Mikel Martínez: "Berritzaile handi bat izan da Gabriel Aresti"


2021eko uztailaren 27an
Mikel Martinez aktoreari elkarrizketa
Mikel Martínez: "Berritzaile handi bat izan da Gabriel Aresti"
ARGIA.–Nola sortu zen Arestiren gainean eszena-muntaia hau egiteko projektua?
MIKEL MARTINEZ.–Aspaldiko ideia zen hau. Ez akaso hauxe, baina bai Arestiren obraren bat antzeztea edota bestelako muntaiaren bat egitea. Oskorri-ren Arestirekiko interesa eta musika taldeak Maskarada-rekin dituen harreman hurbilen fruitu dela esan daiteke beraz.
A.–Zergatik Aresti. Zer suposatzen du Arestik Maskaradarentzat.
M.M.–Ba, begira, guretzat pertsonaia oso erakargarria da Gabriel Aresti. Gu bezala... bilbotarra eta euskaldun berria, antzerkigilea (poeta gisa ezagunago bada ere gehien bat), eta antzerki teorizatzailea gainera; eta bestalde, berak esan eta izkiriaturikoak ez ziren edonolakoak Euskal Herriarentzalo, gauza zeharo berritzaileak bait ziren. Eta zer esanik ez poesia eta antzerkigintzan!
Gabriel Arestitaz hitzegiteak beste gauza piloaz hitzegitera bultzatzen gaitu: euskararen egoera, irakaskuntza, euskaldunberriak, Bilbo, euskera eta Bilbo, gai soziala. Arestik gauza asko ezagutzeko bidea zabaltzen du nolabait.
A.–Euskal antzerkigintzari zer ekarri dio Arestik.
MM.–Batez ere berritzaile handi bat izan da. Euskal antzerkigintzaren tradizioa ongi mamiturik edukitzeaz gain, funtsezkoa izan zen herbesteko antzerkigintzaren bere ezagutza. Gai aldetik eusten badiogu, adibidez, aurreko euskal literatura eta halase antzerkigintza guztiz moralizantea zen. Baserria eta euskaldun zintzoarekiko etena suposatulo du Arestik Espazioz aldatzen du literaturaho Euskal Herria hirira jeistean: eta ez edonolako hirira, lantegira baizik, gizona explotatua bizi den lekura.
A.–Zer harrapatu nabi izan duzue Arestiren obratik. Zein erizpideren arauera gauzatu da muntaiaren proiektua.
M.M.–Arestiren ezaugarririk liluragarriena agian, bere ideiekiko fideltasunean datza. Pronto zegoen beti bere ideiak agertzeko nola enfrentamenduraino defendatzeko. Horrexegatik izan zen hain polemikoa, eta baita zentsuratua ere. Sufrikario asko jasandako gizona Aresti, bizitza triste samarra eraman zuen bizkarretan, batek daki zuzen-zuzen zergatik egin zituen hautaketengaitik: hiriko euskaldun izatea eta euskaraz idaztea. Eta euskara ikasteaz aparte, hasieran menperatzen ez duen hizkuntza batetan izkiriatzea aukeratzen du; okerrago oraindik, bide batez euskara bera fabrikatu beharko bait du, egin egin behar nolabait, honen tradizio literario eskasa daukan hizkuntza hau.
Kontradizio haundi batean bizi zen Aresti. Politikoki, nazionalista bazen ere, langileriaren arazo sozialak arduratzen zuen bereziki. Eta garai hartan ezin konzebi zitekeen halako nazionalista bat. Nazionalistentzat espainolista bat zen, euskararen etsai. Besteontzat aldiz, atzerakoi bat, zoroa, hizkuntza horri guztiz emana, nazioaren ideiaren defentsan.
A.–Ideologikoki egungo euskal gizartean arrasto galanta utzi dueneko ustetan zaude?
M.M.–Akojonantea da, tipoak, nola esan, egundoko aurreikuspen gaiatasuna zeukan. Harritzekoa da benetan orduan, orain hamabost-hogei urte, halakorik idaztera ailegatzea. Nabarmena da, bazeukan nazio proiektua ideia bat buruan jiraka: noren kontra barrukatu beharko zen, nondik nora jo... Orain gauzok argiago ikus ahal daitezke. Mundu guztiak etsaia Madrilen eta oligarkiagan ikusten zuenean, beretzat etsairik haundiena hemen bertan zegoela mantentzen zuen, bai sozialisten nola sozialdemokraten aurka. Orduko nazio proiektua folklorista baino ez zitzaion iruditzen, nazio eraikuntzarako errealitateari ihes egiten ziona.
hauek izan dira guk ukitutako gaiak. Arestiren garai eta lekuz 'kanpoko' bizitza latza, bere iseiei fidel muturrekoa igaro behar izan zuen sufrikarioa.
Maskarada-ko Mikel Hernandez-ekin honoko elkarrizketako azken hitzok komentatzen genituenean, muntaiaren proiektuan zuzenki parte hartu zuen lagun baten oroitzapena izeki zitzaion: Andoni Llorenterena, muntaiaren arotz eta eszenografo lanaren kontua beregain hartu zuen gaztearena. Hepatitisak jo zuen, eta Aresti bezala, egun batetik bestera hil zen. Biei eskeinia Maskaradaren "Harrizko Aresti hau".
43

GaiezKulturaAntzerkiaAktoreak
GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakMASKARADA
PertsonaiazARESTI1
PertsonaiazMARTINEZ3

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude