Nobela berria laster Atañoren lumatik


2021eko uztailaren 16an
Salbador Zapirain "Ataño" idazleari elkarrizketa
Aurrekoa baino erritmo hobea omen dauka "Odol kutsua"k
Nobela berria laster Atañoren lumatik
Liburu berri bat kaleratzekotan da Ataño idazle emankorra. Hori dela eta, beragana jo dugu eta oso pozik hartu gaitu solaserako.
Laster argitaratzekotan dagoen liburua nobela izango da, baina ez da horixe esku artean daukan bakarra. Une honetan, beste ipuin-liburu batekin ari da jo eta ke eta laster bukatzeko esperantzan topatu dugu. Luzerako dugu, bada, idazle honen iharduera eskergaitza.
Atanoren liburuak irakurri dituenak honez gero agian pentsatuko du oso azal lodiko gizona izango dela, gogortutako bihotzekoa, baina imajina hori ez da erreala antza.
"Garai batean bai, orain ez. Garai haietan, estu genbiltzan eta... San Kristobalen bai, azala gogortua neukan eta orduan batere harrapatu izan banu! Gero ez".
Bere liburuetan kontatzen diren pasadizo eta mementuetatik berak gogorrenak bezala gogoratzen dituenak Ondarretako gartzelakoak eta San Kristobaleko ihesekoa dira. Horietan pasa omen zuen okerrenik gerra garaian.
Ustegabeko arrakasta hasieratik
Sorpresaz hartu omen zuen hasiera batetan "Txantxangorri kantaria" lehenengo nobelak jasotako arrakasta. Kritikak ere aldekoak izan ditu gehien bat.
"Ez nuen uste nik. Lehenengo nobela hori idatzi nuen, gero Aita Zavala etorri zen eta horrek aurrera atera ninduen. Nik ez nuen uste gero horrela irengo zenik. "Euskara ederra da zurea, bizia duzu eta", eta beno, ba aurrera".
Geroztik, "Txorie", "San Frantziskoren bizitza" bertsotan, "Espetxeko negarrak" ondoren, "Zigorpean" eta azken-azkenik, "Eltzaorra".
Nobelak eta narrazioak publikatzen hasi baino lehen makina bat bertso idatzi eta argitara eman zituen Salbador Zapirainek, gehienak "Zeruko ARGIA"n, lehendabizi "Txoritoki" ezizenez, eta ondoren dagoeneko konsakraturik dagoen "Ataño"z.
Ataño Hondarribiko komentuan bizi da, baratzea zaintzen, eta handik kasik ez da ateratzen. Halere, munduarekiko isolamendu horretan ez du prolemarik ikusten narratibari ekin ahal izateko.
"Noski idatzi dezakedala; orain, jakina, nik gauza asko ez ditut ondo egingo ez bait ditut ikusten. Libre banu hara joan, eta beste hara joan, eta hura ikusita edo haiekin hitzeginda askoz hobeto egingo nuke, baina hori ez dago gure esku. Aitaon esku bai, baina gurean ez".
Hemendik aurrera gai aldetik edo estiloan zerbait aldatzeko asmorik?
"Nik 74 urte baditut, hemendik aurrera aldaketatan ezin hasiko naiz. Batek esan zidan, bai, tartean batuko hitzak sartzeko, baina ez, ez, nik ez dabit baturik. Eta orain ez naiz hasiko. Gero, berriz atera nahi badituzue eta batuan sartu, horkonpon".
Baina berak esan digu gainera Aita Zavalak hatxerik ez duela nahi, eta orduan auzia garbiago dagoela.
Nobela berria: erritmo hobeagoa
Daukan irakurlegoarekin pozik agertzen da, eta nobela luzeagoak egitearren prolemak ikusten ditu.
"Luzeegi eginez gero jendea aspertu egiten da azkenean. 180 orrialde edo, nahikoa da. Nik luze bakarra lehenegoa egin nuen, "Txantxangorri kantaria" eta beste guztiak laburxeagoak".
Baratzeko lanetik aparte geratzen zaion denbora idazten pasatzen omen du. Guk, igande goizaren erdian, idazten harrapatu genuen. Ondorioz, neguan gehiago idazten du udan baino, eguzkiaren argia dela eta. Gutxi irakurtzen omen du.
"Oso gutxi letzen dut, ez daukat denborarik eta".
Gaur egongo literatura irakurtzea zail egiten zaio, nonbait erabilitako hitzak eta gaiak bortitzak suertatzen zaizkielako askotan.
Orain argitaratzekotan dagoen nobela irakurri duten batzuk (Zavalak, J.M. Lekuonak, e.a.) aurrekoa baino hobea dela esan omen diote, nobela bezala erritmo hobea daukala Nekatzeko beldurrik ez dauka,
"iturria ez da inoiz agortzen. Gaur gai bat asmatuko duzu, hurrengoa bestea, eta hurrenguan bestea. Munduan gaiak denetakoak bait dira. Akaso zahartu naiz, eta nekatuko naiz, baina puska baterako oraindik badaukat, bizi banaiz".
J. LANDA. I. CAMINO
Salbador Zapirain "Ataño"k urte askotarako gaia eta gogoa omen dauka oraingoz.
39

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakATAÑO1
PertsonaiazATAÑO1
EgileezCAMINO1Kultura
EgileezLANDA2Kultura

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude