Juan María Apellaniz: "Bi Tradizio Oso Diferente Egon Dira Gure Herrian"`


2021eko uztailaren 27an
Juan Maria Apellaniz Arkeologo eta Antropologoarekin
Juan María Apellaniz: "Bi Tradizio Oso Diferente Egon Dira Gure Herrian"`
Apellaniz irakaslea, Barandiaran maisuaren ikasle ezagunetarikoa dugu. Arkeologo eta antropologoa, Historia orokorrean doktoratua eta Elizaren Historian eta Arkeologia Kristauan lizentziatua, gaur egun Deustuko Unibertsitateko Arkeologia Praktika Eskolako zuzendaria da, eta Museo Historikoko Arkeologia Saileko arduraduna. Gasteizen egindako kongresuaren antolaketan ere parte hartu du. Bere ikerketetan leizeetako artelanen egileak bereiztu eta identifikatu nahi ditu.
GALDERA: Zein da, gaur egun, ikasketa arkeologikoen egoera Euskal Herrian, eta zertan aurreratu dugu Barandiaran ikertzen hasi zenetik?
ERANTZUNA: Historiaurrea iraganaren berreraiketa da, idaztirik ez dagoen garaikoa. Datu ugari eta metodologia egoki baten bidez hel gaitezke berreraiketa hau egitera. Zertan aurreratu dugun ordutik? Barandiaran-ek 1974tik aurrera eguneroko ikerketari utzi zion, Axloreko exkabazioa itxi ondoren; eta 1974tik hona gure ikerketan aztarnategien estratigrafia behatzeko sistema kouplexuagoak sartu dira. Gaur egun ikerketa sedimentologikoei esker, lur-mailak eta «letxo»ak hobeto bereiz ditzakegu, eta gainera ikus dezakegu hobeto zeintzu izan ziren maila hauek sortu zituzten eguraldi-fenomenoak.
GALDERA: Barandiaran-en geroztik, ez dira bakarrik metodologiak hedatu; ikertzaile kopurua ere zabaldu da.
ERANTZUNA: Bai, sedimentologian esaterako urte hauetan pertsona batzu prestatu dira, Pablo Areso esaterako, eta beste batzuk kanpotik laguntzen gaituzte, Hoyos irakasleak, esaterako, CSICkoa.
Herrian bertan, Barandiaranek ezagutzen baina gutxi erabiltzen zituen zientziak ere desarroilatu egin dira, paliologia eta paleontologia batez ere, azken hau Jesus Altunarekin, makrofauna aztertuz. Beste batzu mikrofaunarekin ere hasi dira, oso delikatua dena eta gainera eta beste zientzien datuak gehiago zehazteko balio duena: maila gehiago zehazten dira, eta hauen barruan aldaketa gehiago.
Laborategian ere teknika berriak sartu dira: keramika pasta, metalografia, radiokarbonoa hobetu da, etab.
GALDERA: Gure herriaren iragana ondo ezagutzen dugula esan daiteke, edo oraindik badugu zenbait zulo bete beharrekoa?
ERANTZUNA: Gaur egun esan daiteke Barandiaran-ekin geunden baino gehiago garela ikerketan ari garenok, eta honek historiaurreari indarra ematen diola, baina badaude mugak, esaterako, iragana berreraitzeko dugun materiale kopurua. Metodoek beraiek materialei datu guzti-guztiak ateratzera behartzen gaituzte, eta oso oso astiro joan behar dugu. Barandiaran-en garaian trikuharri bat aztertzeko bakarrik kamara eta tumuloa begiratzen ziren. Gaur egun trikuharriaren egitura, sedimentazioa, eraiketa begiratzen dira... oso osorik desmuntatzen da, eta berriz muntatzen. Lan hau oso geldoa da, eta gainera muga ekonomikoak ere baditugu.
GALDERA: Arazo ekonomikoa da beti beti aipatzen den mamua. Arkeologian ere arazo larriak egongo direla susmatzen dugu.
ERANTZUNA: Lehengo eta behin esan behar da gaur egun gure herrian ez dagoela aztarnategien exkabaziora soilik dedikatzen den arkeologo talde bat, eta erritmoa beraz astunagoa da. Lehen, erritmoa gehiago egokitzen zen egiten zen lanaz, baina gaur egun, ikerketa sistema beragatik, erritmoa arindu beharko litzateke, eta arazo ekonomikoak direla eta, ez da posible. Hala ere, aurrerapausu batzu eman dira, batez ere erakunde sorketari dagokiola, horren froga, Deustuko Unibertsitateko Historiaurre Saila, Gasteizko Saila, edo Museo Arkeologiaren barruan sortu den Saila. Adibide bat jarriko dugu, trikuharri bat aztertzeko, lau edo bost urte jarraian behar dira, hilabete oso batez, horretarako hamabost edo hamasei pertsona dedikatuta. Eta hori garestia da.
GALDERA: Arkeologia entzuten dugunean, beti pentsatzen dugu Historiaurreaz ari garela, baina bestelako arkeologia ere badago.
ERANTZUNA: Barandiaran-ek hasi zuen eta beranduago garrantzia handia hartu duen arkeologia bat egiten ari da, Erdi Aro Garaiaren arkeologia. Nik berari askotan entzun diot Trebiño aldeko asentamenduak ikertzen hasi zirenean, horren garrantzia ikusi zutela, dokumentazio idatziaren eskasia oso handia delako. Seguruen arkeologia izan daiteke orduko garaiko historia ezagutzeko daukagun modu bakarra. Guk, berak eta Aranzandik hasitako bideari jarraitzea baino ez dugu egin. Garai eta Mendia Ikas nekropoliak ikasten ari dira orain eta tipologia funerarioak ezartzen ari.
GALDERA: Eta zein dira ikerketa hauek argitzen ari diren gauza azpimarragarrienak?
ERANTZUNA: Neolitikoaren geroztik leizeetako populazioaren bikoizketa faltan hartzen dugu. Egindako ikerketak gainera partzialak dira, araua zera delako, aztarnategi bat ezin dela osotasunean exkabatu, baizik eta etorkizunerako zati bat, erdia edo gehiago utzi behar dela. Beraz, aztarnategi txikietako erdiak oso gutxirako ematen du, eta handiak badira, agian exkabatutaho zatia ez da errepresentatiboa. Eta bestalde, zailagoa da aztarnategi baten eta bestearen arteko konparaketa egitea. Guzti honek ezagupen zuloak eta intseguritateak sortzen ditu.
Hala ere, gaur egun Brontzearen azkenaldia hobeto ezagututa daukagu Barandiaran-en garaian baino, baina ez dugu Brontze osoa oso ondo ezagutzen.
GALDERA: Arkeologian leizetako ikerketak daude, eta aire librean egiten diren exkabazioak. Batzu eta besteen arteko diferentzia nabariak egongo dira.
ERANTZUNA: Trikuharrien ondoan zeuden asentamenduei buruz ezagutzeko asko eta asko falta zaigu. Esaterako, falta zaigu jakitea, sozialki mintzatuz, zenolako diferentzia suposatzen zuen ehortzeak trikuharrietan edo leizeetan. Oraingoz hipotesiak baino ez daude. Beste garai batzu aldiz, oso ondo ezagutzen dira, erromanizazioa, esaterako, Foruko aztarnategiei esker. Bizkairako datu itzelezkoak lortu dira. Kolonia Flavia izan zen.
GALDERA: Historiaz mintzatzean periodizazio arazoa dago. Europarako eginda dagoen periodizazioa peto-petoan aplika daiteke Euskal Herrian ele, edo hemengorako beste periodizazio bat behar dugu?
ERANTZUNA: Goi Paleolitikoari dagokiola, ez dago diferentzia handirik. Hemengo aziliensea Frantziakoa baino berantiarragoa da, baina hau da Kantauri ertze osoan gertatzen den zerbait, beraz ez da bakarrik hemengoa. Neolitikoa ere beranduago gertatu zen, eta abereen domestikazioa K.a. 3.200an izan zen. Europa erdialdean K.a. 4.700an gertatu zen. Baina ez da hemengo diferentzia; neolitiko osoan komunitate diferenteak gehiago bereizten hasi ziren, eta datuak ez dira guztientzako homogeneoak.
Hemen diferentzia nabaria populazioen artekoa da. Batzu leizeetan bizi ziren, erromatarren garaian ere hara joaten ziren sasoitan, eta aldi berean kastroetan beste populazio bat bizi zen, txabolatana eta ingurua harresia. Bi tradizio, oso diferenteak, zeuden hemen. Lehenak artzainak ziren, eta bigarrenak artzain eta nekazariak. Kastroetan bizi zirenek ajuar zentroeuropearra zuten, oso aberatsa, besteek ez zeukatena.
GALDERA: Bigarren populazio mota hau emigrazioan etorritakoa da?
ERANTZUNA: Hori ez da oso zaila, baina erraza ere ez. Ezin dugu ondo jakin ehortze sistema errauspena delako, eta ezin ditugu, beraz, populazio biak konparatu. Batek elementu mediterranear ugari zuen, baina besteak ez dakigu. Ez dakigu arrotzak diren, edo etorri den moda bat, Languedoc-tik hona.
GALDERA: Historia, askotan, a posteriori sortutako ideia batzu demostratzeko erabilia izan da. Nola ulertu behar ditugu datu hauek?
ERANTZUNA: Bai, historia politikoki erabilia izan da. Gaur egun dakigunarekin batzuk eztabaitu dute euskal tipologia benetan esistitzen den. Dena den, ikertzaile gehienek bai uste dute euskal tipologia hori esistitzen dela; gaur egungoak dira ordukoen oso antzekoak. Euskal arrazaz mintza daiteke.
GALDERA: Gauza guzti hauek atzerriko ikertzaileengan interesa sortzen dute?
ERANTZUNA: Interes handia, eta horren froga Kongresua dugu. Garrantzia handiko pertsonak etorri dira, eta gai hauetaz ari izan dira lanean. Kongresuan, batez ere, puntako metodologiak ezaguterazi nahi izan ditugu, eta horretarako pioneroak ekarri ditugu. Metodologia batek zera aztertzen du, nola talde batek lurralde bat hartzen, eta erabiltzen duen, ehizarako edo bizitzeko lurrak banatzen. Orain beraz, bailara osoak ikasten dira, eta ez aztarnategi solteak. Metodo honek kronologiaren arazoa dauka, baina interesgarria da.
GALDERA: Zuk zeuk ere historiaurrean guztiz berria den proiektu berri bati ekin diozu, artelanaren egilea identifikatu eta aztertzea. Lan guztiak anonimoak omen diren garaian, ez al da lan ausartegia?
ERANTZUNA: Historian ezaguna den metodo bat aplikatu nahi izan dut historiaurreko ikonografian, eta zera da, sinadura gabeko arte lanak egile bati edo beste bati leporatzeko mekanismoak hartu, eta egilea identifikatzen ahalegindu. Zergatik egiten dudan? Dema delako historiarentzat, iraganan egitea. Jes Cocteau-ek, irudia grafia bezalakoa dela esaten zuen, baina modu batera lotu beharrean, beste batera lotzen dela. Eta historiaurreko egileak grafistak dira. Posiblea da indibiduoa ezagutzea.
GALDERA: Zeintzu izan daitezke egile bat ezagutzeko teknikak, edo metodologia?
ERANTZUNA: Asko daude, milaka esango nuke nik. Eskuaren mugimendua esaterako; trazoaren tamaina, kurboa edo zuzena egiteko joera, trazoak batzeko edo aldentzeko joera, lineak berpasatzea edo ez... zehaztasunak milaka daude. Baina gainera historiaurrean ez dago falsifikazio arazorik, arte merkantzia ez dagoelako. Lanak ez dira saltzen, eta ez dira kopiatzen. Artea eta irudia jaiotzen ari dira, eta elementu berriak eta barianteak indibidualitate zantzuak dira, gehiago orduan, Velazquez-en garaian baino.
Beste abantaila dago historiaurrean, egileek nahi izan zuten guztia errektifikatu zutela, eta txarto egindako irudia uzteko eta beste bat hasteko lotsarik ez zuten. Nik egingo dizut galdera bat. Ikusi dugu inoiz Altamirako bezalako bisonterik inoiz?
GALDERA: Ba ez, ez dut uste.
ERANTZUNA: Horrela da. Altamirako irudiek horren nortasun handia dute garaiko besteekin konparatuta, esan bait dezakegu egile horren lana orijinala dela, eta egilea identifika dezakegu.
GALDERA: Egile hauek lekuz aldatzen dira?
ERANTZUNA: Ez, ez dira mugitzen. Santuario bakoitza talde baten lana da. Egileak batzu dira, baina identifikagarriak.
GALDE:RA: Eta lan hauek indibidualitate lanak dira, edo taldearen enkarguak?
ERANTZUNA: Gaur egungo garaira pasatuko dut galdera. Picasso norbaitek enkargatu zuen pintatzeko? Ez, arte lana beti da indibiduala, ez kolektiboa. Hori bai, espiritu giro baten barruan kokatzen dugu, eta egilea taldean integratuta dago. Espiritu hura interpretatu zuten, baina bestelako gauzak eginez gero ere, inork ezin izango zion ezer esan, artistak baino ez dakielako sentitzen duena nola expresatu. Besteek esan dezakete «gustatzen zait'' edo «ez zait gustatzen», baina ezin dakioke esan «ez, zuk ez duzu horrela pintatu behar, horrela baizik».
GALDERA: Zenolako status-a zuten pintore hauek taldean?
ERANTZUNA: Seguruen aztiak ziren, sorginak, hau da, mundu traszendentearekin nolabaiteko harremana zeukatenak. Zeren, batzuk bazuten oso esku ona, baina beste batzuk gauza higuingarriak egiten zituzten, benetan higuingarriak. Baina ez zegoen zentsurarik. Edo behintzat inork ez zion horrelakorik egitea debekatu. Guk uste dugu ez zela izan erizpide estetikoa inposatu zena, bestelako erizpidea baizik, erlijiosa, politikoa edo transzendentea seguruen. Ez zuten pintatzen onak zirelako, baina bazituzten beste ahalmenak.
LAURA MINTEGI
35-39

GaiezGizarteaientziaAntropologi
PertsonaiazAPELLANIZ1
EgileezMINTEGI1Gizartea

Azkenak
2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten

Ez dut sekula pelikulekin negar egiten. Pelikula gogorrak ikusi ditut, istorio tristeak, heriotzaz beteak, gizakiaren alderik zatarrena erakusten dutenak? Barkamenik eskatu gabe, gainera? Pelikula ederrak ikusi ditut, dotoreak, monumentalak, mirarien gainean hitz egiten dutenak,... [+]


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Eguneraketa berriak daude