Mariano Izeta: "Ez Dugu Hainbeste Nigar Egin Behar»


2021eko uztailaren 28an
Mariano Izetarekin
Elekari Eta Umoretsu Atotsi Gintuen Elizondon
Mariano Izeta: "Ez Dugu Hainbeste Nigar Egin Behar»
Baztan aldean kultur-giroan murgildurik bizi dugu Mariano aspaldian, literaturaz eta hango berriez aritu ginen
Elizondoko kaleetan denek agurtzen dute. Erdaldunek errespetuz, inoiz irakurri ez duzun, baina diotenez, ona behar duen idazleari egiten zaion bezala. Euskaldunek berriz, bero, ozen. Aizu Mariano lehengoan telebistan ikusi nizun».
Bixta llaburtu zaio; erloju-konpontzen urte aunitzetan. Bere idazkiak mugaz bi aldeetako aldizkarietan agertzen dira. Halaxe hasi zitzaigun:
Gerra aitzinean gazte nintzelarik euskaraz irakurtzen hasi nintzen. Bazen orduan Argia deitzen zen astekari bat, Donostian argitaratzen zen, hori aunitz saltzen zen euskal herri guztietan. Hemen Baztan aldean ere irakurtzen zen, etxean hartzen genuen, horrela hasi nintzen ni irakurtzen. Idatzi ez, eskutitzak e.a. egiten genituen bai, baina gerra aitzinean ez nuen idazten. Gero gerrarekin euskal kultura desegin zen, debekatua zen dena, badakizu. Gero libertate pixka bat etorri zelarik, 1957. urtean, kaputxinoek atera zuten Zeruko Argia, horretan hasi nintzen idazten, bidaltzen nituen hemendik berriak, badakizu artikulo ttiki ttikiak, hala pixkaka pixkaka hasi nintzen idazten ikasten, hori ere ikasi egin behar baita, 1 960.ean hasi nintzen Baionako Herria-ra idazki llabur batzu igortzen, eta oraindik ere jarraitzen dut, noiztenka zerbaitxo igortzen dut, hilean behin, bi hilebetez behin eta hola, mugaz alde honetatik aldizkari horretan idazten duen bakarra naiz. Urte horietan berean idatzi nuen nere lehendabizkio nobela berria, Dirua galgarri. Irakurri nuen bazela idatz-sariketa bat, polizi-nobelena alegia, eta ahal nuen bezala zera ttipi bat egin eta Donostiara bidali nuen, baina sariketa hura ez zen egin, nik ez dakit baimenik ez ote zuten eman edo zer gertatu zen, beti ere deusetan gelditu zen, Gipuzkoako Diputazionean baziren hainbeste lan bidaliak, eta Aita Zabalak ikusi eta merezi zuela argitaratzea, eta Auspoa liburutegiak argitaratu zidan nobela hori, nire lehenbizikoa. Gero jarraiki dut horretan, Diario De Navarra, Principe de Viana, Navarra Hoy, han edo hemen ipuiren bat...
Nire nobela aipagarriena «Nigarrez sortu nintzan», 1982.ean argitaratu zen.
ARGIA.– Baztango hitzen biltzen ere aritua zara.
MARIANO IZETA.–Orain berriki egina dut Baztango hiztegi ttipia, baditut bilduak 1.700 hitz, hemen erabiltzen direnak, nahiz beste leku batzuetan ere erabiltzen direnak barnean egon. Baina nire lana ez dago bururatua, bai baitira hainbeste eta hainbeste hitz oraino argitaratu ez ditudanak, ari naiz biltzen hitz gehiago, egunen batean ene hiztegi ttipia handitzeko, horiek dira ene lanak.
Ni idazle xumea naiz, beti ere herrikoia, nik idazten dut mintzatzen naizen bezala, eginahala egiten dut, eta hola segituko dugu.
A.– Nola bildu dituzu hitzak?
M.l.–Hitzen biltzeko halaxe moldatu naiz, batetik nik dakizkidanak, ez dut ibili beharrik hor baserriz baserri, ez, ene dendan ari naiz batekin igoal solasean, eta atxematen dut lehen entzun ez dudan solas bat, eta galdetu egiten diot.
Baztanen hitz aunitz erabiltzen da, aberatsa da hemengo euskalkia, lehenago ez nintzen ohartzen, baina orain ohartzen naiz zenbait jenderen solasetan.
Gero egin behar nuke ere, ez bakarrik hitzak, baizik erranairuak, esaera zaharrak alegia, xahar horietarik ere behar nituzke bildu, jadanik baditut 140 bilduak, lan interesgarria da. Ez ditut liburuetarik hartuak, nik adituak baizik, jendearen ezpainetatik adituak. Behar du nik entzunak. Orain badira gazteen artean eta hitz asko galduak, edo atzenduak, horiek guztiak behar dira bildu, eta jende zaharrengan ikas daitezke horiek guztiak, bai baitira Baztanen erdaraz deus ere ez dakitenak, horiengandik ikas daitezke hitz aunitz.
A.–Zer nola hartu zenuen irakurtzeko zaletasun hori, zer literatur-liburu irakurtzen zenituen?
M.I.–Nik Garoa, Txomin Agirrerena, hori da lehenbizikoetarik irakurri dudana, orduan aunitz gustatu zitzaidan euskara garbia. idazle ona Agirre. Hortan sartu zitzaidan zaletasun puxka bat. Gero oroitzen naiz nola Jon Etxaidek atera zituen Alos Torrea, Joanak Joan, Gorrotoa Lege e.a. Joanak Joan-ekin zaletasun gehiago sartu zitzaidan, gustatu zitzaidan aunitz, Jon Etxaide idazle ona da, gero «Gero» Axularrena, hori 1 955.ean irakurri nuen, hor ohartu nintzen horko hitzak eta solasak baztandarrenak bezalakoak zirela, berdintsu, badakizu, Lapurdi, Baztan e.a. Askotan beste herrialdeetako euskara ez du jendeak ulertzen, baina behar da ikasi, ez baita alde gehiegi batetik bestera, Bizkaia alde batera utzirik, beste guztiak berdintsuak dira, besteen idatzizkoa ongi konprenitzen da, baina behar da ikasi.
A.–Gaur egungo idazleen artean?
M.I.–Ez dut aunitz irakurtzen eta irakurtzen dudana euskaraz, aldizkariak gehien bat. Liburuetan zer esango dizut ba, Gereño bat, Quintana bat ba omen da orain
Leitzan ongi idazten duen goizuetar bat, Perurena uste dut, hori irakurri nahi dut, Irigarai, Epaltza, Landart, Hiriart Urruti ere gustatzen zaizkit.
A.–Iparraldean idatzizko hizkuntzarako gorde den tradiziorik ba al da Baztanen?
M.I.– Hemen Baztanen %80 euskaldunak dira, baina gehientsuenek irakurtzen dakiten arren, ez dute euskaraz behin ere idazten, ez dute irakurtzen. Mugaz bestaldean, Iparraldean, Banka, Aldude eta horietan, gu baino altzinatuago daude aise. Lehen ere beren eskutitzak beti euskaraz egiten zituzten, Ameriketatik eta. Ez da hori gertatu gure alderdikoekin, baztandarrek eta gipuzkoarrek eta, ez dituzte behin ere idatzi eskutitzak euskaraz, soldado joaten ziren, eta eskutitza erdaraz. Ameriketara joan aitzin ikasten zuten karta erdaraz nola egin, maestruak erraten zuen nola egin behar zen, ikasten zuten eta denek idazten zuten karta bera. Jendeak ez du irakurtzen. Orain nabari da pizkunde bat, ikastolekin eta, badira haurrak ederki idazten dutenak, pixkaka pixkaka euskal kultura sartuko da, eta bakoitzak idatz dezala berak dakien bezala, bere etxean mintzatzen den bezala.
A.– Aunitzetan goretsi dute zure liburuetako idazkera baztandarra.
M.I.–Bai, orain konparazione, Iruñeko edo Bilboko batek zer euskara ikasi behar du? Behar da euskara molde bat, euskara batua behar da, baina baita euskalki zaharretatik ere hitzak sartu, hori idazlearen baitan dago, euskalkitik aberastu egiten du, dena bat egin daiteke, nik ere hala egiten dut, baztandarra dut euskara, baina euskara landua, euskara batua, ez dut baserritar bat mintzatzen den bezala idazten.
Baztanek izan ditu ene aitzinetik idazle euskaldun gehiago, sail luzea osatzen ahal genuke: Axular urdazubiarra, Etxenike, hau ere urdazubiarra, Lapitze arizkundarra, Aita Franzisko Elizondokoa. Damaso Legaz arizkundarra, Kruz Goienetxe elbetearra, Paulo Fermin Irigarai, sortzez auriztarra baina bizi Iruritan bizi izan zena, Xabier Lazkoz elizondoarra, Zigako erretore izana, Blas Fagoaga erratzuarra, Jose Azkarate aniztarra, Tadeo Biela elizondoarra, Aita Buenabentura Oieregikoa, Aita Polikarpo Ultzamako iraizoztarra, Migel Plaza urdazubiarra, Etxalarreto Aita Eusebio eta Larrainzarko Aita Bitoriano, gehienak baztandarrak.
Orain gehiago idazten da lehen baino, gure gazte denboran ez zen hainbertze, orduan euskaldun gehiago zen baina euskal kultura idatzirik ez zegoen ia. Ikastolekin eta pixkaka pixkaka joanen da aitzinatuz, ari gara aitzinatzen.
A.– Nola ikusten duzu tradizionalismoa Baztanen?
M.l.–Irauten dute bai ohitura askok, denen gainetik mutil dantza aipa liteke, hemengo dantzarik nagusiena da, mutilena, eta irauten du. Badira 15 moeta, denek beren izena: billantziko (zen baitzuk belauntziko), hiru-puntokoa, xoxoarena, biligarroarena, txoriarena, añazume, xerribegi, muxikoak, añorraundi, tellerin, ardoarena, mandozaharrarena, billantziko zaharrak, (edo billantziko txiki), zazpijauzi, nik uste hamabortzak esan ditudan. Horretaz lanéda badira beste batzu, Irri-dantzak izenekoa, ez dago galdua ez, baina lehen gehiago dantzatzen zen ostatuetan eta. Ez dute indar handia, baina irauten dute, ez daude hilik mutil dantza Baztango mutii aunitzek dakite, ez denek, baina bai aunitzek, beharbada ez dakizkite hamabostak, baina bai bat edo beste. Folklorea hainbatean dago, irauten du.
A.– Zer giro ikusten duzu Elizondon?
M.l.–Bilinguismoa, badakizu. Hemen bezala Donezteben e.a. Duela 60 urte berdintsu zen Elizondo, baina gaur %50 izanen dira euskaraz dakitenak, elkarren artean erdaraz ari direnak ere badira, euskaldunak diren arren, noski, erdara hobeki dakite ta. Euskal Herrian gande, euskal giroa ere bada, ez dago galdua euskal giroa. Ez dugu espantu sobera egin behar.
Iñaki CAMINO
40-41

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakIZETA1
PertsonaiazIZETA1
EgileezCAMINO1Kultura

Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | iametza
Iametzak programatzailea behar du

ARGIAren taldeko kide den Iametza teknologia berriak erabiltzen dituen komunikazio enpresa da.


Hezkuntzako ratioak jaisteko eskaera Nafarroako Legebiltzarrera eramango dute gurasoen plataformek

Sortzen eta Ratioak Jaitsi 0-18 elkarteek Legegintzako Herri Ekimen bitartez egin dute eskakizuna eta alderdi guztiek agerraldia onartu dute. Europar Batasunak Foru Gobernuari ratioak murrizteko egindako gomendioan du oinarria nafar gurasoen aldarrikapenak.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Eguneraketa berriak daude