.
GALDERA: Profesionalak zarete eta diruak aginduko dik zerbait horretan, baina horrezaz gain kasta izan behar duk ziklista izateko, ezta?
ERANTZUNA: Diruagatik ez balitz ziklistarik ez litzatekeela izango ziotek hortik, hori ez zekiat. Gogoa behar duk profesionaletara ailegatzeko. Gero diruari asko begiratzen zaiok. Dena juntatzen bait zaik gero. Jubeniletan eta afizionatutan bizikletan baizik ez duk pentsatzen, ez duk begiratzen gerora. Ilusioa duk eta ez diok begiratzen diruari. Iada profesionaletan zulotan sartzen haiz eta dirua behar duk horiei aurre egiteko, diruak tiratzen dik. Izan ere gerora begiratu behar duk, arrazoiak bazeudek, diruak baldintzatzen hau.
GALDERA: Dirua jokuan sartzean kirolean, ustelkeria ere bazekarrek, ezta?
ERANTZUNA: Baita. Hor gauza asko zeudek. Nik ez zekiat zuzen, baina aditzen dituk hortik, egia esan ez zekiat baina karrerak saldu egiten direla. Esan nahi diat batek intereseko karrera erosi diezaiokela 100.000 pezetagatik, ajola ez zaion beste bati. Hark beste karrera batzu irabazi baditu hori egin zezakek. Pentsatzen diat horrelako gauzak egiten direla, neri ez bazaidak gertatu ere. Izan ere, ez diagu hainbeste irabazten. Hortik aparte eragin haundia dik publizitateak ziklismoaren munduan. Ekipoen arteko akordioak berriz, ohizkoak eta bidezkoak dituk edota beharrezkoak, ez zeudek debekaturik.
GALDERA: Bizikletaren munduan doping-aren kontrol zehatza zegok, beste kiroletan baino gehiago nola nahi ere. Orain baino gehiago lehen?
ERANTZUNA: Nik ez diat ezagutu baina aditzera eman didetenez, garai batean kontrolik ez omen zegoen, noski, ez zekiten zer zen eta abusoak ematen omen hituan. Orain esango niake doping-a ematen dela, beti izango duk doping-a, baina oso gutxi. Kontrol estua zegok, batez eré estatu espainolean; frantziar eta italiarrek ez ditek hainbeste kontrolik, han izan zitekek. Istripuen arriskugatik omen zegok hainbeste kontrol, baina nik esaten diadana, guretzako doping-a baldin badago, futbolarientzat berdin berdin egon zitekek, ezta?
GALDERA: Hik uste duk faboritismorik badagoela zuzendarien aldetik, bazegok hala moduzko mundu ilun bat?
ERANTZUNA; Nik ez diat uste. Zuzendariek beti dizkitek beren begikoak.baina normalean ondo bahabil zaila duk. Zuzendariei ere kontuak eskatzen zizkiotek, karrera irabaztea duk kontua eta bere begikoarekin ezin badik, bestearekin irabazi beharko duela.
GALDERA: Orain arte "Orbea", taldean Pello liderrarekin aritu haiz elkarlanean, baina hemendik aurrera Marinorekin batera ibiliko haiz. Aukera gehiago izango duk, ekintza sonaturik egingo duk?
ERANTZUNA:Ez zekiat, hori ez zegok esaterik. Neronek uste dudan baino gehiago, agian egin zezakeat. Pello ez duk izan ni izan naizen karrera guztietan, esaten diat askotan izan ditudala aukerak eta beti ahal nuena egin dudala. Errespontsabilitate gehiagorekin nagoenez aurten, gehiago egingo dudala? Hori ez zekiat. Askotan ez uste bezala suertatzen dituk gauzak ziklismoaren munduan, zenbateraino errenditu behar duan zaila duk jakitea, neurtzerik ez zegok. Aurten ere Galiziako bira irabazi diat, ez nauk kexatzen. Horretara bagoaz, gaineratu, ez naizela sentitu frenaturik.
GALDERA: Beraz, talde kontzientzia erroturik duk.
ERANTZUNA: Bai noski, nik behintzat ondo asumiturik zeukat hori.
GALDERA: Nola ikusten duk euskal ziklismoa besteekin konparatuz eta zerekin konformatuko hintzateke datorren denboraldian?
ERANTZUNA: Euskadiko maila uste diat ona dela, hor zeuzkagu Marino, Gorospe, Pello, Etxabe,... agian falta zaiguk punta-puntako bat. Baina maila oso ona zegok. Estatuko ekipo gehientsuenak Euskadin zeudek, profesional gehienak ere hemen zeudek, bat hori bagenu gehiegizkoa izango huke. Marinok edo Pellok gehiago ahal balute... Perikok bai, pittin bat gehizeagorekin Tourra irabaz lezake. Nik espero diat Tourrean postu on bat egitea, baina hamar aurrenekoetan sartzea zaila duk. Etapa bat irabaztea ez duk ezinezkoa.
GALDERA: Hemengo afizioaz zer diok?
ERANTZUNA: Asko animatzen haute, afizio haundia zegok. Hori bai, bultzatu behar bahute seinale txarra duk. Poz galantak eman zizkidak afizioak eta kanpoan irabaziz gero bueltakoan asko estimatzen haute.
GALDERA: Korredorea erabat bizikletara irauli behar al da?
ERANTZUNA: Lehenagoko korredoreak bizikleta bakarrik ikusten zian. Datozen gazteek ikuspuntu zabalagoak zeuzkatek, bizi ere bizi nahi ditek. Itsutasun hartan kaltegarria zela uste zena hobeagoa izan zitekek, auskalo.
JON ARANO. XABIER LEKUONA
35-39

GaiezKirolaTxirrindula
PertsonaiazMUJIKA3
EgileezARANO1Kirola
EgileezLEKUONA6Kirola

Azkenak
2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-tik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Eguneraketa berriak daude