Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara,
jarrai dezagun txikitik eragiten.
Francisco Escudero musikagileari elkarrizketa
Francisco Escudero: "Intentzio Berezi Bat Dago Euskal Musika Egiterakoan"
'Hileta', 'Zigor', 'Gernika' eta beste hainbat obraren egileak ez du aurten ikusiko iaz amaitu zuen bere azken obraren estreinaldia. Zarautzko 750. urteurrena dela eta enkarguz egindako "San Juan Bautista" oratorioa kajoiren batean geratu da oraingoz. Hauxe da Francisco Escudero, eta beste zenbait euskal konposatzaile handiren tragedia: bere obrak ez direla interpretatzen. Bere edadean, egindako lan guztiaren ondoren, erremin puntua nabarmentzen zaio "gure orkestak" aipatzerakoan eta hauek daramaten politika gainbegiratzerakoan. Donosfian bizi den zarauztar honen zenbait operatan libretista izan den aita Karmelo Iturria izan dugu galdetzaile. Bere obrari errepasoa eginez, euskal musika, Euskal Herria eta bizitzari buruzko gogoeta oso bat atera da Escaderaren hitzetan.
GALDERA: Zure burua zarauztartzat al daukazu?
ERANTZUNA: Bai. Nire gaztaroan, Zarautzen, "Concierto de piano" egin nuenean, beste zenbait lagunen artean Jose Zinkunegi dottore jaunaretin ibiltzen nintzen; edadeko gizona ordurako, ona, erromantikoa, egoerak asko sufritu arazitakoa. Gizon honekin, eta koadrila oso batean, sensibilizatu egiten ginen geure artean. Euskal Herrian pentsatuaz euskal musika sortu beharra zegoen. Herriak handia izan behar zuen. Euskal musika eta ez prezeski herri-kanta. Horrela sortu zen "Hileta" beste zarauztar baten hitzez, Lizardiren hitzez. Amets asko egiten genuen. Horixe izan da egin duguna, idatzi eta amets egin. Halaz eta guztiz ere ez dut neure burua galdutzat ematen. Hor daude obrak eta horien arrazoiak indartsuak dira. Egunen batean aterako dira eta izango dute behar adinako baldintzarik. Lelokeria litzateke nik hau isiltzea eta ez agertzea.
GALDERA: Zure obraz hitzegingo dugu. "E1 sueño de un bailarín".
ERANTZUNA: "E1 sueño de un bailarin", "Iciar", "Geosinfónica" izenekoá... pittin bat txikiak dira nire errepertorioan. Ez dira hain txikiak... baina txikiak dira. Barkatzen ez dudana da gure Musikaldirik garrantzitsuenetan, "Hileta" bezalako obrarik ez jartzea, daukagun musikaren zabalkundeari mesede kaskarra egitea da.
GALDERA: Sar gaitezen bada "Hileta"rekin.
ERANTZUNA: Bilbon 1955an estrenatu zen, euskararen gethoa puskatuaz Lizardiren "Bihotzean min dut" horrekin, euskal oratorio handi eta unibertsal baten modura. Bilbon han egon beharra zegoen hura estreinatu zenean. Lehenengo aldia zen euskaraz kantatzen zela frankismora ohitutako antzoki batean. Uste zuten gauza arrunt bat izango zela, zortzikoren bat, Euskadirentzat ez zuela ezer suposatzen. Egur ederra jaso zuten euskara lurperatu nahi zuten guztiek. Esanahi handia zeukan, obra handi bat zen europear sentidu batean eginda eta gure herria zer zen isladatzen zuena. Min handia egin zuen horrek. Madrilera eraman zutenean boitot moduko bat egin zioten.
GALDERA: Concierto vasco para piano y orquesta
ERANTZUNA: 1947.ekoa da. Manuel de bat txitiak dira nire errepertorioan. Ez de Fallaren heriotza zela eta antolatutako sariketan saria jasotako bakarra izan zen. Halaz eta guztiz ere Euskadiko Orkestak ez du oraindik Donostian jo. Hau izan zen herri-kantak, herri-doinuak erabili gabe ere euskal musika egin zitekeela. Giroa, sintaxia, coafesurak, kadentzia formak... eta horrelakoak hartuaz egin zitekeela. Musika horrekin bat eginaz norberak euskal musika isurtzen du. Zinkunegiren koadrila hartan joan zen mamitzen guzti hau nahiz eta gero Bilbon idatzi nuen.
GALDERA: Eta zertan ari zinen Bilbon San Mameseko organojole baino izan gabe daukazun kategoriarekin?
ERANTZUNA: Bizitzen ari nintzen aizu! Gutxi iruditzen al zaizu? Jateko ogia atera beharra neukan eta hango Miserikordian ihardun nintzen. Han konposatu nuen "Concierto de piano" hori. Asteburuetan Zarautzera joaten nintzen eta han jarraitzen nuen koadrilarekin. Zer egiten nuen kontatzen nien. Ilusioa geneukan. Bakoitzak geneutan barne-munduan herria bizitzen genuen. Bizi egiten genuen herria zena. Orain berriz badirudi horrek ez duela horrela funtzionatzen. Tronpatu egin ginela...
GALDERA: Goazen beste batekin. "Aranzazu".
ERANTZUNA: 1956.ekoa da. Arantzazuko benedicta zer den isladatzen dudan poema sinfonikoa da. Horrezaz gain euskaldunaren izpiritu inaziotarra ere eman nuen hor, euskaldunak badauka San Inazioren zerbait bere barruan. San Inazioren etorrera kontatzen dut, haundikiro. Baina horren aurretik gerrak egon dira. Oinaztarren eta Ganboatarren arteto liskarrak, Arantzazu ko paisaia latza. Baltzategi artzaiari Ama birjina agertzen zaionekoa... guzti hori dago jasoa. Poema hau lehengo urtean jo dute Arantzazun, baina ez dute beste inon jo.
GALDERA: Donostian jo zuten garai batean.
ERANTWNA: Hori orduan izan zen. Lehen. Ez zaidazu iraganaz hitzegin. Gure orkestaren garaian bizi naiz eta gure orkestak lehengo urtean estreinatu zuen Arantzazun, baina ez du berriro beste inon jo.
GALDERA: "Zigor" opera handia...
ERANTWNA: Arrazoia duzu. Opera handia da "Zigor". Adi. Nire bizitzaren azkenetan nago eta, ni ez naiz inor, baina nire obra bada zerbait. Nola esan daiteke hori aita Karmelo? Ni ez naiz inor. Gazte banintz edertzat jo nezake nire burua, edo pretenziotsua izan nintekeen... Baina ez naiz gaztea. Ez eta ere pretenziotsua. Argi geratzea nahi dut pertsona apal bat izan naizela eta suerte handia izan dudala, inspirazioa eta obra hauek kouposatu ahal izateko lasaitasuna eman bait dizkit Jainkoak. Irudimena eman dit... eta agian merezi ez nituen gauzak. Baina ni ez naiz inor.
Euskaraz idatzita dago "Zigor" on Manuel Lekuonaren eskutik. Bilbon, Iruñean, Donostian, Gasteizen eta Madrilen estrenatu zen Vienako orkesta sinfonikoarekin, espreski horretara etorrita. Bilboko "Patronato pro arte" izan zen aurrera atera zuena. Hiruzpalau lagun ziren edozer egiteko prest horrelako obrak aurrera ateratzeko asmoz. Egia esan ez dute esker handirik jaso baina haiei esker daukagu gaur egun "Zigor" bat, edo "Gernika" bat... Horrelako pertsonak dira oraindik ere gizadian eta inguruan konfidantza edukitzera bultzatzen zaituztenak.
1968. urtean Madrilen estrenatu zen "Zigor" errepresentazio eta guzti. Bilboko ABAOk eskatutakoa zen. Donostian ez da eskenara eraman oraindik.
GALDERA: "Concierto para violonccelo y orquesta".
ERANTZUNA: Obra konplexu samarra da, ze neroni ere konpositore irudikor samarra naiz, kreatiboa, ez noa do-re-mi-fa-sol egitera besterik gabe, ezta? Eskola bila noa. Kontzertu hau, bere forma eta sonoritatean, bakarra da, tonu-laurdenetan idatzirik bait dago. Modernidade erabatekoa izanik ere espresiboa, Madrilen, Bartzelonan, Bilbon eta Donostian ere estrenatu zen. Urte asko dira ordea, eta ez da berriro interpretatu.
Biolontxeloak daukan hizkerak erabat anplifikatzen du bere jatorrizkoa, bere jotzeko modua, bere natura. Lehen sekula aditu gabeko soinuak ateratzen ditu.
GALDERA: "Sinfonita sacra".
