argia.eus
INPRIMATU
"Xare modalitatea hedatuz doa Hego Euskadin ere"
2007ko otsailaren 21a
Mikel Uzkudun xare jokalaria
"Xare modalitatea hedatuz doa Hego Euskadin ere"
Euskal pilotaren mundako txapelketa ospatzen dutenetako bat Mikel Uzkudun iruratarra dugu. Ez da erraza hegoaldean xare modalitatea praktikatzen duen norbait aurkitzea. Mendizarrotzako instalazioetan topatu dugu entrenamendu garaian eta hauxe duzue berarekin edukitako elkarrizketa.
ARGIA.- Xare modalitatea ez da ezaguna hegoaldean. Nola hasi zinen xarean jokatzen?
E.- Irurako erretore ohiak sartu zuen xare modalitatea herrian, arrakasta handia lortu zuelarik. Bera hil zenean beherakada haundia izan zuen, galtzeko zorian aurkitu zelarik. 1.950. urtean Donostian ospaturiko munduko txapelketak indar berriak eman zizkion xare modalitateari. Horrela hedatzen joan da azken urteetan Gipuzkoa, Nafarroa eta Araba bertan ere.
A.- Hala ere iparraldekoak izango dira nagusi, ezta?
E.- Bai, noski! Momentuz behintzat bai. Dena dela, ez dakigu argentinoek ze maila ekarriko duten. Bizzozerok jokatzen badu nahiko lan emango die iparraldekoei. Guk Uruguay eta Argentinako jokalariekin izango ditugu prolemak. Normalean Uruguay gainditu behar dugu brontzeko domina segurtatuz eta, Argentinakoen artean Bizzozerok jokatzen ez badu, zilarrezkoa ere posiblea da. Gasteizen jokatzeak errespontsabilitate haundiagoa ematen digu, jendeak gehiago exijitzen bait du.
A.- Orokorrean nola ikusten duzu txapelketa hau?
E.- Zaila da aurresatea. Guk ekipo oso ona dugu, irabazteko posibilitate haundiak ditugularik. Frontoi laburrean, eskuko modalitatean, bai banaka eta bai binakoan ez dut uste prolemarik izango dugunik irabazteko. Palaz ere, larruzko pilotarekin, nagusituko garela uste dut, bi bikote onenak gure ekipokoak bait dira.
Trinketea da gure prolemarik nagusiena. Trinkete gutxi ditugu hegoaldean eta hori erreflejatzen da emaitzetan. Gure posibilitateak zilarrezko eta brontzezko dominak lortzean dautza.
A.- Frantzian pilota munduaren inguruan mugitzen den jendearen gehiengoa euskalduna al da?
E.- Bai, hemen gertatzen den bezalaxe, Frantzian ere, pilotari gehienak iparraldekoak dira. Iparraldeko pilotariak kenduz gero Frantziako selekzioa ez litzateke deus izanen. Espainiako selekzioan 58 aurkitzen gara, horietatik 40tik gora euskaldunak garelarik. Lizentzi kontuarekin istiluak sortu dira beste kiroletan suertatu den antzera.
A.- Profesional mailan arazo ugari izaten da pilota aukeratzerako orduan. Gustora al zaudete txapelketa honetan aukeratu diren pilotekin?
E.- Piloten pisua arauturik dago, bai afizionatu mailan eta bai profesional mailan. Arau hauek federazio internazionalak markatzen ditu. Honetaz aparte,desberdintasuna leku batetako edo besteko pilotak hautatzeko orduan gertatzen da. Iparraldeko pilota eta hegoaldeko pilota oso ezberdinak dira. Iparraldekoak bote haundiagoa du, tantoak luzeago izaten direlarik. Hegoaldeko pilotak gogorragoak dira eta "txist" egiten dute, tantoak laburragoak izaten direlarik. Txapelketa honetarako iparraldeko pilotak aukeratu dira, gure posibilitateak urritzen dituelarik. Frantziak pisu haundia du pilotako federazio internazionalean eta hori nabaritu da.
Antxon PELAIO
26

Gaiez\Kirola\Pilota\Pilotariak
Pertsonaiaz\UZKUDUN1
Egileez\PELAIO1\Kirola