argia.eus
INPRIMATU
Txingurritegi Iruñeako taldea: Oraingoa txotxongiloak ere badakartzagu
2021eko uztailaren 28a
Txingurritegi Iruñeako taldea: Oraingoa txotxongiloak ere badakartzagu
Txotxongilo jalalditik pasatu direla eta ez dugu aukera galdu haiekin elkarrizketa egiteko aukera. Txingurritegi, nafar talde hau ez da behar bezain ezaguna inguru hauetatik, antzerki munduan zenbait urtetako bidaia badaramate ere. 1982an hasi zirenetik "El circo circunferencia"rekin gaurko "Pierutxino y el mundo"ra iritsi arte behin besterik ez dira atera bere nafar txokotik, baina denboraz baskongadetara ere hurbilduko zaizkigulakoun gaude. Hona hemen taldeko Belen, Javi, Carlicos eta Katirekin izan genuen elkarrizketatxoa.
ARGIA.–Txingurritegi, nahiko talde ezezaguna dugu paraje honetan, eta hasteko galdetuko nizueke ea noiz hasi zineten lanean, eta nondik erakutsi duzuen zueon lana.
TXINGURRITEGI.– Taldea 1982an hasi zen lanean "El circo circunferencia" izeneko lan kolektiboarekin, eta ordudanik umeen jaietan, eta Iruñeako auzoetako festa eta eskolatatik ibili gara.
A.–Ze lan egin duzue haren geroztik?
TX.– Miuraren "Tres sombreros de copa", Pio Barojaren "El horroroso crimen de Peñaranda del Campo", Alfonso Sastreren testuetan oinarrituriko "El último cuarto de hora de la pacificación" eta orain egiten dugun "Pierutxino y el mundo".
A.– Zuen lana beti umeentzat izan da?
TX.–Ez, ez, guztiz alderantziz, beti nagusientzako gauzak egin ditugu, azken obra hau eta "El circo circunferencia" bakarrik ziren umeentzako.
Taldean hamar gara, eta orain arte eskoletan antzezteko beti egin izan ditugu lantxoak, eskola edo auzo elkarteentzako baina oraingoan pentsatu dugu zeozer serioagoa egitea, eta prestatu dugu hau, gure lehen lana txotxongiloekin.
Orain arte beti utzi izan dugu umeen alorra bigarren maila batetan, umeentzako lanak askoz elaborazio guttiago eta aurrekontu murritzagoz ateratzen genituen, baina oraingoan nahi izan dugu gure lana aurrekoa bezain inportantea izatea.
A.–Azken aroan nahiko taldek egiten du zuek bezala txotxongiloak antzezleen lanaz batu. Ze abentaila ikusten diozue honelako lan bati?
TX.–Ideak sortuz joan ziren, haseran zenbait asmo galdu geneukan eta lotuz joan gara. Oinarria Pierutxino zen, eskolara doan mutiko bat, gero abentura pilo bat biziko dituena. Beranduago sartu genituen ama, lagunak, maistra... eta bapateko gauzak sortuz joan ginen. Erraldoi handi bat neurri errealetan ere sartu nahi genuen, eta horretaz gain antzeztu, ondorioa lehen ikusi duzuna izan da.
Panpinak eginda zeudenean jolasteari ekin gintzaizkion, eta ea zer gertatzen zen aztertzera. Batek begiratzen gintuen eta kaxete batetan grabatzen zuen esaten gindoazen guztia, notak hartzen zituen bitartean. Hortik atera genuenaz, gidoia osatu genuen. Lan sistima honek gure arteko komunikazio handia eskatu digu.
A.–Moeta desberdinetako panpinak erabiltzen dituzue: kordelezkoak, eskunarrazkoak...Konpatibleak dira zuentzat sistima desberdin hauek erabiltzea eta gainera antzeztea?
TX.–Hasieran txotxongilo txikienak egin genituen, gero pertsonaiak sortuz joan dira. Dantzaren eskenan handiagoak egitea pentsatu genuen, zerbait intuitiboa izan zen. Mozorroena Rodariren ideia da, beste planetatik datozen mozorroak eta inor ez dutenak uxaten... Guk ikusita geneukan ginola sorgina eta makilarena zen, eta horren aurrean zerbait desberdina asmatzea otu zitzaigun. Elkarrizketak pertsonaiekin sortu eta gero panpinetara pasatu genituen.
I.G.
43

GaiezKulturaAntzerkiaTxotxongilo
GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakTXINGURRITE