Iñaki Artetxe ski irakasleari elkarrizketa
Elurteari Azken Agurra.
Gure lerroetara berriz, Artetxe tar Iñaki, elurretako gizona. Beiñ onetzaz itzegin genduen. Gaur ere, onera dakarkít.: Aralarkoa baita, bere ume eskiadoreak inguan izanik. Aurtengo neguan or ikusi degu umeei elur gañean, nola txirristatu bear dan, erakusten. Berak esango digu.
–Nolatan izan da «ski» denbora Aralarten?
–Asieratik, izugarrizko ezbearrak izan nituan. Aurrera aterako nintzala uste nuen, bañan ez ain errex.
–~kalteren bat bai?
–Lenengo igandeak etziran ain biguñak izan. Batian, batek ankako ezurra autsi zuen, eta beste bik, erderaz deriogu~ «ligamentos» alakoak, txirtxillatu zituzten. Etzan ain ondo asi ez, nere erakusketa. Bañan bi anetxek iraun dute elur kirolean, eta lenengoa, datorren urterako trebe jarriko dala uste det.
–Zer zioten gurasoak?
–Gertatua ulertuaz, arrigarriro mintza ziran. Nere eskerrik beroenak olenizat.
–Nola arkitu dezu Aralar, zure «ski» lesiotarako?
–Aurten, dudik gabe, onena izan da aspalditik. Elurra ugari, eder eta geiegi. Lotazillak bota zigun lenengo elurra, eta gaur arte, mota zurizuriak ez digu ukatu bere goxotasuna... Guardaren Etxeak ba dirudi, gaurtik-gaur, ezin ditekela egon elarrik gabe...
–Uste al dezu, zure ilusioak «ski» kontuan, iraunkor izango dirala?
–Umeen garra ikusi ta gero, alako jolaserako, ziur nago, aurrera aterako dirala.
–Jolasa bezela, zer iduri tzen zaizu «ski»?
–Gogorra bai, bañan ba du bere etorrera. Neretzat jolas on-onena deritzait. Gorputza sendotu eta gaztetasuna berritzen duena ere bai.
Irripartxo batekin «Koka. Kola» bat edaten du gure Iñakik. Nik itxoegin bear bukatu arte, olako oiturik ez detalako.
–Zeintzuk dira oteago eragiten dutenak zare `ski´ klasean. Neskatillak ala muatikoak?
–Ba dira, bai, neskatilla batzuek ondo eragiten dutenak. Bañan mutikoak ezin atzera geratu. Eta anetxek dira, mutikoak, aurrean gelditzen diranak.
–Gure Aralar izan alditeke elur jolaserako ondo gertatua?
–Ez det uste. Ez degu aztu bear, goi-mallako mendia ez dala, eta itxasoa urbill dagoela. Alako goraberak kentzen dizkio osatu bearrezko elorteari bere giro egokiak.
Bañan Napar Diputazioak al balu, Albi, Pagemari eta Artxuetako baseak txeetuko balitu, geienetan izaten diran elur eskaxak, iraunkor izango lirakela uste det. Eta esaten dizut, atzerrian gizonak egindako elarra, probatu dala ondore aundiakin. Eta ez dala izango arritzekoa, gure Aralar'en alako proba bat egitea. Alakorik ez det uste laixter ikusiko degunik.
–Juana degun neguan, zeinbat «skladore» alkartuko ziran Aralar'en?
–Asko. Igandeetan 20'en bat «áutocars» batutzen ziran Guarda Etxe inguruan. Auei ipiñi zaiozu aturismoak eta kontua atera zazu. Ba dirudi uri aundi batera guazela, ta ez elurretara.
–Aurten, ainbeste elur izanik, garbi izan al dira bideak?
–Napar Diputazioak larunbatero, bialdu digu erderaz deritzaion «quitanieves» bat, Guarda Etxerako bidea garbitu zedin. Ala nere esker beroena Napar Diputazioari, ulertu baitu Aralariek, euskotar «skladoreari», mesede eder bat egin dezaiokela.
–Badakit Candanchu'n izan zerala. Zer diozu?.
–Bai, «Ski» 'ko ikastaro batian izan nintzan. Bi aste bakarrik. Urtiak ziran Candanchu'n egon ez nitzala. Asko aurreratu dute. «Telesilla» ta beste iru «teleskis» egin dituzte Tobazo'raño. Ortaz ez da denbora askorik bear mendi maturreraño igotzeko. Gañera irakaslari trebeak aldamenean dituzu.
–Berri polliten bat izango dezu.
–Bai, eta asko ere. Bañan dana esatia ez du mérezi. «Sicologia» pixken bat bear da izan, ume anek alkarganatzeko. Lenengoz mutikoak etziran neskatillen gana inguratzen. Ba zirudin ezin zirala ikusi. Auxe ikusi nuen lenengo igandetik. Bañan ezin nintzan extabaida onetan sartu. Ez dakit zergatik, ala ganzak jarri ziran. Ez nuen ulertzen. Bañan ulertasuna denborarekin etorri zitzaidan. Umeak ikasten asi ziranean, neskak eta mutikoak, alkar, batera, zijoaztela ikusiaz, elurrari eskerrak eman nizkion. Alaxe ulertu det. Elur otzak berotu ditu umeen almenak. Elarra bukatu danean, danak lagun egin dirade. Ala Arantxa'k Juliantxo'ri par egiten dio. Ikasi baitute mendia bere zuriakin maiteker agerizen dala, aur eta gizenentzat.
–Orduan, zure azken-agurra elurrari?
–Bai. Agur elurra. Bañan bialdu udaberri eta udara on bat. Badakizu, «Surf,? dalako itxaso-txapa, itxasean ibilizeko daukat. Eta elarretako umeak utzirik, ondartzarako aurrak nai ditut. Auetsek beztuko dira, eta nere jakinduria elurretan izan dan bezela, gure ondarretan, ollatuak txukatzen duten une ortan ikusi nai ditut, elarretan bezela, parrez, liraiñ, jolasean...
–Eskarrikasko Iñaki. Gure mendiak bezten ari dira. Gure arreba elurra bere agintearekin juantzaigu bizker-bizker, bukaturik. Loreak berpixten dijoaz. Eguzkiak jotzen du. Bat batean ba dirudi onen indarrak dana autsi duala.
Usai bero batek loretzen du gure baratza:
Udaberria.
Tolaretxipi X
10
GaiezKirolaEski
PertsonaiazARTETXE1
EgileezTOLARETXIP1Kirola