Praisku Belauntzaran, Urnietako ehortzaileari elkarrizketa
Praisku Belauntzaran, Urnietako Ehortzailea
"Hildakoei Beldurrik Ez, Bizidunei!"
A.–Nolatan hasi zinen langintza honetan?
P.B.–Nik orain 59 urte egingo ditut Iaister. Nola sartu nintzen lan honetara? Aurreagoko enterratzailearen bidez. Igeltserotzan aritzen nintzen eta, tabikeak e.a. Haren bidez, ez oso gogoko nuelako. 20 bat urte daramatzat honetan.
A.– Bromatan ibiltzerik badago gauza hauekin?
P.B.Lasai horregatik. Nik enterradore zaharra zuloan sartu nuenean herriari esan nion hau ez zitzaidala gustatzen. Alkateak zera esan zidan, "egun hauek egitzak behinepein" eta gaur arte.
A.–Ze alde dago orduko lan egiteko posturarekin gaur egun?
P.B.–Garai batekoaren aldean gaurkoa ez da ezer ere. Gaur nitxoak daude, autopsiak ere Donostian egiten dira. Horretan ere laguntzen aritu beharra izaten genuen lehen. Orain ere izaten dira istripuak, oraindik denbora asko ez dela bere buruari tiroa jo ziona jaso nuen... gu horretarako gaude, horretarako pagatzen digute.
A.–Batere buruko minik ematen dizu lan honek, amesgaiztorik normaltzat hartzen da?
P.B.– Nik normaltzat hartzen dut. Nere ama neronek sartu nuen. Enterradore zaharra bizi zen oraindik eta esan zidan, "hi, Praisku, atrebitzen al haiz herorren ama sartzera?". Norbaitek egin behar du eta ezin utziko nuen bada sartu gabe, eta halaxe egin nuen. Nere lehengusu eta osabak ere ehortzi ditut. Gogorra izaten da istripuz hil direnen etxekoek marruz hasten zaizkizunean. Esate baterako orain dela hamarren bat urte ijito bat hil zutenean eta beste bat ere zauritu, bere arreba etorri zen eta zerraldotik atera zuen gorpua hortzekin koska eginda. Guardia zibilen aurrean, hantxe.
A.–Ganza itsusiak ere tokatuko zaizkizu.
P.B.–Beno, hezurrak lekuz aldatzerakoan batipat. Badakizu, urte batzutara hori egin beharra dago. Behinola gorpu bat erdiusteldua zegoen baina ez oso, pisua zuen eta atera egin behar zen. Nik gantxo batzu dauzkat eta nolabait haiekin atera eta arrastaka eraman nuen eraman nuen tokira, ahal nuen bezala, arrastoak bidean geratzen zirela. Animalia nintzala errekonozitu zidaten. nik al nuen bezala egitea besterik ez.
A.–Denetik egitea tokatuko zaizu.
P.B.-Bai, eta orain behinepein kobratzen dugu, lehen erdiak ere ez genituen kobratzen. Gazte jendeari ez zaio gustatzen lan hau, ez baita gustosoa. Halare denbora baten aldean diferentea dago.
A.–Momentu txarrik?
P.B.– Behin. Neska inglesa bat tximistak garbitu zuen. Depositora joan eta han zegoen: lepotik sartu zitzaion, katea eta guzti sartua zuen haragian, orpotik atera. Hamabost bat urte. Nobioa ere han zuen. Garbitu genuen, enbajadore eta guzti etorri zen eta azkeneko momentuan autopsia egin eta dena irekita utzi zidaten. Neska ederra zen. Medikuari esan nion hura nola egin zitekeen eta ixiltzeko agindu zidaten. Dena txiki-txiki eginik utzi zuten, gauik txarrena orduntxe pasa nuen, marruka. Lana izan genuen gero esparadrapoarekin hura lotzen. Hura pena. Batzutan egin dut bai marru.
A.–Beldur izaten da jendea defuntuak direla eta ez direla. Atera zaizu norbait?
P.B.–Nik ez nuen parrik egiten. Behin, goiz batean hartu nuen sustoa. Panteoi batean bota batzu ikusi eta, "keai buenos dias" esan nion, salto egin zuten, drogadito batzu ziren, beren lotarako zakuekin eta guzti, han lo eginak ziren. Ihes egin zuten, neregatik libre ziren. Mekauen sos. Parte eman nuen geroago.
Hemen pasatzen dira politak. Bai eta ere hemen kontatzeko oso egokiak ez direnak ere. Entierroa ez zitzaiolako pagatuko beldurra eta bere burua trenari bota zuenaren amonarena, segurua kobratzeko ez da makala...
A.–Hildakoen beldur?
P.B.–Hildakoei beldurrik ez, bizidunei, bizidunei