argia.eus
INPRIMATU
Martin: "Jendearen gustoa egitera noa"
2021eko uztailaren 23a
Martin trikitilariari elkarrizketa
Martin: "Jendearen gustoa egitera noa"
1980.ean txapela irabazia da, aurreko urtean Lajaren atzetik geratuta. Bien arteko lehia ezaguna da, eta Laja faltatzean Martin aterako da faborito gisa. Trikitilari eskolaz gain, tresna eta musika denda ere baditu Billabonan.
ARGIA.– Eskola noiz jarri huen?
Martin.–Orain ia bost urte. Aurretik, hasieran etxean eta gero Zarautzen aritu ninduan Musika Eskolan Handik etorri huen metodoa sortzea, jende asko genuela ikusita, eta metodo zaharrarekin ezin zela ikusita.
A.– Metodoa herorrek ateratakoa al duk?
M.–Soinu txikirako bai. Nik ikusita nitxauzkaan jostailuzko organuak eta nola izaten ziren numeroekin edo koloreekin umeek jotzeko, eta bururatu zitxaidaan zeozer egin zitekeela Hasi ginen botoiei pogatina batzuk jartzen numeroekin, baina arazoak izan genituen paperean jartzerakoan: akordeak zirela, auspoa noiz iriki edo itxi nola jarri, durazioak... buf!, mila prolema. Metodoa oraintxe burutua dago.
A.–Zenbat jende darabilak?
M.–Kurtso bukaeran 140 hituen, eta horrezaz gainera solfeoan eta soinu haundian beste horrenbeste egongo dituk.
A.– Hik herorrek non ikasi huen?
M.–Ni Tapiarekin aritu ninduan zazpi-zortzi hilabetez. Zekizkien pieza guztiak ikasi nitxizkaan eta gero grabatzen hasi ninduan. Gogoratzen nauk nola joaten nintzen Lajari grabatzera, eta nola bidaltzen ninduen kristoren mala hostian. Azkenean anaia eta biok han ibiltzen gintuan sasi tartetik eta nondik grabatu ez genekiela. Zintatik ia dena ateratzen nian, eta zerbait dudazkorik banuen hurrengo erromerian ikusi eta taka!, ateratzen huen. Belarria bait daukat oso ona.
A.–Zein huen gogozko soinujolea?
M.– Nik, Laja. Grabatu behar nuen guztian harengana joaten ninduan.
A.– Solfeoa beharrezkoa al da soinua ikasteko?
M.–Beharrezkoa ez. Orain, jakinez gero gauzak errexago ulertzen dituk, baina neretzako belarria da inportanteena.
A.–Soinu eta pandero bikoteak etorkizunik ba al dauka?
M.–Bai. Bere mailan, baina pixkat mogitu egin behar duk. Beti ezin dik leku batean egon. Guk erritmo kaxa eta gitarrarekin jotzen diagu orain erromerietan. Hemen pentsatzen dik jendeak trikitixa ta panderoa direla trikitixa jotzeko, eta beti trikitixa jotzeko. Baina "agarrao" jotzen hasi behar izaten denean panderoak ez dik zerbitzen. Baltsa baldin bada... tira. Baina bestela ez. Batzuk esaten dute: "Trikitixa ez duk jo behar kitarrarekin". Hori oso burutazio txarra da. Ikusi besterik ez dago: guk jotzen dugun eran beste giro bat jartzen dugu. Horrek dantzara tiratu egiten dik. Bestela ez du betetzen belarririk.
A.– Bestela, zer aldaketa egin dituk?
M.–Aurkeztu nintzen lehenengo txapelketatik, "sol" tonuko soinua erabiltzea, nik sartutakoa duk. Ordurarte-inork ez zian pentsatu ere soinua kanbiatzerik. Beheko tonu errex horretatik orain hainbeste pieza jotzea ere uste diat nerea dela. Lehen bestela jotzen huen, erditik-eta. Guk ere hortik jo behar diagu aurtengo txapelketan trikitixa. Denak nerera joaten dituk, urte hartan denak nere kontra izan arren. Baina aurten horretatik atera egingo nauk.
Dantza loturako musiketan ere zerbait egin dut, akorde aldetik-eta. Besteren batek ere zerbait aterako dik, eta hori beharrezkoa duk. Kajaderritmosena atera nuenean ere jendeari gustatu egin zitxaioan, eta zenbait trikitilari hasi huen galerazteko-eta, trikitixa eta Euskal Herriarentzako ez ote zen komeniko. Baina, tresna hori, neretzat, ez duk politika erritmo bat besterik ez duk. Gero batzuk hasi hituen hori erabiltzen. Baina horrekin ere aurrera egiteko asko probatu eta entsaiatu egin behar dik.
A.– Hire eritziz, erromerian denetik jo behar da...
M.–Kalean trikitilariek nahiko fama txarra ditek, "casheros" eta... Lehengo Amabirjin egunean Gaztelura joan eta Donostiako ikastolaren bateko umeak, gehienak erdaldunak, furgonetak dauzkan bi trikitilariren irudiak ikustean nola bat hasi zen esaten "casheros" eta horrelakoak. Eta besteak esan zitxoan: "Cómo que son casheros? No ves esto? Esto es de los casheros?", gitarra ikusi zutenean. Izen hori borratu egin behar da.
A.– Txapelketarako zein ikusten duk kontrariorik handiena?
M.–Handirik ez diat ikusten. Joan balitz Laja izango huen berriz ere. Bestela, kontrario bezala, Miren, Joseba eta Bizkaitarra ikusten dizkiat.
A.– Hire ustez, zergatik aurkeztu duk horren jende gutxi?
M.–Galtzeko eta atzera gelditzeko beldurra duk esplikazio bakarra. Lehengo trikitilari horiek ikaratuta zeudek gazteek nola jotzen dute ikusita. Gero, erromerian, behar bada askoz ere gehiago baldin badira ere. Agian, ez dituk espazializatuta sentituko, txapelketarako zerbait berezia prestatu behar bait da. Ekibokatuta zeudek txapelketara ez joatearekin. Ni ere–neure ingurukoek bultzatuta nitxiak–irabazten badut ondo, eta galtzen bedut ere jendeak bazekin zenbat abilidade dudan. Jendearen gustoa egiteagatik nitxiak.
31

GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariMARTIN3
PertsonaiazMARTIN3