ERANTZUNA: Erlijio Musikaren Zuzendaritza Teknikoaren enkargua da. Kamara orkestarako idatzita dago, ovoe bat, como ingeles bat eta fagot batentzat. Cuencan estrenatu zen 1972. urtean. Madrilen gero, eta lehengo urtean Bilbon hango orkesta sinfonikoarekin. Donostian ordea ez da ezagutzen oraindik. Obra hau ere zaila da deskribitzen. Enkargua egin zidatenean ez dut uste konturatu zirenik ez dagoela bat behartzerik enkarguz musika obra bat egitera Jesutristo Gure Jaunaren pasioan oinarrituta. Pasioan, letra bat hartu, eta letra hori koroan jarriz gero berehala lortzen duzu bat berotzea. Letraren indarraz, egoeren indarraz. Orkestazioa pittin bat dominatuz gero egin dezakezu pasio bat. Baina esaten bedizute sotazko instrumentuak erabiliz bakarrik egin behar duzula pasioa, ez dagoela perkusiorik, tronpeteriarik ere ez; ovoea, fagota, korno ingelesa besterik ez dagoela... estuasun batean jartzen zaituzte. Nola adierazi Jesus Jetsemanin dagoenean, Judasek musu ematen dionean. Bada bilatu egin nuen hori adierazi ahal izateko forma. Sokaz egindako perkusioak bilatu nituen. San Pedrori Nazarenoaz galdegiten diotenekoa fagot baten bidez egin nuen: notak emateaz gain hitz egiten duen fagot baten bidez. Oilarraren efektoa ere ateratzen da. Baina hori da gutxienekoa. Patetismo handiko obra da. Ikusi egin behar da orkesta San Pedro presionatzen bere kontzientzia balitz bezala. Negar egingo du gero fagotak. Patetismo handia dauka talde txiki batentzat. Gurutzaketa ere eman beharra zegoen. Gurutzean emandako mailukada halek kontra baxu baten bitartez eginda daude. Honen perkusia helatoa da ze sakontasun handia ematen bait die Jesusei sartutako iltzeei.
Nere obrarik onenetakoa dela uste dut. Berriro diot, Donostian ez da ezagutzen oraindik, nahiz eta 1972.ean idatzirik egon.
GALDERA:"Euskalsalmoa"
ERANTZUNA: Obra hau Eusko Jaurlaritzaren enkargua izan zen. Euskadiren Batasuna, Pakea eta Anaitasuna sinbolizatzen zituen Egunen batean iritsiko da guzti hau, iritsiko da. Karmelo Iturriak eta biok salmo bat, ez Idatzi Sainduetatik ateratako salmoa, salmo abertzale bat... ez dago formarik. Testu bat pentsatu genuen salmo baten indarra, herri baten uste sendoa eta herri horren historia ere izango zituena. Indar handiko obra da, espiritualitate handikoa. Euskadiren izakera oso ondo isladatsen duela uste dut. 1980. urtean estrenatu ondoren ez da berriro emar. Pena da.
GALDERA: "Gernika"
ERANTZUNA: "Gernika" opera, hau ere euskaraz,.. berriro esango dut a ze pena? 50. urteurrena zela eta Bilboko Coralaren entarguz eta Agustin Zubikarai eta Karmelo Iturriaren hitzez egindako obra hau Bilbon estrenatu zen. Indar handiko obra. Baina nik hasi behar al dut berriro ere egiten genuen, nire obra zein ederra den esaten? Begira, gauza bat kontatuto dizut. Arrano bat bizi zen baso batean. Haren kabiaren inguruan hontzuri batek zeukan bere kabia, txito jaio berriz beterik. Jakina, hontzuriak gauez egiten du ehiz. Arrranoak berriz amets egin. egunez. Noski, ez bat ez bestea ez zeuden bat ere lasai. Arranoak esan zion hontzuriari: "zure kabia errespetatuko dut egunez nire txitoak gauez errespetatzen badituzu", "Ondo da" erantzun zion hontzuriak. Arranoak tratua ondo zihoala ikusirik, oterrak uxatzeko asmoz, "nola ezagutuko ditut nik ordea zure txitoak?" galdetu zion hontzuriari. "Etzazula kuidadorik izan! Nere txitoak ederrak dira benetan! Ikusi eta berehala ohartuko zara" erantzun zion hontzuriak pozaren pozez. Neroni nire obraz aritzerakoan bezala. Egun batez ordea, hontzuriaren kabiara joan zen arranoa eta txito itxusi batzuk ikusi zituen mokoak ireki ireki eginda eta begi handi handikoak. "Txito itxusi hauek ezin izan daitezke hontzuriarenak" esan eta jan egin zituen guztiak. Antzeko zerbait gerta daitekeela uste dut nire obrarekin. "Gernika" eskenan ikusi behar den obra da. Obra handia da. Nagusia. Euskal Herria gustora sentitu beharko litzatete honelako obra bat izateaz.
GALDERA: Zer da zuretzat euskal musika?
Nik uste dut euskal musikan diferentzia handia dagoela bat euskal musika egiten jarri edota ez jartzearen artean. Esatebaterako, "Sinfonia sacra", nik idatzia izan arren "Hileta" bezala ezin esan dezaket euskal musika denik. Euskaldun batek egina da. Bai, egia. Bauna nik uste dut intentzio berezi bat dagoela euskal musika egiten denean. Gauza bereziak hartzen dira kontutan, esateto moduak, azentoak
GALDERA Usandizagaren "Mendi mendyan" edota Guridiren "Amaya"n euskal herri doinuak erabiltzen dira Aldiz zure obraren beste ezaugarri bat da, Gernikan, Zigor-en horrelako doinurik ez erabiltzea. Halaz ere euskal musika da.
ERANTZUNA: "Hileta"n herri kanta bat hartu nuen, baina ez nintzen mugatu hori armonizatzera. Garatu egin nuen argumentoaren barrean. Herri-kanta horri beste bizi propio bat eman nion. Herri kantak sortzeto balio dit, ez armonizatzeto. Bada esteta bat Teodoro Adorno izenekoa kukuak deitzen dituena herri-kantak armonizatzen dituztenak badakitelako jendeari gustatuto zaiola. Ez da hain kreatiboa.Ez nago ni hala ere hori egiten dutenen kontra. Errespetoa diet Usandizaga eta Guridiri. Haiengan ikasteko asko daukagula uste dut.
GALDERA: Zergatik interpretatzen da hain gutxi zure musika? Zaila delako? Koro eta orkesta handiak eskatzen dituelako?
ERANTZUNA: Biolontxelo eta biolin batetarako egingo banu gehiago joko litzateke. Dudarik ez. Baina hain da handia Euskal Herriaren adorea! Nola da posible gurea bezalako herri batek, denetara jota Madril baino txikiagoa, halako proiekzioa, halako indarra, halako nortasuna izatea? Zergatik? Indar handia du bere musikak. Izpiritu handia. Koroak behar ditut, orkesta behar dut, solistak behar ditut Euskal Herria den herri handia eman ahal izateko. Eta gainera hemen bertan dauzkagu guzti horiek. Ez daukagu kanpoko inoren beharrik. Nik Opera Koro Ofizial bat sortzea eskatzen dut. Boz euskaldunik ez da falta. Eta hori izaten da arazoa, ze buruz eta euskeraz kantatu behar da. Operak ekintza ere eskatzen du, buruz ikastea eta euskaraz kantatzeaz gain. Bozak badauzkagu. Egin behar dena da boz horiek hezi eta opera koroak sortu. Nik ez dut nahi boz akalderonatu horiek etortzea gorgorito asko egitera. Horrek ez du ezertarako balio. Mende asko dira hori pasa zela. Tradiziozko tetro horrek jarraitzen du, bizi da, etortzen da gugana. Baina teatro klase hori bultzatzen dugu eta ez geurea. Teatro klase hori, hain interesantea Waguer bitartean, Verdi eta abar... nik uste dut guk gainditzen dugula hori. Zergatik ez dugu esango? Lerdea dariola ibiliko gara bestela beti horiei begira.
GALDERA: Zer pentsatzen duzu Euskadiko Orkestak daraman politikaz? Gure obrak eraman beharrean Euskaditik kanpo ezagutzera emateko, Beethoven, Mozart eta abarren obrak daramatza nahiz eta erabat ezagunak izan mundu guztian. Esan zuten euskal musikoen musika ezagutzera ematea izango zela bere politika, baina badirudi ez dutela hitza betetzen.
ERANTZUNA: Segi... Zerorrek segi dezakezu. Rodrigoren musika eraman du, Fallaren musika eraman du... Tristea da nola gure obrak ez diren kanpora proiektatzen. Uste dut aldatuko dela. Aldatu behar du. Honek ezin du beti horrela jarraitu.
KARMELO ITURRIA
35-39
GaiezKulturaMusikaMusika klasPertsonak
PertsonaiazESCUDERO2
EgileezITURRIA1Kultura