"Une historiko inportante bat alferrik galtzeko arriskua dago"


2021eko uztailaren 23an
Iñaki Esnaolarekin, abertzaleen arteko tratuaz
"Une historiko inportante bat alferrik galtzeko arriskua dago"
Hauteskudeotako igoerarik handiena EEk egin bazuen–eta bere Idazkeriarekin aztertu genuen pasa den astean–, beste nobedadea Herri Batasunatik EA eta PNVri egindako eskaintza izan da. Lau puntutako akordioa eskaini zen: Autodeterminazio eskubidea, Hego Euskadi bere osotasunean onartzea, ahalmen politikoa duten instituzioak eskuratzea eta ETAren eta Estatu Espainolaren arteko negoziazioa Gasteizko gobernu berria bideratzeko talde politlkoak beren bilkura eta mugimenduak azkartzen dituztenean, Iñaki Esnaolarengana jo dugu, ez zertan den beren eskaintza.
ARGIA.–EA eta PNVri botatako enbidoak zertan dirauen jakin nahiko dute gure irakurleek. Ea hiru partiduen artean fronte bat osatzeko proposamen hori zertan dagoen.
Iñaki Esnaola.- Entzun eta irakurriko zenituen azken egunotan zenbait lider esaten ari direnak, gurekin akordio batera iristeko biolentzia politikoa kondenatu behar dugula eta abar. Penagarria da hola planteatzea asuntoa. Ez dakit zer pasatu den, baina alderdi horiek gauzak hola planteatzen baldin badatoz, esan nahi du seguru aski azpitik gauzak argi eta garbi pentsatuak dauzkatela. Eta hori da, ez onartzea HBren planteamentua.
PNV-HB-EA akordioa
Seguru aski, beren jokoa zera izango da: PSOE urduri jarri eta beren negoziaketetan listoia igotzea "Diario Vasco". egunkariak argitaratu duen inkesta ikusi besterik ez dago–eta DV da Gipuzkoan egunkaririk etsaiena guretzako– Eta inkesta horretan ateratzen da jendeak gehien nahi duen aukera dela PNV, EA eta HB elkarrekin joatea. Horrek esan nahi du jendea gure proposamenarekin dagoela, ez behar bada guk planteiatutako lau puntuekin, baina bai proposamena egitearekin
A.–Beraz, Garaikoetxearekin eta Arzalluzekin nolabaiteko akordioetara iristea posible ikusten zenuen.
I.E– Jotzen badugu Garaikoetxearen deklarazioetara, edo Arzalluzek esandakoetara, Autodeterminazio eskubidearekin ez daukagu prolemarik, Nafarroako arazoarekin ez daukagu prolemarik Horregatik, pena ematen du hori ez onartzea eta ez lortzea, kanpainan halako planteiamenduak egin eta gero hori akordio batean ez konkretatzea Aitzakiak mila izango dira. Baina iruditzen zait lehendabizi egin behar dela akordio hori lortu eta gero aztertu ondorioak diren asuntoak: eta biolentzia da ondorio bat. Hori da beti esan duguna, eta akordio hori ateratzen ez bada ondo, jendearentzako dezepzioa handia izango da.
A.–Ez dakit, baina aurreko egunetan egin dituzuen deklarazioak entzun eta iruditzen zait gaur erabiltzen duzun hizkera edo tonua hotzagoa dela, eszeptikoagoa.
I.E.–Nere eritzia eskatu didazu, eta iruditzen zait beste alderdiak aitzakiak bilatzen ari direla akordioaren posibilitatetik irteteko. Akaso biolentziaren arazoa hartuko dute aitzakia bezala, jada hasi dira batean eta bestean horrekin... Eta arrisku handia ikusten dut une historiko inportante bat alferrik galtzeko.
Akordioaren oztopoak
Orain, gauzak zailtzen ari badira, galdetu behar da: PNVko eta EAko burukideen interesak non daude? Beren interesak projektu bat ateratzeari begira daude, ala beren interesak fundamentalki ekonomikoak dira eta beste gauzak hauteskunde garaian hauteskundeetan abertzaletasun listoia igo eta gero praktikan beste gauzak egin? Hori da galdera inportanteena.
A.–Aipatu duzan inkesta horrek dioenez, PNV-EA-HB akordioa begi onez ikusiko omen luke. Baina zerbait aldatu al da hain konpartimentatua dagoen Euskal Herri honetan orain posibilitate hori ateratzeko? PNVren hausketa, agian?
I.E.–Bueno, ailegatu da jendearentzat momentu bat esateko Estatutoa krisian dagoela, horrek porrot egin duela eta beste bide berri batetik saiatu behar dela. Jendea hori eskatzen ari da, gertatzen dena da jendeak askotan bere buruei eskatzen diela hori, behar bada zer eta nola aldatu jakin gabe, Garaikoetxeari gertatzen zaion bezala.
