Langile Mugimenduaren Birkonposaketa Baten Atzetik Abiatu Behar Dugu


2021eko uztailaren 23an
Alaine Krivine, Frantziako L.C.R. alderdiaren buruzagiari elkarrizketa
Alaine Krivine, Frantziako Trotskisten Buruzagi:
Langile Mugimenduaren Birkonposaketa Baten Atzetik Abiatu Behar Dugu
Alain Krivine berau izan zen 1968an, Frantzian jaio zen udaberri hartako buruzagietako bat.
Gaur egun Alain Krivine IV. Internazionalean dihardu eta gainera baruzagi gisa dihardu. Frantzisko L.C.R. alderdiaren buruzagi gisa, datorren 1988ko hauteskundeetan Frantzian lehendakaritzarako lehendakarigai bezala aurkeztuko da.
ARGIA.–Zer sentitzen du Parisetik Euskadira datorren intelektual eta iraultzaile batek?
ALAIN KRIVINE.– Euskadira bidai bakoitzak, Parisetik Euskadiko egoerari buruz izan dezakezun inpresioa konfirmatzen dit. Etengabeko mobilizazio baten aurrean nagoela, alegia. Mobilizazio honek urteak eta urteak irauten du. Hemen arazo nazionala aldarrikatzen duzue sekulako indarrez, egia esan harrigarrizko indarrez. Kasik tradizionala bilakatu da hemen daukazuen borrokarako indarra.
Sarritan aipatzen da Euskadin gertatutakoa. Franco garaian denak mintzo ziren euskal erresistentziaz eta baita ere euskaldunek tortura eta kartzela nola erresistitzen zuten, balore eta adore sinisgaitzez. Horiek dira Franizian ditugun irudiak.
A.– Frantziako Estatuaren erasoaren aurrean hango intelektualak ixilik gelditzearen arrazoiaz galdetu nahi nizun. Eraso hori Partidu Sozialistak egiteak nolabait desarmaturik utzi bide du Frantziako ezkerra, iraultzalleak, progresistak eta beste. Esplikatzen zaila dirudi, frankismoan zehar Frantziak Euskadirekiko hain elkartasun maila altua erakutsi zuenean.
A.K.–Funtsezko arrazoi batzu daude orain urte batzu direla baloreen beherakada hori azaltzeko. Tradizioz ezker frantsesak inperialismoaren kontra beti bere elkartasuna erakutsi izan du; hots, balore horiek langile mugimenduaren baloreak ziren. Orain, atzerakada itzela izan dute. Lehenago bazegoen "intelligentsia" frantses bat. Hau, beti eragiteko prest egoten zena, desagertu egin da. Orain filosofo berriak agertu dira, B.H. Levy, Glucksman, hauek hasieran ezkertiarrak baziren ere, orain eskumara kanbiatu dira. Orain filosofo hauek Reaganen liberalismoaren atzean ezkutatzen dira, babesturik.
Baloreen erortze hori intelektual frantsesen aldaketa prozeso horrekin lotuta dago.
Ez da Frantzian bakarrik gertatu. Internazional mailan ere intelektual guztiak aldatu dira. Lehen intelektualak arazo internazionalarekin mobilizatzen ziren: Vietnam, Aljeria... Kamputxea eta Pol-Potekin gauzak aldatuz joan ziren.
A..- Nola ikusten duzu orokorrean Europan eta batez ere Frantzian ezker iraultzallea?
A.K.-Amankomunean dugun gauza zera da, burgesiak hartzen dituen neurriak eta langileek duten jarrera. Neure ustez beti eta homogeneizatuago dago dena. Beti eta gehiago langileen antolatzeko erak berdintsuagoak dira eta langileen mugimenduaren birkonposaketa baten aurrean gaude, Europan, batipat. Baina mugimendu hau maila desberdinetatik pasatzen ari da, espresio desberdinetatik: berdenboran langileen borrokaren igokada bat eta gazteen borroken zabaltze bat, bi borroka hauek begibistakoak dira. Herri batzuetan korronte ezkertiarrak gogortzen ari dira, klase borroka sindikatu of izialetan zein alderdi sozialista ofizialetan, beste herri batzuetan mugimendu independentista ezberdinak sortzen eta azaltzen dira, formazio klasikoa daukatenak edo eta erakunde ofizial eta handiagoetatik bereiztu direnak, Dinamarkan adibidez, alderdi sozialista handi bat dute. Inglaterran Labour alderdian ezkerrerako korrontea beti eta nabariagoa da; eta hori mehatzarien eraginez. Alemanian bi borroka korronte bildu dira sindiketu eta S.P.D. alderdian eta bestetik Grünen (Berdeak) alderdia sendotzen ari da, azken hau oso mugimendu berria dugu eta neure ustez bere forma eta bere programa direla eta bizitza laburra izango du, baina sozialdemokraziatik kanpo erradikaltzen ari da.
Frantziari dagokionez, 68ko maiatzaz geroztik ezker muturreko mugimendu antolatu bat dago, trotskistena, tradizioa mantendu duena, eta gaurdaino iritsi dena, baina fenomeno berria Partidu Komunistan datza. Krisisean bait dago. Partidu Komunistaren baitan kontra-korronte bat sortu da, korronte hau Partiduko kide ohi batek zuzenizen du: Pierre Juquin. Honek milaka eta milaka langile, intelektual, zinegotzi eta alkate biltzen ditu bere inguruan. Korronte hau seguruenik ere hemendik denbora gutxira bereiziko da eta lehendakaritzarako hauteskundeetan bere lehendakarigaia aurkeztuko du beste P.C.ko lehendakarigai ofizialaren kontra. Pierre Juquin-en joerarekin oso harreman onak ditugu.
Frantzian esperientziarik puntakoenak zein porrotik itzelenak ezagutu ditugu; langile mugimenduan sekulako ahultze, sakabanatzea, des-sindikatzearen fenomenoa... Zazpi urte honetan bere kopuruaren eta batuen erdia galdu duen Partidu Komunista bat; eta gazte eta langile mailan auto-antolatze fenomenoak azaldu dira.
A.-Orain dela gutxi irakurri dugunez, L.C.R.k Frantzian hauteskundeetako bigarren itzulian Partidu Sozialistari botoa emateko eskatu zuen. Honek harritzen gaitu. Ezkerpartidutzat jo izan duzu, behin edo behin, P.S.F.: ezker erreformista edo. Aldiz, berak (guk PSOEren es. perientzia deukagu) izan dira estatu kapitalista, poliziakoa finkatu dutenak, ala?
A.K.-Hasteko, ez zaizkit definizio horiek gustatzen: ezkerra/eskuma... ez da zientifikoa. Terminologia sozial bat nahiago dut eta esan P.S. eta P.C. langileen partidu erreformista ustelak direla, baina langileen partiduak.
Galdera litzateke, zer da langile partidu bat? Nire ustez definizio historikoa programan oinarrituta eta nori zuzenduta dagoen, hiru elementu horietan erreparatu behar dela. Horietarik bakar bat hartzen bada, erra gaitezke, adibide gisa nazien partidua. Partidu honek langile oinarria zeukan; beste adibide bat: Argentinan, Peron. Lehendabiziko gauza zera da: tradizioa eta nondik jalgi diren jakitea; gure kasuan komunista internazionaleko zatiketa batetik. Programen mailan partidu gehienek, salbuespen batzu aparte utzirik, denak klase borrokan murgildurik daudela aldarrikatzen dute, maila sozialean beti klase zehatz-mehatz batzuri zuzentzen dira; langilei, alegia; langileak antolatzen ahalegintzen dira, sarritan langileen nahiak burgesiaren interesetan bideratuz Leninek emandako definizio onarekin, langile partidu bargesak politiko-orientabide mailan, baina, haia ere langileak tradizio-mailan. Zergatik da garrantzitsua bereizketa hori? Metafisika mailan ondorio aproposak atera genitzake ekintza mailan eta proposamenak egiteko garaian. Guk ez diegu inoiz partidu burgesei batasuna proposatzen, ze interes genuke P.S. edo P.C. bezalako partiduei proposamenak egiteko? Guk dugun base sozial bera dute partidu horiek, gure eta horien baseek interes berberak dituzte eta base horiek gabe ez genuke sozialismorik egingo.
Nik esango nuke, eta uste dut hau mugimendu iraultzaile guztientzat baliogarri daitekeela, inork eta inongo taldek ezin duela harrokeriaz, nahikeriaz ibili, esanez eta dauden iraultzaile potentzial guztiak biltzen dituen talde bakarra dela.
Nire ustez Europan langileen mugimenduaren birkonposaketa baten atzetik abiatu behar dugu berriro. Mugimendu horiek elkartze bidetik joan beharko dute, fusioak izango dira eta zatiketak ere bai; hori ez ikustea "sekta" baten jarreretan erortzea litzateke.
A.– Zu bezalako pertsonalitate bati, zark eragiten dio, 2.000 - 3.000 militante dituen Europako erakunde, txiki batean geratu dadin?
A.K.– Nik galdera itzuli egingo nizuke. Gauza da jakitea zein arrazoiengatik, 68ko maiatzaz geroztik sortutako hainbat erakunde (hemen ere izan dituzue: P.T. adibidez), desagertu diren edo eta egokitu diren. Ez dago miraririk. Dena lotua dago ulermen poltiko orokor batekin, gertakizunen ulermenarekin, bertan gertatzen denaren ulermenarekin. Erakundea ez da helburu bat, medio bat baizik.
Guk programak eta formak gehitu ditugu, urteetan barrena. Horrek mantentzen lagundu gaitu eta beraz ez dugu desagertzerik izan: aukera berriak ditugu.
Ez dut esan nahi, irauteko programak eta formak trotskista behar zutenik hori baino zabalago ari naiz; gainera programa ez trotskistak izan dituzten beste talde iraultzaile batzuek ere iraun egin dute, irauteko behar ziren formak eta programak izan dituztelako, Italiako Democrazia Proletaria adibidez.
A.–Europan iraultza posible ote da?
A.K.–Posiblea da, beharrezkoa da. Hori da errealista izatea. Iraultza pentsatu baino lehen suerta daiteke. Gauza batean jendea erratu baldin bada, hain zuzen horretan izan da: iraultzen pronostikoetan. Neure ustez neurtezinak dira eta hortaz ez da pronostikorik egin beharrik. Marxista bakar batek ez zuen 68.eko maiatza igerri, halere edozein marxistak bazekien "68.eko maiatz" bat gertatuko zela edo gertatu behar zela.
A.–Lehen dogmatismoaren kontra hitz egin duzu. Erakunde desberdinen, mugimendu autonomoen elkar-arteko lana nola ikusten duzu?
A.K.– Neure ustez arlo honetan erantzun bat hitzetan ez luke balioko, berez alderdi,politiko batek manipulatu nahi ez duela adieraziko bait du.
Partiduak, tresna baliogarri bat izanik, mugimenduaren zerbitzuan jartzen badira eta mugimenduaren demokrazia errespetatzen badute, orduan izan daitezke zuzendariak. Gure helburua ez da zuzentzea, borrokan ari direnek berek zuzentzen bait dute mugimendua. Eginak egin eta horrela aukeratu ditugu guk geure buruzagiak. Azkeneko ikasleen mobilizapenetan, inongo ikaslek ez digu inoiz aurpegiratu manipulatu nahi izan dugunik.
Gaur egun Ligak azpiegitura itzela dauka, inprimategi bat, errotatiba bat, off-set delakoak. Ikasleen greban egunkari bat ateratzen genuen. Bertan egunean eguneko ekintzak eta iragartzen genituen. Gazteek ez zuten mugimendu politiko batean egon nahi eta hala eta guztiz ere egunkariak egunero 50.000 alde ateratzen zituen. Tresna praktiko egoki bat zen. Guk informazio guztia zentralizatzeko ahalmena geneukan. Egunkari bakoitzean adierazten genuen egunkaria erakunde politiko batena zela, baina gure nahia zen ikasleen mugimenduak bere egunkari propioa izan zezan. Horretarako egingo dugu borroka.
A.–Gorbatxoven proposamenak eta desarmearen gaia jeneralean, nola ikusten duzu zuk?
A.K.–Neure ustez Gorbatxoven proposamenek sekulako eragina izan dute, eta onerako. Lehenik eta behin, kontra egotea ezina delako: proposamen baiezkorrak dira, eta berdenboran ez dugu ilusiorik egin behar, Gorbatxovekin esan nahi dut. Guk behintzat, ez dugu ilusiorik. Ondo adierazi behar dena, zera da, erreforma ekonomikoak, zein demokratizazio mugatua, zein desarmea beharrezko dutela, Sobietar Batasuneko burokraziaren parte aurreratu eta zuhurrenarentzat, bere boterea salbatu ahal izateko; horrek frogatzen du, bestalde, hango erregimen ekonomikoa estatu kapitalistetako erregimenetatik desberdina dela: Sobietar Batasuneko ekonomiak ez du, alde honetakoak bezala, interesik armagintzan.
Gorbatxoven proposamenak trebeak dira, inperialismoa bere mugetara bultzatzen duelako. Neure ustez taktika mailan proposamenak erabili egin behar dira baina gerraren aurkako mugimenduek beren independentzia gordetzen dutela. Esaten dizut, ez dugu ilusiorik egiten, problema diplomatiko bat da. Haize berria ekarri dezakete Europara, hori bai, Alemanian ageri da bederen.
Une aproposa da, hau, Europa desnuklearizatu baten alde borrokatzeko eta berdenboran herri bakoitzean desarmearen aldeko mugimenduak bultzatzeko.
Gorbatxoven arazoa izugarria da, uste dut bera ere ez dela konszientea. Edo batetik, zatirik kontserbatzaileenek botatzen dute, eta hori posible da, edo ateak gehiegi zabaltzen ditu eta orduan kale mugimenduak, ikasleek zein langileek irauliko lukete. Buruhausterik handiena zera da, langileek zer egingo duten; neure ustez hau izango da azken finean Gorbatxov sostengatuko duena. Sobietar langile klaseari, Sakharoven askatzea bost axola zaio, aldiz bere lan-denboraren moldatzea interesatzen zaio, fabriketan errentabilitatea gehiagotzea...
AITZOL BILBAO

"Iraultza pronostikatzen gaitza da, pentsatu baino lehen suerta daiteke".
"Euskadin nasio arazoak duen indarra harrigarrizkoa zai".
"Gorbatxoven proposamenak trebeak dira, inperialismoa bere mugetara bultzatzen duelako".
18-20

GaiezPolitikaEstatuakFrantziaTaldeakAlderdiakLCR
PertsonaiazKRIVINE
EgileezBILBAO2Politika

Azkenak
Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


Analisia
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko

Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta 21 kilometroko linea-elektrikoa eraiki nahi ditu Repsolek, Euskal Herriko... [+]


Eguneraketa berriak daude