Euskara Hego Uribeko irakaskuntza ertainean


2021eko uztailaren 16an
Euskara Hego Uribeko irakaskuntza ertainean
Galdakaon eta Basauriko institutoetan adar euskaldunak daude. Basaurikoan irakasale den Iñaki Sarriugartek irakaskuntza ertainaren euskalduntzeaz dihardu hemen.
ARGIA.- Hego Uribe eskualdean badira adar euskaldunak bi institutoetan (Basauri eta Galdakao), berez euskarazko irakaskuntza ez da gelditu ikastoletan soilik. Zelan sortu ziren linea hauek eta zenbat jende dago?
I.S.- Basauriko institutoari dagokionez adar euskalduna orain 5 urte sortu zen, irakasle batzuk bultzatuta, ikusi bait zen ikastolatik irtetzen zen jendeak ez zeukala irtenbiderik irakaskuntza publikoan, eta lanean hasi ziren adar elebidunak sortzeko.
Lehenengo promozioak iaz amaitu zituen ikasketak eta aurtengo kopuruari dagokionez zera esan dezakegu, Basaurin BBB-ko lehenengo kurtsoan 33 ikasle, daudela, bigarrenean 19, hirugarrenean 19 eta UBIn 19 ere bai. Guztira 90 ikasle, institutoko kopuru osoa 1400ren bat ikasle delarik, %6,5a ingurukoa da adar elebidunetako ikaslegoa. Galdakaon 47 da euskal ikasleak, institutoan 500 ikasle izanik.
A.- Porzentaia nahiko txikia da, baina Basaurin erroldak dioenez euakaldunen kopurua %7a da bai eta ere. Hala ere asignatura guztiak euskaraz ematen dituzue jende honentzat ala badira erdaraz ematen direnak?
I.S.- Kopuruari dagokionez esan behar dugu ikastolan ibilitako jendeak gero pribatura ere jotzen duela, orduan zenbait ikastolatik hona ikasle kopurua jeitsi egiten da.
Iaz ia asignatura guztiak euskaraz eman genituen. Baten batetan problemak izan ziren hasiera batetan irakaslego euskalduna ez delako egiten goizetik gauera, eta delegazio aldetik ere problemak izan dira izendapen garaian.
Edozein modutan zuzendaritza oso kezkatuta dago arazo honetaz, eta ahal dugun neurrian behintzat ahaleginduko gara hurrengo urtean ere gauzak nolabait aurrera ateratzen eta irakaslego euskalduna sartzen.
A.- Euakarazko adar honek badu presentzia eta isladapena institutoan, bai ikasle edo irakasleen aldetik? Euskara entzuten da edo euskal kultura berpizten da beste urteetan baino gehiago?
I.S.- Nik esango nuke irakaslego txiki honen eragina igerri dela, ikaslego honi klase emateko irakaslego euskalduna behar delako, eta hortan nabarmendu da batez ere. Ikaslegoan ostera, ez dakit erabateko eraginik izan duen. Behar bada ez, azken batean ikaslego txiki horrek bere eguneroko ihardunetan erderaz egiten du, ez dut uste eguneroko eginetan gehiegi nabarmendu denik. Edozein modutan hasiera baino ez da, eta hurrengo urteetan eragina askoz ere haundiagoa izango da.
Hala ere, ikaragarrizko aldaketa ikusi dugu adar honetan. Lehen eskoletan eta bestelako ikasketetan erdaraz ematen zuten, baina jendea hala eta guztiz ere bere hartuemanetan euskaraz egiten zuen. Horrek esan nahi du orduan euskara hizkuntza komunikatiboa zela. Orain ostera, gaiak euskaraz eman arren harremanak erdaraz dira. Ez dakit horrek porrot bat ez ote duen erakusten.Dena den kontutan hartu behar da zein den Basauriko egoera soziolinguistikoa.
A.- Laster behar bada ikasle euskaldun gehiago etorriko da, eta ez ikastolatik bakarrik, baita eskola publikoan B ereduan daudenak ere...
I.S.- Bai. Behar bada urte bi barru helduko da lehenengo B ereduko promozioa, eta gure asmoa da zenbait ikasle hauekin adar euskalduna indartzea. Ez dugu bidezkoa ikusten B eredu hori institutoan jartzea, nahiko ahul ikusten bait dugu adar elebiduna, eta ikastaro batzuen bitartez uste dut euskaldun ditzakegula B eredutik datozenak.
A.- Instituto hau ospetsua izan da klasez kanpoko ekitaldeengatik. Zelan edo hala ekitaldiak egin dira ala erdaldunen eskuetan gelditu da hori?.
I.S.- Nik esango nuke euskarak instituto honetan, eta nolabait herrian ere, isladapen bat izan duela. Hain zuzen irakasleek eta hainbat ikaslek egindako lanari esker. Esate baterako urtero antolatu izan dugu euskarazko ikastaro bi, bata erdaldunentzat barnetegi moduan eta bestea eskoletatik zetozen euskaldun alfabetatugabeentzat. Hor ahalegin handiak egin dira, batez ere Euskara Mintegian.
Hortik aparte bestelako ekintzak antolatu dira ikasle euskaldunentzat: antzerkia, zinema edo horrelako kultur ekintzak. Urtero ere bai aste kultural bat izan da antolatua, honek azkartu eta suspertu egin duela euskararen presentzia instituto honetan.
56

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
PertsonaiazSARRIUGART1

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude