argia.eus
INPRIMATU
Janine Urruty: "Antzerkian Behar Dugu Irri Egin"
Mikel Antza 2021eko uztailaren 23a
Janine Urrutyri elkarrizketa
Janine Urruty: "Antzerkian Behar Dugu Irri Egin"
Galarrotsetan eman den bigarren estreinaldiak, talde berri bat ekarri du euskal antzerkiaren mundutxora, Maribisos taldea. Bi emakume dira bertan antzezlari "Nun banka... han kalaka! obra ematen. Janine Urruty da horietako bat, baina bai eta ere Jean Claude Danauden antzerki lanaren itzultzaile. Berarekin izan genuen elkarrizketa Makeako estreinatzea eta hamar minuten buruan.
ARGIA.–Hasteko, zer da "Maribisos"?
Janine Urruty.– Horrelako izenak irringarri izan ohi dira, eta "bisos" horrek erran nahi du gauza bat motxa, ez iraunkorra. Talde hau muntatu dugu antzerki hau egiteko. Beharbada hemen hilen da, beharbada beste zerbait bilakatuko da.
A.– Hau esperientzia berria da, bi zarete taula gainean, eta gainera bi emakume.
J.U.–Bai, berria da, hau ez da egin orainarte... gauza berria da ere antzerki lana bera. Ez da euskalduna eta nonbait ageri du, frantses antzerki bat da eta ez gara batere ohituak hemen horretara.
Eta horrela izanik nola senditu duzue hartu duela ikuslegoak?
J.U.– Iduriz, jendeak irri egin du, ez da bereziki fina. Nik pentsatzen dut antzerkian irri egin behar dugula ere. Hemen izan da Larzabalen antzerkia, elizaren eta familiaren gauzak aipatzen zituena; gero izan da antzerki abertzalea, abertzalismoa pasa arazi nahi zuena. Orain jendea nardutzen da antzerki horiekin. Pentsatzen dut behar dela irri egin, ez bait dugu okasione ainitz.
A.–Zer moduzko esperientzia izan da Koldo Amestoy kudeatzaile zenutela lan egitea?
J.U.–Oso ona, ez bait dugu kudeatzaile eta jokolari arteko harremanik izan, talde lan bat egin dugu. Hori zen nahi genuena, kudeatzailea bai, baina guk ere baditugu geure ideiak, erran nahiak. Elgarrekin lan egin dugu. Hark ikusten zuen kanpotik gure lana.
Mikel ANTZA
39

GaiezKulturaEkitaldiakJardunaldia
GaiezKulturaAntzerkiaJardunaldiaGalarrotsak
GaiezKulturaAntzerkiaAktoreak
PertsonaiazURRUTI2
EgileezANTZA1Kultura