argia.eus
INPRIMATU
Rocka euskaraz Iparraldean: "Zein Ere"
Itxaro Borda 2021eko uztailaren 23a
"Zein Ere" musika taldekoei elkarrizketa

Rocka euskaraz Iparraldean: "Zein Ere"
AEKantuzkari, Donibane Lohitzunen, beste talde martxosoen artean, behar zen bezala preziatu genuen "Zein ere", krixton inpresioona egin zigun.
Gau hartan, ez genuen argazki aski argirik atera ahal izan, orduan hemen elkarrizketa bakarrik doakizue. Ez da sobera komunikatiboa gure sistema etilikoa, ordea espero dugu irakurleek ulertuko dutela!
ARGIA.–ZEIN ERE taldea aurkeztu ahal diguzue?
ZEIN ERE.–Lau pertsona gara: Pat bajuan, Nat kitarrean, Phil baterian eta ni, Yves kantuan. Badu bi hilabete molde honetan esistitzen garela, baina lau edo bost hilabete lehenagotik elkarrekin garela erran ehar dugu. Bestalde gutako batzu IZAN berbena-taldean ibiltzen dira...
A.–Ze musika mota eskaintzen diozue publikoari?
Z.E.–Rocka egiten dugu, bakarrik rocka, ez dakit, nahiko speedatua izanagatik...
A.–Iparraldeko egoera kondatzen duena...
Z.E.– Bai, bixtan dena. Hitzak euskaraz ditugu, ikusten duguna, iparraldean bizitzen duguna musikatzen dutenak...
A.–Doi bat detallatuz...
Z.E.–Bof...(irriz). Denetaz mintzatzen gara. Ikusteko gogorik ez dugun jende nazkagarria aipatzen dugu; adibidez, herriaren borrokaren lekuko garenaz gero, hori ere azaltzen da gure kantuetan, ikusten dugun bezala esprimitzen dugu.
A.– Esprimitzen kritikatuz edo?
Z.E.–Gure heinean kritikatuz, bai. Dependitzen du nola sentitzen ditugun gauzak. Kritikoak zeri buruz? Agertuak izanen direnean beharko lirateke gure kantuen hitzak irakurtu, jendeak uler dezan pixkat...
A.–Taulageinean iduri luke poxiz zabiltzatela..
Z.E.–Taulagainean izigarri ontsa pasatzen dugu, orain batez ere, eta ez dugu batere problemarik. AEKantuz kari hasi gara, gero Polo Beyriseko festibalean aritu gara, ondotik Gure Irratiaren festan eta laster kontzertu antimilitarista batean parte hartuko dugu. Emeki emeki ezagunak bilakatzen ari gara, deitzen gaituzte astean behin, ez da hain gaizki...
A.–Kantaria asko mugitzen da tauladan, beste taldeetako abeslarieri konparatuz...
Z.E.–Ebe, ez dakit gustatzen zaio mugitzea, harat eta honat lasterka ibiltzea, musika horrekin sustut. Egiten du horretarako gogoa baitu, eta gainera ontsa egiten du (irriz)...
A.–LP bat noizko?
Z.E.– Mementoko behar dugu gure hori landu. Kantuak moldatzen segitzen dugu beti, eta horien arabera hautu bat egin beharko dugu, aukeratu zatiak hobekio landu. Uda ondarrean ikusiko dugu zer eginen dugun. Negu honetan, serioski lanean ari izanik, maketa bat grabatuko dugu... Artean bai, pentsatzen ari gara!
A.–ZEIN ERE produktoak ere kaleratzeko ideia duzue ez?
Z.E.–Bai, gure publizitatea guhaurek egin nahi ginuke, gure itxuraz arta hartu, gure moduko pegatinak eta atorrak plazaratuz... Gure kondu ari gara, besteen mando egoiteko ordez...
A.–Nola ihardesten du publikoak?
Z.E.– Oraingoz, behintzat, ontsa. Horri buruz pentsatzen dut , iparraldean talde askorik ez denez, are gutxiago euskaraz abesten dutenak, naski bakarrak gara, publikoa bere aldetik zain dagoela, zerbaiten esperoan, horregatik gu hor gara, eta ontsa pasatzen da. Giro bero horrek segitu behar luke, eta agian publikoa gurekin egongo da...
A.–Proiektuak?
Z.E.–Han hemenka kontzertuak eskaini, lasai lasai, martxa pixkatekin; negu honetan lan egin gauza seriosagoetara iragaiteko, beti trankiltasunik handienean...
Itxaro BORDA
38


GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakEIN ERE
EgileezBORDA1Kultura