argia.eus
INPRIMATU
Dominik Ezponda:"Teknika, gazteek ekarri dute!"
Itxaro Borda 2021eko uztailaren 23a
Dominik Ezponda bertsolariari elkarrizketa

Iparraldeko bertsogintzari begiratua...
Dominik Ezponda:"Teknika, gazteek ekarri dute!"
Dominik Ezponda bertsolaria, mugaren bi aldetan arras ezaguna da. Badu, bederen, hogeitabost urte plazatan kantari ibiltzen dela. Saioetan, zikiro-festetan, omenaldietan, ardura entzun ditugu, bertsolari trebe honek abestu kopla zuzenak. Nola hasi zen jakiteko Gure Irratiaren jai-egunean joan gintzaizkion zenbait galderaren egitera.
ARGIA.– Nola hasi zinen zu bertsotan?
DOMINIK EZPONDA.– Nekez... nekez... nola hasi nintzen ni? Bo, Jatsun (Benafarroan), nire gazte lagunekin, hamabost-hamasei urtetan, eu... Lehenik, baziren leheno xerri-hitzeak, ogi-joitiak, mahasti-aitzurtziak, eta beti baziren gizon xahar batzu, ez bertsoa osaturik ere bertsotan hasten zirenak, eta kigarri polita iduritzen zidan. Eta gero, entsegatu nintzen haiek bezala egitera.
A.– Plazan, noren laguntzaz edo ze kondizionetan?
D.E.– Ba, hola, ni hasi nintzen lagunen artean, eta gero beste xahar batzurekin. Beste gazte andana bat baginen, haiek ari ziren ni bezala, hastapen puxkat zutenak, ba, nik, banuen errextasun puxkat, eta egun batezm Donibane Garazin dantzan ari ginen, euskal dantzetan eta Xalbador jin zen bertso batzuren kantatzera. Nire gazte lagunek erran zidaten, hamazazpi urte nituen orduan: "e hizala joaten Xalbadorren ondoat!", eta ez nuen kurairik, egia erran, eta apez batek, ezagutzen ninduen apez batek besetik hartu eta tranparen gainean ezarri ninduen. Eta, hantxe eman nuen nere lehen bertsoa...
A.–Gero nola atrebitu zinen segitzen?
D.E.–Gero, beste ainitzak bezala hogei urtetan soldado joan nintzen, eta hor izan nuen zilo handi bat: hortik jinik eta, Lapurdira joan nintzen bizitzera, bertso giro hori arrant galdua nuen. Eta berriz hasi nintzen hogeitalau urtetan. Hara...
A.–Ze maneratan abiatu zinen berriz?
D.E– Nola? Hori, irratitik. Orduan zabaldu zuen Radio Cote Basque delazkoak, Maite Barnetchek eta, entzuten baldin bazen bertsolari gazterik, gaia igortzen zuten eta behar gintuen idatzi, eta gero berek kantatzen zituzten edo irakurtzen igande goizetan. Bon, horretaz jostatu nintzen uda batez, eta ukan nuen gorhita bat, bertsolariekin bazkaltzeko, Bezkoitzera. Bazen bertso saio bat, han ziren Errexil zena, Xanpun, ximun Zubikoa, Xalbador, Mattin. Bazkalduta, bertsotan hasi nintzen haiekin, eta arratsaldean saioa egin arazi zidaten, eta geroztik batere gelditu gabe ari naiz...
A.– Gelditu gabe, eta sari asko irabaziz: jNafarroako Txapelgoa adibidez...
D.E.– Ba, Nafarroako Txapelgoa, bon, nola lehenagotik hasiak ziren, ni Lapurdin bizi nintzen, eta horregatik lehen lau txapelgoetan ez nuen parte hartu. Puxket, lapurtar bezala uzten ninduten eta, gero solastatuz erran nien ni ere benafartarra nintzela, garaztarra nintzela. Gero, horrela hasirik, hiruzpalau baditut eginak. Ontsa pasatzen da, publikoaren partetik behar da, bultzatzeko puxkat...
A.–Nolakoa izan da zure eboluzioa garai haietatik gaur arte?
D.E– Ni memento batez hasi nintzen handiekin, Mattin eta Xalbadorrekin, bextan da ainitz apalago nintzela, ikasi dut haiekin puxkat eta gero, teknika gazteek ekarri dute, eta txapelketetan eta horretan nabil lan eginez.
A.– Iparraldean, bertsolaritzaren geroa?
D.E. Mementuan untsa. Oraingoan bagara sei-zazpi on garenak ibiltzeko eta gazteak ez dakit, badirela batzu haurretan ari direnak... Baina gerorako gaizki ikusten dut, arras gaizki, egia erraiteko neke da.
Itxaro BORDA
Dominique Ezponda.
41

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaEZPONDA1
PertsonaiazEZPONDA1
EgileezBORDA1Kultura