"Haurraren Mundu Afektiboan Eragin Behar Da"


2021eko uztailaren 23an
Jose Luis Gorostidi, Lizarrako Ikastolako "Fenomenoa"Ren Bultzagile
"Haurraren Mundu Afektiboan Eragin Behar Da"
Batek baino gehiagok izango du Lizarraho Ikastolako "fenomenoa"ren berri. Azken urte hauetan oihartzun gehientsuen izan duen ikastoletako bat dugu Euskal Herrian. Egia esan, ez da gauza makala Lizarra bezalako herri erdaldun batetan ikastolako haurrak patioan, kalean eta etxean euskaraz hitzegiten jartzea. "Fenomeno'' hau dela eta "Jo ta Ke" eredua ere modan jarri izandu da edo behin baino gehiagotan aipatu izan da. Onerako ala txarrerako. Lan asko eta saiatze askoren fruitu bezala interpretatu izan da Lizarrakoa. Egia da hori ere, baina Jose Luis Gorostidik erakusten digunez ez da hori han dagoen bakarra. Ilusioaren eta lanaren "J'' eredua bai, baina oinarri teoriko oso bat ere badagoela esperientzia horren azpian. Hain zuzen ere horrezaz aritu gara elkarrizketa honetan. Horrezaz, eta irakaskuntzan inplikaturik dauden guztiek, guraso, ikasle, irakasle, erakusten dituzten eta erakutsi beharko lituzketen jarrerataz. Jarrera horiengan eragiteko plangintza egokia bilatzea da azken finean "J'' eredu honen mamia.
ARGIA.– Lizarrako ikastolaren fenomenoa dela eta "Jo ta Ke" eredua aipatu izan duk behin baino gehiagotan. Horren azpian ordea, eta hirekin hitzeginez antzematen duk, oinarri teoriko oso bat zegok...
JOSE LUIS GOROSTIDI.–Konportamentalismoa. Euskaraz egitea ala ez egitea beti loturik doa estimulu eta erantzun, edo ondorio, batzuri. Irakasle bat beti izango da erreferentzia ikaslearentzat, aldeko ala kontrako eragina sor dezake. Konportamentalistek lehendabizi aztertu behar dutena analisis funtzionala da. Zentru bakoitzean ea zeintzuk diren euskara egitera bultzatzen duten estimulo eta ondorioak. Gertatzen da irakaslegoa alde ez egotea, edo gurasoak, edo harremanik ez egotea beraien artean, edo ingurua nolakoa den... mila bariable daude. Horien artean aipa daitezke erabiltzen diren pedagogia mota ezberdinak, edo euskararen irakaskuntza intentsiboa ala estentsiboa egiten den...
Analisis zientifikoa egin ondoren, adostasun batetara heldu garenean, puntu nagusi batzuk jarri behar dira euskara lantzeko. Ikastolan sortzen diren errefortzuak euskararen onerako jartzea. Jolasak, bidaiak, aktibidadeak... euskararen onerako jartzea. Adostasun horrek eramango gaitu programazioan ere joku unitario bat eramatera eta ez bakoitza bere aldetik ibiltzera.
A.–Zer nolako programazioa litzateke?
J.L.G.– Programazio horretan bi gauza hartu behar dira kontutan: jarrerak eta edukiak. Programazioak edukien aldetik prestatzen dira beti eta gehienetan ez gara gauza sentitzen umearen portaerak, jarrerak programatzeko, eta biak dira landu beharrekoak.
A.–Hainbesteko garrantzia hartzen du alde afektiboak?
J.L.G.– 3–6 urte bitarteko haurrarengan oso garrantzitsuak dira jasotako edukiak, baina horiek bezain garrantzitsu da hizkuntzarekiko duen jarrera afektiboa. Urte horiekin gauza da oso egitura gutxirekin komunikatzeko. Lortzen bada gurasoen eta irakasleek euskararen aldeko espektatiba positiboa izatea eta batzea, horixe da egokiena. Umea kezkatua egongo litzateke orduan euskararen aldeko jarrera positibo horren aurrean. Honek, ernetasun positibo bat erakutsiko luke bere aldetik. Ez hitzez lortzen den jarrera positibo bat, ze haurrari "euskaraz egin, euskaraz egin'' esanez ez bait da helburu hori lortzen, baizik eta ekintzez lortutako jarrera bat. Umearen mundu afektiboa betetzen duten guzien artetik sortu behar da euskararekiko espektatiba positibo hori. Horretarako beharrezkoa da ekintza mailako adostasun bat gutxienez guraso eta irakasleen artean.
A.–Ze jarrera hartzen dute gurasoek?
J.L.G.– Gurasoekin askotan gertatzen da konformatu egiten garela kontseilu batzuk emanaz beraiei. Gurasoak ere behartu egin behar dira haurraren ikaskuntzaren prozesuan. Euskara etxean landu behar bada gurasoekin kontatu behar da. Egunero jokoak egin behar dira, konprobatu egin behar dira, baloratu egin behar dira...
Espektatiba positibo horiek sortuko dituzten elementu guztiak koerentzia baten barruan ikusi behar dira. Guraso, irakasle, umearen inguruko pertsonak euskararen marko koerente batetan sartu behar dira. Zein da euskararen marko koerente bat erdal zonalde batetan? Oraingoz ikastola, eta, ikastola barruan, gela. Lehendabizi gelan lortu behar da marko koerente hori, patioan gero, ondoren kalean eta azkenik etxean. Lizarran bide hau jarraitu genuen eta oso egokia dela ikusi da. Hiri handi batetan ez du balio seguruen bide honek eta gelatik etxera jo beharko da zuzen zuzenean. Hiri batetan zaila da kalea kontrolatzea, sakabanatze handia ematen da hor.
A.–Guraso eta irakasleetaz gain ezaguna da Lizarran haur helduenek ere paper garrantzitsu bat hartzen zutela umetxoogokoen aurrean...
J.L.G.–Patioan eta euskara sartzen joateko egin izan duguna izan da ikasle helduenak erabiltzea ikasle txikiagoekin euskaraz egiteko jolas orduan. Beste asignatura bat bezala da orduan, eta patioa euskalduna bihurtzen da. Honela haur txikienek euskarazko erreferentzia bat jasotzen dute patioan eta aldi berean euskararen eskakizun bat sentitzen dute bertan.
Honela, apurka apurka, euskaraz hitzegiten ikasten dute haurrek, eta ez gainera intelektualki, atektiboki baizik.
A.– Hori dena marko erdaldun batetan. Herri euskaldunetan, eta gero eta gehiago entzuten da, ikastolako haurrek patioan eta erdaraz egiten dutela esaten denean, zer da, holakorik ez dela kontutan hartzen?
J.L.G.– Bai, dudarik ez. Konportamenlismoa base teoriko bat da. Nik toki erdaldun batetan aplikatu besterik ez dut egin. Hori, beste bariable batzurekin aplikatzea dago toki euskaldunetan ere.
A.–Lizarrako esperientzia, "positibo"a bezalahorik eman al da beste ikastolaren batean?
J.L.G.–Ez dakit, gutxi dira honelako esperientziaren bat martxan jarri dituztenak. Askotan, alde batetik nahiz bestetik frenatu egiten dira honelako asmoak, edo teoriaren kontra zaudela esanaz, edo lana gehiegizkoa dela aipatuz, edo bakoitzak bere "esperientzia" aitzaki bezala jarriaz eta esanaz ezinekoa dela honelako esperientzia bat..."Esperientza" inmobolismorako erabiltzen da, eta ez da ikusten esperientzia berrietarako jarrerarik. Honelako esperientzia bat ez da bakarrik, behin baino gehiagotan sinplifikatu izan den bezala, "Jo eta Ke" eten gabe aritzea. Profesionalki ondo programatuz duten pertsona guztiek erakutsi behar gero lan ordutan egitea badago. Hortik kanpo pertsona bat beharko litzateke, euskarazko koordinadore bat. Ez dute zergatik guztiak denean egon behar. Hori bai, eskola ordutik kanpokoak ere planifikatu egin behar dira... euskarak merezi du hori eta gehiago.
A.–Planifikaketa honen barruan ze puntu azpimarra daitezke?
J.L.G.–Oso garrantzitsua da ikastolan izaten diren bileretaz gain bilera motibazionalak ere egitea gurasoekin. Asteburu–pasa bat eginez, mendian bazkalduaz... nahi den bezala. Bilera horretan elkar ezagutzea bilatuko da lehendabizi, eta haurren euskararen ebaluaketa gero. Ez ebaluaketa profesionala, baizik eta motibazionala. Honela gurasoek ere ikusten dute noren haurrek daukaten zailtasun handiena, edo zeintzuk dabiltzan ondo. Etxean haurrek euskara lantzeko egin ditzaketen gauzak ateratzen dira. Telefonoz deitzea esaterako, lagun batekin euskaraz hitzegiteko deitu eta elementu hori ere euskararekin identifikatuko du haurrak. Gurasoek honelako ekintzak bultzatzen dituztenean espektatiba positiboak sortzen ditu euskararekiko haurrarengan. Honek esan nahi du ez dagoela lan guztia irakaslegoaren bizkar. Baina irakasleak gauza bat dauka beregain: autoritatea. Gauzak esijitzeko eta egin arazteko autoritatea. Eta askotan ez da autoritate hori erabiltzen.
A.–Hi marko erdaldun batetan honelako esperientzia batetan ari haiz. Horrela lanean arituta nola ikusten dituk "A, B eta D" ereduak erabiltzea gaur egungo irakaskuntzan?
J.L.G.–Ulertzen dut hiru eredu horien zentzua bere mundutxuan baina benetan euskaldundu nahi bada belaunaldi bat erdal giroan, eta sakonki euskaldundu, "D" ereduak baino ez du balio. Besteak aproximazioak besterik ez dira. Monjetan edo jesuitetan ez nintzateke "D" ereduarekin hasiko, ez daudelako prestaturik oraindik. Hor ikusten dut estrategia bezala piskanaka hastea. Baina inoiz egingo ez nukeena, sekula ere ez, zera da, ikastola batetan, gurasoek dagoeneko hautatu duten eredu eredu euskaldun bat "B" eredura pasatzea. Erdal hezkuntzan sarturik dagoen hainbat zentrurentzat progresiboa izan daiteke ereduekin aritzea, baina ikastola batetan "D"tik "B"ra pasatzea astakeria bat da. Kaltegarria da gainera espektatiba faltsuak sortzea. Gurasoei ezin zaie esan "B''ereduan hau eta hau lortuko duela bere haurrak. Gehienez jota euskararekiko sentsibilizazio bat lortuko du. Etxean erdara, kalean erdara, telebistan erdara, eta ikastolan euskara eta erdara.
Ereduen dantza honetan ez da aski bat bakarra erabiltzea. Guk Lizarran esaten genuen bi erabili behar zirela, generabilen "D" ereduarekin batera "J" eredua ere erabili beharra zegoela, hau da, ilusioa, alaitasuna, lana, jendea inplikatzeko gogoa...
A–Ikusten al da ilusio eta lan gogo hori beste ikastoletan eta?
J.L.G.– Lan gogoa ikusten dut, eta hori bezala blokeo pertsonalak ere ikusten ditut. Gure profesioun oso normala da jokaera pertsonalista edo korporatibistetan erortzea. Horrek frenatzen du askotan ilusioa.
Iñaki URIA
Lizarrako ikastolaren "fenomenoa" teoria konportamentalistetan oinarritua dago, jose Luis Gorostidik esan digunez.
"Haurraren mundu afektiboa betetzen duten pertsona guztiek erakutsi behar dute euskararekiko jarrera positiboa".
23-25

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazGOROSTIDI2
EgileezURIA3Gizartea

Azkenak
Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Eguneraketa berriak daude