Joxe Erauskin: "Juergan fenomenoa zen, baina fede haundiko gizona ere bai"


2021eko uztailaren 23an
Joxe Erauskini elkarrizketa
Joxe Erauskin: "Juergan fenomenoa zen, baina fede haundiko gizona ere bai"
Txirritak azken urteak pasa zituen baserrira jotzen baduzu (Gaxteluene, Altzan) Joxe Erauskin topatuko duzu, Txirritari buruz hainbat informazio emateko prest. Antonio Zavalaren eskutik Txirritaren hainbat datu eta bertso gorde dizkigun Joxe Ramos Erauskinen iloba dugu Joxe. Gustora eta gogoz erantzun zituen gure galderak.
ARGIA.–Zuk txikitan ezagutu zenuen Txirrita, nolakoa zen haurrekiko?
JOXE ERAUSKIN.–Bai, gu umeak ginen, ni zaharrena eta gero beste sei txikiagoak, eta hark gehienetan goxokiak ekartzen zizkigun, karameloak ez, baina paxientxiak edo pastelkiak, ia gehienetan. Bakoitzari hiru eman, eta badakizu zer izaten den umea, gu pozik hura noiz etorriko zain. Goxokiak, eta kanikak ere bai, batzutan baloiak... guretzat oso ona zen. Beti aulki berean esertzen zen, hemen sukaldean, eta denbora guztian guri txisteak eta pasadizoak kontatzen. Guk parre, umeak ginen eta.
A.–Bestela, zein da berataz zuk daukazan oroitzapenik freskoena?
J.E.–Lanerako zahartua zen, hona etorri zenerako hirurogei urte bazituen eta nik lanean gutxi ezagutu nuen bere azkeneko bost-sei urte besterik ez nituen ezagutu. Festak zirenean bere bila etortzen ziren, edo parejaren bat haserretzen zenean bertsoak jartzeko etortzen ziren honaino, neska eta neskaren gurasoak nik gogoan dudala hirutan etorri ziren, burla egin ziotelako edo mutilak utzi... Txirritari detailatzen zioten zer nolako mutila zen, zer egin zion neskari, eta handik zortzi edo hamabost egunerako bertsoak jarri. Bueltak jasotzera etortzen zirenean, ordaindu eta listo, hamar duro uste dut izaten zela orduan.
Behin gertatu zen batek bertsoak jaso eta "gaur ez dut dirurik, hurrengoan pagatuko dizut" esan, baina bestea etorri ez, eta Txirritak zer egin zuen? Detaileak eman zituen hari bertsoak jarri, eta enteratu zenean berari jarri zizkiola, doble pagatuko ziola baina ez jartzeko, eta Txirritak baietz, baina doble pagatu ondoren jarri egin zizkion eta beraz hiru aldiz kobratu.
A.–Berak ez zekien idazten, noski...
J.E.–Ez, Txirritak ez zekien idazten, ez zeukan firmarik. Horretako nire osaba, Jose Ramon Erauskin, erabiltzen zuen, haren hiloba zena. Eskola piska bat bazuen, eta hark kantatu eta besteak apuntatu. "Orain ere bazeukat bertsoa", eta igual bi edo hiru bertso apuntatu. Orduan hamalau edo hogeikoak izaten ziren sailak, eta osatu arte, batean hiru, bestean bi, horrela. Osaba, Jose Ramon, bazterrean egon balitz, mordoa apuntatuko zizkiokeen, baina nola ez zegoen bazterrean, lanean zegoen, ba ezin zuen edozein garaitan bertsorik apuntatu. Horrela irabazten zituen sosak.
Gogoan dut igande arratsalde batetan, oso eguraldi ona zegoen eta hor kanpoko petrilean eserita, "karaje, karaje, gaur ere parejaren bat haserratuko balitz!". "Zer ba?" galdetu nion nik, eta berak "Ze ba? Sosak ateratzeko nik horrelakoak behar ditut!".
A.–Erlijio kontutan, nola ezagutu zenuen Txirrita?
J.E.–Txirrita fede haundiko gizona zen. Eta ez dut inongo liburutan letu; eta ez bertso-paperetan eta ez inon, ez dut Txirritaz halako konturik entzun, beste gauza asko haizatu egin dira, parrandazalea zela, etabar, baina horretaz ezer ez. Fede haundia zuen hark, eta neronek ikusia. Familiako guztiok ikusia dugu Txirrita gela txiki-txiki batetan, eta bazterrean baula, bere gauzak gordetzeko erabiltzen zuena. Eta arratsean, ohera joaterakoan baul hartan eserita bere errezoak egiten zituen, ez liburutik noski, ez bait zekien letzen, baina hantxe egiten zituen. Errosarioa egingo zuen, edo aitagurea, ez dakit, baina nik askotan ikusi dut. Eta hori ez dut inun irakurri. Juergako kontuak, asko, eta egia da, juergan fenomenoa baina fede haundikoa ere bazen. Gauero ez dakit, baina askotan bai.
A.–Zer bizimodu eramaten zuen Txirritak baserri honetan bizi zenean?
J.E.–Inoiz ez zuen gurekin batera otordurik egiten. Hamarrak aldera jeikitzen zen hura, eta ordurako gurasoak-eta, goizaldean lanean hasita bederatzitan gosaltzera etorriak, baina hura jeikitzen zenerako, guztiak ostera lanera. Orduan gosari-bazkaria egiten zuen hark, botila txiki bat ardo edaten zuen eta jateko, aurrean jartzen zitzaiona. Lanean ere inork agindu ez, edadekoa zen ordurako, eta gogoa zuena egin eta horretan ere denbora luzetan aritzerik ez. Lan samurrak, eta horrela: babarrunak letu, artoa letu. Surtarako egurra txikitzen pasatzen zuen denbora asko eta asko. Jakina, ibiltzeko torpetua eta bizkarra ezin makurtu baina besoetan indar ikaragarria: aizkora haundia esku bakarrarekin aise manejatzen zuen, burni zirien laguntzaz ere aritzen zen egur txikiketan. Denbora ona bazen, petrilean eseri, eta gero arratsean goiz erretiratu, atari-merienda bat eginda. Txirritak bi otordu egiten zituen: gosari-bazkaria eta afari-merienda. Besteok, lau egiten genituen. Horregatik gutxitan egoten ginen elkarrekin. Gainera, hark mahaian esertzeko biren tokia behar zuen
A.–Egia al da erderarik ez zekiela?
J.E.–Hitzen batzu akaso bai, baina horrela barra-barra hitzegiteko moduan ez. Badakizu, esaten da euskaraz ez dagoela maldizoriorik, eta hura halakoa zen: nik ez nion inoiz aitu hitz zakarrik edo maldiziorik. Hizkuntza zakarrekoa ez zen berde samarrak edo berdekeriak nahi baduzu bai, eta juergan ere bai, ikaragarri, baina maldiziorik ez. Behin kastilano batek bertsoa kastilanoz botatzeko eta botatzeko aritu omen zitzaion, berak ezetz eta ezetz baina azkenean bertsoa bat txarra botako zuela eta hantxe hasi zen: "hijoputa, gran cabrón, maricón, vete a tomar por culo, ladrón". Hori hemen etxean askotan entzun dugu, eta egia izango da noski.
A.–Etxean zer bertso giro egoten zen?
J.E.–Nik ezagutu dut hemen etxean sagardoa egitea, eta igual kupela bakarretik txotxean saltzen eta, ibiltzen ginen ahitu arte. Eta jakina, Txirrita bera hortik ibiltzen zen bezala, besteak ere gure etxean, berandu arte edan eta bertsotan, eta gero lotara hemen etxean geratu. Kupela hura ahitzen zen arte oso bertso saio ederrak izaten ziren gauez etxean. Gero, etxean bertan ere Saturnino Erauskin bizi zen, bertsolari ona izan behar zuen. Txirrita amonaren anaia zen, eta Saturnino aitonaren anaia. Beraz, bi bertsolari etxean, eta askotan aritzen ziren bertsotan. Saturnino gizon retua zen, inora joan nahi izaten ez zuena, eta horregatik ez zuen inoiz plazatan kantatzen.
A.–Jenioz nolakoa zen?
J.E.–Nik esango nuke jenio trankilekoa zela. Orain, nik ezagutu nuenean behartu ere zen egiten, edadekoa eta lanerako modurik ez eta, badakizu, jai denean, edo lanik ez dagoenean ez da halako jenio txarrik ateratzen. Askotan lanak ekartzen ditu jenioak, ezin arituta, eta gauza bat egin nahi eta gaizki atera... horrek ekartzen ditu jenioak askotan. Pertsona nolakoa den orduan ezagutzen da. Lagunartean jarri mahaiaren inguruan eta onak asko gara. Pertsona nolakoa den behartzean nabaritzen da, situazioetan. Nik Txirrita behartuta ez dut ikusi, baina jenio trankilekoa behar zuen izan. Hura gizon on bat zen, juergista, hori bai, baina ona.
Ramon ERKOREKA
Joxe Erauskin, gure kontalari trebea, "Gaztelu-ene" baserriko atarian.
32-34

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaTXIRRITA1
PertsonaiazTXIRRITA1
PertsonaiazERAUSKIN1
EgileezERKOREKA1Kultura

Azkenak
2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Jone Gartzia
Hankamotz jaiotako Osasun Mahaia herrenka iritsi da azkeneko fasera

Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Iruzurgile ala matxino?

Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]


DeepSeek, geopolitikaren lubaki berria

Silicon Valleyko enpresa teknologiko handienei zaplazteko ederra eman die DeepSeek-ek. Adimen Artifizialeko chatbot txinatar merke eta berriak zalantzan jarri du AEBen nagusitasuna arlo horretan, eta erakutsi du ez dela milaka milioi diru behar modelo aurreratu eta efizienteak... [+]


Eguneraketa berriak daude