Tito Irazusta: "Kontrakorrontean Aritu Naiz Beti"


2021eko uztailaren 23an
Tito Irazusta kazetariari elkarrizketa.

Tito Irazusta: "Kontrakorrontean Aritu Naiz Beti"
Urteak eman ditu Tito Irazusta kirol kazetariak Donosfiako eta Loiolako Herri Irratian, famelia asko eta askoren bazkal ordua, Errealeko trapu zikinak, kirol munduko liskerrak eta bestelako asuntoez gozatzen. Txirrindularitzan ere makina bat kilometro egina da Cope-ren izenean, 10 urtez Espainiako itzuliaren berri eman digularik, Tour-a eta Giro-arekin batera. Honezaz gain, prentsan zientoka kronika egina, Egin-en batipat, guztiz irekia azaldu zaigu, ausarta, berritsua eta ororen gainetik egizalea den Tito. Ikus bestela jarraian esandakoak.
GALDERA: Jendeak ezagutzen bazaitu, Herri Irratian urte askotan zehar kirol kazetari moduan egin lanagaitik da batipat. Halere, prentsan ere aritu eta aritzen zara. Zein duzu gustokoen?
ERANTZUNA: Prentsak zein irratiak bere alde onak eta txarrak ditu. Irratia askoz ere politagoa dela deritzot, oso bizia suertatzen bait da, momentukoa. Egunkaria berriz, hurrengo egunerarte itxoin behar, zuk hain prestuki jasotako berria besteek ere harrapatu ote dutenaren kezkaz gainera. Ez da hain naturalki ematen komunikazio jarduna bestalde, artifizialago bilakatzen da azken batean. Halere, baditu bere alde arrazoi nagusiak ere: irratian esandakoa haizeak eraman dezake eta hori ez da prentsan gertatzen. Nere kasuan, bietan gustora nabil.
GALDERA: 14 urte Herri Irratian egin ondoren Ser-era aldatzea erabaki duzu duela bi hilabete edo. Ez al aldaketa, gehiegiko pausoa izan?
ERANTZUNA: Jendeak Herri Irratira lotu nau, bai, egia da. Halere, ez dakit, politikoki lotu nauen. Ser-era etortzeko antzematen nuen arazorik larriena irrati erdaldun batean sartzearena zen eta egia esan, etorkizunari begira, euskara bultzatzeko asmotan dabil Ser-a. Beno, guztiz profesionala izan da hartu erabakia. Herri Irratian eginik ematen da jada lana: ekipo oso baten lana. Ekipo on bat dago kirolaz arduratzen dena eta horrek erabat errezten du lana. Rutina bihurtu arteraino. Ser-ean ez dago honelakorik. Horretan eman ditu estraineko pausoak zuzendari berria den Ramon Gabilondok eta ni aukeratu nau egokien ekipo baten sortzeko kirol arloan.
GALDERA: Ze diferentzia aurkitzen duzu Ser-ean egiten duzunetik lehen Herri Irratian egiten zenuenera?
ERANTZUNA: Herri Irratian lagunak nituen ororen gain eta kirol saileko arduradun nintzenez, erabakiren bat hartzeko orduan mordoa kostatzen zitzaidan askotan,–un uebo!, esan digu–. Ezerosoa suertatzen da ainitzetan ardura: ekipokoen artean lanak banatu behar direla eta luzimendu aukera ez delarik berdin denontzat, kontuak sortzen dira giro afektibo batetan. Ser-ean giro afektibo hori ez da ematen. Sentimentaltasuna alde batera utzi beharra dago, izan ere hau baita hau lehiatu beharra!. Profesionalak izan behar dugu.
GALDERA: Ze nolako iritzia duzu, irratian, entzulearekin ematen den komunikazio jardunaz, zure kasuan fameliako beste bat bihurtu arteraino, ezta?
ERANTZUNA: Badira mintzalariak jendearengana iristen ez direnak, bla, bla, bla... aritu arren ordubetez. Ni Herri Irratian egon naizen denboran oso arropatua sentitu naiz, jendea alde eduki dut beti. Naturaltasunean datza gakoa. Ni, neu izan naiz. Horrek gerturatu nau entzulegoarenga.
GALDERA: Egin, irrati bat muntatzekotan omen dabil; parte hartzeko asmorik ba al duzu bertan? Nolatan ikusten dituzu gauzak?
ERANTZUNA: Esan beharra dago, Egin-i, gutxien interesatzen zaion emisora eman zaiola, aparteena, kondizionamendu gehien dituena... Salagarria da guztiz Euskal Gobemuaren jokaera honetan. Baina halere, emandako gutxi horrekin zerbait haundia egitean badago lana frango. Zaila izanen da. Nere aldetik, Ser-arekin konpetentziarik sortzen ez didan neurrian lagunduko dut.
GALDERA: Jarrai dezagun prentsa idatziarekin. Aski ezaguna da zuk kronista bezela duzun estilo berezia...
ERANTZUNA: Nere aurrekoetatik ikasten saiatu naiz betire. Begira, Mirentxu Purroy-ren garaian kirol sailaren arduradun aukeratu nindutenetik jende askorentzat bederen, sobrante egon zitekeen, –zehaztu digu–, kirol sailaren bultzatzea hartu nuen helburutzat. Egun, Kiroletarako beste egunkariek duten adina lekurik ez dugun arren Egin-en, aurrerantza egin du Kirolak eta bere leku aski adierazgarria irabazia du ere.
Nik ikusitakoaren arabera eman dut beti iritzia, zera, ondo-ondotik, gainetik hobeto, segituz kirolak. Harreman zuzenak mantenduz jokalari eta besterekin. Hau honela, iritzia emateko aukera guztiz zabaltzen da. Konfiantza giro batetan murgiltzen zara azken batean eta honek asko balio du informazio fidagarria ematerako orduan.
GALDERA: Prentsa 4. poterea omen. Zuk bederen, presio asko egin duzu Errealarekin kasu, zeure kronika eta kritiken hitzetan...
ERANTZUNA: Jendeak ez ditu gauzak argi ikusten eta erraza izaten da ondorioz, prentsaren eraginez alegia,–eskuak luzatuz–, iritziz aldaraztea kronika baten poderioz. Ni izorratzen nauena baldintzaturik lan egiten dutenen jokabidea da, entrepresaren esanetara makurtzen direnena. Ardatzak markatu behar dira lana ongi eramateko eta segi aurrera inoren aurrean makurtu gabe. Nere asmoa, betikoa, hitzetan ezik lanean uztartu ditut, nerekiko dudan konpromezua errespetatuz eta behar denean ipurdia ederki bustiz gainera.
GALDERA: Prentsak beti ere jakin izan du futbola ororen gain jarriz beste kirolak itzaletan mantentzen...
ERANTZUNA: Francoren garaitik datorkigun heredentzia denik ezin uka. Futbolak, gaur egun ere, jendea engainatzen du, harrigarria benetan!. Real Madrid–Napoles partidua kasu nabarmenena izan zen guztiz, Gobernuak berak eskua sartu zuelarik, beste arazo askoren botika ona izango zelakoan edo, astebetez. Bestetik, astero, izugarrizko jendetza mugitzen du futbolak, partidu politikoek lortzen ez dutena. Entretenigarria bihurtzen da askorentzat, lasaialdia besterentzat, beharra ere, zergatik ez. Eta Komunikabideek honetan dute pagotxa. Neri gustatuko litzaidake gutxiengo kirolez mintzatzea baina saldu beharra dago eta hor, bai ez dagoela aukera haundirik!.
GALDERA: Filtrazio asko ematen da, ezta?
ERANTZUNA: Errealeko zuzendaritzako batzuri asko gustatzen zaio luzimendua eta zerbait interesatzen zaionean, kazetari laguntxoengana joan eta zabaltzen ditu berriak. Horrela asko. Kazetariak eritzia aldatuko duelakoan edo aritzen dira siseatzen, "har ezazu hau baina...", jai dute! Errealarekin segituz, izan da eta bada egun halako ardura berezia zuzendaritzako jende baterengan, Diario Vasco ongi informaturik egon zedin eta dadin. Besteak bigarren mailakoak gara. Aurpegi politaz gozatzen dute kazetaria, barruko kakak ezkutatu dituztelakoan. Besteoi asko mugitzea besterik ez zaigu gertazen. Eta agian, bestelako zuzendaritza bat ipintzen dutenean Errealean aldatuko dira gauzak.
GALDERA: Izugarri harreman onak omen dituzu Errealeko jokalariekin...
ERANTZUNA: Defendatu egiten ditut. Jendea ohituta dago egun batetik bestera ona txarra dena esaten eta alderantziz. Eta ez da horrela: ona dena ona izanen da eta txarra, berriz, txarra. Ez gaur ona eta bihar txarra. Nik hortan defendatzen ditut erasoen gain. Gero, gertutik segi izan ditut beti, -Errealaren entrenamendu guztietara joan ohi zaigu Tito-, konfiantza giroan lan eginez.
GALDERA: Zer moduz zabiltza orain Toshack-ekin. Aspaldiko kontua da, "al Tito no hay quien le Toshack"...
ERANTZUNA: Errealeko zuzendaritzak, bere garaian, entrenatzaile atzerritar bat ekartzeko erabakia hartu zuen. Ez al zegoen etxean inor kargu egingo zenik? Izeneko entrenatzailea behar zela, ospetsua, ona, zioten. Eta hara nolatan gaizki ateratzen zaien pentsaturikoa. Baina estraineko pausoa emana zegoen jadanik, eta ezin atzera egin. Harrapatzen duten lehenengoa ekartzen dute: Toshack. Nik inkesta bat egin nuen irratian jendeari boza emanez: gehiengoa, Irureta Sestaoko entrenatzailea jartzearen alde azaltzen zen zuzendaritzak hartu erabakiaren aurka. Eta nik Irureta defendatu nuen. Hor markatu ninduten: bera etorri bezain laster nere kontra jarri zuten. Bi hilabete beranduago, kristorenak esan zizkidan Boronat-en bitartez, gosez hilko nintzela, ez nekiela ezertxo ere futbolaz... Errebelatzea besterik ez zitzaidan geratu eta aurre egin nion. Egun badaki norekin ari den, eta ni nerearekin segitu naizen arren bera izan da hurbildu zaidana.
GALDERA: Zeintzu dira egungo Errealaren klabeak?
ERANTZUNA: Oso profesionalizaturik dago. Garai bateko "txuri-urdina maitea" akabo da, ez da existitzen. Diruak mugitzen du dena. Profesionaltasuna besterik ez da begiratzen.
Erdialdean mugitzeko ekipoa du Errealak aurten, -jarraitu da-, jende batek bestelako ikusmirak bultzatzen dituen arren, "hinchada" futbol-zelaitik erretiratu ez dadin asmoz edota sozioen kopurua ez jeisteko, ze bestela Erreala pikutara bait doa. Erreala txapeldun izan daitekeela sinestarazi nahi digute. Eta gero, pare bat partidu galtzen denean lur jota. Erresultaduen arabera aritzen da jendea eta honela oker goaz.
Garai bateko, Satrustegi, Zamora, Arkonada eta Lopez Ufarterik ez dugu egun eta gazteari eman behar zaio lekua. Horrek, urtetako lana suposatzen du, ardatzak markatzea alegia. Luzerako lana da hori. Aurten zazpi berri sartu dira. Horiei konfiantza eta denbora eman behar zaie, ez harrika hasi aurreneko egunetik, jokalari gaztea desmoralduaz.
GALDERA: Txirrindularitza oso gustoko omen duzu...
ERANTZUNA: Futbola baino gehiago. Honetan hasi nintzen hain zuzen, familiatik datorkit gainera eta lagun piloa dut bertan.
GALDERA: Adierazi iezaguzu ba, zertan diren kontuak euskal txirrindularitzan.
ERANTZUNA: Hain gora jo dute prezioek txirrindularitzan ezen porrot egin dezan arrisku latza dagoen. Oraintxe bertan, miloiak eta miloiak balio ditu kategoriazko txirrindulari edonork, telebistaren babesean etxe komertzialen boom-a eman den garaian. Momentu gozo batetan aurkitzen da baina hori bai, halako sostengu sendorik gabe azken batean. Hor dago Fagor: hurrengo tenporadako eta Roche dela medio 400 miloi gastatu dute.
Euskal txirrindularietara joz, eta zorionez, egoera ederrean ikusten dut. Primerako dozena erdi bat txirrindulari dugu: Marino aurtengo errebelazioa izan da, bete-betean aritu da aurrean hiru itzuli haundietan eta antza denez, bere bigarren gaztarora itzuli nahian dugu. Fede Etxabek, progresio etengabean segitzen du. Julian Gorospe, noizbait iritsi behar duen saltoa eman gabe oraindik. Jokin Mugika, dituen konplexuak galtzeko bidean dakusat. Pello, azken bi urtetan nahiko ilun aritu den arren, orain egin ekipo aldaketak berpiztuko duelakoan nago. Gaston, zeina oso ondo ibili den aurten ere...
GALDERA: Ez al dio telebistak gehiegizko konpetentzia egiten prentsa edo irratiari txirrindularitza kontutan?
ERANTZUNA: Telebistan eta txirrindularitza alorrean lanean aritu diren mintzalariak desastre hutsak izan ditugu eta hori noski, gure onerako izan da. Ez da konpetentzia bilakatu azken batean, laguntza baizik telebista. Nik, Cope-rentzat egin dut lan azken hamar urteotan, Espainiako Itzulian, eta lasai asko esan dezaket, –burua urduritsu mugitzen duela–, jende piloa aritu dela nere lan berean tutik ere jakin gabe.
GALDERA: Nola lortu duzu egun duzun maila eta ospea?
ERANTZUNA: Lanbide honi diodan maitasunagaitik dudarik gabe; hasi nintzenean, errepikatu besterik ez nintzen egiten mikro aurrean. Gerora, eta naturaltasunari lekua ematen nion neurrian, eskailara maila asko igo dudala begibistakoa da. Azken batean, jendearen eskutan dago gakoa: eman bezala kentzen dizu. Hau honela da. Jendeak zugan konfidantza hartzen duenean lortzen duzu lan honetan aurrera pausu latza ematea. Asko eduki ditut betire nere aurka baina ni beti zuzen. Toshasck-en kasuan adibidez: nik duela hilabete sinaturik zetzala esan nuen Toshack-en berriztapena; jendeak ezetz, ez zela posible. Eta nik baietz; oraintsu eman zait, Alkizak beraren hitzetan, arrazoia.
GALDERA: Ez al zara inoiz erabilia sentitu?
ERANTZUNA: Oraindaino egon naizen lanetan ez dit inork inolako agindurik eman, hemendik jo behar duzu, eman beste horri egurra eta halakorik, laguntza eta defentsa eskertzekoa jaso dut baizik nere gain zeudenetan. Askatasunez jokatu dut beti, ezin gustorago. Herri Irratian ez didate sekula esan 'hau gaizki egin duzu' eta Ser-ean beste hainbeste. Hori bai, beste asko baino polemikoagoa izan naiz, egiaren atzetik beti, kontrakorrontean murgilduta, 'pleito pobreen' aldarrikatzaile sutsua. Entzulegoa eta forofoa ere, artaldean mugitzen da askotan, euforiatsu hego haizeak jota derrepentean, gero momentu triste askotan itotzeko eta ni ez, hotzago azaldu gura dut, kontrakorrontean beti, azpiko kontuak astinduz.
GALDERA: Ez al zaizu noizbait eskupekorik luzatu?
ERANTZUNA: Ez zaiela okurritu! Deus ere ez didate eman. Asko eramaten da bai halere, eta ez dakit nere lankide guztiak nere egoera berean dauden baina beno, hori beste historio bat dugu.
J.J. PETRIKORENA
35-39

GaiezKomunikabidKazetariak
PertsonaiazIRAZUSTA3
EgileezPETRIKOREN1Komunikabid

Azkenak
Ahetzek auzapez abertzalea izanen du: Ramuntxo Labat-Aramendi

EH Bai koalizioak babesturiko Ahetzen zerrenda gailendu da bozen bigarren itzulian, joan den igandean, botoen %44 erdietsirik.


Presidente kargua hartu du Madurok, eta González oposizio burua ez da Venezuelan agertu

Irailetik Venezuelatik alde eginda egon ondotik, eta azken asteotan Hego Ameriketan kanpaina kutsuko bira egin ostean, hauteskundeetara aurkeztu zen Edmundo Gonzálezek hitzemana zuen Caracas hiriburuan agertuko zela Nicolas Madurok kargua hartuko zuen egunean. Bere... [+]


2025-01-13 | Jon Torner Zabala
Euskal Selekzioa Orain osatu da, Frantzia edo Espainiako selekzioei uko egiten dioten pilotariak babestea helburu

Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]


2025-01-13 | ARGIA
Asteartean hasiko da adin txikiko neska bati sexu erasoak egin zizkion Gernikako entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa

Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


ANALISIA
Justizia klimatikoa

Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]


Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-13 | Jakoba Errekondo
Ezin usainik hartu

Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]


Bagera, gu ere bai, gu beti pozez... angulak ez hainbeste

Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]


Mundu berri onak

Gaizki erabilitako zorionak eta buklean errepikatutako urte berri on guztiak atzean utzita, berriz ere hasi da gurpila martxan –inoiz gelditu al da?– eta gu arnasa hartzen –edo horrelako zer edo zer–. Honetan ere artzaina izatea abantaila da, ardi-lanetan... [+]


2025-01-13 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Eguneraketa berriak daude