Erramun Bachoc: "Ez dugu diru guztia xahutu, ez bait zen idazlerik"


2021eko uztailaren 23an
Erramun Baxoki elkarrizketa
Baionako Kultur zentroaren arduradun ohia literaturarako
Erramun Bachoc: "Ez dugu diru guztia xahutu, ez bait zen idazlerik"
Erramun Bachoc jauna zen orain arte, Frantses botere publikoak eraiki Baionako Euskal Kultur Zentroan, literatura sailaren arduraduna.
Urte bat postu horretan pasaturik, bere eginbideen konplitzera badoa: "Ez naiz samurturik jalgitzen Kultur Etxetik. Haatik, uste nuen Kultur Etxeak zuzenago laguntzen ahalko zuela. Ezta horrela gertatu, hautu bat egin behar nuen, edo literatur saila, edo "euskaraz bizi" videoa egin!" zion berak, Uztaritzeko Lafitte zenari moldatu zitzaion omenaldikari zenbait galdera umil eta efikaz batzuren egitera joan gatzaizkio. Hona, deusik aldatu gabe, zer ihardetsi zigun, Erramun Bachokek.
ARGIA.– Erramun Bachoc, zu zinen orain arte, kultur zentroko literatur sailaren arduraduna. Egiten ahal diguzu, zure urte beteko lanaren bilan labur bat?
E.B.– Bi norabide hartu ditugu: alde batetik, idazlegoa lagundu nahi genuen, eta bestetik liburugintza mailan idatzi gauzak zabaldu nahi genituen. Urte batez, urte bat fite pasatzen da, hiru dei egin ditugu idazlei. Lehenik, beren etxeetan zituzten manuskrito edo idazkiak ager zitzaten, nahi bazituzten publikatu. Hor zortzi agertu dira. Horietarik zenbait hautatu ditugu, eta orain inprimategian dituzu. Bigarren dei bat olerki bilduma baten egiteko, antologia bat, euskaraz eta frantsesez. Hor publika ahala baino gehiago bildu ditugu, ta hautu bat egin dugu ahal bezala, eta argitaletxe bat ere aurkitu. Hirugarrena "Irakur" saila, gaztetxoentzat, gazte literatura eman dezagun; hor nahi genituzke agertu ipuin historiko batzu, marrazkiekin, hamahiru-hamalau urtekoentzat. Hor ere gauza batzu heldu zaizkigu Kultur Etxera...
A.– Egun bezala, hilabetean behin, egiten zenituzten bilkuretan, ezarri duzue, doi bat, literaturaren kontsumitzailea eta produktorea elkarren parean?
E.B.–Hori zen beste ideia bat, publikoaren biltzea. Hori da Kultur Etxearen norabide nagusia, bai literaturan, bai antzerkian eta bai dantzan, orohar kulturan, eta badakizu ez dela batere errez. Beraz orain arte egin ditugunak dituzu liburu presentatzeak; jendea gomitatu dugu idazleen entzutera eta ikustera jin daitezen. Arrakasta ezta hain handia izan, baina zenbait aldiz 50-60 bildu ditugu, beste batzutan hogei bakarrik, egun berrogeinb bat ginen. Eta ere, beste animazione bat bagenuen, nik ez nuena sobera maite, baina hala ere egin dut, eskoletan ibiltzea, antzerkia eta poesia, poesi pesta, haurrek egiten dituztenak agertu, guk beste batzu erakutsi olerkari batzu eskolaz-eskola ibil araziz... Hor, gauza bat ikusi dut: izan direla Ezterenzubin edo Eihelarren, bost-hamar urteko haurrek euskararik ez dakitela. Beraz, ez dakit, eskoletan ibiliz, uste nuen azken mohikano bat nintzela, beste nonbaiteko hizkuntza batez mintzo nintzela, ta bon, liburugintza akuilatu dugu, baina nik uste dut, Euskal Herrian behar genukeela nolazpait, hizkuntza ere akuilatu...
A.–Euskeraren geroaz, pixkat pesimista agertzen zara?
E.B.– Pesimista, optimista: ez dakit zer erran nahi duen horrek. Errealista izan behar dugu. Oraiko euskaldunentzat goimailako kultura bat sustatzen dugu, eta hori ere beharrezkoa da nik uste, baina denbora berean ikusi behar da gure kulturaren oinarria, erran nahi baita euskara, galtzen ari dela, eta masiboki galtzen ari dela. Hor, Hegoalde horretan ari dira eztabaidatzen, euskara batua ala euskalkiak. Guk, Iparralde honetan beste auzi batzu baditugu, hala nola: euskara garbia ala modernoa, nik uste auzi nagusia hauxe dela: euskara ala erdera Euskal Herrian...
A.–Erraiten ahal duzu, sekretua ez balin bada bederen, nolako budgeta zenuen, aurten literatura akuilatzeko, eta nola moldatu zinen diru horrekin?
E.B.–Erraiten ahal dut, liburugintza mailan, ez nuela diru prolemarik. Horrek erran nahi baitu, xahutu ahala diru bagenuela. Adibidez, 1985ean, bagenituen hor, eskuinetik edo ezkerretik, lurraldeko liburu zentro eta horietarik 100.000 libera (berri) jendeen laguntzeko. Ehun mila libera horietarik hirurogeita bost mila baizik ez ditugu xahutu, idazlerik ez bait zen. Uste dut beraz, liburugintza ez dela diru prolema bat Euskal Herrian, beste zerbait baduzu: edo ideia prolema edo hizkuntz prolema. Idazleak baditugu irakurleak aldiz guti. Iduritzen zait Euskal Herri honetan, irakurle baino idazle gehiago badela... Bestalde, liburugintzan, eskuak libro ukan ditut beti, baina nik nahi nuen denbora berean, hizkuntza bultzatu.
Hor erran daukute ez zela kultur etxe baten lana. Beste proiektu bat bait naukan, kultur etxea uzten dut, hikuntzalaritza pratikoari lotzeko...
Itxaro BORDA
40-41

GaiezKulturaKultur ErakBaionako Ku
PertsonaiazBAXOK1
EgileezBORDA1Kultura

Azkenak
Donostiako metroko Mirakontxa-Easo zatiaren lanek %164ko gainkostua dutela salatu dute

Satorralaia plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua 139,4 milioi eurokoa da. Donostiako metro-pasantearen... [+]


Haur miopeen gorakada handia, kezka iturri: “Kanpoan jolastea oso inportantea da”

Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]


M8an faxismoaren kontra eta aliantza feministen alde egingo du Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra... [+]


M3moria Auzolana ekimena sortu dute, Martxoak 3ko grebekin loturiko objektuak eta testigantzak biltzeko

Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.


12-18 urteko ikasleak zaintzaz gogoetatzen jarri ditu Euskadiko VII. Olinpiada Filosofikoak

Une delikatua igarotzen ari den zure lagun minak Taylor Swiften kontzertura joatea proposatu dizu, baina kide zaren elkarte ekologistak elkarretaratzea deitu du, abeslariak sortuko duen kutsadura salatzeko; nora joango zara? Dilema etiko horri erantzun diote gazteek, baita... [+]


Punto de Vista: mundua pantailan ikusteko beste modu bat

Otsailaren 24tik eta martxoaren 1era bitartean, astebetez 60 lan proiektatuko dituzte Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdian. Hamar film luze eta zazpi labur lehiatuko dira Sail Ofizialean; tartean mundu mailako lau estreinaldi eta Maddi Barber eta Marina Lameiro... [+]


PSNk AHTaren Gasteizko lotunearen alde egin du, Ezkiokoa ez dela “bideragarria” argudiatuta

"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.


CAFek Jerusalemgo tranbiaren proiektua utz dezala eskatzeko manifestaziora deitu du BDZk

Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


25 urtez 300 haur bortxatu zituela aitortu duen zirujauaren aurkako epaiketa hasi da Frantzian

1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.


2025-02-25 | Angula Berria
Iratxe Sorzabal preso politikoaren absoluzioa eskatu dute Irunen

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.


Paxkal Indo
“Apaizek jipoitzeko beldurrez, isiltasunak sekulako lekua zuen Betharramen”

Azken asteetan François Bayrou Frantziako lehen ministroaren harira ezaguna egin bada ere, aspalditik dira albiste Betharram eskola katolikoko apaizen gehiegikeriak. Lau urtez barnetegian ikasle izan zen Paxkal Indo lapurtarrarak Euskal Irratiaki adierazi eta ARGIAk... [+]


Hasi da AEBetako Greenpeace desagerrarazi dezakeen epaiketa

Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]


2025-02-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Txinako Alderdi Komunista eta enpresa pribatu erraldoiak: tolerantziatik lankidetza goxora?

Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]


Eguneraketa berriak daude