argia.eus
INPRIMATU
Iñaki Aizpuru:".Profesional Alorrekin Lotuta Joatea Interesatzen Zaigu"
2021eko uztailaren 27a
Andoaingo Bideo eskola berria zabaldu behar dela eta Iñaki Aizpururi elkarrizketa
Iñaki Aizpuru:".Profesional Alorrekin Lotuta Joatea Interesatzen Zaigu"
Telebista britaniar batentzat eta Telenorterentzat ENG lanak egiteaz gain "Erreporteroak" filmearen zuzendari dugu Iñaki Aizpuru. Urteak zeramatzan video eta zine ikastaroak eskaintzen eskola hau martran jarri aurretik.
ARGIA.– Madrilgo Escuela de Cinermatografía famatu hura kenduta ba al da horrelako esperientziarik Estatu osoan?
INAKI AIZPURU. Eskola de Cinematografia hori ez zegok gaur egun martxan Pilar Mirok jarri nahi izan zian baina Informazio Zientzien Fakultateak gainera etorri zitzaizkion. Kexu ziren hauek, ez bait daukate horrelako eskola batek beharko lukeen materialea.
A.-Dena dela egongo duk zerbait...
I-A.–Bueno, aritzekoa edo zegok Instituto Ofizial de Radiotelevision. Instituto hori RTVEren eskola duk. Instituto horretatik RTVEn sartzeko aukera daukak gero.
A.–Eskola honetatik ETBra sartzeko bidea ez duk hain erraza izango aldiz, dagoeneko beterik bait daude horko lanpostuak.
I.A.–Ez pentsa ordea ETB denik hemendik ateratako baten salida bakarra. Hemengo zine produktorak Madrildik ekarriaz dabiltza teknikoak eta. Horiek beharko dituzte. Baina irtenbideak arlo gehienetarako ditu irudi eta hots kontutan espezializatutako batek: industrigintzan, irakaskuntzan, publizitatean? argazkilaritzan, artegintzan, kazetaritza elektronikoan, rnedizinan, bidaia-agentzietan...
A.–Aipatu duk programak egingo dituzuela eskolan. Ze posibilitate egon daitezke ETBn, komenioren baten bidez edo, programa horiek pasatzeko?
I.A–Guk segituan nahi genuke ETBkoarekin lotu. Joxe Mari Iriondorekin hitzegin nuenean esan nion hemen, oraingoz ez dakigula zer programa klase aterako zaizkigun, baina formato txikian egingo ditugunak, borradore rnoduan edo erakutsiko genizkiola eta interesatzen bazitzaien balegokeela formato profesionalean egitea, beren laguntza edo ekipoekin. Bera ados zegoen eta modu horretara uste dut enfokatu daitekeela komenio moduren bat ETBrekin.
A.– Eta etxe pribaturen batekin?
I.A.–Guri interesatzen zaigu profesional alorrekin lotuta joatea. Pribatua dela edo publikoa dela... berdin zaigu. Lan egitea interesatzen zaie ikasleei. Praktikatu dezatela.
Iñaki Aizpuruk "Erreporteroak" filmea zuzentzeaz gain urteak daramatza video eta zine ikastaroak eskaintzen.
33

GaiezKulturainemaBideogintza
PertsonaiazAIZPURU1