Andres Nagel: "Edozein Lekutan Paratzeko Moduko Objetu Neutroak Sortzen Dituzte Artistek Gaur Egun‘’


2021eko uztailaren 23an
Andres Nagel artistarekin
Imaginei Ez Die Beste Garrantzirik Ematen Ideiak Gauzatzeko Bitarteko Osagai Bezala Baino
Andres Nagel: "Edozein Lekutan Paratzeko Moduko Objetu Neutroak Sortzen Dituzte Artistek Gaur Egun''
Donostiako Mirakruz Gaina inguruko etxe babarti batetan bizi da Nagel bere eskultura eta koadroekin batera, berak sortutako mundu propioan murgilduta. Merkatuko telebistarik onenetarikoa eta telefonoak bakarrik dirudite handik kanpoko errealitatearekiko lotura bakarrak.
Nagelen piuratik, inoiz orraztu gabeko tximak eta begi borobil gorrituak nabarmentzen dira lehen kolpean. Torero galtzerdi arrosak, leohi ahotik ateratzen den boza etena eta esku jostalariak, gero. Kaseta jarri orduko urduri jarri da, elkar hizketak piperrik gustatzen ez zaizkiola antza. Ezta kazetariak ere. Torturatuaren paperean ipini du bere burua.
ARGIA.– Akitektura ikasten hasterako hasi zinen pintatzen. Ze izan zen eragilea?
ANDRES NAGEL.– Oso gaztetandik hasi nintzen pintatzen, eta arkitektura ikasketan egiten ari nintzela ere pintatzen eta erakusketak egiten segitu nuen. Ez zait sekula inor bereziki interesatu, ez da eragilerik horretan, nahiz eta beti izan den gustoko jenderik, hori bai. Baina beste ezer baino gehiago bizio kontu bat izan da arteari ekitea.
A.–Etxean ez zen halako giro berezirik arteari dagokionez?
A.N.–Ez, ze orduan pintatzea ofizio lotsagarritzat zeukaten. 80. urtetik honuntza aldiz, hainbeste aldatu da egoera ze vedetismoraino ailegatu den artista. Maniobra politiko bat dela uste dut: langabezian dago jende asko, eta gizarteari koskorrik kostatzen ez zaionez ofizio hau, gosez akabatzen direnak bost axola zaizkionez, bada halako propaganda bat bultzatu da jendea honetan aritu dadin... musika talde batetan edota pintore bezala edo.
A.–Materiale oso desberdinetara jo duzu zure obra guztian zehar. Nola abiatu zinen materiale berriak esperimentatzen.
A.N.–Oleoz hasi nintzen. Tira, arkeologia piskat eginez gero, lapitzezko gauzak topatuko nituzke aurretik ere, baina oleoa izan zen nik erabilitako lehendabiziko materialea. Gero segituan hartu nituen denetariko gauzak. Poliesterraz lan asko egin dut, baina azken finean erabilgarri ikusten dudan edozein materialez baliatzen naiz: tuboak, kartoiak, lokarriak...
A.–Ikusi esan duzu. Arte obra gauzatu auerretik egina al dago bada mentalki?
A.N.–Bai, noski. Lan bat egin aurretik ongi landua egon behar du proiektuak nire baitan: ezinbestez jakin behar da zer egin nahi duzun eta noraino helduko zaren, eta batez ere nola burutu ahal izango den. Pintura amerikanoko joera haiek, 'action painting' eta halakoak, zeinetan besterik gabe kuadro bat egiten hasten ziren materiale guztiekin nahastuz-eta, honez gero birplanteiatu dira. Kontu horiek estreineko bi alditan ongi atera daitezke, baina azkenean pintaketa keinuak eta beste errepikatu egiten dira behin eta berriro.
Buruan egin nahi duzunaren nolabaiteko foto bat badago, ideia moduan behintzat, eta horraino heltzen saiatzen naiz, eskatzen dituen testurak, materialeak eta teknikak erabiliz.
A.–Eszenara iristea inportantea da zuretzat? Badago halako teatro edota nolabaiteko argumentu bat zure gauzetan.
A.N.– Ez... Tira, begiratzen duena imagina batekin geratzen da beti, baina horren atzetik areago dagoen palateamendu plastiko bat adierazten dut. Jakina, planteamendu plastiko bat egiteko formataz baliatzen zara, baina formak bitarteko bat besterik ez dira. Imaginak bigarren mailakotzat jotzen ditut, nahiz eta ezinbesteko bihurtzen diren zerbait adierazteko bitartekoak diren neurrian. Dena den, imaginei ez diet beste garrantzirik ematen ideia bat gauzatzeko bitarteko osagai bezala baino.
A.–Badirudi ez zaizula gustatzen zure obraz mintzatzea, ezta?
