«Maskarada»k Areto Berria Zabaldu Nahi Du Bilbon


2021eko uztailaren 23an
Antzerkigintzarako Prestatu Nahi Du Garai Bateko Cine Zurbaran
«Maskarada»k Areto Berria Zabaldu Nahi Du Bilbon
Antzinako Cine Zurbaran zena profitatuz Maskaradak produkzio zentro berri bat zabaldu nahi du Bilbon. Ideia berri bezain interesgarria.
Leku irebi bat egin nahi dute, antzerki talde zein antzerkizale arruntek bere ideiak eta proiektuak gauzatzeko, koprodukzioak egiteko, ikastaroak eratzeko, eta oro har antzerkiaren mundu zabalean debilen edozein historia gauzatzeko eta batzeko. Hori da taldearen asmoa behintzat. Caurboun Marian Arratirengana jo dugu berak azal diezagun tramankulu guzti honen nondik norakoaz.
ARGIA.–Antzerki produkzio zentroaz ari gara eta, azal iezaguzu zertan den, edo ze asmotan zabiltzaten.
MARIAN ARRUTI.–Ideia aspaldikoa da, aspalditik daukagu asmoa euskal antzerkia batzeko, federazioa hor dago, baina gertatzen da hor talde gehienak amateurrak direla eta beste erritmo desberdina daramate. Jentea biltzen da astean bi edo hiru orduz gauzak egiteko, erritmo desberdina izatean beharrak ere desberdinak dira. Azkenean bakarrik geratu gara partaide bezala. Asmoa sortzen da jente hori batzeko, aktoreak, idazleak eta abar, jentea badago baina sarritan ez dute jakiten nora joan, ez dira ausartzen taldeetara joaten esanez honetako lan bat egin dut eta abar. Holako gauzei erantzuna eman nahi diegu. Gauza ez da bakarrik talde bat eta bere mobida, gauza litzateke antzerkiarekin zerikusia daukaten guztiak batzea.
Arestirekin genbiltzala areto hori ikusi genuen, eta oso garestia den arren oso ondo dago eta oportunitate asko ematen du gauzak egiteko. Baditu aretoak, baditu bulegoak... Aurtengo aktuazioak hasi orduko hasi ginen tailerrak montatzen AEKrekin batera, beste tailer espezializatuagoak gure aldetik eramango ditugu. Beste asmo bat zen bertan beste montaje txiki batzu egitea, eta gero koprodukzioak talde amateurrekin. Talde amateurrak karentzia handiak dituzte, eta materiale falta ere. Esatebaterako zuzendaritza mailan ez daukate zuzendaririk, edo mediorik, orduan gure planteiamendua zen gabezia horiek betetzea.
Gertatu zaiguna, dena den, izan da horrekin ari ginenean Gernikako Bonbaketaren Komisioak montaia bat eskatu digula, eta hori apirilaren 26an izango da. Gainera, nola mementu honetan «Maskarada»n ez gauden guztiok, behartuak ikusi gara tailer horiek eta ikastaro horiek apur bat baztertzera Gernikakoarekin hastearren. Beraz, Gernikakoa izango da produkzio zentro horren lehenengo produkzioa.
A.– Honelako produkzio zentro bat martxon jartzea garestia izango da noski. Nondik pentsatzen duzue diroa ateratzea. Laguntza ofizialik ba al duzue?
M.A.–Ez, ez. Udalean nolabaiteko arau bat atera dute Kultur Zentroak subentzionatzeko, eta guk aurtengo plan osoa aurkeztu dugu, baina ez dakigu zer aterako den. Diputaziotik, berriz, ez dirudi ezer aterako denik badirudi zenbait emanaldi subentzionatzera mugatuko direla. "Herriz Herri" eta horrela. Orduan, printzipioz autofinantziatu beharra dago. Lehenengo lau edo bost hilabeteetan, Gernikako montaia dela eta, beharbada lortuko dugu, baina hortik aurrera zer izango den eta nola izango den, ezta idearik ere. Lokalaren mantendua, besterik gabe, oso garestia ateratzen da, eta horrelako zerbait aurrera ateratzeak lau pertsonaren lana eskatzen du. Hasi, beti bezala, hasi da, kredito pertsonalak eskatuz- bankuetan, gure etxeak enbargatuz, etabar.
A.– Ez al zarete optimistegiak projektu honekin? Batez ere kontutan hartuta Barcelonan edo Madrilen egin diren gisa bereko projektuek porrot egin izan dutela...
M.A.–Seguru aski ezingo da konparatu. Kontutan hartu behar da hemen Euskal Herrian, eta bereziki euskararen inguruan, halako kamikaze batzuren modura ibiltzen garela, ez da militantza bakarrik, erdi-suizida ere bai.
A.–Hortik esan izan da Euskal Herrian egiten den antzerkia zapatiletan ibiltzeko modukoa dela. Zer eritzi duzu horretaz?
M.A.–Pentsatzen dut zapatiletan ibiliko bagina beste zerbaitetara dedikatuko ginatekeela. Jendeak esan beharko du zer nolako maila ematen den hemengo antzerkian, baina nik uste dut toki guztietan bezala maila desberdinetako produktoak daudela. Badira montaia oso onak, profesionalak oso onak direnak, erdipurdikoak, eta oso txarrak. Eta afizionatuetan ere bai. Nik pertsonalki ez dut uste etxetik ibiltzeko moduan sollik ibiltzen garela, «Maskarada» behintzat ez.
Iñaki GOITIOLTZA
~Maskaradakoek gogor eutsi diote superbizipenari.
42

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakMASKARADA
EgileezGOITIOLTZA1Kultura

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude