argia.eus
INPRIMATU
"Konstituzioak ez du amnistia galerazten"
2021eko uztailaren 27a
Joaquin Ruiz Giménez politikoari elkarrizketa

Joaquin Ruiz Giménez-ekin solasean
"Konstituzioak ez du amnistia galerazten"
Francoren ministrari izana, frankismoaren azken urteetan oposizioko alderdi demo-kristau batean aritua, gertutik ezagutzen ditu Espainiako Estatuaren tripa-barrunbeak. Laugarren urtea osatzera doa «Defensor del Pueblo» karguan, eta Euskal Herriari buruz eginak zituen deklarazio batzuen inguruan zenbait itaun egin nahi genion. Ez zaigu errez gertatu Ruiz Giménezenganaino iristea: hondartza bat etxagintzatik defenditu nahi duten ekologietetatik hasi eta Melillako Istiluetaraino, egun osoa zienporroran. Arratsaldean Erregearekin rezepzio bat. Egia esango dizuet, kontuz aritu nahi dut Euskadiz, ez nuke hango egoera gehiago mintzen lagundu nahi». Bere erantzunak xuxen euskaratuko ditugula geure hitza eman diogu. Polizien begirada zorrotza da euskaldunentzat Madrilen, baita "Defensor del Pueblo"ren etxe atarian ere.
ARGIA.–Duela gutxi bilduak zarete Europako Ombudeman edo «Herriaren defendetzaileak» Vienan. Han ateratako ondorioetatik zeintzu azpimarratuko zenituzke?
Joaquín Ruiz Giménez.–Aurretiz Sienan, Estokolmon eta Madrilen egin diren bilkuretan bezala, Vienan egindako Kongreso honetako gauzarik baliatsuena elkarren arteko eztabaida zabal eta adiskidetiarra izan da. Matiz ezberdinez baina funtsean konberjenteak diren esperientzien gainean, ideia eta xehetasun trukatze emankor bat izan dira.
Bigarrenik, Europako Kontseiluan biltzen diren Herri gehienetan hartutako kexu edo erreklamazioen «ranking»ean zeintzu diren nagusi frogatu ahal izan da: Justizia Administrazioaren arazoak (auzietan gertatzen diren gehiegizko luzapen eta bestelako anomaliak); Aseguro Soxial eta Ekintza soziala (erretiroen hutsune eta okerrak, zergetan oinarritzen direnak, gutxienezko beharrak estaltzeari buruzko gabeziak, asistentzi prestazioak etabar) eta Administraritza Lokaienak (bizilekua, hirigintza, ingurugiroa, etabar).
Azkenik, bilkura hartan garbi geratu zen Ombudsman guztien arteko elkarlana areagotzeko borondatea; eta baita hauek Parlamentuetako eskakizun eta giza eskubideen Batzordeekin (bai Parlamentu nazionalekin eta bai Europakoarekin) lan egitekoa ere, Europako Kontseiluko Ministrari Batzordearen aginduak horrela berenganatuz.
A,–Karguan daramatzazun urte hauen ondoren, «Defensor del Pueblo» delakoaren figura Estatu Espainolean sendoturik dagoela uste alduzu?
J.R.G.–Hiru urte t'erdi denbora epe urria da sendotze hitzaz hitzegin ahal izateko, eta gainera nekez egin dezake hori Espainian oso berria den instituzio horren buru dagoenak.
Nirekin ari diren lagunek bezala neronek ere, antolaketa eta errodaje aldi beharrezko bat gainditua dugula uste dugu. Elkarrizketa ere errezagoa egin da, Defensorearen eta herritarren artekoa alegia; atzerritarrak ere erantsi beharko nizkioke kapitulu honi, gero eta gehiago dira-eta guregana datozenak.
Baina gure eta Administraritza Publikoaren arteko elkarrizketa ere samurtu egin da. Ombudsman, ematen zaion izena edozein delarik ere, funtzionarientzako inkomodo egiten den instituzio juridiko-politikoa da (eta ondorioz gobernatzen dutenentzako ere bai); baina beste alde batetik, oso mesedegarria da beren administrazioaren pean bizi direnen behar errealak ezagutu nahi dituztenentzako, eta baita Administrazioaren erroreak ezagutu nahi dituztenentzako ere. Eta horretaz gero eta gehiago ohartzen dira Administraritzako erakundeak.
Ombudsman honek behar eta arazo horiek ezagutzeko bide «ez-partidista» bat eskaintzen du, eta askatasuna, berdintasuna, justizia eta pluralismoa diren baloreen aldeko borrokarako bokazioa du, Zuzenbidezko Estatu sozial eta demakratiko batean.
A.– Uste dut publikoki kexatu izan zarela noizbait Euskal Herritik kexu gutxiegi iristen zaizulako.
J.R.G.–Ez, egia esan ez naiz «kexatu» Euskal Herritik datorkidan kexu kopuru urriagatik. Kazetariren bati erantzunez, sintzeritatez adierazia dut Euskaditik hiru urte t'erdi hauetan beste Komunitate Autonomoetatik baino kexu gutxiago heldu zaizkigula, bertako biztanleen proportzioan.
Hori esplikatzeko hipotesisen bat ere sujeritu nuen: esate baterako, zerbitzu publiko batzuen funtzionamendu hobea; orbita orokorra duen instituzio batenganako distantzia psikologiko handiagoa; Euskal Herrian Arartekoa edo antzekoak martxan noiz jarriko diren zain egotea. Edonola ere, espero dut Euskal Herriak konfidantza handiagoa hartuko duela Defensoreak bere eskubide indibidual eta kolektiboak babesteko duen borondate garbiaz.
A .–Estatu Espainolean giza eskubideei duten egoeraz ze nolako balantzea egiten duzu?
J.R.C.–Sintzeroki mintzatuz, iruditzen zait askatasan publikoei dagokienean–eta baita zabalago ere eskubide zibiko eta politikoei dagokienean (gure Konstituzioak eta 1966ko Itun Internazionalak erabiltzen duten terminologiaren arabera iruditzen zait egitura demakratiko-pluralista duten beste Estatuen antzeko maila batera iritsia dela Espainia. Eta hori, bai eskubide oinarrizkoen onartzeari dagokionez (Konstituzioaren 14. eta :30. artikuluak eta horiek garatzen dituzten legeak), eta bai babes sistemari dagokionez; hau osagai funtsezkoa da ("habeas corpus" errekurtsoa, "recurso de amparo" delakoa etabar).
Hala eta guztiz ere, alor horretan, honestitatez esan beharra dago Defensoreari iritsi zaizkiola askatasun pertsonalen garantiak zanpatzeari buruzko kexuak: detenitzea eta tratu poliziala, etxebizitzaren eta korrespondentziaren intimitateari lotutakoak, Juez eta Auzitegien babes efektiboei buruzkoa, eta gartzeleratze prebentiboa edo kondena Espetxeetan jasaten dutenen eskubideen zenbait alorretakoa.
Erantsi behar dugu, baita ere, telebista pribatuen bidez informazio eskubidea arautuko duen Legearen argitaratzeak daraman atzerapena; eta are mingarriagoa dena, atzerritarrek Espainian dituzten eskubideak erregulatzen dituzten arauek nozitzen duten «inboluzioa" (batez ere "Ley de Extranjería" delakoa argitaratu zenetik, zeina Auzitegi Konstituzionalaren epaiaren zain bait dago)
Beste alor batean, berdintason eta solidaritate balioetan (eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak) zentratzen diren eskubide oinarrizkoei dagokionean gure Konstituzioak miala batzuk aldarrikatzen ditu eta horien oso azpitik gabiltza; eta baita Espainiak izenpetu dituen Itun Internazionalek eskatutako mailen azpitik ere (1961eko Europako Karta Soziala dela, ONUren 1966ko Itun Internazionala dela edo eta OITko Konbentzioak). Horren aurrean ez dute balio krisi ekonomiko eta laboralaren aitzakiek, egia bada ere horiek Hazienda publikoan eragin handia dutela, eta ezta ere Europako beste Herri batzuk ere Itun horiek eta beren Konstituzioek agindutako mailen azpitik egoteak ere.
Hau da, beraz, Gobernuak, Gorte Orokorrek eta Komunitate Autonomoek aurrean duten desafioa, legealdi berria hasten deneko etapa honetan. Eta Defensorearen egin behar utziezinezkoa izango da horretarako behar diren lege aldaketak bultzatzea, zeren eta askatasunik gabe Demokraziarik ez badago, justizia eta berdintasuneruntz aurreratu gabe ere ez dago-eta.
A.–Eskubide horiek Euskal Herrian Estatuko beste lekuetako maila beretsuan ikusten al dituzu, ala han egoera bereziki ezberdina eta kezkagarria dela iruditzen zaizu?