Zergatik daude espektatiba horiek? HBk, erdaraz esaten den bezala, "ha dado en el clavo", erdiz-erdi asmatu du, eta arazo politiko inportanteenak planteiatu ditu. Espektatibak hor daude, eta Garaikoetxea ongi konturatu da: horregatik ari da mezu anbiguo eta ezberdin hori eskaintzen, bere helburu estrategiko horiek gure kanporaino ekarriz.
A.– Baina hauteskundeak pasa dira, eta nola ulertu behar ditugu kanpainan aipatu dituzuen gauza guztiak? Zeren instituzioetara, batzuetan behintzat, joatez mintzatu zarete... Jiro bat ulertu du jende askok zuengan. Eta orain zer?
I.E.–Nere ustez gauza ez da hola hartu behar. Zazpi-zortzi urte daramagu defenditzen hemen haustura posible dela, Estatutoak topea joko duela... eta gauzak aldatzen ez badira, eta ez dira aldatu, ezinezkoa da pentsatzea HB hori indartzera joango denik, dudarik gabe.
Gasteizko Parlamentua
Pasatzen dena da, mapa politikoa aldatzera zihoala ohartu ginela HBn, eta momentu polit bat zela jendeari eskaintza bat egiteko, posible dela hau lortzea, jende asko dagoela ados honetan, proposameneko lau puntu haietan. Orduan, esate baterako, Gasteiza bagoaz puntu horiek defenditzera, eta hortik beste alderdien akordioa bilatzen badugu, ongi ari gara. Baina gu ez goaz instituzioak indartzera. Alderantziz, han planteiatuko ditugu puntu batzuk, guk bakarrik edo beste talde batzuekin, eta han ikusiko da marko horretan ezin direla puntu horiek defenditu.
A.–Hori esaten duzu alde batetik, baina berehela erasten diozue legeak eztabaidatzera ez zaretela sartuko. Noiz joango zarete, orduan?
I.E.– Jarri dezagun adibide bat: Autodeterminazio eskubidea defenditzera goaz. Eztabaida hori oihartzun handiagoa lortuko duen tresna bat izango da, baina badakigu Estatutoarekin ez daukagula hori defenditzeko tresna bat. Estatutoarekin posible dela esaten dutela? Joan zaitezte lortzera, ikusiko duzue seguru aski Moncloako Estatutoa eta Espainiako Konstituzioa aldatu beharko dituzuela... baina tira aurrera, irudimenez, ea nola egiten duzuen. Zeren guretzako inportanteena ez da ze medio erabili, helburua da inportantea.
Gure ustez Estatutoak ez du balio hori lortzeko, baina eurek defenditu nahi al dituzte puntu horiek hor barruan? Gu joango gara, baina ez gero, e?, eguneroko praktika egunero egitera ez, puntu horiek defenditzera. Horrek bi efekto izango lituzke: bata, jendeari erakustea hemen gaudela, puntu horiek defenditzeko; eta bigarrena, jendea ohartuko da Euskal Herriaren arazo inportanteak Gasteizen defenditu edo Debako pulpitoan defenditu berdin dela, bakarrik balio duela jende gehiagok entzuteko.
A.–Bide horretan, norekin gustorago: PNVrekin ala EArekin? Hortik irakurri dugu zuk esanda bezala PNV ikusten zenutela "ez EA bezain begi txarrez", oseake EA baino begi hobeagoz.
I.E.– Hori hauteskunde kanpainan izango zen. Guretzat lehendabiziko pauso inportante bat zen Garaikoetxea hemen Gipuzkoan neutralizatzea, eta hori lortu dugu. Eta bigarren pausoa zen PNYri karamelu bat botatzea: lotsagarri geratzen ari zarete, begira nola dagoen Estatutoa, begira sistemari, zuen baseak nazionalistak dira funtsean, goazen beste projektu baten bila.
Garaikoetxearen bidea
Behar bada ez genuen pentsatzen Garaikoetxeak holako emaitzak lortuko zituenik. Gipuzkoan arrakasta edukiko zuela jakina zen, baina Araba eta Bizkaian zuloan gelditu zitekeen... eta ez da gelditu. Gaur Garaikoetxeak hiru lurreldeetan badauka bere mamia. Gero, PNVtik espero zitekeen frustrazioaren ondorioz eskaintza politiko berri batean enbarkatu zitezkeela.
Hauteskundeak pasa dira, eta gauzak seguru aski ez dira hola izango. Hau da, PNVk azkenean PSOErekin paktatuko duela dirudi, kristoren beldurra bait dauka botere inportanteenak, bai Ertzantza, bai telebista... besteren eskutan uzteko. Garaikoetxearen alderdia berriz hirugarren bide bat irekitze aldera doa: Parlamentuan karamelu batzuk bota, Autodeterminazioa eta Nafarroa, baina biolentzia gabe.
A.– Baina hauteskundeetan Gipuzkoan lortu zitzakeen botoez aparte, ez al zaizu iruditzen EAk hemendik aurrera zuei min handia egin diezazuekeela.
I.E.–Garaikoetxeak nahi du orain arte bezala jarraitu eta Ezker Abertzalea neutralizatu bi edo hiru hilabetean behin holako puntu batzuk boteaz, eta bide batez HB bere atzetik joatera behartuz, errernolke bezala.
Esate baterako, orain isilik dago, eta martxoan bota dezake: "Goazen Autodeterminazioari buruz hitzegitera", eta gu deskolokatu nahiko gaitu. HBren jokuak alderantzizkoa izan behar du: marko horretatik ezer lortzea ezinezkoa dela erakutsi eta Estatuto honen gainetik salto egiteko formula bat bilatu behar dugula.
Aurreneko momentutik argi eta garbi etorri da EAkoen roiloa: hauek ez dira etorriko gurekin aurrera, hauek instituzioen barruan jokatu nahi dute hirugarren bide bezala. PNV aldiz, aurreko zure gaderara joaz, egoera berri batean aurkitzen zen, eta bi irtenbide zituen: edo jarraitu orain arte bezala, edo alderantziz, bai Garaikoetxearen alderdia apurtzeko eta bai protagonismoa hartzeko, Arzalluzen "la caja de los truenos" ireki eta guregana etortzea. Hortik zihoan gure proposamena.
A.–Eta azkenean nor oheratuko da PSOErekin?
I.E.–PNV joango dela iruditzen zait. PNV nahiko beldurtuta dago, eta ez du aukeratuko eskaintza abertzale bat egitea, alderantziz, PSOErekin paktatzera joango da, bi helburu lortzeko: bitartean eurek alderdia berregituratzea, eta beren botere kota batzuk mantentzea.
A.–Eta PNV EA-EE? Hori ere jende askok begi onez ikusiko luke, EA bozkatu dutenek batik bat?
I.E.–Nik ez dut ikusten. Euskadiko Ezkerra ez da batere ondo konpontzen PNVrekin, EArekin ez dakit... Baina dena dela, posibilitate hori ez dut ikusten. Orain, beste gauza bat ere gertatu liteke: PNV azken momentua arte PSOErekin tratua borobildu gabe egotea, eta azkenean Garaikoetxea agertzea salbatzaile bezala, berak tratua egiteko.
Baina EA orain beste joko batean dago, oposizioan dago, eta oposizio nahiko erosoan gainera. Lehen aipatu dudan hirugarren bide horretatik ibili nahiko du, PNV ahultzeko eta gure botoak hartu nahiz, munizipalei begira. Jarrera hori EEk ere ulertu du. EEk hasieran guztiekin tratutan sartzeko bezala hitzegiten zuen beti, baina azken aste honetan bere planteamentua zen baldintzak jartzea, eta badakizu norbait aurretik baldintzak jartzen hasten bada... Bederatzi parlamentari edukita, gobernuan sartzeko ezin da baldintzak jartzetik hasi.
Udalak eta Junta Jeneralak
A.– Munizipalak aipatu dituzu. Eta behar beda udal hauteskundeen aurrean deukate sekula baino behar handiagoa EA eta PNVk berriz akordio batera iristeko.
I.E.– Hori egia da. Baina prolema horrek HB ere harrapatzen du. Herri Batasunan ikusi behar dugu nola jokatu behar dugun udal hauteskundeen aurrean. Oraintxe daukagu arazo izugarrizko bat aztertzeko: juramentuarena. Lege berriarekin, kontzejalek ere zin egin behar diote Konstituzioari. Gogorra izango da hori, eta nola irten hortik? Ze joko egin, bai udaletan eta bai Junta Jeneraletan?
Zeren bi plano ezberdin egiten dira: batetik deude Gasteizko "instituzioak" eta bestetik daude hemengo instituzioak, udal, Junta Jeneral eta Diputazioak, nola lotu horiek, eta batez ere Juntak eta udalak, nola eman salto hori. Salto nahiko polita da, jadanik nahiko aztertua daukaguna, eta prolema izango da nola salbatu juramentu edo katamentu hori. Gipuzkoan momentu honetan daukagu posibilitatea eskuratzeko alkateak 26 udaletan. Bost hilabete ditugu gauza hauek planteiatzeko.
A.– Herri Batasuna ez da asko igo azaroaren 30ean. Estankatu dela esan liteke...
I.E–Ez, ez. Kontatu behar da gauza batez, hasteko: PSOEk asko galdu du, eta hori azpian ezkutatuta utzi dute. HB igo egin da. Araba eta Bizkaian ondo. Eta Gipuzkoan mantentzea, orain eta Garaikoetxearen tiroiarekin, baldintza hauetan mantendu eta pittin bat igotzea, hori arrakasta handia da. Beraz: hirugarren bidea etorri da indarrean eta HBk hori gainditu du nota onez.
Esan nahi du lurralde honetan jende pila bat prest dagoela aurrera egiteko medio desberdinekin, borroka desberdin bat egiteko. Estankamentua? Formula berriak bilatu behar ditugu ez estankatzeko eguneroko borrokan egunero gauza berdinak ez egiteko. Fundamentalki, Junta Jeneraletan, herriaren alboan daudelako, udalen aldamenean, eta gero koiunturalki ez alferrik galdu Gasteizen agertzeko aukerak.
Gasteiza joan behar dugu gure helburu politikoak defenditzera, ateratzen baldin badira behintzat. Ideia horiek inork ateratzen ez baditu, gu ez gara joango ateratzera. Baina norbaitek ateratzen baditu, guk han egon behar dugu.
EE asentatu egin da
A.–Euskadiko Ezkerra ere asko igo da. Zerbait esan nahi al du horrek zuretzat?
I.E.–EEri errespeto politiko bat eduki behar diogu HBn, zoritxarrez. Hor dago, igotzen ari da, eta gure gizartean asentatuta gelditu da. Begietan benda bat jarri eta aparte uztea politika txarra litzateke.
EEren politika esan dezakegu nazionalismoa eta espainolismoa sinkronizatu nahian oinarritzen dela, eta politika hori dudarik gabe alde batean dago jada, PSOEren ondoan. PSOEren politika egiten du. Adibide bat jarriko dut: pentsa ze politika egingo lukeen PSOEk prolemarik ez duen leku batean, Segovian eman dezagun, seguruenik alderdi progresista bat litzateke.
Hori nahi du egin EEk Euskal Herrian... Euskal Herrian ez, hiru lurraldeotan, Baskongadetan. Bere jokoa hortik doa: programa orokorrean ados daude PSOErekin, baina nahi dute aurpegia garbitu libertateen arazoetan, forma demokratikoetan. Torturaren aurka, Lege Antiterrorista kentzearen alde, biolentziaren kontra fundamentalki. Eta horrek hemen saldu egiten du. Sistema hau hondoa jotzen ari denean, hemen agertzen dira batzuk oinarriak ikutu gabe rekanbio formulak eskaintzen, Garaikoetxea bezala, edo sistemari aurpegia garbitu nahian, EE bezala.
A.–Eta tregua bat noizko? Azken egunoteko manifestaldialr-eta ikusi dituzu, eta biolentziak ere bere aurpegirik gogorrena erakutsi du. KAS alternatiba aipatzen da beti, eta batek ez daki zuen akordio proposamen horretatik ere noraino iritsiko den...
I.E.–Gu hortik goaz, akordioaren bidetik, eta orain gehiago gainera, jendeagan izan duen harrera ikusi dugulako. Eta jendeak pentsatzen du ez bakarrik akordioa lortu behar dugula, baizik eta baita akordioak nolakoa izan behar duen ere.
Begira, beste gauza bat gertatzen da: bakoitzak dauka eskubidea bere proposamenekin joateko mahai batera, gero handik aterako dira gauzak, nork bere emaitzak hartuko ditu, baina akordioa hor egongo da. Dena dela, oso zaila izango da aldatzea bebeko egoera, sistema hau aldatu gabe.
Noraino aldatu, nola aldatu? Hori beste gauza da, baina aldatu behar dela mundu guztiak aitortzen du, baita Estatuan ere. Hemen demokrazia asentatu gabe dagoela diote... Baina asentatzea ez da inposatzea. Aldatu dezagun markoa. Noraino, guk esaten dugun bezala, ala bestela? Hori mahaitik aterako da. Gauzak, nere ustez, hortik doaz.
Iñaki ZUBIONDO
"Herri Batasunak formula berriak bilatu behar ditu ez estankatzeko", dio Esnaolak.
Iñaki Esnaolaren eritzian, kanpainan egindako planteamentuak orain ez konkretatzeak dezepzioa sor dezake.
PSOErekin azkenean PNV elkartuko dela iruditzen zaio Iñaki Esnaolari.
Gipuzkoan HBk 26 udaletan alkatea lortzeko duen posibilitatea azpimarratzen du Esnaolak.
14-17

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
GaiezPolitikaEuskal HerrBozketakHauteskunAutonomi
PertsonaiazESNAOLA1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude