J.M. Velez de Mendizabal: "Idazlea profesionalizaldu behar dugu"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
J.M. Velez de Mendizabal: "Idazlea profesionalizaldu behar dugu"
Aspaldi honetan Euskal Idazleen Elkarteak zeregin ugari izan du. Irailaren azken egunetan Galizian ospatu ziren idazle galego, katalan eta euskaldunen topaketetara joan zen, zenbait idezlerekin batera, eta urriaren lehen egun hauetan, Donostian, bera izan da Europako idazle elkarteek eduki dituzten jordanaldien anfitrioi. Topaketa hauetako klausuran, ondorioak atera berri direnean, lehendakaria den Velez de Mendizabal-i aktibitate guzti horretaz galdetu izan diogu.
ARGIA.– Lehenengo eta behin, zein izan da Galiziatik ekarri izan duzuen inpresioa?
J.M. Velez de Mendizabal.–Nik bakarrik alde batetik aztertuko dut, itxaropenari dagokiola egin daitekeen azterketa. Hor hain zuzen ere bi puntu ziren nagusi, eta nire ustez inportanteena, nola arraio eman genezaiokeen erantzuna guri ostikada galanta eman digun lege famatu horri, Jabegoa Intelektualaren legeari hain zuzen. Gure helburuetariko bat idazleen eskubide ekonomiko eta moralak zaintzea da, eta elkarte bezala legeari erantzuna eman behar genion. Euskal Liburuaren Lege bat ateratzea idazleentzat oso onuragarria izango da. Eta arrazoi bategatik, legeak babesten ez duen gauza asko, Liburuaren Legearen bidez egin ahal izango dugulako.
A.–Zeintzu dira Euskal Liburuaren Lege horrek ekar ditzakeen abantailak?
V.M.– Abantaila batzu, hala nola eskubideak, post mortem-eko berrogei urteak, hirurogei izatea, eta behar bada larogeitan uztea, domeinu publikoa ordaindua liburutegi publikoek beraien inbertsioen gainean ehuneko hamarra idazleentzako jartzea, liburutegietako liburu maileguzko zerga, fotokopien arazoa, eta abar, eta abar.
Nik ez dut esaten hiru elkarteek egingo dugulako lortuko dugunik. Nik uste dut guk bakarrik lortuko dugula, Euskal Idazleen Elkarteak.
A.–Zergatik uste duzu Liburuaren Legea bakarrik euskaldunek lortuko dutela, eta ez besteek?
V.M.– Arrazoia sinplea da, galegoek eta katalandarrek ez dute lortuko, daukaten egoera ekonomikoagatik. Guk Jaurlaritzari aurkezten badiogu Legea, berak badu egitasmoari baietza esateko posibilitatea, dirua duelako. Baina haiek ez daukate dirurik, eta dirurik gabe ezin dute egin. Nola egingo dute legea gero Madriletik ez badiete dirurik ematen?
A.– Batzutan ematen du Elkerteak bere gain hartu duen ardura hau eta idezleek eguneroketasunean dituzten arazoak ez datozela bat, hau da, bata eta bestearen artean dibortzio nabaria dagoela.
V.M.–Zeintzu arazo?
A.– Esaterako, argitaratu ahal izatea.
V.M.–Ez dut uste argitaratzeko inork problema duenik. Elkartean behintzat ez du inoiz inork horrelako planteamendurik egin. Askotan nik nere buruari esaten diodan zera hauxe da, ondo al goaz daramagun bidetik? Inork ez dit ezer esaten. Zuk esaten duzuna ez dute inoiz planteatu. Elkartearen betebeharrak idazleari balio dio? Ez dakit nik. Nik behin baino gehiagotan planteatu dut elkartean, idazle guztien artean inkesta bat egin behar dela jakiteko zer arraio nahi duten, askotan nik ez bait dakit. Eta ez dakit norainoko pasotismoa ez ote den.
Baina ez da ahaztu behar zer dioen araudiaren lehen puntuak: eskubide profesionalak, ekonomiko eta moralak.
A.–Agian hori bera dugu arazoa, gure artean idazle profesionalik ez dagoela, eta hortik dikotomia.
V.M.– Lehendabizi, eta profesionalak izan nahi badugu, profesionalizatzerako bideak zabaldu behar ditugu, eta agian oker goaz, baina Euskal Liburuaren Lege on bat egiten ez dugun bitartean, profesionalizazio hori nahiko nekeza izango zaigu. Gaur egunean ez dugu marko egokirik. Hemendik eta handik ematen dizkigute ostikadak. Idazlearen status-a lortzeko, Gobernuari textua sartu behar diogu, eta horren arauera gure marko egokia bilatu. Eta orduan hasiko ginateke profesionalizazioaz mintzatzen. Horrela idazleek duten Damokles-en ezpata kenduko genuke, eta idatz dezaten kondizioak jarriko.
Laura MINTEGI
39

GaiezKulturaLiteraturaElkarteakEHIE
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakVELEZ DE1
PertsonaiazVELEZ DE1
EgileezMINTEGI1Kultura

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#2
Arkaitz Zarraga Azumendi
#3
Ane Ablanedo Larrion
#4
Haizea Isasa
Azoka
Azkenak
Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


Eguneraketa berriak daude