J.R.G.– Ez dut uste arlo horietan Euskadiren eta Espainiako gainerako lekuen arteko ezberdintasun funtsezkorik denik, gutxienik gure eskuetaraino iristen diren kexu eta arrenkurak kontutan harturik. Hala ere, egia da proportzioan handiagoak direla Euskal Herritik zenbait saili loturik datozen kexuen kopurua: gizabanakoaren libertate eta integritatearen garantiak, eta intimitatearenak, guztiak ere Konstituzioarren 15, 17 eta 18. artikuluetan sagaratuak eta 1950eko Konbentzio Europarraren 5. artikuluan.
A.–Torturaren lotsagarrikeriak suposatzen duen gai arantzatsua hobeagora al doa? Ezagutzen al duzu Euskal Herriko eritzi publikoak gai honetan duen sentiberatasun beretzia?
J.R.G.– Aurreko galderarentzako arrapostuan erantzun diot oraingoari ere funtsean. Egia da Euskal Herrian kexu ugari hartu dugula, Fuerzas de Seguridad direlakoek egin omen dituzten tratu txar eta torturak salatuz, eta gehienbat Lege Antiterrorista deituaren aplikazioari lotuak. Bati hartu ditugu tramitatzeko, gure eginkizunak agintzen duena betez, eta gure Lege Organikoaren 18. eta 25. artikuluen arabera pasa ditugu Barne Ministraritzara eta Estatuko Fiskal Orokorrarengana. Espediente disziplinarioen geroko tramitea gainetik zaintzen dugu eta, egoki denean, baita prozeso penalak ere.
A.–Lege Antiterrorida bigarren plano batera pasa deia dirudi, duela gutxi oso eztabaidatua zenean. Defensor del Pueblok berak aipatu zuen Auzitegi Konstituzionaiaren aurrean errekurtso bat aurkezteko posibilitateaz. Tresna demokratiko eta efikaz jotzen al duzu lege horli?
J.R.G.– Lege Antiterrorista deitua (egiatan Konstituzioaren 55.2. artikuluan posibilitate bezala aurkezten dena indarrean jartzen duena, alegia, banda eta talde terroristetako partaideei zenbait eskubide oinarrizko «indibidualki» suspenditzea), lege hori bere bukaera aldean dago. Denboraldi zehatz bati begira argitaratu zen legea–bi urtetarako–bere araurik kritikatuenean.
Gorte Orokorrek erabaki beharko dute, beraz, ea 1981ean hasi eta 1984ean gogortu zen esperientzia hori amaitzeko garaia heldua den, eta Justiziaren Administraritzari emango zaizkion frogatu eta kondenatzeko, egoki denean, delitu horiek, Kode Penal arruntaren eta «Ley de Enjuiciamiento Criminal. delakoaren argitara. Ondorio horri lagundu behar dio modu erabakikor batean atentatu terroristen gelditzeak, ez bakarrik arrazoin juridikoengatik, baizik eta baita arrazoin etiko eta gizatasunezkoengatik ere.
Auzitegi Konstituzionalaren aurrean sub iudice jarraitzen du, hortik aparte, Lege horren kontra Euskadiko eta Kataluniako Legebiltzarrek aurkeztutako inkonstituzionalitate errekurtsoek. Eta Defensor del Pueblok egin ez bazuen arrazoin juridikoek hori egokiagotzat jotzen zutelako izan zen. Hori hola izanik ere, harrez gero, eta Diputatuen Kongresuaren Lehendakariaren baimenarekin, kontrol parlamentarioaren alor bat erabiltzen dugu, Konstituzioaren 55.2. artikuluak kontrol judizialarekin batera behartzen duena.
A.–Hauteskundeak irakiten zeudela, euskal preso baten heriotzeak astindu du kalea. Esan al dezakegu preso polikoek aski garantia badutela? Egia al da "comune" izenez ezagutzen ditugun presoei aplikatzen zaizkien hobekuntzak ez zaizkiela eskuratzen euskal presoei?
J.R.G.–Kasu oso mingarri bal izan da, eta guztion artean lagundu behar dugu berriro gertatu ez dadin. Hori aparte utzita hor froga daitezen gertakizunen erantzunkizunen argitzea.
Defensorea den Instituziotik etengabe zaintzen dugu internoek, prebentiboek nahiz kondenatuek, Espetxeetan duten tratua, Konstituzioaren, «Ley General Penitenciaria» delarkoaren eta Araudiaren argitara. Zentro horien gehiengoa jadanik bisitatua dugu, internoekin eta funtzionariekin hitz egin dugularik. Gobernuari proposamenak eta gomendioak igorri dizkiogu eta Gorteei urtero egiten zaizkien Informeetan bildu ditugu ondorioak.
Kasu oso zehatz batzuk salbu, ez dugu ezberdintasun eta diskriminaziorik aurkitu intentzionalitate politikozko delituengatik preso daudenen kontra, nahiz detenituak nahiz kondenatuak izan. Eta salbuespen gutxi horietan ere, Justizi Ministraritzara eta Estatuko Fiskalia Orokorrera jo dugu, agirietan frogatua dagoenez.
A.– Reintsertzio prozesoak eraman duen desarroiloarekin kontent al zaude? Zer gertatzen da bide horretan abiatu diren eta oraindik kalera irteten ez diren preso horiekin?
J.R.G.– Ezin gara erabat gustora egon, 1984eko apirileko idatzi hura sinatuz indulto indibidualak eskatu zituzten eta asesinatoz edo zauri larriz kondenatuak ez daudenen indulto horien tramitazioa ez da bukatu eta. Bat baino gehiago dira atzerapen horren kausa, mingarriak batzuk, gisa horretako atentatuek periodikoki behin eta berriro gertatuz joatea bezala, eta «reinserción social» izendatu genuen prezesoaren erritmoa frenatu egin zen. Baina prozeso hori ez da bakarrik komenigarria, beharrezkoa ere bada Euskal Herriaren bakeratzeruntz aurrera egiteko.
Bide hori oso era burutsu batean ireki zen UCDko Gobernuen garaian, Roson Ministrariaren eta Juan Mari Bandres Diputatuaren artean, eta bide horretatik jarraitu da, oztopo zailak gainditu behar izan diren arren. Espero dugu Gorte berriak eta Gobernu berria konstituitzen direnean esfortzu hori osatu egingo dela.
A.– Hauteskundeen ondorioek erakusten dutenez, reintsertzioaren bidea bultzatu duen euskal alderdi politiko nagusia jaitsi egin da bototan, eta hasiera batetik bide horren kontra agertu zen indarra bitartean igo egin da Zeresan bereziren bat aurkitzen al diozu horri?
J.R.G.–Sintzeritate berarekin esaten dut ez dudala lotura kausalik ikusten reintsertzio sozialaren prozeso horren eta hauteskundeen ondorioen artean. Gogoraerazi dizudan bezala, azkenaurreko legealdian reintsertzio soziala izan zen, eta PNV argi eta garbi igo zen orduan. Hauteskundeen ondorioek, dudarik gabe, kausa konplexoagoak dituzte.
A.–Prentsak zaren ahotan ipintzen zuen deklarazio batean agertzen zenuen euskal preso politikoen arazoak behar bada orain irekitzen den legealdian izango zuela konponbidea Zein litzateke bide hori eta orain artekoaren aldean ezberdina ote litzateke? Hitz bitan, amnistia hitzaz hitz egiteko ordua iritsia dela uste al duzu?
J.R.G.–Era berean adierazi dut oso laster reintsertzio sozial neurriak azkartuko direlako itxaropena (eta ez bakarrik euskal presoentzako, baizik eta baita beste askorentzako ere; «Ley General Penitenciaria» delakoak eta 1870eko Indulto Legeak ez dute diskriminaziorik ametitzen eta kondenatu guztientzako posibilitateak sartu litezke).
Beste alde batetik, Konstituzioak –indulto orokorrak galerazten dituen arren–ez dio «veto»rik jartzen 1977an amnistiari baruz argitaratutako arauak zabaltzeari. Hala ere, horren une aproposa zein den Gobernuak eta Gorteek erabaki behar dute. Edozein tankeratako bortizkeria terrorista gelditzea horretarako baldintza beharrezkoa da. Biziki desiratzen dugu Bakearen Urte Internazional honetan.
Iñaki ZUBIONDO
Jenderik ezberdinenek bixitatzen dute Defensor del Pueblo, ekologistak, erretiro problemak dituzten zaharrak, Melillatarrak...
Komunitate Autonomoan "Arartekoa" martxan jartzeari buruzko gaia haizatzeko eskatu digu Joaquín Ruiz Giménezek.
Defensoreak ez du uste preso politikoak besteak baino okerrago tratatzen dituztenik.
Amnistia inposibletzat jotzen ez badu, era berean reintserzio prozesoa azkartzea ere espero du Ruiz Giménezek.
14-17

GaiezPolitikaEstatuakEspainiaErakundeakDefensor de
PertsonaiazRUIZ1
EgileezUBIONDO1Politika