A.N.–Kuadroetan dauden gauzak areago joan behar ez duten gauza pertsonalak dira, bizitzeko moduak, pentsamendu formak, eta sekula esplikatu behar ez direnak. Begirada batez ezin ulertu daiteke kuadro bat. Ze ezer ulertu ahal izateko lengoaia ezagutu behar bait da, hala ohituraz nola azterketaz. Kontua da begirada kolpe bat aski dirudiela ikusteko, baina horretara murrizten denak azaleko irudia besterik ez du harrapatzen: polita, miragarria edo dena delakoa.
Ez dut uste ordea mundu guztiak artea 'ulertu' behar duenik, gaur egun mass-media horretan egoskortu baldin bada ere. Bakoitzak bere entretenimendu moduak bilatu behar ditu, besterik gabe.
A.– Zure obratik zer gustatuko litzaizuke gerorako geratzea.
A.N.–Ba ezer ere ez. Bost axola dena erretzen baldin bada ere! Kuento-txino bat da gerora traszenditze komeria hori. Arte plastiko munduan ari bazara burua pixkat pitzatua daukazulako egiten duzu, psikopata baten antzera, sukarrak baretzeko. Zinemagintzaz bizi ahal izateko ikuslego bat behar baldin baduzu ere ezinbestez, mundu honek ez dauka halako derrigorrezko beharrik.
A.– Nola saltzen duzu orduan zure obra.
A.N.– Jakingo banu ez nioke inori esango! Beno, galerien bitartez, noski, erakutsi egin behar bait da daukazun guztia. Azken finean edozer gauza salduko bazenu bezala da, eta espakarate batetan paratu behar horretarako, bestela jai daukazu.
Obrak merkatu objetuak balira bezala tratatzen dituzte galeriatan. Eta erosleekin berdina gertatzen da. Obra bat erosten duenean, gutxitan izaten da obrak gustoko dituelako eta obrak edukitzeko bizio daukalako, baizik eta giza maila prestigiotsuaren ezaugarri gertatzen delako. Estatus goren bat eman du historian zehar arteak, eta baita oraindik ere. Zer esango dizut?, Mercedes galant bat edukitzearen tankeran, edota negozioak primeran doazkizula adieraztearren.
A.– Funtzio sozial bat betetzen du beraz arteak.
A.N.–Ez nago hain ziur.
A.–Baina zertarako egiten da arte obra... izan eta egoteko, edukitzeko ala erabiltzeko?
A.N.–Erabiltzeko, jakina. Eskulturak eta pinturak etxebizitzetan giro bereziak sortzeko egin izan-dira betidanik. Baina XX. mendean masifikazioaren arazoarekin egin dugu topo, eta ez dago hainbeste obra giro bakoitzerako. Ondorioz bada, artistek objetu neutroak sortzen dituzte orain, edozein lekutan paratzeko modukoak, lekuak berak ere inpersonalak dira-eta. Enkarguzko ofizioa zena txeke kontu bihurtu da.
A.–Ze eritzi duzu arte eskoletaz, arte-tailerretaz.
A.N.–Arte tailerrak ez dira artea zertan den ikasteko. Hauek teknika eskolak baino ez dira, edo hori izan beharko lukete behintzat. Arte eta ofiziotako eskolak begiko ditut, baina ez arte eskolak. Zerbait egiteko beharra duen hark teknikak ikastea ezinbesteko du, baina inork ez dizu erakutsi beharrik zer egin behar duzun.
A.–Ofizio bat da artea.
A.N.–Berez bai, zergatik ez!, artea beste edozein ofizio bezalakoa da. Baina plastika mundu honetan jendeak feriako tximinoa izan bazina begiratzen zaitu. Gu geure zirkoa egiten arituko bagina bezala: sokaren gainetik ekilibriotan goaz, eta nola jende oso gutxi ibili ohi den sokaren gainetik... aaa!, begira, begira; nola hemendik elefanterik ez dagoen, ba, to!, elefante bat zara.
A.–Elefante bezala jokatzen du ordea artista askok. Nola konpontzen zara 'kolegekin'?
A.N.– Nahaspila bat da guzti hori. Ez, ez zait batere gustatzen artistekin harremanetan egotea. Artista lagunak baditut, baina horiek ere ez ditut artista gisa hartzen. Zergatik? Bada, nola halako konpetentziak sortzen direlako, eta ni artearen inguruko munduan banabil arte plastikotan aritzea gogoko dudalako da, beste komeria guztiak aparte. Ez nago karrerak egiten aritzeko prest, ezta halako koperatibismotarako, kamarillatarako...
IÑAKI GONZALEZ. GORKA ARRESE
"Mashiel Beasainen", 1982
Nagel gose da: "Maritxu", 1980
48-49

GaiezKulturaArteaEskulturaEskultoreakNAGEL1
PertsonaiazNAGEL1
EgileezARRESE1Kultura
EgileezGONZALEZ3Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude