Amaia Zubiria:" Esan Nahi Dudan Guztia Ez Dago Oraindik Esana»
2021eko uztailaren 23a
Amaia Zubiria abeslariari elkarrizketa
«Kolorez Eta Ametsez» Diskoa Kaleratu Du Pascal Gaignerekin Bikote Osatuz
Amaia Zubiria:" Esan Nahi Dudan Guztia Ez Dago Oraindik Esana»
Dagoeneko bigarren diskoa kaleratu du Zubiria/Gaigne bikoteak, hau ere Elkar donostiar diskoetxearegin. Lan osatuagoa lehena baino.
Amaia Zubiria erraz eta bihotzetik hitzegiten duen emakumea dugu. Pascal ez zen berarekin agertu, baina Amaiarentzat ere–bakarrik etorri arren, bagenituen zenbait galdera.
ARGIA.– Iparraldeko kantari bezala jotzen al duzu zure burua? ETB.n behintzat halakotzat aurkeztu zintuzten...
AMAIA ZUBIRIA.– Ez, ez, orduan ere zuzendu egin nien eta esan nien ni munduko kantaritzat jotzen nuela neure burua. Gainera, handik gentozela esan zuen, eta hori neurri batean egia da, Baionan bizi bait gara. Bestela, jaiotzez, ni zubietarra naiz.
A.–Jende askok Amala Zubiria «Haizeako Amaiarekin identifikatuko du. Hori ez al da zama haundia?
A.Z.– Hori oso gogorra da alde batetik, baina bestaldetik ere zerbait samurra sortzen dizu. Frantsesek esaten duten bezala "opari pozointsu" bat da. Niri asko kostatu zait Amaia Zubiria deitzea, eta borroka haundi xamarra izan da Amaia Zubiria erreibindikatzea, eta Amaia Zubiria eta Pascal Gaigne erreibindikatzea, baina nik uste dut dagoeneko lortzen ari garela. Oso zaila izan da.
A.– Nola hasi zineten Pascal eta biok elkarrekin jotzen?
A.Z.– Hasiera batean ez genuen asmorik. Elkarrekin ateratzen hasi ginen, baina ez genuen pentsatzen elkarrekin jotzea. Baina tentazioa haundiegia zen, tontakerian bezala hasi ginen, eta ikusi genuen bi estiloak nahikoa ondo akoplatzen zirela. Pascal garai hartan abanguardiako musikan zebilen, edota jazz inprobisazioan, eta ni aldiz musika tradizionalarekin nenbilen, gehien bat folk egiten nuen, baina ikusi genuen elkarrekin ongi konpontzen ginela eta aurrera egin genuen.
A.–Pascalekin hasi baino lehenago, eta "Haizea" apartu zenetik, beste zenbait gauza ere egin zenituen, Etxahunen diskoa esate batera...
A.Z.– Etxahunen diskoa duela bost urtekoa izango da, nahiz eta batere ezaguna ez izan. Hemen beti gertatzen da: gauzak oso berandu ezagutzen dira, inertziarekin bezala. Nik Baionara joan arte ez nuen Erramun Martikorena ezagutzen, eta hori lotsagarria da. Orain modan dago, eta diferentea izango da, orain hemen Iparraldeko gauzak modan daude, baina orduan ez. Erramun Martikorena ez ezagutzeak zerbait esan nahi duela iruditzen zait.
A.–Zuen bikotean, jendeak batik bat zu ikusten zaitu, eta Pascal apur bat bigarren planoan geratzen da. Nola ikusten duzu?
A.Z.–Hori egia da, baina hori herri honetako jarrera bat da. Ez dakit hori beste herrietan ere gertatzen den, beharbada bai, baina ahotsari halako inportantzia berezi bat ematen zaio, eta jendea ez da arduratzen musikaz, ez du belarria jartzen, ez daki musika entzuten, beno, askok bai bai gehienek ez. Lehenbizi ahotsa entzuten dugu eta batzutan ahotsak ez du gauza inportanteena egiten disko batean edo lan batean. Guk hemen kantatzeko ohiturarik eduki da beti, baina entzuteko ohiturarik ez daukagu, ez dakigu berezten noiz den talde lana, noiz ahots bati esker lortutakoa, etabar. Niri behin Maite Idirinek esan zidan hemen diskoak saltzen direla jendeak kanta ditzakeen neurrian, eta hasiera batean astakeria bat iruditu zitzaidan, baina gerora ikusi dut ez zela hainbestekoa. Orduan, zenbat eta txarragoa, are eta gehiago salduko da, aharik eta jendea ez den hobetzen.
A.–Nola eramaten dituzu praktikara zure gusto mosikalak, kantu bat egiterakoan, edo diskoa grabatzerakoan?
A.Z.– Hor bi gauza daude, bata nire gustoak zeintzu diren, eta bestea nola egiten den lana. Niri dena gustatzen zait, baina kalitate minimo bat bete behar du, edo bete behar luke niri gustatzeko. Gero, lana egiteko moduan era guztietako influentziak izango ditut, kantu analuzetatik hona pentsa zenbat musika mota desberdinetatik edan ahal izan dudan... Hori guztia subkonszientean kontutan edukiz, bestela ere ni intuitiboki egiten dut lana. Alde batetik, ez dudalako batere eskolarik,ez dakit musika, ez dakit instrumenturik jotzen, deus ere... intituitiboki lan egiten dut.
A.– Alde horretatik, Pascal kontrapuntu interesgarria izango da zuretzat, ezta?
-A.Z.– Nik ez dut esango Pascali intuizioa falta zaionik, baina musikoa denez, eta estudioko musikoa denez gutxiago erabiltzen duela esango nuke. Orduan kontrapuntu izugarri ona da niretzat, berak asko estimatzen du nire intuizioa, eta nik asko estimatzen dut bere teknika.
A.–Oraingo disko hau bigarrena da, nola ;kusten duzu azken hau lehenengoa erreferentzia bezala hartuta?
A.Z.– Eboluzio klaroa ikusten dut. Lehenagokoa orduan egiten ari ginen lanaren erreflexu bat da, orduko gure lana eta egoera pertsonalaren lekuko, eta nahiko ohoretsua iruditzen zait, esan nahi dut ez naizela batere lotsa lan hartaz, ona iruditzen zait. Bigarrena nik uste dut teknika aldetik osotuagoa dela, musika aldetik zer esanik ez, eta ahotsa ere liberatuagoa dago, beharbada ahotsari indarra falta zaio oraindik ere. Nik esan nahi dudan guztia ez dago oraindik hor esana. Baina beno, hori gauza ona da, zer bilatu geldituko ez balitz, oso seinale txarra izango litzateke.
40