Mixel Xalbador: "Hemengo Hau Ikusita Indar Berri Bat Ematen Du"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskal Herriko Bertsolari txapelketari buruzko elkarrizketa Mixel Xalbador
Mixel Xalbador: "Hemengo Hau Ikusita Indar Berri Bat Ematen Du"
Bidasoaz bestaldetik zetorren Mixel Aire "Xalbador" eta oso goxo hartu gintuen.
ARGIA.– Zer senditzen du baxenabartar batek hau ikusita?
MIXEL XALBADOR.– Ez da lehenbiziko aldia ikusten dudala giro hau, baina ehun aldiz ikusten banu ere ez nindaike asper. Enetako poz izugarria da ikustea giro hau. Han Iparraldean egiten bada bertso saio bat badakizu bakar batzu etortzen direla, beti berak gainera, eta haiei ere etortzen zaizkigun bakar haiei aski esker ezin bihurtuz ari behar dugu guk, baina hunat etorri eta, haiek ere, gure bertsozaleak hunat etorri, ta hemen ikusten den giroak ematen digu kemen bat.
Askotan egoiten gara Iparraldeko bertsolariak ez al genukeela hobe erabat utzi. Beno, egin dezakeguna ere gutxi da hemengo bertsolarien aldean, badakigu guk ezer ez garela, ahalegina egitea ere, batzuetan aspertuta, entzulerik ez delakotz etortzen. Baina muga hori pasatuz gero hemen hau ikusita, holako egunak ikusita, ematen du indar berri bat.
A.– Teknikan eta senditzen dea handik hunat halako alderik?
M.X. Bai, hemengo bertsolarien teknika ikusita, senditzen da asko balio duela, eskolak ere asko balio duela ikusten da, hori kasik onartu nahi ez dugunak bagara, eskolatik ez dela etorkizunik heldu pentsatuz bezala egoten gara, bainan hemen ikusten da gazte horiek ikusita, nonbait. iritsi diren mailara iristeko, daukaten dohainaz gain beste zerbait ere behar dela, daukaten erreztasuna eta teknika izateko, daukaten dohainaz gain beste zerbait behar dela ikusten da, eskola edo, ez dakit.
A.–Eta egungo saioa?
M.X.– Ona, gaurkoa oso ona, gaiak ere ongi, Alkat nuen alboan, eta hari ere onak iduritu zaizkio. Gai zail zailik ez dut uste bazen. Beti gertatzen da bi bertsolari badira, gaia batentzat bestearentzat baino hobea izatea. Enbeitak eguzkia, eta Peñarentzat ordularia. Peñarentzat errazago zen, baina biak aritu dira oso ondo, oso ona saioa.
A.–Puntuazionea?
M.X.– Guri iduritu dakiguke epai-mahaiko norbait gaizki ari dela, ez duela bertsua ezagutzen. berriz diot, hori guri iduritu dakiguke. Bestalde, bertsolariek goizeko saioan zer puntuazio ukan duten jakitea arratsalderako txarra da, nere ustez, Amuriza batek, nik Amuriza asko maite dut, egia esan denak maite ditut berdin, Amuriza gaizoa nerbiosoa zen goizean, eta jakin duela laugarrena zela, arratsaldean izanen da nerbiosoago. Hartako, puntuazioa nik uste dut hobe litzatekeela ez dezaten jakin bertsolariek.
Iñaki CAMINO. Josu LANDA
40

GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakEHko Bertso
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaXALBADOR2
PertsonaiazXALBADOR2
EgileezCAMINO1Kultura
EgileezLANDA2Kultura

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude